RIDIKULOA

Kuku!

Aspaldikoz!!!! Zelan zauzie?

Ez dakit gaur amaituko doten sarrera hau bainan behintzat, hasi nai idazten eta holan egunen beten amaituko dot! [arrasti euritsu huntan sofa eta patata zorroa tentagarri izan arren, ordenagailua piztu eta probetxuzko zerbait egitea pentsatu dot, hori bai, birratxua eta patatak bidelagun!]

Udazkena iritsi da, lurrean hostoak eta euria. Emaitza: astelehenean gurasoenetik etxerako bidean, justo beren etxe aurrean irrist egin eta #AneFer lurrera ipurdikoz hankak goian eta zabalik! A toda letxe altsa, ingurure begiratu, eta bizilaguna leihoan deskojonetan. Irritxua bota eta martxako txapelduna izango banintz modun handik ihes egin neban [noski, frakak busti nebazen eta emoten zabien txisa egin nebala gainean…normalean bidean ez badot inor bez topetan, astelehenean jende pilogaz topatu nintzen! BZO!!!!!!].

Milloika bider publikoki jausi banai be, ridikulo-lotsa sentsaziño hori izaten dot bati. Eta hurren inguruan idaztea pentsa dot. 

Zelan askotan ridikulo momentu hori be geure buruan dauen. Nori ez dako pasa denda beten zauzela, zerbait hartzen hasten zaz eta bapetean estanteria erdia jausi jatzu? Edo arropa dendako pertxeroan hasi kamiseta bet hartzen eta pertxa engantzatzen da eta hor zauz tireka eta botetan dozuz gure barik  beste 3 prenda? Eta hor zauz jendeari bizkarra emonda bainan, dekozu sentsaziñoa denda osoa dauela zeuri begire, zeure patosidadea aztertzen, bertoko langileak, beste bezeroak, si hasta emoten dau biltegiko langilea be igo dela dendara egin dozun destrozoa ikusteko? eta agian buelta emoten dozu, lotsa-lotsa einde ta ez dau inor bez zeuri begire, agian ez dau inork be ikusi, eta ikusi badau be ez dotza garrantziarik emon, edo ez behintzat, sentitzen ari zazen ridikuloaren neurrian.

Elhuyarren begiratu dot zelan den ridiculo berba euskaraz: barregarri, irrigarri, irrigai, irringarri eta irri-egingarri. Kuriosoa; divertido, gracioso, k hace reir... diz, hau da, ridikuloa eta txisteak gauzak bardinak badiz modun. Egoera ridikulo betek sortzen dauen erredakziñoari eiten dotza referentzia. Eta egia da, behin ridikulo momentu hori pasata, neuk behintzat, lagunekaz edo etxekoegaz [inkluso zuokaz. Mila gauza ridikulo konta dotzuet lerro hauetan] komentaten dot deskojonetan zerbait graziosoa modun, alkarregaz barre eiteko, txiste beten modun.

Eta txisteagaz, gogoratu nai 20 urtetxo besterik ez nebazenean, zelan biharrien praktikatan hasi barria, bezero garrantzitsu beten bisita espero zela: aste osoan lankideak eta nagusiak bilera hori prestetan,  bezeroa gora eta behera, eta dokumentu hau, eta txosten hura eta aurkezpena grafiko hauekaz, eta mahaia holan kokatuko dogu, eta gosaria enkargatuko dogu ez dakit nondik… Dena perfektoa izan bihar zeban. [ondiño ez zekiten perfekzioaren antonimoa zabizela praktiketan infiltratute, bilera garrantzitsu perfektua pikutara bidaliko zabien praktiketako neskatoa].

Gogoan dot, bezeroaren bisitaren bezperan, biharretik bueltan Artean gelditu eta Stradivariusen amerikana baltza erosi nebala, bekaria itxuraz haratago, profesional planta izan guran edo. [Spoiler: aunk la mona se vista de seda….]

Iristen da eguna. Eta prestatzen nai al detalle total look working girl profesional : fraka baltzak, amerikana barria, kamiseta basiko zuri inpekaplea, ulea jasota, makillake sutila, takoi sutilak,  lentillak jantzi ordez gafa-pasta intelektual profesional betaurrekoak jantzi, eta aitari eskatzen dotzat biharrerako erabiltzen dauen larruzko porta-dokumentos poltsa-maletina. [ideiarik ez daukien bekaria izango nai, bainan atrezzoak behintzat fallatu ez dezala].

Iristen nai biharrera eta nagusiak azaltzen dozku  zelan juango da. Bilera  gelan sartu eta kafe termoak, katiluak, plateratxuak, gosaria [tartean natazko bonbak], dokumentuen karpetak, proiektorea… Dena prest. [eta zelako nerbioak guztiok]

Ofizinako lankidea, komertziala eta neu bilera gelan jesarrite itxarongo genuen. Nagusiak atean jasoko zeban bezeroa eta bilera gelara eruan.

Ane, sartundakoan, altsa, eskua emon firme indarragaz, ez blandenge, bainan pasa barik. “Hola buenos días Sr Garcia. Soy Ane, un placer” esan eta jesarri.- Esaten dozta nagusiak [el ver, oir y callar begiradagaz esan zozten, beraz  egitekoa ez zen zaila, ezta?]

Pues sartzen da bezeroa eta altsatzen nai sekulako enfasisagaz, dezisiñoagaz eta indarragaz [altsatzerakoan hurrenbesteko dezisiñoagaz, k bultzatzen dot aulkia metro bi atzera] agurtzen dot super ondo eta super profesional, jesartzen hasten nai besoak mahaian apoyatute bainan aulkia ez dau neure ipurdi parean. Asik lurrera noia. Besoegaz agarra guran akto reflejo, mahaian topetan doten guztia doia neugaz betera: kafea, dokumentuak, gosaria, …. DENA. 

Klin klan klun eta pin pan pun guztiaren ostean isilunea. Everesteko puntan be ez dozu isilune hori aurkituko. Eskuagaz espatxurratu dot natazko bonba bet. Neu, mahaia, proiektorea, dokumentuak, dena dau kafez eta nataz betea [bonba betek zenbat nata deko? Zin dagizuet, espatxurratu neban horrek tonelada bet zaukiela. Eta zegattik deitzen dako bonba? Barrukoaren onda expansivaren irismenagattik ], neure amerikana baltz profesional barria nata zaukien alde guztietan. Kamiseta zuri inpolutoa kafez betea, eta neu gorri-gorri einde….TIERRA TRAGAME, PERO YA!

Ane, tranquila, aseate un poco y vuelves. Mientras recogemos un poco esto- Esaten dozta nagusiak

[Buahhhhh!!!!! k liada. Ane, joder!!! Zelako liada!!! Bufffff bezeroa juten danean nagusiak esango dozta astelehenean ez itzultzeko. Joder! Beno, Ane, gatxagoa izan ahal zen. Bezeroari bota ahal zotzazun guztia…behintzat etorri dauen modun dau!]

Komunean egon nintzen 20 min edo gehiau. Nigarrez, sekulako bajoiagaz, sekulako disgustoagaz eta gorri-gorri. Batiko modun, gorritzen naienean, belarriek bizi propioa hartzen dabez. Horiek bai ipintzen dizela bero eta gorri. Askatu neban ulea, esperantzagaz uleak tapako zabizela belarri gorriak, bainan ez….holangoetan, ulea antzerki beteko kortinak modun da. Justo belarri parean zabaldu, eta belarriak urtetzen diz gorri-gorri, foko azpian egongo  ziren modun eta neonezko argi deigarriak izan baziren modun: hemen gaude, gorri-gorri, super lotsatute dauelako geure jabea!!!!

Eta morala hankazpian nebala, itzuli nintzen bilera gelara. Atea jo, burua jeitsi eta isil-isilik jesarri nintzen neure lekuan. Nagusia berbetan euan, proiektorea iada piztute eta ikusten dot pantallan, justo bezeroaren logotipoaren gaineran mantxa ilun moduko bet (proiektoreko objetiboa nataz zikindua euan) eta mokordo bet etorri zozten burure. Eta ya puestos a liarla….sekulako barre atakea emon zozten.

Oso arraroa zen, izan be, barre larria modun zen, nerbioak jota, izerditan, banekien ezin nebala barre egin, bainan ezin neban gelditu, eta holango beten, el Sr Garcia hasten da barrezka…jajajaj eta jajajajajaja eta jajajajajaja… hasten da zerbait esan guran, bainan ezin dau. Barre atakea emon dotza be, eta jajjajajajaja gaude biak. Lankidea eta komertziala dauz begiak zabal-zabal einde eta nagusia emoten dau teniseko arbitroa dela, bezeroari eta neuri begira txandaka, alde betera eta bestera, eta geu barrezka… 

Apurke apurke hasten da bezeroa kontetan, bainan hurrenbesteko barreagaz ia ez dako ezebez ulertzen, k irakurri zabiela nonon aurreneko txistea sortu zabiela nonork bizitako egoera ridikulo deseroso bet kontetan. “Desde luego Ane, aki te ha salido un txiste KOJONUDO” holantxe, bezero super inportantea KOJONUDO esaten.

Eta justo atzo, anekdotatxu hau eta ridikuloaren sarrera hau buruen, bota neban Mar-en txioa eta bideoa. Guztiok izan gazelako Mar nonoiz. Neuk Sr Garciagaz liatu neban modun, seguru nau zuok be hanka sartu dozuela nonoiz, eta barre eiten dot, Marregaz identifikatzen naielako, eta neure burua bilera gela hurtan ikusten dotelako, eta pentsetan dotelako “con lo mona y profesional k iba yo y como la lie…”

Ane Fernandez en Twitter: “Egun on!!!! Guztiok izan gaz Mar nonoiz!!! ??????? https://t.co/i48wA2IjjV” / Twitter

Eta Arantxi Padillaren erantzunak ikusite, justo alderantzizkoa be izan ahal dela ikusi dot barregarri izan ordez, PENAGARRI: ridikuloa egin eta penagarri sentitu “joder k ridicula soy, k ridiculo he hecho, doy pena” eta geure burua fustigatu, penagarri modun ikusi eta humillatute sentitzea eta fase hurtan gelditzea, batirako, txistea bihurtu barik.

Hacer el ridículo es uno de los grandes temores de quienes se toman muy a pecho su propio ego, de quienes no se permiten cometer errores o mostrar debilidades”. ” Muchas veces el ridículo genera risa y es precisamente esa risa la que incrementa el efecto de burla o humillación” 

Inoiz ez zen neure asmoa Mar humillatzea, eztabe burla eitea, fijetan bazazte ez dau barre emotirik.  Bai, gure neban adierazi, zugaz gaz Mar, eutsi, ridikuloa eingo dogu bainan jarraituko dogu aurrera, burua tente, eta bai, gure neban ridikuloa txiste bihurtu.

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Mail: askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

Utzi erantzuna