ERANTZUNKIZUNA

Kaixo!  Zelan?

Gaur sarrera desbardin bategaz natorkizue. Atzo, Donostian,  Zurriolako hondartzan 44 urteko estatu batuar bet hil zen uretan, alokatutako paddle surf tabla betegaz. Atzo uretan lagunekaz hunen inguruan egon ginen berbetan eta zuokaz elkarbanatu gure dotaz hainbat iritzi.

Hemen dekozue Berriako albiste laburraSurflari bat hil da Donostiako Zurriola hondartzan | Gizartea | Berria

Hemen 4 gauza gure dotaz azpimarratzea:

  1. Arraun taula edo paddle surf taula. Zuok jakiteko, taula hauek orokorrean ez diz olatuak harteko [noski, badaude batzuk horretarako dizenak bainan ez da surfeatzeko modalitate ohikoena eta normalean, taula hauek ohiko paddle surfekoak bainan txikitxuagoak diz, estuagoak eta noski, alokatzen dizenak bainan garestiagoak eta kalitate hobeagokoak], itsaso  bare dauenean gainean ibiltzeko diz, lakuetan eta be erabiltzen diz pilo, ez diz olatu artean ibiltzeko.
  2. Atzoko itsasoa: albisteko argazkian ikusten da zelan zegoen atzo itsasoa. Neu ez nintzen Donostian egon, baina bai Sopen, eta hemen zegoen tamaina ikusita, ideia bet egin ahal dot zelan euan Donostian, eta benetan be itsasoa ez euan paddle betegaz sartzeko.
  3. Tipoa atzerritarra  zen. Hau da, Zurriolako hondartzaren baldintzak ondo ezagutzea ia ezinezkoa zen berarendako:  zelan eta non apurtzen dauzen olatuak eta inportanteena: korrontea eta hunen eragina.
  4. Alokatutako taula zen. Eta neurendako, gertatutakoaren gakoa hemen dau eta geure eztaibaida iturria. [eta zuon iritzia jakin gure dot eta horregatik planteatuko dotaz hainbat galdera]

Noski ez dakigu zer pasa den eta ez dakigu taula alokatu zotzan pertsonak zerbait esan zotzan edo ez, baina dakiguna da, denda horretatik paddle surf betegaz urten zela.

Taulak alokatzen bihar eiten dauen pertsona betek surfaz edo olatuetaz jakin bihar dau?  Estanku beten bihar eiten dauen pertsona erretzailea izan bihar da? Holan ikusite, erantzuna ezetz biharko luke.

Langileak olatuetaz badaki, ez al da bere ardura esatea: barkatu, bainan gaur oso itsaso zakarra dau, olatu handiak dauz eta ez dago paddle betegaz sartzeko moduan beraz ezin dotzut alokatu [izan ahal zen Kontxan sartzeko bareago egongo zela, bainan arraroa  eiten dozta burutik pasatzea be Kontxara juatea…Zurriolatik Kontxara katxarro handi horreaz juatea oso oso konplikatua da]

Estanku beteko langilearen ardura al da tabakoa saltzen dauen bakotzari esatea: barkatu, bainan tabakoak hiltzen du [edo ez dotzut salduko esatea].

Duela urte pilo, antzerako egoera bet pasa zozten Kanarietan. 14-15 urteko neskato bet eta 60 urte inguruko emakumea [ez dakit ama-alabak edo amuma biloba ziren], Alemaniarrak. Surfisten hondartza bet, sokorrista barik, normalean bati bandera gorria izango lukeen hondartza, oso itsaso zabalekoa [espuesta], korronte pilogaz, eta nahiz eta surfista aditua izan, ezagutu barik, kontu handiz ibili biharreko hondartza bet. Herrian dauen hondartzan bakarra.

Alokatzen dabez kortxo bi, aleta barik [body bordean taula bezain garrantzitsuak diz aletak]. Hondartzan jende gitxi, eta ikusten dogu zelan neskatua urteten den ia arnas barik, super neke, nigarrez eta barruan jarraitzen dauen emakumeandako laguntza eske. Korronteak arrastrata badoia itsaso barrura, olatu pilogaz jarraian, kortxoari agarreta, muñeko bet modun, itsasoaren eskuetan 500 dollar payday loan .

Emerlanera deitu [hango 112] eta guardia zibila bidaliko zabizela [30 bet kilometrotara dauen herri betetik hara] noski, emakumeak ez zabien aguantako denbora hori ni por el forro. Badoia surfista bet tablagaz barrure eta neu atzetik taulagaz be. Ateratzen dogu uretatik. Handik 20 minuture agertzen da Guardia Zibilia. 50-60 urteko gizon tripahandi bi [zalantza dekot igeri eiten be jakingo ote zabizen].

15 euro puta balio zabien kortxoa alokatzea. 30 euro. Negozioa, negozioa da, baina 30 euro putek merezi dabez pertsona biren bizitza arriskuan jartzea? Neskatoa beno, puede kolar [halan ta be, ez dau munduan Body Borderrik nahiz eta hasi barria izan, urtetan aleta barik sartuko dena] bainan emakumea argi zeuan ez zaukiela gaitasun fisikorik kortxo betegaz holango hondartzan beten uretan sartzeko. Legala da alokatzea? Seguru. Etikoa? neurendako ez. 

Eta zuok, zer uste dozue?

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

4 erantzun “ERANTZUNKIZUNA” bidalketan

  1. Idoia Serna

    Ondo diozun moduan estanko baten dagoen pertsona batek ez erretzeko esan behar dio? Ba aholkatu leike, baino nahiko nagusiak gara. Orain atzokoaren harira eta jakin gabe datu guztiak, paddle surfa alokatu zionak ez zion utzi behar alokatzen, zergaitik?? Itsasoa oso kabroia delako eta ez zagoalako behar den baldintzetan, hemen olatu batek te mata. Tabakuaren kasuan desberdinnikusten dut

    1. Ane FernandezAne Fernandez Bidalketaren egilea

      Milesker Idoia zuere erantzunagattik!
      Estankoaren adibidea atzo uretan komentatu ebazen, eta neurri beten ulertzen dot eta egia da azken erantzunkizuna pertsona horrena dela, berak erabakitzen dau uretara sartzea bainan surfaren negozioak azken urteetan moda eta masifikaziñoagaz badeko holango alde bet iruditzen doztana ez dela bapez etikoa.

  2. Itziar Atxutegi

    Azken urteotan negozio horien praktikak nahiko eztabaidagarriak bilakatu dira, eta horien arteko konpetentziarekin egoera areagotu da. Umeentzako talde kurtsoak “guardería” besterik ez izatetik (irakasleen jarrerengatik), hondartza osoa haien arteko banantzera arte, jarrera txuleskorekin tartean.
    Nire ustez negozio horiek gogoeta egin beharko lukete, ez bakarrik bezero eta turisteengandik dirua atera, edozein modutan eta kitto

    1. Ane FernandezAne Fernandez Bidalketaren egilea

      Kaixo Itziar!

      Bai, arrazoia dekozu. Azken 10 urteetan uretako kirolak modan ipini diz eta masifikatu diz, eta horregaz batera, olatuen inguruan negozio pilo zabaldu dira. Denean modun, batzuk gauzak ondo eiten dabez, edo ahalik eta ondoen, bainan beste batzuk dirua bakarrik daukie helburu, inongo eskrupulo barik.

      Milesker zeure iritziagattik!

Utzi erantzuna