CONKIS 2019- KAP 22

Zelan zauzie konkiszaleak?

Zelako harreman aldaketak ikusi doguzen aste huntako kapituloa. Hona hemen geuk atera doguzen konkluziñoak:

TALDEAK

1- Caballo eta Janire. Logikoa.

2- Iker eta Krasi: Logikoa

3– Jontxu eta Ibai: Bikoten bet osatu bihar denean bet sobran dau orlegien mutil txatxi taldean, eta oraingo huntan Ibai kolgeta geldituten zen. Logikoa izago zen Eskogaz eitea bikotea, bainan argi dau Jontxu Esko baine indartsuagua ikusten dauela, eta irabazteagattik, lagunak saltzen dizBardin jokatu dau Jontxuk Asierregaz, zela beren bikote logikoa, baina argi dau Asier agian  Dueloetan ona dela, baina jokuetan ez. Ez dau bet bera be irabazi, eta beragaz taldean aritzea ez da bapez erraza, beren puta bolara juaten delako. [Hurrengo aste kapituloaren aurrerapenean ikusten da be bai, hurengo astean Ibairegaz dauela, eta mobidak dekozela]

4- Maider eta Luisito: Logikoa

5– Asier eta Esko: baztertuak, beste erremediorik ez daukienak.

PROBA

Oso sosoa. Ez zozkun bapez gusteu, ta gitxiau bikoteka izatea…azken jokuak izaten ari diz…Ginkana edo pista amerikana bet edo holan izan biharko litzateke. Proba asko pasatzekoak, benetako finalistak dizela demostretako…

NOMINAZIÑOAK

Orlegiek gorrien kontra egin biharrien eta Asier bozkatu biharrien, Luisito nominatu dabie [Maider kendute, beren printzipioak jarraituz, eta hasera estrategia jarraituz. Argi esan zabien, beran fidela izaten ari da orlegiekiko, bainan orlegiak ez dabiez beren berba mantentzen ari]. Batzuk estratega dela leporatzen dotzabe [ denak diz estrategak altura hauetan] eta beste batzuek esaten dabie ahula dela eta ez dauela merezi finalean egotea [zelan???? ].

Hoberena Asier. Esaten dau gorriekiko baztertute daulea [gorri klaritoa dela] ez dauela inorregaz berbarik egin, ez dotzabela komentetan ezebez, eta gero nominaterakoan “ entzun dut Luiso nominatu bihar dabiela, beraz, Luisito [zertan gelditzen gaz? Enpanatzen zaz edo ez? Argi dau, tonto plantak simulatuak dizela. ]

Janireri be zelako azkar ahaztu dakon Luisitok bere garaian lagundu zotzala? Zelako puñalada, ez?

HANBURGUESAK

Buah!!! Zelako patatada eta hanburgesakada! Ibairi txarto ein zotzan eta ez dozta harrituten. Holangotan hobe haragia soilik eta patatak jan [patata frijutiak ez jatea ilegala izan bihar dau!!! ] Burgerren ogi bollo horrek bete eiten dau eta ez dau ezebez aportetan. Haragiak ordea energia emoten dotzu!

IRABAZLEEN NOMINAZIÑOAK

Orain arte duelorik ein ez badozu, ez dozu merezi finalean egotea. Ados. Aukera bi beraz: Esko eta Krasi. Baldurragattik eta kolegismoatik ez zabien potrorik Krasi nominateko. [eta aukera gatxena da, izan be finalean irabazi gure badozu, hobe finalean ahulak egotea, aukera gehiau izateko. Dena den, finalean probaren bat badau uragaz, Krasik ez deko zer eginik.]

DUELOA

Ezinezkoa egitea. Oso gatxa eta ikusteko mierda bet izan zen. Hoberena geure Luisito gelditu dela. [zelako gogoa besteen aurpegia ikusten iristen denean…]

Pentsetan dot hurrengo asteko proba azkena izango dela.

[Konturatu zazte El conkisekoak Panaman dauzela, eta Supervivientesekoak Hondurasen (iparralderago) eta azkenengoei eguzkia ederki emon dotzaben bitartean, gureak esne kolorea deukiela???]

Batiko modun, zerbait komenta gure badozue:

Twitter; @ninaizane

Mail: askogarafernandez2@gmail.com

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

CONKIS 2019- KAP 21

Egun on!

Zelako kapituloa aste huntakoa! Astetik astera gauzak pilo aldatzen diz! [Portzierto, panaman Euskal Herrian bainan euri gehiau eiten dau, alan?]

PROBA

Argi zeuean Krasik oso txarto hartuko zabiela aurreko asteko Luisitoren erabakia, bainan gauzak dizen modun, Lusitok egi pilo esan zotzan Krasiri, azken finean be orlegiek asko aldatu dabie iritziz. Krasi aurten oso subidito dabil, eta ez dozku gustetan.

Proba orokorrean ez zozkun larregi gusteu. Apurtxu bet sosoa eta ez zabien emoten ezebez demostretako. Hoberena bakarka eitekoa zela.

Oraingo huntan be Asier, barriro bere joku arraro horiegaz. Igeritan ez dakigu nora, eta Julianek 10 bet bider esan bihar izan zotzan burua kanpora aterateko.

 NOMINAZIÑOAK ETA DUELOA

Ez nebazen ulertu nominaziñoak. Emoten dabienez, Eskok eskatu zabien Leti San nominatea, izan be pentsaten zeban Caballok bera nominatuko zabiela [oso txarto iruditu zozkun, oso koldar Esko, aurreko astean Janirek obario bigaz 3 mutilen aurka duelatu zen. Baldurragattik beste nesken aurka joatea ez dau ondo, emakumeak infrabaloratuten zauz, bai Leti San eta bai zeu.]

Estrategia oso gatxa iruditu zozkun, alde batetik Asierri deskantsatzeko aukera emon dabielako eta neska bi juan dizelako eta neskak minorian gelditu zazte [6 mutil eta 6 neska] eta orain neskak juango zazte duelora bata bestearen atzetik, eta merezita, izan be Esko, ondiokan ez dozu ezebez demostra, eta zeure koldarkeria, gainontzeko neskek ordainduko dabie, zeure lagun Luna barne.

Ez zozkun arritu lagun bi etxera juatea eta bakarra gelditutzea, izan be programa asko luzatzen ari zen. Dueloa ikusita bagenekien Leti San-ek ez zabiela eingo niporelforro eta egia esan, Lunagattik gehiau espero genuela, oso floja ikusi genuen yumegaz.

Alde batetik penutxi emon dozku Luna juan izana, konpleta ikusten genuelako eta finalean gure genuen, bainan atzoko jugada ikusita, eta Eskogaz batera Leti Sanen aurka juateagatik, etxera juan izanak zelabaiteko sadisfakziñoa emon zozkun.

Batiko modun, zerbait komenta gure badozue:

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez2@gmail.com

Erantzuidazu, mundu hontakoa naizen ala ez!

CONKIS 2019- KAP 20

Kaixo lagunak!

Zelan? Neu egixa esan logureagaz, atzo berandu amaittu genuen ta kapituloa ikusten.

PROBA

Aurreko astean ikusi genuen moduan, taldekakoa, sokagaz igoera montatu bihar poste bi artean. [Geu txarto gauz, edo proba hau ez zen dueloko proba???]

Ez zozkuen oso ondo iruditu bakarrik 3 taldeendako aukera egotea, eta soka azkanak aurkitzen zabienak, galtzera kondenatute egotea, geurendako, guztiek izan biharko zabizen aukera jokua amaierara bitarte eiteko. Caballoren inmunitatea egoki ikusi genuen, halan ta be bere jarrera ez zozkun gusteu, zenbatek gureko zabien inmunitatea, eta berak ez zeban baloratu.

Proba ikusita, bagenekien Leti Sanek aukerarik ez zabiela izango, eta egixa esan Eskogattik gehiau espero genuela. Iker oso ondo. Azkana iritsi eta garaile. Makina!

Proban ikusi zen argi zegattik ez dozkun Asier gustetan, talde orlegien soka hartu zabienean edota beren taldekideei kaso ez eginez. Beren jarreran dau zerbait ez dozkune batez gustetan. [Jendeak esaten dau, “noble” dela, eta geuk ez dogu aldarte hori inondik inora ikusten, bati arauen mugan dabil, berekoi, Dueloan be Juliani kejaka “No vale” esanez, Lekuek soka askatu zabienean …ez dakigu zehazki zer den, baine ez, ez dozku gustetan]

NOMINAZIOÑOAK ETA DUELOA

Geurendako  Luisitok ez zabien jokatu ondo nominazioñoetan, azkarregi bota dau bonba, eta gainera justifikaziño handirik gabe, izan be Asier ez da neska eta beraz, ez zeuean obligata neska bet nominatzera [eta dueloan bet gehiau sartzearen aitzakia aukera gehiau izateko, ez zozkun larregi konbentzitzen, apurtxu bet Janirerengan ez sinestea iruditu zozkun. Dueloan, bigarren ein zabien Janirek beraz, Asier el todo poderosok galduko eban, eta Asier boterako aukera galadu zabizen] Azken finenean, Lekue izan zen kaltetua kulpa barik [mutila ondo portatu da denbora guztian, eta sonotea ikusten dako]

Jontxuk azkenean demostreu dau indartsua dela. 20 kap. pasa bihar izan dau, baine azkenean ikusi dogu.

Ea hurrengo astean zer pasetan den…Luisito en el punto de mira egongo da ziur…

Batiko modun, zerbait komentatu gure badozue,

Twitter: @ninaizane

Maila: askogarafernandez2@gmail.com

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

CONKIS 2019- KAP 19

Kaixo egun on!!!

Zelako kapituloa aste huntakoa! Oso ondo egon da, bainan apurtxu bet luzea. 2:15:35 eta iragarki barik. Larragi! [ atzo arrasti-gau osoa pasa genuen ikusten. Neuk ez dakit zuzenean ikusten dozuonak zelan eiten dozuen. Meritoa dabekozue! ]

PROBA

Geu, ez gaz unifikaziñoan taldeko probak eitearen aldekoak [eta hurrengo astean be emoten dabienez barriro taldekako froga izango da]. Batzuk esperotako taldeak ziren, eta beste batzuk apurtxu bet arroaro ein zozkun, Leku gorriegaz modun.

Egixa da Leirek, Janirek eta Caballok oso ondo ein zabiela bainan ez zebazen ezebez lortu [Leire, comodona, azkar esan zenuen, Caballo, zeuk buzeatzen ona zaz eta Janire zeu igeritan, … neuk kokoak ondo irikitzen dotaz. Bazkatu? Zeuk ez zenuena gure, batiko lez, ipurdia mugitzea zen!!!  Orlegitan be Ikerrek jarrera bardina izan zeban] Aipaztekoa be bai Krasiren joku gatxa eta jarrera. Pasota total.

Duda barik, Luisitoren emoziño adierazpenak diz programako momentu dibertigarrienak. Zelako poza!!!

Eta Loparen inguruan zer gure dozue esatea? Neuk ez dakit zelako lesiñoa zeukien, bainan apurtxu bet aitzaki iruditu zozkun. Nigar asko egin bai, bainan abandonoa be ez zeban bi bider pentsatu.

NOMINAZIÑOAK

Orlegiek azkenean zozketa ein zabizen, baine geurendako Krasik juan bihar zabien duda barik. Gorrietan espero eta gure neban Leire urtetea, eta irabazleek Asier edo Jontxu nominatea be espero neban. [eta portzierto, Duelora jutearena bihar dozulako zerbait egin eta tener un puntx ez dogu inork be sinestuten.]

Geu neskak  ez nominatearen aldekoak gaz, bainan merezi badabe, ez badozu ezebez egin, neska edo mutila izan, altura hauetan demostatru bihar da, neska bakarrik izateagattik, ez. Leire, proba galdu ostean agertu zen esaten oso luzea egiten ari zitzaiola programa, zegoela ezer egin barik eguna juan eta eguna etorri, eta gero nominatzen doztue ta kejatu eiten zaz? Gogoa badekozu zerbait eiteko eta demostrateko, pues aurkeztu bolondres eta esan, ei! Duelora juan gure dot zerbait eiteko. Eta barkatu, bainan orain arte ein dauen bakarra izan da, txupi pandia osatu babesteko, eta nominata ez urteteko. Zilegi dela, bainan gero ez etorri esaten zauzela nazkatute  de no hacer nada…

DUELOA

Polita da eta klasiko bet. Halan ta be Lekuri gertatutako ikusita, neurendako bakotzak bere euskarriak izan bihar zebazen,  segurtasun aldetik eta justoa be izateko [intentzio gatx barik, bainan Asierrek be Leireri beren gantxoa bota zotzan, eta Leirek be ezin zeban berea bota, besteak zeuzelako postean eta nonor gehiau zauritu ahal zabielako, eta ez da justoa]

Asierrek kontauko dau gure dabiena, bainan argi dau preparatu dela juateko. Ta beren partetik estrategia gatxa iruditu dozku, izan be hasieran nominatu dabie beren taldekideak ahul ikusten zabielako, eta ordain hurrenbeste demostrau dau, indartsugattik gure dabielako gainetik kendu. Hasieran hurren ezjakin jokatu ez bazabien, ez zabien hurrebeste nominatuko eta altura hauetan ez genuen jakingo Jontxu modun, indartsua den edo ez.

Ibai, hasieran ondo ibili zen, bainan justo-justo ibili zen azkenan. Ikusten dako ez dela oso fuerte. Beste duelo bet eta etxera doia.

Esan bihar dot, Leirek espero genuena bainan hobeto egin zabiela. Behintzat, etxera doia zerbait demostrata.

Batiko, modun, zerbait komentatu gure baduzue,

Mail: askogarafernandez2@gmail.com

Twitter: @ninaizane

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

CONKIS 2019- KAP 18

Kaixo!!!

Zelan?

Beno, pues espero modun, 18. kapitukoa be erdia izan da [duda barik programa luzatu gure dabie, izan be blogean fijaten bazazte, bai 2017an eta bai 2018an FINALAK 20. Kapituloan izan diz…] Nahi eta behintzat nonor juan den, luze eta aspergarria ein dozku kapitulo hau be bai.

NOMINAZIÑOAK

Gorriek eta gehien bet Iñakik estrategia landu zabien Leti Sanen Luisitonganako bozka aprobetxatako, eta holan ez izateko gorrien arteko dueloa [estrategia ona izan bazen be, Iñakiri txarto urten dako, por listo kalera juan da eta!]

[Bozkaketa oso oso luzea eiten da! Ufff!!! Neuk hurrengorako proposatzen dot papera eta lapitza kanpamenduan emotea eta bozka iada prest eruatea asanbleara eta Julianek jasotzea zuzenean!!! ]

Julianek esan zabien hurrengoan lehiakideek ezin dabiela irabazlearen nominatua aukeratu, bainan halan ta be Luisitok oso aukera gatxa ein zabien Asierraz. Duda barik Leire aukeratu bihar zabien, orain arte ez dau eta bapez demostra, eta Asier ikusi da oso fin dabilela.

DUELOA

Asierrek gure dauena esango dau, baina arinau sokak igo dauz fijo. Indarragaz bakarrik ez da hori lortuten. [neuri izakeraz ez dozta bapez gustetan Asier, bainan ezin dako ukatu, makina bet dela. Finalean ikusten dot]

Caballo ondo, baina oso desgastata ikusten dot, eta martxa huntan duelo bet bestearen atzetik ein biharko dau, eta momentu beten etxean ikusten dot. Luisito ondo hasi zen, baina indarrak galdu zebazen. [Aupa Luisito!!!], eta Iñaki, desastre, eta eskerrak!

Portzierto, hurrengo proban taldeak ein bihar dabiez. Hori ez dozta bapez gustetan. Unifikaziñoa badan, banakako lehia da. Orain arte taldeka ein dabez jokuak, orain bakotzak berea egiteko momentua da. Unifikaziñoko bigarren jokoa dela!!!

Batiko lez, komenta gure badozu :

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez2@gmail.com

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

TRISTE ZAUZENEAN ENTZUTEKO ABESTIAK

Kaixo Lagunak!

Zelan?

Aurreko egunetan apurtxu bet triste neuan eta txiolandian triste zauzenean entzuteko abestiak eskatu nebazen. Txio-lagun Aitor Iberok proposatu zozten guztiak jasotzea eta ideia ona zela eta blogean sartzea prentsau dot, klik bakar beten eskura izateko abesti eder zein triste hauek.

@ -ren proposamena:

-ren proposamena

4- @SnOiD_JaUnA -k aukera bi: Triste zauzeunean  eta alaitzeko abestia

eta tristuran itoteko kanta

5- @hiruhizki -rena

6- @ZiTAL-ek be proposamen bi itxi zozten

@theindezents  

@ZPudio -k hau itxi zozten:

@anderagizu -k barriz:

@txerren -en proposamena:

@aclimateos en abestia: 

@aranburunerea ren abestia:

@oihantxabarri -ren aportazioa:

@Onintza11-k propsatutako:

@aitoribero1 -k Sinead O´Connorren abesti bi:

@zaldun -k aldiz hiru abesti:

@X10tweet-en gomendioa:

@jmujika10-rena:

@GKoitz -en abestia:

@Lastotxapelblog-k aldiz:

Eta @EtorManterola -k abesti eder hau itxi zozkun:

Azkenik neure abestiak proposatuko dotaz. Normalean bihotzean min izaten dotenean hau da behin ta barriro entzuten dotena: “Morphina arren, nire arimarentzat”

Bainan oraingo huntan abesti hunen letra dekot buruan une oro, izan be hor dau gakoa: ” eta galdetzen dut zer ote den hau  bizi ala iraun, bizi ala iraun”

Batiko lez, zerbait komentatu gure badozue, edo beste abesterien bet proposatu, Itxi iruzkina, idatzi maila (askogarafernandez2@gmail.com ) edota txioa bota: @ninaizane

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

CONKIS 2019- KAP 17

Kaixo lagunak! Zelan?

Gaur sarreragaz, enai larregi luzatuko, izan be, kapitulo hau oso aspegarria izan da geurendako. Ez da ezebez pasa! [harritute neuan ondiokan spoilerrik ikusi barik gauzelako, baina klaro zelan ikusi spoilerrak ezebez pasa ez bazen???]

FROGA

Taldekideak Julianengana juan zirenean ez genuen pentsa festarena egia izango zenik, izan be holangorik ez dabie inoiz bez egin [eta egia esateko ez dozku oso ideia ona iruditzen hurrenbeste janari emotea, ikusle modun geuk gure dogune da konkursanteak gosea pasatea, benetako gosea, janaria extraofizialki lortzeko xarma galdu da guztiz….]

Txerriaren froga gurago dot taldean egiteko, ez indibidualki, gehien bet emaitzak ikusteko banaka-banaka pisatzea sekulako koñazoa izan zen !!!

Luisito arina bai, baina gero pikardia falta dako. Lekuk kendu zotzan aurpegira zatirik handiena eta errazena.

Hurrengo programan ikusiko dogu interesanteena: nominazioñoak eta dueloa. Duelo bi jarraian Caballondako gatx ikusten dot, eta Jontxu el supuesto superindartsu, be etxerako bidean ikusten dogu…

Azkenean nominaziñoak Leti Sanen esku egongo diz. Boto nuloa emotea, orlegien alde egitea da, gorriek boto komun bet gutxiago izango dabielako. Eta ez momentuz emoten dau talde bien artean ez dela momentuz rollito ona egongo

Batiko modun zerbait komentatu gure badozue:

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez2@gmail.com

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

CONKIS 2019- KAP 16

Kaixo Conkis lagunak!

Zelan?
Aste huntako kapituloa 4 lagunek ikusi dogu. Izan be, dau jende bet, unifikaziñoa iristean hasten dizela programa ikusten, finala gerturatzen den einean, ikusle gehiau egoten diz.

Hasteko, aurreko asteko Debatean geratutakoa aipatu gure neban: barriro Patxik parte hartzaile bateri berba kendu zotzalako eta ez zabielako itxi beren azalpenak emoten. Ziortzaz ari nai eta Secoren inguruan berba ein zabiena azaldu gure zabien.

PROBA
Egia da, Gorkak zioen modun, proba hori unifikaziñoko proba ze, ez taldean lehiatzeko, eta taldeetako azken proba izanik, pista amerikana betek edo beste proba bet politagoa izango zen, eta hurrengo astean datorrena txerriarena [eta bai, geurendako Luisito motibo barik bota zebazen, eta Asierri pilo barkatuten dotzie, ta bati-bati tranpetan dabil, ez da normala]

Duda barik, neskak asko demostrau dabie proba huntan.

Penutxi handiz agurtu doguz kapinatainak, gehien bet Patri eta Nagore. Oso ondo ein dozue neskak! [egixa be bada, Seleta ta Manu joateak ez doztala larregi afektatu]

NOMINAZIÑOAK ETA DUELOA

Argi zeuan, eta logikoa zen Leti San izango zela inmune, eta Gorka taldeekiden nominatua [ez dot ulertuten zelan Leti Sanek nominatu zabien, eso de ganarse enemigos no coló…, izan be inork bez ez zabien pentsatuko txarto] bainan Caballorena ez neban espero. Oso txarto kapitainen aldetik. Caballok iada duelo bet ein zabien, eta ekipo gorrian dauz asko duelorik ein barik, eta probetan be, ez dabizenak larregi demostratu: Jontxu eta Leire modun.

Gorkari be arrazoia emoten dotzagu Manu duelateko aukera ez zabielako euki. Zertarako zeuan ba kollare horia?

Dueloa, gogorra, polita eta klasiko bet, bainan azken dueloa izateko eta unifikaziñora iristeko aukera jokoan egonda, amaiera ez dozku justoa iruditu. Biek erabili zabizen hankak [neuk uste dot gure barik edo inkonzienteki eiten zabiela biek] eta egixa da Caballok tarte gehiau ein zabiela, bainan behin makilak galdute, eta dueloa jarraitu ezin zabienez, galdutzat emon bihar zotzaben, eta ez Gorkari esan gitxienez Caballok ein dabiena ein bihar dozu etxera ez juateko. Makilak galdu dozuz, beraz ezin dozu jarraitu. Beste batzutan holan izan da.

Zuoi zer iruditzen?
Erantzuidazu, mundo honetakoa naizen ala ez!
Twitter: @ninaizane
Mail: askogarafernandez2@gmail.com

#AneTraketsFer

Kaixo lagunak!!!

Zelan? Martxoaren 7tik sarrera arrunta idatzi barik neuan, eta apirila amaitu bainan arinau, sarrera bet publikatu gure neban. Gaurko huntan azalduko dotzuet zertan naien trakets! [beno, patosa bet naiela eta kiroletan gatxa naiela arinau be aipatu dotzuet, bainan esk baldargune pilo dekodaz]

Lagun betek bidali dozta bideo bet non Eskoziako mutil bet agertzen den euskaraz  primeran berbetan [neu baine askoz hobe eiten dau euskaraz, duda barik]. Holango kasuak jakin dotezenan [euskara ikasten dauen Japonesa, sevillarra, estatu batuarra….]  guztiek eiten dabe berba neu baine hobeau, berton bizi barik eta euskaraz ikasten be neu baine denbora gitxiau eruaten, eta bati pentsetan dot: Ane, mongola zaz!!!

Eta ez hizkuntzegaz bakarrik, gauza pilotan nai oso traketsa. Teknologiagaz be hutsarren hurrengoa nai. Mugikorragaz oinarrizko gauzak bakarrik dominatzen dotaz, eta ordenagailua ozta-ozta dakit erabiltzen. Biharrien, informatika zerbitzu bet dekogu kontratatuta eta 2019ko 4 hil hauetan, iada 37 ordu gasta dotaz. Lehen informatikoa etortzen zen, bainan neure galderagaz eta zalantzegaz nonbait akojonata itxi dotaz tekniko guztiak [plus de peligrosidad edo exigituko zabien neugana etortzegatik edo] eta orain remotoz konektatzen diz [noski, remotora zelan konektatu ikasteko, teknikoa behin bainan gehiautan etorri bihar izan zeban]  Zenbatu biharko baneban zenbat bider blokeatu doztan ordenagailua, edo zenbat dokumentu galdu dotazen….

Gainera informatika edo online munduan erabiltzen dizen terminoak arrotzak diz neurendako.  Adibidez: zerbitzaria entzun eta ez dot identifitan makina edo kableak dekozen zerbaitegaz, neuk zerbitzaria entzun, eta pajaritaz jantzitako kamarero bet ikusten dut buruen, edota troll entzun eta koloretako muñeko happy horiek etortzen doztabe burura, eta bot, robot bet irudikatu biharrien, cowboy bota batzuk agertuten diz neure buruen.

Etxeko konponketegaz edo txapuzegaz be oso gatxa nai. Inutila. Bonbila bet aldatzeko gai bez enai!  Behin funditutakoa, aldatzera juan, eta zelan beroa zeuan, hatzak erre nebazen!!!

Beste baten, ur bero barik neuean etxean. Iturginari deitu eta galdetu zoztan, holan literalmente  dime ke te marka. Cuantos bares? “ [ta neu, Eiñññ??? Ze letxe ari dozta hau galdetuten? Marcar los bares????  Zertarako gure dau hunek jakin?]

  • Neu: Bares????
  • Si
  • De BAR?
  • Si…
  • Aquí? [ezin dau posible izan???]
  • Claro (kon tonito….neska hau ez da osoa…)
  • …ummm… Pues…. bares así, el Golfo y el de los jubilados, y luego enplan para comer hay otros tres …

Ondiokan tipoa barrez dau!

Gauza artistikoegaz edo be oso gatxa nai be bai. Zerbait abesten hasten banai [ahots penagarria izateaz gain] edo letra ezagutzen dozu edo abestixari emoten dotzaten tonu eta ritmoagaz, ezin jakin zer ari naien abesten! Buruan dekot abestiaren doinua, baina ahotik ezin buruan dekodana atera !!!

Dantzan apurtxu bet hobe moldatuten nai, bainan trukoa deko: dantza latinoak ikasten 8 urte emon nebazen. Klaseko lehen egunean irakasleak ikusi zoztanean, esan zozten beren bizitzako erronka izango nintzela. [parrandetako dantza orduek be entrenamendu modun balio izan doztabe, erritmoa hartzen juateko, eta hurtan vodkak asko laguntuten dau….]

Marrazketatan be oso gatxa nai, neure 5 urteko lobak neuk bainan askoz hobeau marrazten dau, eta esku-lanak eta holangoak ondiokan eta gatxau! . Umetan, ikastolako esku-lanetan pegamentoa erabiltzea debekatuta neban, zerbait pega bihar bazen, neuk zelogaz ein bihar neban, izan be kolagaz, peligro bet nintzen! [7 urtegaz, hatza begiko parpadora pegatu nabien]

Makillatu, orraztu eta holangoak…be lo basiko de lo basiko. Ez jatzue pasa, tutorialak ikusten edota pelukerak esaten doztunean: “ hau, holan eskuagaz apurtxu bet holan egin, hemen ipintzen dozu orkilla holan super erraz, eta geldituten da super ondo!” eta zeu hasten zaz bardina eiten eta emoten dau hurakan oso bet pasa dela zeure buru gainetik!!!

Pd: Egixa esateko, ez dakit ondiokan zelan sukaldeari ez dotzaten su emon!

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez2@gmail.com

CONKIS 2019- KAP 15

Kaixo Konkis zaleok!!!

Aste huntako kapituloa apurtxu bet sosoa iruditu dozku, ta egixa esan luzetxua be bai

Kapituloko hoberena Secoren agurra eta berbak, eta Luisitoren posturak. Bagenekien talde urdina desagertuko zela eta sorpresa bakarra zen lehiakideen banakera. Azkenenan Luisito eta Andoni orlegietara eta Gorka eta Letisan gorrietara [duela aste batzuk Julianen insinuatu zabien Gorka eta Letisanen artean “harreman” estua zeukiela, eta atzo Amaiak eta neuk pentseu genuen Secok holan egin zabiela banaketa, bikotea ez banatutzeko]

PROBA

Ez zozkun larregi gusteu, ez zeukien ez ikusgarritasunik, ez emoziñorik, ez konplikazio larregirik… Ez zeukien ezebez. Talde biek nahiko pareko ibili ziren, ta azkenean gorriak garaile [egixa esan toketan zotzaben, Nagorek ondo esan zabien modun]

NOMINAZIÑOAK ETA DUELOA

[Nominaziñoak erabakita dauzenean eta guztiak kandidato bet daukiebenean aspergarriak eiten diz]

Bagenekien orlegiek urdin bet inmunizatuko zabiela, eta berbetan Andoni aipatu zabienez, argi zeuen azkenean Luisito aukeratuko zabiela [programak bati bardina eiten dau, pista faltsuak emon, asko kantatzen dau ya!!!], beraz, Andoniren nominazioñoa argi zeuan, eta Maiderregaz dauen mobidagaz, bigarrena be argi zeuen.

Dueloko tirolina ikusita hasera beten pentseu genuen ez zabiela bietako inork bez amaituko, baina n azkenean Maiderrek amaitu zabien Dueloa eta Andonik be pentsetan genuena bainan hobe ein zabiela [ egixa esan behin ya ekipo urdina desagertute, bardin zozkun ya Andoni juatea…ez da geure gustokoa izan, Iñaki modun, ser de luz ta letxeak, ez diz gure estilokoak]

Maider be apurtxu bet txoni da gure gustotako, beraz, juan bazen be penutxurik bez. Hori bai, again rollo gatxagaz jarriatuko dau taldean, eta horrek programari saltsa apur bet emon ahal dotza, bainan hurrengo kapituloa da taldeetako azkena, hurrenguan ya unifikaziñoa dator eta!!!

Batiko modun, zerbait komenta gure badozue:

Txiolandia bidez: @ninaizane

Mail bidez: askogarafernandez2@gmail.com

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!!!

CONKIS 2019- KAP 14

Kaixo!!!!

Zelan zauzie? Zer iruditu dotzue azken kapitulo hau? Neu ondiño flipetan nau zelan pertsona beten jarrera degeneratu ahal den hurrenbeste!! [Duda barik, Iñaki kokodrilogatik diñot!]

PROBA

Beno… azkarra eta apurtxu bet sosoa iruditu zozkun. Duda barik, Secori arrazoia emonez, parte hartzaile kopuruak eragin handia zabien proban, izan ere, 3 taldeek dePutaMadre ein zabien, bainan sailkapena, parte hartzaile kopuruaren araberakoa izan zen.

NOMINAZIÑOAK ETA DUELOA

Duda barik, eta Luisitogaz AMuerte, Iñakik monteu dau numerito guztia beste lehiakideen aurrean, inmunitatea lortzeko [eskerrak el tiro por la kulata urten dotzan, izan ere koldar hutsa da eta ez zabien gure inolaz bez duelo batera juan] .

Asanbladako espektakuloa lotsagarria iruditu zozten. Zelako errespetu gitxi Iñaki, zure taldeekiko eta zeure kapitainakiko. Kontu bet da zeure iritzie emotea, eta beste bet holan errespetua galtzea [ eta GORA MUNDUKO DRAG QUEEN GUZTIAK]. Oso begano, eta naturarekiko errespetu eta maitasun pilo adierazten dozu, eta gero pertsonegaz zaz intorelable bet? 

Argi dau be talde gorrian Asier soberan dauela Arratek esan modun [hau be ez dot soportetan] eta jakinekoa zen duelora juango zela.

Egixa esan, ezin esan, nor gure neban irabaztea. Biak be etxera juateko modun. Penutxi Iñaki jutatean, talde urdina desagertuten dela, bainan Iñakik ez dau inondik inoraz be merezi unifikaziñora iristea. [Pili 2 bet da duda barik!]

Batiko modun, zerbait komentatu gure badozue neugaz:

Twitter; @ninaizane

Mail: askogarafernandez2@gmail.com

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez !

CONKIS 2019- KAP 13

Zelako kapitulazoa izan den aste huntakoa!!! Halan ta be, programandako badekodaz kejatxu batzuk !!!

PROBA

Egia da, hurakanaren mobida guztiagaz ez zela erraza izan bihar proba antolatzea eta inprobisatzea, bainan uste dot probaz aldatu bihar zabiezela, izan be oso full izan zen ikusteko [ezinezkoa zen nonor txalupan tente mantetzea olatuak egonda]. Hurrengo eguneko proba ipini bihar zabien eta hau itxi beste baterako, izan be oso polita da.

DUELOA

Polita eta konplikatua. Ziur ginen Iker endengleak galduko zabiela, eta Eneko eta Seleta salbatuko zirela, bainan ederki itxi zozkun ahoa Ikerrek!

Egixa esan, ez genuen ulertu larregi zegattik talde orlegitik ez zen kapitain bet juan, azken finean, kapi bi dauz, eta konkursante bet etxera juateko aukera baine, hobe da kapi bet juatea, eta gehiau, unifikaziñoandako ez denean larregi geldituten… [Nagorek bai aurkeztu zabiela beren burua Duelora juateko, baine emoten dauenez, taldeak ez dau fuerte ikusten edo irabazteko gai] Seleta eta Enekoren jarrera guztiz txalotzekoa.

Penutxi pilo emon zozkun Enekoren agurrak. [Seco be jodituta ikusten den, eta taldekiak be ploff! Egixa da lan bikaina ein dauela talde urdinagaz] Aurten geure bihotzak irabazi dauz Enekok. Oso ondo!!!!

EKIPO ORLEGIA

Hasteko, txarto iruditu zozkun ruleta joka barik janaria izatea. Besteak ezebez lortzeko arriskatzen diz [gorriak ezer barik gelditu ziren] eta hauei PorSuKaraBonita emoten dotzie bokatak, txokolatea, birrak, rona….?

Bestetik, zelako rollito gatxa sortzen dauen Maiderrek, ezta? Azkenean Krasyk arrazoia izango dau?

Batiko modun, zerbait komentatu gure badozue:

Erantzuidazu mundu honetakoa naizelan ala ez!

CONKIS 2019- KAP 12

Zelan lagun Konkiszale?  Iritsigaz 12.kapitulora!

PROBA

Kangrejoen proba klasiko bet bihutu da eta arrazoiegaz gainera! Zelako momentu onak ixten dozkun!! [pilo gusteu zozkun zelan planteatu zabien korreoan, guztiek pentsatu zabien bitxoak jateko proba zela!! ]

Duda barik, probako onena Iñaki cocodrilo izan zen [Secoren hortzaren ondoren, Iñakiren palak iritsi diz!!! Agian ordua da Conkisen medikuazgain, dentista bet eruateko…]

Urdiñetako Andonigaz zer pasetan da? Probatan beti kejatan dabil: urtetakoak badiz, ez dau gure parte hartu, animaliek nazka emoten dotzabe eta ez dau gure parte hartu…[Txo! Duelo bi irabazi dozuz, baine apurtxu bet egoista zaz zeure konpigaz, ez?]

Portzierto, Eneko eta Seco Best Friends bihurtu diz!!!

Proba ikuste, seguru geunden gorriak irabaziko zabiela, izan be beraiek emon zabien kangrejo gehien, bainan antza, txitxitxuak eruan zabizen… Zelako poza urdinak irabazi zabinenean! [edozer emongo genuke Amaia eta biok Lusitogaz parranduki bailongo bet eiteko!!! Aupa Luisito!!!]

NOMINAZIÑOAK ETA DUELOA

Urdinek Esko inmunizatu zabien…barkatu….Esko????? Nondik urten zaz??? Atzo jakin genuen nor zen!!!!

Argi zeuen orlegiek Maider nominatuko zabiela. Kapitainek aldiz, Iker [aukera apurtxu bet segurola iruditu zozkun, izan be, fuerte beten alde ein bihar zabilela esan zabien, a caballo ganador, baine, duda barik, mutiletan eskasena iruditzen zozkun Iker, beraz, larregi be ez zabien arriskatu] Krasi aurten izaten ari den jarrera ez dozku larregi gustetan. Ikusi gure neban aste huntako dueloan ea zelan egiten zabien.

Gorrietan Olaia bolondres aukeztu zen, oina lesionata zeukiela eta….Dueloa neska biek primeran egin bazabien eta dena emon, haseratik iruditu zozkun Olaiak etxera juateko gogoa zeukiela, amiaeran be ez zotzan pena larregirik emon galtzeak. [eta aipatu gure dot, ia duelo guztia Seletak eta berak euskaraz ein zabiela]

Penutxi barriro neska bet gitxiau dauelako, eta oso pozik Maider bueltan doialako Krasiri aurpegia ikusteko! [Geure ustetan, Olaiak etxera juateko gogoa bazabien, Iker aukeratu bihar zabien, nahi eta galdu,  neska neskaren kontrako tendentziagaz apurtutzeko aukera ona zelako, eta holan beren taldearendako be mutil orlegi bet nekatuko zabien…]

Hurrengo kapituloa be interesante datorrela emoten dau….

Batiko modun, zerbait komentatu gure badozue, neu superpozik!!!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez2@gmail.com

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

CONKIS 2019- KAP 10 ETA 11

Kaixo! Zelan?

Aurreko astean ezin izan neban kapituloa ikusi, beraz, aste huntan kapitulo bi elkarregaz kometako dotaz.

KAP 10

Enborra mozteko proba: Urdinak primeran hasi baziren be, ez dakit aurten Secori zer gertazen dotzan Julianen explikaziñoegaz ez dauzela ondo ulertuten edo zer [oso arraro eiten dozku, izan be Secok esperientzi pilo deko, eta oso azkarra da holangotako]. Egia da, zorte gatxa izaten ari deizela probetan. Gorriak supertxato hasi baziren be, proba hasi baine arinau mobidegaz, azkenean garaile, txo!

Iaz sekulako kariñoa hartu banotzan be, aurten Krasyren jarrera ez dozku bapez gustetan, doia apurtxu bet de sobradillo eta gainera kapitainegaz! [Nagore, oso ondo erantzunde! Aupa neska!] Nominaziñoetan be, supertxarto porteu eban Maiderregaz.

Nominaziñoak eta Dueloa: Ordua zen urdinetan Gorkak zerbait demostrateko. Taldeko indartsuena eta konpletoena modun daukie, baine egixa esan, orain arte gauza gutxi ein dau [ta ein dauzen gitxi, kagadak izan diz]. Orlegietan ikusten zen taldeak Etxaniz flojo modun daukiela, eta argi zeuan edo taldekideak edo kapitanek nominatuko zabiela [ta penutxi emon zozkun, izan be oso mutil jatorra eta sanotea iruditzen dozku!] Ibairen nominaziñoa gehiau harritu zozkun [pentsetan dogu kapitainak ez zabiela gure neska bet nominatzea, izan be ostantzean urdinak neska aukeratuko zabien nominetako. Neska orlegiek paktoa ein dabie euren artean ez nominateko, ezta? Bazen garaia neskak!] Dueloa gusteu zozkun, izan be edonondako eingarria zen. Gitxi aguanta zeban Etxanizek.

KAP 11

Orain arteko kapitulo onena! Zelako emozionante!!! Hori bai, luze!!! 2 ordu ta 12 min pasa!!!

Badakit askotan aipatu dotela aurtengo kanpamento rico apurtxu bet full dela, eta euriteak demostratu dabie. Aber, egia bada be proba irabaztearen saririk onena dela inor be dueloa juan ez biharra, bainan be bai saria da putas ez pasatzea eta deskantsatzeko aukera izatea, hurrengo proban freskoako egoteko. Azken finenan beste kanpamendi biak gatxak badira, Rico, ona izan bihar dau, eta aste huntan 3rak izan diz kanpamendu gatxak. [gainera Julianek hiru bider edo aipatu zabien kanpamendu pobretean altura bet egin bihar zabiela, pues antolakuntzak be Ricoa, alturan egin bihar zabien. Aplikate el kuento Julian!!! Halan ta be, MeEnkanta zelan pikatu zen Manu!]

Proba: Tronkoala. Kontaktu fisikoa badeko, pilo gustean dozku proba, eta hau, laberintoa modun, pilo gustetan dozku, eta ez dau defrauda. Saltsa handia egon zen, eta txarto eindako gauza asko, baine bai aipatu gure dot, Davidek aro guztiak uretara bota bazebazen be [gorriak eta orlegiak] gure barik ein zabiela emoten dau, prisaren eraginez, neuk uste dot konturatu be ez zela egin, orlegiek aro bi batera hartu zabizen eta Nagore erdian zeuela, eta ez zen uretan zauzelako, baizik eta aukera ikusi zabielako inor be ez zauela beren ingurun biak eruateko [Julian hor ez zenuen arrazoi]

Azkenean urdinak garaile eta merezita gainera, bai Secok eta bai Enekok oso ondo jokatu zabien paktuen kontuagaz [eta Julian, txarto ulertu zenuen. Secok, Enekok eta Manuk keinua ein zotzan neskei, bainan neskei urdinei itzuli zotzaben keinua eta Manuri ez, eta urdinengattik traizionata sentitu ziren, ez gorriengattik], eta lortu dabie nahiz eta fisikoki talde gatxena izan, talde konpetitibo bet eitea.  [Luisitoren pozak ez deko parekorik!]

Asanblea eta Dueloa: Duda barik asanblea izan zen programako momentu itxela! Zelako ondo eiten dauen Julianek beren zirikatzaile papela, eta zelan erortzen den tranpan Manu, nahiz eta beteranoa izan! Ibonen aurpegixa be zan todo un poema! [vinagres esaten dau Julianek, baine extreñido aurpegia deko haseratik Ibonek]

Amorru pilo emon zozkun kapitainek barriro Arantxa nominatea [Andonigaz pasa den modun] ulertu ahal dogu konkursanteek bardinek nominatea, ados, baine kapitainak? Guztiek edo ahal dizen gehienak pasa biharko lukete duelotik, eta oso txarto iruditzen dozku kapitainek nominazioegaz errepikatzea. Gainera gorrien kontra, irabaztera juan bihar zabien.

Aitortzen dot, Ibonek ahoa itxi zozkule, izan be, ez genuen espero irabaziko zabienik, galtzen itxiko zela pentsetzan genuen. [halan ta be, pake galanta emongo dau! Agur BenHur! Ea zer gertatzen den txatxikuadrigaz. Ah! Ta pena Leire inmuniza zabiela, gurago neban Arantxa izan balitz. Leire, neska izango da, baine progratik programa gatxau erortzen daku.]

Batiko lez , zerbait komentatu gure badozue: Twitter @ninaizane eta emailez:askogarafernandez2@gmail.com

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

CONKIS 2019- KAP 9

Kaixo lagunak!

Bagoiaz 9. kapituloagaz!

Hasteko: Ibon….ufff …gero ta gitxiau tragatzen dogu, eta barkatu, ez dau ezebez demostra ondiño. Arrateri esaten dotza debila dela, bainan Ibonek ein dauen bakarra da Seleta konkistatzea beren protegidoa izateko.

Aurten Eneko pilo gustetan ari dozku. Sinzeroa izaten ari da, legala [agian larregi] eta ondo lideraten dau taldea. [Seco desmotibata dau edo zer paseten dako aurten?]

Nagoreren malaletxea pilo gustetan dozku! Zelan esan zotzan Krasyri, zeure kapitaina nai, beraz, berba eingo dot gure dotena!

Proba: Gitxi gora behera, 27.min-an, urdinak doiaz aurretik, orlegiak atzetik, eta azkanak gorriak. Txarto doiaz, eta atzera ein bihar dabie, beraz, gorriak jartzen diz aurrenengoak. Tronko bet pasa bihar dabie, eta Manuk galdetzen dotza Juliani:” trokoaren gainetik alan azpitik pasa bihar da? “ Eta bapatean entzuten dako neska gorri bateri: “GAINETIK” [barkatu????? Begiak tapata badekozuz zelan dakizu azpitik ezin dela pasa? Egon zen beste momentu bet gorri mutil bateri etzuten dakona “orlegiak hortik doiaz” Zelan zekien orlegiak zirela eta ez urdinak? Ejem ejem….]

Penutxi emon zozkuen urdinak, izan be, momentu askotan juan ziren aurretik, baina, bi bider erratu ziren bideaz, eta orlegiak azkenean irabazle. [merezita be bai!]

Nominaziñoak: Espero moduan,  Arratek jaso zabien beren taldeko botoak, eta Asier kapitainen aukera [aukera oso gatxa, gainera, izan be helburua “laguntzaile” on bet eruatea bazen, Asier, barkatu, baina da aukera gatxena. Ez dau balio laguntzaile modun]

Neurendako Arratek arrazoi guztia zeukien, izan be, beren artxienemigoa da Ibon, eta Seleta dau guztiz influenziata txatxipandagattik.. [Leire, inmunea aste huntan…ummm….zerbait deko ez doztana larregi gustetan…ummm Ibonen toke bet emoten dotzat, komo k va comiendo orejas hortikan eta babesa lortuten, demostra biharren. Hau da, ez dizela benetako indartsuak, baizik eta beren indarra, lagunen babesean datza. Ez daulea txarto, baine normalean hori etiten dabienak ez doiaz de indartsuz, eta hauek biak bai doiaz hortaz. ]

Seletaren jarrera Arrateriko ez zokun bapez gusteu. Apollatu biharrena, gainera beragaz pika zen. Txo! Kapitaina zaz.

Dueloa: Bihotza bitan banatute genuen, izan be ez dogu gure talde urdinak lehiakiderik galtzea, baina bestetik, Arratek jarraitzea gure genuen, Iboni ahoa isilduteko, eta beste neska bet ez juateko. Proba ikusta, pentsetan genuen Arratek hobeto egingo zabiela, baina joder Andonigaz! Duelotan argia urteten dako!!! [Oso ondo Andoni! Ez genuen espero, ez!]

Batiko modun, zerbait komentatu gure badozue: Twitter @ninaizane eta emailez: askogarafernandez2@gmail.com

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

PD: Hurrengo astean ezingo dogu Amaia eta neuk kapituloa elkarregaz ikusi, beraz, hemendik aste bira komentatuko dotaz kapitulo biak, 10a eta 11!! Barkatu eragozpenak!