HOROSKOPO EROA 2020

Jakin gure dozu zelakoa izango den zeure 2020.urtea ? Pasa eta irakurri!

ARIES

Apirilaren 2an 14:00etan, Saturnok, ilargiak eta Jupiterren eraztunak bat egingo dabez konstelazio eztanda bet sortuz. Momentu hurtan bazkaldu barik bazauz, dohai arraro bet bereganatuko dozu: Zerbait galdetzen dotzutenean, abesti bategaz erantzungo dozu.

–Gezurretan ari zara?

-“Esan gezur bat mila aldiz errepikatu hitzetz hitz…”

TAURUS

Profesionalki zeure inguruko guztiek hobera eingo dabie (soldata igoera barne) baina zorigatxez biharrien ez da zeure urtea izango: kafe makina kenduko dabie otsailaren 10ean (astelehena) zeu biharrera iritsi bainan arinau, eta hortik aurrera, denak okerrera egingo dau. Hasi lagunei languntza eskatuten kurrikuluma barritzeko. 

GEMINI

Aurten ez dozu hurrenbeste Venusaren eragina jasango, eta masturbazioa izango da 2020ko zeure sexualitatearen ardatz. Halan ta be, zorte asko izango dozu Instagrameko-eko zozketetan (emon atsegin dut eta partekatu sarrera hau…): pelukeria bono bet, sudadera eta lau lagunendako afaria irabaziko zuz!

CANCER

Ingurugiroaz arduratute, eta ura aurrezteko asmoagaz, astean behin bakarrik dutxatzea erabakiko dozu. Naturak eskertukotzu, bainan zeure ingurukoek ez horrenbeste. Ez galdetu zergattik, bainan nahiko bakarrik ikusten dotzut 2020an. Gomendiotxu bet: juan euli-hilgarria erosten.

LEO

Erakargarritasun berezia izango dozu, pasatzean lepoko dislokaziño bet baine gehiau sortukozu, eta guztiek gureuko dabe zeugaz oheratu. Halan ta be, kontuz ibili eta dosifikatu txortaldiak, izan be, beten baine gehiautan lo geldituteko arriskua ikusten da argi eta garbi.

VIRGO

Inoiz baino sexiagoa sentituko zaz, eta ondorioz, zeure gorputza erakusteko biharra izango dozu eta etxetik biluzik urteteko biharra sentituko dozu . Arropa barrian gasteu biharreko dirua Frenadol-etan gastako dozu, eta kontuz ingurukoen mugikorragaz, Alex Sardui modun birala egiteko arriskua izan dezakezu eta!

LIBRA

Konspirazioak zeure kontra alor guztiegaz. Lankideek (edo ikaskideek) txikleak pegatuko dabez zeure eserlekuan, koadrilakoek beste whatssap talde bet sortuko dabez zeu kanpo itxita, eta okerrena, zeure bikotea zeure amatxugaz aliatuko da egunero txarto eiten dozun kontuak leporatzeko.

ESCORPIUS

Asko sentitzen dot, bainan urtezahar gauean herpes genital bet harrapatuko dozu eta zeugaz geldituko da 2020ko Durangoko Azoka bitarte, beraz, sexu harreman larregirik ez dozu izango. Halan ta be, ilargia Taurusetik oso gertu ibiliko da, eta horrek bizkotxo goxoak prestatzen lagundukotzu.

SAGITARIUS

Iraila bitarte urte paregabea izango dozu, bainan urrian Marte zeure ikurrean sartuko da eta eztabaidek eztanda eingo dabez, batik bet bizilagunen artean. Kaka mokordoak itxiko dotzuez felpudoan, basura botako dabie zeure tendederora, eta txisagaz bustikotzue postontzira gerturatzen zazen bakotzean.

CAPRICORNIUS

Uda iritsi bitarte, urtea gora-behera handi barik igaroko da, baina ekainean Mercurio zeure ikurrean posizionatuko da eta bekainetako ileak modu harrigarri eta deserosoan hasiko diz. Udako paga extra laserrean inbertitu biharko dozu.

AQUARIUS

Litxarreriengako dekozun dependentziak porrot ekonomikora eruango dotzue. Justiziagaz be arazoak izangozuz umeei Jumpers eta gomazko hatzak lapurtzeagattik. Hala ere, Haribokoek badakite zelako bezero ona zazen eta zeu galtzeak beren irabazietan sortu ahal daben hondamendia ikusita, abokatu onena ordaintukotzue. 

PISCIS

Taberna itxi eta gimnasioa izango da zeure bigarren etxea: korrika, pilates, spinning, muskulazio makinak… Tofu, kinoa eta brokolia izango dira zeure dietaren ardatz. Halan ta be, herriko festetan goizeko 6tan jango dozun Kebab-ak, bost izar mitxelin izango balitu modun gozatuko dozu!

ERANTZUIDAZU! MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez2@gmail.com

Utzi erantzuna