El CONKIS 2017- KAP 3

Kaixo Conkiszaleak!

Zelan zauzie?

Goazen El Conkisen 3.kapitulue aztertzera! [aitortu bihar dotzuek neuri haserako kapituluek apur bat sosongoak iruditzen zaizkidala. Konkursante larregi dauz eta guztiek ezagutzea inposiblol da. Programak martxa hartzen daben neurrien interesgarrio jartzen da: orain nahiko BuenRollito dakiebe, baine gero ekipo barneko eta beste ekipukoegaz pikeak hasten dira, konkursantek  “etxeko” egiten dituzu…]

 

PROBA

Klasiko bet: Pista Americana. Esango neban beste urtetan baine errazagoa izan zela eta espazio gehiagogaz. Nahiko ondo porteu ziren konkursante eta kapitain guztiek. [pena… faltan bota neban David, Maritxalar eta Marceloren arteko gatazkatxuren bet…]

Secok eta Marcelok Gorrotxaren konture eztabaidatxue izan zuten, ekipo orlegiek burla egin zotzelako, eta bai, David, zeuk be txistetxuek egin zenituen. Aitortu, txo!

Ekipo orlegie garaile, urdinak bigarren eta gorriak galtzaile. David Secoren ekipoa fin ibili da.

Urdinek benetako kapitain barik txarto dabitz. Manuk agintzen dau, baine Villarin (Javi) izendatzen dau “jefe” modun eta Marcelok ez dau ezer pintetan. Iaz ekipo VIPn gertatu zen modun, ekipo urdine kondenatute dau [Manu, benetan, ze protagonismo biharra dekozu??]

 

DUELOA

Ez nebazen bi nominatuk ezagutzen: Leire (Agirretxe MalaLetxe) eta Coral [orain webean ibili nai neska bi hauen aurkezpen bideoak ikusten]. Neuretzat, duelo hau aurrekoa baine errazagoa zen. Oso egingarrie.

Coral, nolatan zoaz Conkisera ondo igeri itten jakin barik? Normal galtzea! Halan ta be, esango neban Coral honek bestela be ez zuela larregi aguantauko programan. Ze kareto ipintzen zituen?

Laguntzaile modun, neska biek beste neska bat aukeratu zabien. GirlPower!!!! Ez kapitain, ez ‘matxote fuerte’ bet… oso ondo!!!

Leire

Coral

 

 

 

 

 

 

OROKORREAN

Bozkaketetan, Julian betiko lez, pullitak sartzen…Isma eta Fiker txarto ibili zirela proban, Coraleri be bai… ez da oso inpartziala eta ez jata ondo iruditzen!

Ia-ia barriro be Gorrotxa ikusi neban nominatue izateko arriskuen. [EZ!!! Gorrotxa (Aner) ez!!! Gorrotxa, Enararen ondoren, zeu zara neure hurrengo faboritu! Gorrotxa, herria zugaz!!!] Ez zen proban hain txarto ibili, beste batzuk askoz txarto egin zuten… Gainera Gorrotxa ez da kejaten, zoriontsu dau programan, mutil ona ikusten dako…utzi apur bet disfrutetan, mese!!!!

Hasi diz janarie lapurtzen? Neuk janari lapurreta ondo ikusten dot, neuretzat superbibentzi modu bet da, baine ez 3.kapitulun!!!

Ostras Alexgattik esaten neban finalista ikusten nebala, baine Idoia be promete!! Oso fuerte ikusten da! Molatxen asko!!! Ez dekot oso argi zegattik ekipuan ez dauen enkajatzen, ez dogu aukerarik izan dena ikusteko.

Idoia

 

DEBATEA

Eskerrak apur bet laburragoa izan dela Debatea. 1:30 ordu. Gran Hermanoko Sofia gonbidatute programan? Edozein realityan parte hartu dauen edonor balio dau Debatean egoteko? [Neuk be gustora parte hartuko neban!!!]

Zelako ona den Joseina abestiak aukeratuten! El negro no puede mundiala!!! [Mese, produkzioa, barriro eskatzen dotzuet, jarri taburete batzuk Ainhoa eta Joseinari!!!]

Gorrotxaren imitatzaile bat egon zen programan. Egie esan, oso ondo imitatuten zabilea eta aitortzen dot barre batzuk bota nituela, baine neure barneko moralak esaten dozta txarto dagoela. Normalen, kapitainak eta horrela imitatzen dabie, ez konkursantek. Anerrek ziur ondo hartzen dauela, ez jako maltzurre ikusten, baine ez dakit…ez dekot argi…Umoreren aldekoa nai, baino programa gehiena Coral baino, Gorrotxa izan zen. Chiquito de la Calzadagaz konparatuten,….NoMeMola 

Barriro spoiler gehiegi, esango neban badakidala nortzuk galtzen dabien proba…

Erku haserre ikusi genuen eta  ez zabiela utzi kamarei garabatuten, eta Debatean denak kejaten.  Orain iada ez dela konkursante bet eta kapitain batek ezin dauela horrelakorik egin. Aber, ez dau ondo baine, kapitain guztiek egin dabie hori eta gehio! gogoratu zelan konportatzen ziren Juanito, Korta, Goñi….

Isa, oso gogor Idoiagaz eta orgasmuaren kontu horregaz, Juliani ez ziolako erantzun…txo!! kastinean gure dabien guztie esateko eskubidea deko eta gure dabiena edukaziñoz ez erantzuteko be bai!

Alexen bideo batzuk ikusteko aukera izan genuen: zentzudune, alaia, konpletoa, indartsue, jatorra, pertsona ona…ikusten dot. Konkistatzaile perfila deko.

Idoiari be perfil Conkis hori ikusten dotzat eta Villarini be bai. Besteak ondiokan ezin baloratu, ez dogu gehiegi ikusi!

 Nortzuk ikusten dituzue finalista modun? 

Debatean spoiler gehiegi emoten dabiela uste dozu?

Zer diñozue Gorrotxaren imitazioak eta kontu horien inguruan?

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

Utzi erantzuna