CONKIS 2018- KAP 2

Egun on!!!!

Zer iruditu jatzue azken kapituloa? Apurke apurke bagoiaz aurtengo konkursanteak ezaututen.

Amaia ta neurendako, erroten frogak nahiko egingarrie emoten zauen, indarra ta sasoia baino abileziak zaukien garrantzi gehiau, beraz, froga orekatua zen 3 ekipondako, baine lehiakeideen pisuan eta indarrean zauen gakoa.

Azkenean gorriak garaile, orlegiak deskalifikata eta urdinak kanpamendu pobrera [orlegiak deskalifikatu eiin zabielako, ostantzean urdiak azkenak geldituko ziren duda barik]

Deskalifikaziñogaz ados zauzie? Egia esateko, neurendako ez zen hurrenbesterako izan, baine gurago dot orlegiek galtzea urdinek baino. [Ez zoztan bapez gusteu zelan Eneko isilik gelditu zen. Ez zeban protestatu eta ez zeban beren ekipoa defendatu. Beste edozein kapitain gitxienez azalpenak emongo zabien, baine Enekok txiton! Seco izan balitz… Ekipoa bati defentau bihar da AMuerte!!!]

Orokorrean emoten dau urdinak ekipo modun, organizatuau dauzela, nahiko rollo ona daukie, biharrak banatuten dabiez, guztiek eiiten dabie zerbait...[egia da organizaziño gaitasun hori jokoetan ez dabiela larregi demostretan]. Pilo bet gustetan dozta Tutan magoa. Oso jatorra ta langilea emoten da, aldiz Delfo ez dota bapez gustetan eta Bernabe be kansino eiiten dozta.[Hauek biak nomineu ya, mese!!!]

NOMINAZIOAK

Betiko modun, 3 neska nominata. Telmoren erabakia apur bet ulertuten dot, izan be ez dakit zer den gatxago, bet gitxio izatea edo Maika edukitzea, apur bet lastrea be izan leikelako. Baine orlegietan, neskak oso txarto!

Eider eta Jassen jarrera ez zoten bapez gusteu, emakumeak emakumeon kontra, aldiz, Iratiren jarrera pilo gusteu zozten ta mutil bet nominatu zeban lehen biderrez nahi eta Eiderri botua emoda, libratutzeko aukera izan [oso ondo neska!]

Azkenean Aiora nomineta [Eneko, inork be ez zotzun sinestu Aiora aukeratu zenuela indartsuena zelako!!!] Iratigaz batera.

DUELOA

Zer gure dozue esatea, peanara igo baine lehenau, bagenekien ez batak eta ez besteak duelo hori ez zabiela eiingo [jakinda lehen programetan Duelora ez direla portento fisikoak juaten, zegattik ez dabie beste modu bateko frogak ipintzen? Ikuslearendako emoziño guztia kenduten dabie…ikustea lagun bi aurerra ta atzera ezin dabiela, ez da bapez entretenituta] Argi zegoen, edo batek abandonetan zeban edo hurrengo ediziño bitartean egongo zirela dueloa eiiten, ez zabien ta lortuko amaitutea!

Halan ta be, flipeu genuen zelan Maika askoz hobe ibili zen Iratigaz konparata. Irati ez zen gai eztabe sokan zutik mantentzeko.[Aitortu bihar, Maika peanara igotzeko be gai ez genuela ikusten, eta pausu batzuk ta guzti emon zabien !!!!]

Kottaua Maika zelako golpea hartu zeban!!! Froga hori gatxa bada sokegaz soilik, gainera sua gehituta probara…apur bet heavy. Animo Maika!

Neugaz programa komentatu gure baduzue:

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

 

Utzi erantzuna