CONKIS 2019- KAP 5

Kaixo lagunak! Zelan?

Martitzena da eta beragaz batera guazen Conkisen aste huntako kapituloa aztertzera!

Kanpamento Riko: Ondiño edizioa hasi baino ez da egin, eta konkursanteak ez dauz larregi nekatute, baine aurtengo kanpamento riko apurtxu bet full dela argi dau. Egixa da rikoren hoberena da inor bez ez dela etxera juaten, baina ondo deskantsatu eta indarrak hartzeko aukera be bai da, eta aurten ez da holan izango.

Andoni: Zertara juan da Conkisera? [agian galdera da, zegattik hartu dabie???]

Kapitainak: Kapitulo huntan be selako barreak! Egixa da, Manu eta Secoren etorrerak programari asko aporteu dotzabela. Zelako barreak Manuren saltoagaz, Patri eta Nagore Secogaz deskojonetan, Manuren handikerixak [Bekario Seletak ederra deko gainena!!! “Barkatu, Seleta, neuk eingo diet berba neure diszipuloei”… jajajaja !!] eta aitortu bihar da Enekok umore oso ona dekola Luisitoren rolloan sartzen dela, eta geurendako, ikusleendako, gozada bet da!

Proba: Seco eta pikareska sinonimoak diz, eta pertsonalki, Amaia eta neuri pilo gustetan dozku. Antolaketa eta taldeen arteko istiluak atsegin doguz, ostantzean dena AMEN bada, ez deko grazirik [agintariei su! ]

Proba polita, eta zenbat denbora falta zen ipintzea be oso ondo dau, azken finean, zati bet ikusten dogu eta ez dogu jakiten zein izan den irupena, edo zelan doian denporaz. Urdinak primeran ein zabien, gorriak be ez ziren txarto ibili, eta neuk uste dot orlegien kapitainen nobatada edo esperientzia falta ordaindu zabiela [bainan seguru nau neskak be ikasten joango dizela, eta esperientzia irabazten]

Dueloa: Klasiko bet bihurtu da eta oso polita ikusteko, izan be azkenak oso interesanteak egon diz: bai Ismarena, bai Tutanena eta aurtengoa be Txapo! Oso polita eta ondo lehiaktute. Penutxi, Teresa juan delako [zelako makina, neska! Txarto egin zenuen bolondres eskaintzen eta penutxi pilo barriro beste neska bet juan delako. 4 iada]

PD: Nakorren bideoak zegattik ez dauzie orain botatzen telebistan, eta webgunean bakarrik dauz? 

Batiko modun, zerbait komentatu gure badozue…

Twitterren @ninaizane eta mailez askogarafernandez2@gmail.com

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez !!!

Utzi erantzuna