RUBIA

Kuku!!!! Zelan zauzie irakurle polit horiek?

Uztailetik ezebez idatzi barik neuan, eta gaurkoan, sarrera super txorra doia, hutsala [Elhuyarren begiratu dot berba eta pilo gusta dozta] ez deko mami larregirik, ez interes sozialik bainan behintzat holan zerbait kontetan dotzuet.

Zer dekogu (aman)komunean Ana de Armas eta #AneFer-ek? Pues rubia explosiban bihurtu dizen morenaza bi gazela!

Neure ule naturala kastaño iluna da eta 8 bet urte nebazenetik flekilloa eruan dot. Agian umetan ulea laburtxuau eruaten neban, bainan 16-18 urteetatik aurrera, luzetxu [bati gusta izan dozta neure ule luzea, pilo zaintzen dot, hidrataziñoa tope,  eta oso sexya iruditzen dozta neure buruan].

Beraz, azkan 16-18 urteetan orrazkera bardina izan dot: hatz pare bat luzetxuago edo laburtxuago, eta kolore aldaketa handiegi barik [tarteka emon nai reflejo argiaguak, edo kaoba koloretxu apur bet…bainan ezebez drastiko].

Lehen sarriago juaten nintzen pelukeriara bainan pandemiatik egia esan, uste dot hau bigarren edo hirugarren aldia zela juaten nintzela 3 urtetan…Oporretara juan aurretik ulea apurtxu bet saneatzera juateko asmoa neban, bainan hitzordua gerturatzen ari zela, pentsatu neban: Ane, eta look super aldaketa bet eiten badozu????

Normalean holango krisi momentu bet pasetan dotanean, look aldaketaren ideia etortzen dozta burure, apurtxu bet enplan 0tik hasteko biharra, eta 0tik haste hori irudi aldaketa betek lagunduko bazeban modun...[egixa da orain bitarte, ideia beten gelditzen zen zerbait zela, bainan aurten, bete dot!]

Abuztuko oporretan juan bainan aurreko egunean, zita neban pelukerian. Aste guztian buruari bueltak emon eta emon…eta benga Ane!

Asmoa zen luzeragaz amaitzea eta melenita laburtxua ixtea: kolorea mantendu eta neure flekillo sakratua!

Bainan pelukeriara iritsi eta konfidantzako pelukeragaz berbetan, esan zozten ulea ebaitzeak ez zabiela atzera buelta damutuz gero, [beno, extenziñoak daz, bainan neure kasuan ez diz oso erosoak, hau gero komentatuko dot] eta neure ohiko luzerara bueltatzea pare bet urte biharko nabizela.

Atzera buelta daukien aldaketa egitea gomendatu zozten: flekilloa kendu [extenziño batzuen laguntzaz eta damutuz gero kendu ahal dizenak] eta kolore aldaketa extremoa egitea [barriro tintetako aukera bati dauelako].

PROZESUA

Pues azkanean kasu egin notzan, izan be beran da aditua,  ondo ezagutzen dozta eta ondo ezagutzen dau neure ulea eta baldintzak [olatuak hartzea suposetan dauena uleandako].

Ia 5 ordu egon nintzen pelukerian. Uffaaaaaa….inoiz be ez naz hurrenbeste denbora egon pelukerian eta supeeeeeeerrrrrr luze ein zozten. Hurregaz, ulertzen dot neugaz denbora eta produktu pilo gasta zabizela bainan 200 euro pasatxu itxi nebazen eta kontzientziako karga izan neban [ulertzen dot beren biharragatik prezioa justoa dela, bainan neuri 200 eurazo pelukerian gastatzea apurtxu bet despilfarro iruditzen dozta eta haseratik jakin izan baneban, seguruenez, ez neban egingo. Eta seguru nau egindako biharrak prezio hori dekola, eta neuk permititu ahal dot gastu hori, ez dot gosea pasa hori ordaintzeagatik, ez dozta suposatu krisi ekonomikorik neure aurrekontuan, bainan bai enai sentitu ondo neure buruagaz. Mugikorrena moduan da. 1500 eurotako Iphone bet permititu ahal dot? Bai, bainan  300-400 eurotako mugikorrak zerbitzu bardin-bardina eiten badozta, izan be neuk erabiltzen dotenerako nahikoa eta larregi da, pues ez dotaz gastatuko 1500 eurazo telefono beten].

Aurrena, flekilloko extenziñoak ipini: bi alde bakoitzean [hunegaz flipatu neban. Izan be, flekilloa luzetako ahalegina tarteka egin izan dot, bainan gainontzeko ulea luzetxu izaterakoan, pilo kostetan da, pazientzia pilo bihar da. Gainera momentu beten luzera oso deserosoa da: ez da iristen belarri atzean ipintzeko, begietan sartzen da, gantxuegaz lotu bizu...Inoiz  ez neban pentsa extenziñoen laguntzagaz luzatu ahal zela] eta ondoren kolorea.

Ule guztia dekoloratu, ondoren ule guztian zehar metxak emon 3 rubio tonu desbardinetan. Ule osoa, metxoika brotxazo, eta albalean bildu. Sekulako biharra.  3 rubio koleretan dekot, antza, hain de bote dela ez igarteko, bainan neuren uste apalean, de bote bote ikusten da, ez da bapez rubia natural.…. [beno, orain 4 koloretan dekot, sustrai baltza urten doztalako iada].

Puntak apurtxu bet ebai, bekainetan be tinte apurtxu bet emon, ulea lehortu, plantxak apurtxu bet pasa, makillatu zoztaben tope [hau beraren opari izan zen]...eta listo!

ERREAKZIÑOAK ETA ONDORIOAK

Pelukeriatik urten eta aurreneko gauza selfia atara eta Amaiari bidali. Ule “arraroa” izateaz gain, super makillata neuan eta beren errakziñoa izan zen : Ostras Ane!!! Instako influencer horietako bet emoten dozu filtro pilogaz!!!! Bainan Amaia, Amaia da eta bati ikusten dozta super guapa, neuk bera modun!!!!

Kotxea hartu eta gurasoenera. Amatxu berba barik gelditu zen eta denbora osoan begira- begira izan neban ohikoa bainan isilago, enplan….ziur hau neure alabatxua dela????? Aitari barriz, pilo gusta dakon. Amatxu gaztetan modun ikusten zozten.

Hurrengo egunean, betaurrekoak kendu eta ispiluan begiratzean lentillak ipintzeko susto hartu neban. Mini-segundu bet izan zen, bainan susto, ez bait neban neure burua ezagutu. [badau txiste bet gazteleraz: Zelan esaten da ispilu txinatarrez? Aiba! Txi txoi yo!!!! Pues hori!]

Egun horretan oporretara gindoazen, Andaluziara. Berton pasatako 10 egunetan ondorio garbi bi atera nebazen: Giria emoten dotela (Holandesa, Alemana, Sueca…) eta ule rubioak ohikoa bainan moskardoi gehiau erakartzen dauzela.

Oporretatik bueltan, eta ya neure look barriari einde eta adaptaziño etapa gainditute, kritiko gogorrenen iritziei egin bihar izan notzan aurre: 3 lobatxuak eta neba biak. Esan bihar dot, aurrez-aurre ez, bainan argazki bidez aurretik ikusia zoztabela de rubia, ez zela aurreneko inpaktoa. Aldaketak ez zuen arrakasta larregirik izan.  Neure sorpresarako, neure bihotzeko Malen maitea, aurreneko lobatxua, zaharrena, 11 urte eta nerabezaroa ate joka dekona, izan zen gogorrena. Egia da, esan zoztena ulertu nebala eta modu beten edo bestean neuk be sentitu, pentsatu edo buruan izan nebala, bainan eneban espero holango jarrera zuzena... [geure txikitxua handitzen doia, eta ez dot gure!!!!!!!!]

Eta zein da neure sentsazioa eta neure iritzia?

  • Ondo ikusten nai? Bai;
  • Barriro egingo neban? Itxitako dirua kontutan izan barik, bai [barkatu, badakit pesada bet naiela diruaren kontu hurregaz, bainan esk benetan badekot holango damu hori barruen] . Zeure burua super desbardin bainan polita/ederra ikustea autoestima igotzen dau. Apurtxu bet pandemia aurreko Anegaz topo egiten lagundu dozta. Apaintzeko, jazteko, prestatzeko… gogoak itzuli dozta. Bati izan nai super presumida, eta azkan urte bitan, faltan bota dot neure ezaugarri hori eta pilo gusta dozta berreskuratzea. Harro nau!
  • Bati sentitu nai rubia bihotzez, eta azalez be rubia izateak, betetako ametsa modun izan da, zerbait lortu izan baneban modun [arraroa da explikatzeko: ez da tinte soil bet, ez da kanpoko itxura soila… Neu ulertzen nai!]
  • Epe luzean geldituko nai rubia? Ez. Tartetxu betez, 200ta piko euroak amortizatu biharra dekodalaz iruditzen dozta, beraz, sustraiak egitera bai juango nai [ondiño apurtxu bet aguantako dot eta azaro aldera edo juateko asmotan]. Flekilloko extenziñoak agian bai kenduko dotazela hurrengoan. Enai txarto ikusten flekillo barik, dehetxo neuri buruari ez dotzat iada ikusten garai beten ikusten notzan super kopeta erraildoi hori, bainan apurtxu bet pelo rata diz. Ikusten da ez dela ule naturala eta apurtxu bet estropajo gelditzen dozta, eta denboragaz gehiau. Salitrea ez da ona uleandako eta ule artifizial hurrengako oraindik eta gatxagoa da, ez deko bizirik, ezin da hidratatu…
  • Enai oharkabean pasetan eta hunek alde gatxak dekoz [egia da pasar desapercibida eta AneFer ez doiazela alkarregaz sarritan, bainan orain atentziñoa gehiau emoten dotela iruditzen dozta]: begiradak, komentarioak, eta ezezagunen “gerturatzeak” gero eta nekezagoak dira edota gero eta gatxago eruaten dot zelan kudeatu…

Erantzuidazu! mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

Utzi erantzuna