El CONKIS 2017- KAP 13

Kaixo!!!

Zelan? Apurtxu bet berandu nabil El Conkisen sarrera honegaz baine neu oporretan izan nai eta ez dot aukerarik izan programa ikusteko Amaiagaz domeka arte! [kauen la letxe!!! Aurtengo edizioko programa interesanteena eta ez dot guztiz disfruteu! Twitter bidez spoiler piloa ikusi nebazen eta ez da bardina izan]

EKIPO GORRIA

Beno, azkenean Isma eta Izeta izan ezik, beste guztiek abandoneu dabie. Hauek dire atera dotazen konklusiñoak [argi utzi gure dot, neure hausnarketa pertsonala dela, besterik ez!]

  • Badakit Colonbian gertatutako guztie ezin dogula ikusi, aukeraketa bat egiten dabiela produziñotik bestela gau eta egun egongo ginateke El Conkis ikusten, beraz, ikusi dogunaren araberako iritzie dekogu. Hori da zuzenean ez den reallity batek dekon desabantail nagusie. 
  • Ikusi dogunaren arabera, ez dot uste 6 gorri abandonatuteko arrazoi nahikorik ikusi.
  • Ikusi dogunaren arabera be, ez dot ikusi arrazoi nahikorik programak eta produkzioak Fikerri emon dotzaben kaña [Argi dau Patxik haseratik zekiela gertatutako guztie, baino ikusleok ez, eta hasieratik ibili da Fikerri kaña emoten]. Unaik askoz arrazoi gehiau emon ditu, askoz  gehiago ikusi dogu kexaten.
  • Debate bat izango dabie ekipo gorrian abandoneu dabienak? Ez dabie eskubiderik izango beren azalpenak emoteko?
  • Nerea biregaz eta Iparregaz, gehiau espero neban, [ikusi dogunaren arabaera beti ere] ez dot uste abandunatuteko arrazoirik izan dabienik eta uste dot besteen “mareak arrastreta” utzi dabiela programa. David, Unai eta Fikerren abandonoak espero nituen. Davidek ez deko Conkistadore perfilik eta aspalditik ikusten zitzaion uzteko borondatea, Unaik ez zeban merezi berton egotea, eta Fikerrek printzipio eta balore sendoak dekozela ikusi zaio programa guztian zehar eta ikusten zen bera eta programaren arteko sintonia ez zela ona. 

  • Erku! Neurendako nahiko ondo egin dau kapitain papera, beti ekipoa apoyatuten [debatean eraman zabien kamisetarena oso detaile polita iruditu zitzaigun]
  • Julian Erkugaz apur bet paseu zela uste dot. Txerri haragiaren proban ez zekon arrazoirik. Egie da be bai, Julianek pazientzi asko dekola eta neurendako behintzat, ondo egiten dau bere papera [Julian aprieta baine no ahoga!]

  • Zegattik gelditu dire Izeta eta Isma: Argi dau Izeta irabaztera doala eta bere burua ikusten dabiela finalista modun [eta neuk be holan ikusten dot] eta Ismak borrokatzen jarraituteko arrazoi emozionala deko, badaki zertara jun den, eta badaki reallity bet zer den. Txapo biak!

 

PROBA – DUELOA- DEBATEA

Isma eta Izeta banatuteko garaian, zegattik zekon argi Erkuk banaketa? Izetak lagunak dekozelako ekipo orlegien? Isma ‘berezie’ delako?

Proban orlegiek haseran txarto, baine gero remontada guapoa emon zabien! [Aitortu behar dot Carolek espero nabiena baine hobeto egin zabiela] Lehia oso orekatua.

Aupa Isma! Isma txapeldun!!!

Manu: egie da beti kexetan ibiltzen dela [hipokondriako bet modun] baine gero probetan dena emoten dauela. Halan ta be, flojo Dueloan eta Debatean be apur bet pikajoso! [neuri batzuten penutxi apur bet emoten dozta: Seco asko pasatuten da beragaz, programa be bai, Conkistologoak… baine paper hori tokeu jako…]

Portzierto, Debatean Manuk Gotzon izena ondo esan zabien!!! Milagrito milagrito!!! Eskerrik asko Manu! Eternamente agradezida!!!

Eta gaur barriro programa ikusiko dogu eta bihar barriro neure txapa!

Eskertuko dotaz zeuen inpresiñoak eta komentarioak!

Twitter: @ninaizane

askogarafernandez@gmail.com

 

 

 

 

Utzi erantzuna