MORBOA

Zelan lagunak?

Bai, badakit sarrera hau barriro bero datorrela, baine prometitzen dotzuet apurtxu baten ez dotela barriro sexuan ingurun berba ingo! [palabrita de AneFer!!!!]

GAZTEZULOko #Sexumatoiko prota izan ondotik, asko izan zarie idatzi ta hainbat galdera egin doztazuenak [denak mutilak, hori be esan bihar dot] . Azkenean, sarrera hau  idaztea animatu nai zuon dudak argitu eta neure erantzunak be argitzeko. [ondiokan ez badozue irakurri, hemen dekozue: https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ane-fernandez-201c2018addited-to-you2019-dantzatzen-badizut-ezingo-nauzu-burutik-kendu-pentsa-shakirak-nigandik-ikasi-zuen-201d ]

Morboa emoten dozta….

1-MUTIL BAT TRAJEAGAZ (EDO ELEGANTE) IKUSTET BADOT, AUTOMATIKOKI ME PALPITA LA ALMEJITA!

Duela urte bi, lagun on bet Parisen zauen biharrien eta aukera aprobetxata, sarri jun nintzen bisitan. Flipeu egiten neban zenbat mutilek erabiltzen zabien trajea, eta ez biharrerako soilik. Gainera dotore eta moderno [Londresen izan naienetan be asko ikusi dotez, baine apurtxu bet klasikoagoak] korbatagaz, korbata barik, fular bategaz, alkandora bistosoegaz, koloretsuak, …

Trajedun gazte gitxi ikusten direnez Euskal Herrian, bet ikusiz gero, begiak [eta imaginazioa!!!!] juten zaizkit!!! 

 

2-TOPIKOA – MUTIL BAT IRAKURTZEN

Ez galdetu zegattik, baine halan da. Gainera neska bati baine gehiau entzun dotzat hau. Nahiko topiko klasikoa da [ beste topiko bi: mutil bet haur bategaz, eta zakur (edo animalia) bategaz. Neu irakurleagaz geldituten nai!!!]

Pertsona bet irakurtzen ikusteak pista asko emoten dauz: 

Dekon liburua euskaraz bada, euskalduna dela esan gure dau, beraz, 5 puxtarri!!! Irakurtzen ari dena zein generotakoa den be asko esaten dau: liburu sakon kultureta bet bada 5 puxtarri gitxiago, liburue sagaren batekoa bada, apurtxu bet friki izan daitekela pentsau dezakezu….

Liburua irakurria badekozu, eta depende non zauzen lehen berba egiteko aukera bikaina da!!! [pentsetan jarrita, gerturatzeko emon dezaken erraztasunagattik be izan leike morbo hori….]

Zelan ari den irakurtzen be fijatuten nai:  interes handiagaz, kontzentratute, paperean edo ebookean ari den, zelan eusten dabien, zelan paseten dauen orria, dekozen eskuek…

3- MUTIL BAT BIZARRAGAZ

Enai ari 4-5 egunetako bizar gorror horretaz, eztabe papa-noel bizar luze horretaz...ondo zaindutako bizarraren inguruan nabil berbetan, poblatua, baine leuna .

Eta estetika kontu bet baino, morboa emoten dozta eragiten dauen plazerragattik: hankatartean, bizarrak plus bet emoten dotza gozamenari!!! [OMG! Lehen biderrez probatu nabenean ZERUA IKUTU NEBAN!!!] Ez badozue probatu, BENETAN, probeu egin bihar dozue!!! Ahoa eta mingainaren plazerrari, bizarraren igurtzi-kilimatxoak gehitzen dire [ YaEsta!!!!! YaMeEstoyPoniendoKatxonda !!!] eta da LOMAX!!!.

Ezin dot ebitatu: bizar on bet ikusten doten bakotzien automatikoki hankatartean imaginatzen dot!!!

4- RUNNERRAK (HONENGATTIK GALDETU DOTZUE GEHIEN BET)

Neuk, ingurun gustoko kirola egiteko aukera handirik ez dekot [gimnasiora juteko, edo zunba, aerobik edo holangoak eiteko aukerarik ez dekot] , eta egun batean okurritu zitzaidan biharretik urtenda korrika egitera juatea, eta hara! sekulako deskubrimentua izan zen: zenbat buenorro ibiltzen dire korri eitten??? [eta, hoberena, neure ingurun behintzat, neska gitxi ibiltzen dire! Buenorro guztiek PaMiBodi!!!! Kirol hau neurendako egin zen!!!]

Runner kit osoa erosi neban [noski, ligatzeko plaza izan zitekeela deskubrituta, AntesMuertaKeSencilla] : prakatxu laburrek, kamiseta fosfoa negurako eta orain udako kamiseta barik erabiltzen den sujetadore deportiboa estu-estua,  Asics zapatillak eta noski, besoan mugikoarra eruateko brazalete-poltsa transparantea!! [ahhh!!! eta ezinbesteko beste elementu bet: ispilu kristelak dekozen eguzkitako betaurrekoak!!! Bai, bai. Disimuloagaz, guztia konpletatzeko aukera emoten dabien betaurreko horiek dire ElMejorInbentoDelMundo!!!!!. Aber! Nork ez dauz eguzkitako betaurrekoak erabili disimuloagaz begiratuteko? Guztiok egin dogu!!!! ]

Neuk korrika egiteko lekua aldatu egiten dot. 4 toki identifikatu dekodaz, eta rotatzen noia, holan 4 plaza diferente dekodaz generoaz gozatzeko,  beine aldi berean, rutina’ bet sortzen dozu ta LaPeña SeVa Kedando zugaz. Ta hor dau asuntoa!!! Runnerrak SeTienenFitxaus elkarrengan, ta gero tarbernan edo beste nonon (metroan gertau zozten neuri) ezaututen dotzue, eta berbetan hasteko abiapuntue badekozue:  Tu sueles correr por Sope, no?

Rekorridoaren azterketa sakona egiten dot. Nondik hasten da jendea korri eiten? Ba neu kontrako norantzan hasi. Zegattik? Neure helburue beraiegaz gurutzatzea delako,  urrunetik datorrena ondo kontrotzeko, goitiik behera neure begirada lasarrera pasatzeko!!!

Beste korrikalariegaz etengabe gurutzatzeak alde gatx bet be badekoipurdi estuak ezin dira kontenplatu, baine zoragarria da efekto penduloaz gozatzeko!!!! [soberan dauz azalpenak, ezta? jijijijiji… denok dakizue zer den efekto pendulo….] . Gainera, intentsitatearen arabera, besoagaz txoke eiteko aukera emoten dau gurutzatzeak [kontaktua!!!!!!] ta kontaktu horrek beste kontaktu batera eruaten dau: ‘Barkatu!’ bet, irrifar bet, begirada bet, …

Zer diñozue? Zerk emoten dotzue morboa zeueri?

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

 

Utzi erantzuna