CONKIS 2018- KAP 19

Kuku!!! Zelan?

Pues iritsi gaz finalaren aurreko azken kapitulora! Eta zelako interesantea izan den!

PROBA

Laberintoaren proba. Aiorak, Seletak eta Gotzonek sekulako proba ein zabien. Eiderrek be abiadura hartu zabien, baina labirinto barruan apur bet galdute ibili zen. Meltxor aldiz, superxarto: gorputz handiegia deko holan atzeruntz ibiltzeko, ta gainera, laberintora sartzeko atea ez zabien topetan.

Aiorak Seletari bentaja emon zotzon? [Gotzonen aurretik Seletak irabazteko, noski] Nahiko pareko iritsi ziren, eta denbora pilo galdu zabien. Denbora galdute zebileraren adibide garbiena izan zen Juliani galdetu zotzonean, ea xomorroagaz zer ein bihar zabien, jan? [Zelan Aiora? Si Julianek propio proba hasi aurretik galdetu zotzon Gotzoni ea jateko gai izango zen? Ez zozten bapez gusteu jarrera hori. Hori ez da eitten]

 

NOMINAZIÑOAK ETA DUELOA

Inmunerik ez zen egon, inmuneari finalerako pasea oparitzen baizen. Meltxor lehen duelista proba galdu zabielako, Gotzon bigarrena Seletaren nominaziñoagaz, eta taldeak Odei nominatu zabien.

Odei lehen ez zoztan larregi gustetan eta gaurko kapituloaren ondoren, ondiokan ta gitxiau. Maritxu eta Anaren maila bardinean. Ez zabien gure duelora juan Gotzon eta Meltxorregaz, eta ahalegindu zen neskaren bet (Eider) nominaziñoetan sartzen. [Odei, zer uste dozu, neskak tontak dizela, alan? Zeuk uste dozu zeure burua salbatuteko, neskak beren burue arriskuen jarriko zabiela? Eta Seleta bardin, Aiorari galdetuten zelan nominatu zabien Odei. Ez Seleta, zeure lagun koldar hori salbatuteko neska bet arriskuan jarriko zuten, ez? Notejode! ]

 

Ados finalaren aurreko Dueloa zela, baina ez zozten bapez gusteu. Inposibol zen enbor hori igotzea, eta gitxiau 5 aldiz [eta ez zozten Duelo justu bet iruditu, haseratik Meltxor kondenata euan. Ezinezkoa da gorputz handi horregaz igotzea. Ez dau munduan holango gorputz bategaz, hori igoko dauenik. Inor bez.] Beste duelo mota bet ipini bihar zabien, zati ezberdinegaz, edo behintzat lehia bermatuten zabien Duelo bet, yumasegaz igotea edo pioletegaz…obstakuloak…Azkenean 3 titan dueloan bai, baina espektakulo barik, bik ezin izan zabien ezta metro bet igo [Beno, Odei mas sobrau k Gotzon,  behin erdiraino igo omen zabien…erdinaino? 10 zm igo zenituen eta!!!!] eta hirugarrenak sekulako esfortzua ein biahr izan zabien igotzeko.

Pena pilo emon zozten Meltxorrengatik.  Mutil ona emoten dau, ondo porteu dau beren konpaineroegaz, ez da inoiz be keja [kejatzeko berba ein bihar da, eta ez da berba askotako mutila…] Neurendako, merezi zabien finalean egotea.

Oso pozik azkenean Odei juan delako. Honek bai ez zebiela merezi finalean egotea, ta gainera eskertzen dot justu orain juan izana, gehiau izorratu dotzo!

Ta zer gure dozue esatea….gure dot neska bet irabaztea. Aukeran Eider [kapitulo huntako Aioraren jugada eta gero…puntuak galdu dauz], borrokatu dau pilo, argia izan da, jatorra, lehia garbia ein dau bati…eta mutiletan, gurago dot Gotzonen irabaztea [ez neban pentsetan sekula santan be hori esango nabienik, baina bai…Seletak baine gehiau merezi dau]

Ta hurrengo astean FINALA!!!!! OMG!!!!!!!!

Zerbait komenteu gure badozue…

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

 

 

 

 

 

 

 

Utzi erantzuna