TELESAIL GOMENDIOAK

Kaixo!!!!

Urte barri on denori! Zelan hasi dozue urtea? Ondo espero dot!!!!

Gaurkoan, zelan danori pasetan dozkun modun, askotan arrastia zerbait ikusten pasa gure dozu bainan ez dakizu zer ikusi, pues urteari hasera emoteko, azkan aldian ikusi dotazen hainbat telesail gomentako dotzuet [spoiler barik] : puntuaketa, kap kopurua, argumentuaren azalpena… [ea zelan doian sarrera izan be wordpress-en formatua aldatu dabez eta hemen nau ezin asmatute zelan doian!!!!! Ez dotaz eguneraketak maite…]

Gehienak MINISERIEAK diz , amaiera betegaz eta kapitulo kopuru gitxigaz. [gehiau be ikusi dotaz, bainan batzuk hasi dotaz bainan ez amaitu eta beste batzuk amaituta be ez diz neure gustokoak izan, beraz, hemen bakarrik neure uste apalean, ikustea merezi dabienak doiaz]

Goiaz!

1- MISA DE MEDIA NOCHE-  6,5/10

7 kapitulo diz eta terror generoan sartzen dabez, baina ez dau baldurrik emoten. Apurtxu bet da mas paranormal edo estilo horretakoa. Herri txiki betera apaiz barria iristen da eta gauza arraroak pasetan hasten diz. Aurreneko kapituloak engantxatu zoztaben, gero ya apurtxu bet indarra galtzen doia, bainan ondo dau.

2- SIGUE RESPIRANDO- 8,5/10

6 kapitulo diz, ordu erdikoak. Tramak ez deko ezebez barririk edo berezirik bainan super arin ikusten da, entretenitute eta horregatik puntuatzen dot altu.

Hegazkin istripu bet izaten dau protagonistak eta baso beten galduta gelditzen da, aislatute. Momentuan gertatzen dena kontatzen dozku bainan baita ere neskatuaren bizitza zelakoa izan den: haurtzaroa, lana….Faltan bota neban amaieran holango “one year later….”

3- LA EDAD DORADA- 8,5/10

Epokako telesaila da, New Yorken oinarritute XIX.mendean. Ohiko goi gizarte klasea, aberats barriak, maitasun kontuak…. Downton Abbey edo Bridgerton gustoko badozuz gustatuko jatzu [aurrena ikusten hasi bainan itxi neban, ez zozten engantxatu eta Bridgertonen tenporada biak ikusi dotaz, ondo dauz, bainan hau neurendako hobeagoa da]. Penutxi emoten zozten kapituloak ikustea seriea amaituko zelako!!!! 9 kap dekoz eta amaiera bikaina da.  

4- LA REINA SERPIENTE- 8/10

Epokako telesailegaz jarritu gure neban eta La Edad Doradaren ondoren ikusi neban. 8 Kapitulo. Catalina de Mediciren historia edo kontetan dau. Erregina menkanto!!!! The Walking Dead-eko Alfha da, Susurradoresetakoa [a todo esto, nonok Walking osorik ikusi badau, jakin gureuko neban zer iruditu dakon amaiera…Bai, neuk oso-osorik ikusi dot eta beste nonogaz komentatu gure dot!!!!!]

Hau be oso gustora ikusi nebanez, epokakoegaz jarraitu neban eta Regreso a Howards End ikusi neban. Ez zozten bapez gusteu 3/10. Beraz, registroa aldatu neban.

5- INVENTING ANNA- 7/10

9 kapitulo, benetako istorio beten oinarritute eta hurrek engantxetan dau: neskato gazte bet NYeko aberats eta botere elitean sartzen da esanez Alemaniako familia dirudun betetik datorrela bainan gizurra da. Flipantea da zelan dirurik izan barik lortzen dauen a todo lujo bizitzea. Amaierarako punch apurtxu bet galtzen dau, bainan ondo dau. 

6-  THE WHITE LOTUS- 7/10

Aurreneko tenporada aspaldi estrenatu zen bainan ez neban inoiz ikusteko tentaziñoa izan. Bigarrena urtendakoan, irakurri neban hobeagoa zela eta independienteki ikusi ahal zela aurrenekoa ikusi barik, eta zelan ez neban beste ezebez ikusteko, pues animatu eta ikusi neban. Bigarrena Sicilian pasetan da eta aurrenekoa Hawaiien, protagonistak desbardinak dira bet izan ezik [edo bet eta erdi…] 

Sufritu neban ikusten? Bai. Halan ta be amaitu eta aurrenekoa ikusten hasi nintzen? Bai. Protagonista guztiak gorrotagarriak diz, txarto jausten dotzue. Ikusten zauz eta pentsetan dozu: zelan izan ahal da pertsona bet hain mozolo, ergel  eta tentel????? [elhuyarren topa dotaz adjetibo guztiak 😉 ] 

Argumentua: Hainbat pertsona oporrak pasetan doiaz hotel betera eta hilketa bet pasetan da: nor hil da? Zelan hil da? Hoteleko langile eta bezeroak ezagutzen (eta gorrotatzen) zoiaz kapitulo kupituloz. Oker ez banau, 6 kap diz tenporadako.

7- MIERCOLES 9/10

Bikaina. 8 kapitulo diz eta hunegaz be penutxi pilo emon zozten amaitzea. Generoa definituko neban familia osoandako abentura serie modun. Adams familia gustoko badozu ezin dozu galdu. Enidegaz maitemindu nintzen! 

Argumentua ez dakit zelan azaldu bainan hilketa batzuk dauz, hurren inbestigaziñoa, eskolako kontuak, Adams familiako bitxikeriak…

8- COMO METERSE EN UN JARDIN 7/10

Benetako istorio beten oinarritute eta 4 kapitulo [luzeagoa izan bazen gitxiau puntuako neban, bainan zelan kap gitxi diz, amenoa eiten da]. Argumentua ez dakit zelan azaldu spoiler larregirik egin barik, baina istorioa oso surrealista da eta bikote protagonista oso bitxiak diz. Ikusi.

9- LA DIRECTORA 7,5/10

6 kapitulo. Super arin ikusten da, umore puntua deko eta Sandra Oh-ren fana bazaz, ikusi bihar dozu [halan ta be Cristina Yang ezin da inoiz be gainditu!] Kasu huntan, unibertsitate departamentu beteko zuzendariarena egiten dau eta bere egunekoa kontetan dozku. 

10- REINA 7/10

Poloniakoa da eta 4 kap bakarrik dekoz. Hunkigarria eta polita: jubilatuteko sastre bet, Drag Queen dena, beren alaba eta bilobagaz harremana berreskuratu gure dauena.

11- DETRAS DE SUS OJOS – 8/10

6 Kapitulo eta amaierak jokuz kanpo ixten dotzun horietakoa: ez dakizu nor den ona, nor maltzurra, nor dagoen burutik ondo, nor ez… amaierak toke paranormala deko [neure gusturako fikziño larregi]. Triangulo amorosoa: Gizona, amantea eta emaztea azkan biak lagunak egiten dizelarik. 

12- NO ME GUSTA CONDUCIR – 9,5/10

Ordu erdiko 6 kapitulo, super arin eta gustura ikusteko, lasai, pentsa barik, disfrutetako. Ez daki zegattik ez dekodan ohiturarik Espainako seriek ikusteko eta egia esan gero batzuk super gustora ikusi izan dotaz [ orain boteprontoan Hierro, Sky Rojo, Antidisturbios, Intimidad, El inocente, El desorden que dejas, 30 monedas,…. onak iruditu doztabe…Machos Alfa dekot pendiente ikusteko]

Argumentua: 45 urteko mutil betek gida baimena atera gure dau eta komedia da duda barik. Lorenzo irakaslea LOMAX da! jajajajajajaja

13- EMILY EN PARIS – 7/10

Hau ez da miniserie. Momentuz 3 tenporada daz, tenporada bakotzak 10 kapitulotgaz bainan ordu erdiko kapituloak diz, beraz, ia egun beten tenporada osoa ikusi ahal dozu. Kalitate aldetik agian 6 bet da, bainan zelan arin ikusten den, pues 7 bet emongotzat. 

Apurtxu bet Sexo en NY-en kiero y no puedo bet dela iruditzen dozta eta noski, Emily ez da Carrie. Umore tokeak dekoz, bestuario ikaragarria, Parisen xarma…bainan apurtxu bet soso…eta Emily beran be…odol bakoa…

14- Sabes quien es?-  6,5/10

Thrillerra edo da, 8 kapitulogaz. Ama-alaba beten istorioa, non alabak deskubritzen dauen beren ama ez dela berak pentsetan zauen modukoa. Denbora pasandako ondo dau…batzuten trama apurtxu bet motel doia, baina argumentua zerratua da eta merezi dau ikustea.

15- ALASKA DAILY- 7,5/10

Orain ari nai ikusten. Uste dot osotara 13 kap dizela bainan momentuz 7 emititu dabez (4.ean noia). Ikusi dotenaren arabera, orain paroia ein dabez eta martxoan jarraituko dau. Neurendako putada galanta erdizka geldituko naielako…Beraz, ikusi gure badozu, gorde, eta amaitzen denean osorik ikusi. 

Argumentua: Kazetari batzuk Alaskan gertatu dizen neska batzuen hilketa inbestigatzen dabiz, bainan aldi berean, kap bakotzean herriko beste istorio txikiak kontetan diz.  Momentuz oso gustora ikusten nau, kazetaritza, inbestigaziño rolloa eta gustetan bajatzu gomendatzen dotzut. 

Eta mometuz, hemen amaitzen diz neure gomendioak!

Batiko modun, ikusi badozu bateren bet, gustatu bajatzu edo ez, edo beste serien bet komentatu gure badoztazu:

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

ERANTZUIDAZU, MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!

7

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude