ITXITAKO KARRILAREN MISTERIOA

Kaixo!!!!

Zelan?

Azken sarrerak El Conkisen inguruakoak izan badira be eta astero programa eta Debatearen ingurun idatziko badot be, hilean behin, neure ohiko pedradak irakurtzeko aukera izango dozue. [ El Conkis jarraitzen ez dozuenok ez pentsa neugaz hain erraz libratuko zarienik, ezta be neure berba jarioaz!  jejjjeje]

Barriketik Bergarara egunero ibiltzen nai jun ta etorri. Egunero 80km jun eta 80km etorri, eta horietatik 65km inguru (130km jun ta etorri) autopistaz . A8n gora ta behera egunero, eta askotan topetan nai aguanteu biharreko kontu bategaz : karril bet itxita lanak edo egiten dabizelako. Astean 650km kilometro egiten dotaz A8an, 2.600km hilean. Badakit zertaz ari naien berbetan. [Astelehenetik bariku bitarte, MasOMenos goizeko 7tatik 8etara eta arratsaldeko 17tatik 18etara erraz aurkituko dozu Ane Fernandez A8an!!! ]

Neuk ulertuten dot konponketak eta egin bihar dizela, baine askotan (eta gehienetan goizeko 7ak aldera) karril hori itxite dau ezertarako. Ez dau inor lanen, ez dago bidean oztoporik, baine hor dauz pibote madarikatuk!

Sekulako amorrue emoten dozta. Hor zaude zu, ehundaka kotxe arten eta mileka kamioren arten, eguna argitu barik ondiño, batzutan euripean eta asfaltoak botatzen dabien urjauzien arten, eta bat-batean seinale madarikatua!: karril bat moztutzen da! [eta ez dakit zegattik, baine normalean ezkerrekoa izaten da]

 

5 kamioi dituzu segidan eta aurreratzen hasia zara. Zer egiten dozu? Elkarri ‘ipurdia txupetan’ dijoazten kamioi biren artean sartzen ahalegindu, frenatu eta toperaino reduzitu  [ sextatik tercerara askotan ] eta aguanteu!

Beti dau zure atzetik datorren ‘ElListoDeTurno’ eta zeuk zeure bizie arriskuen jarri badozu be kamioi biren arten sartzeko, berari ‘SeLaSopla’ eta 5 kamioiak aurreratu bihar ditu bai edo bai, azeleratzen dau a tope, deperrente pibotegaz topatzen da, ez deko denborarik aurreratzeko [noski, orduan konturatu da, nonbait ez dau ikusi 500 metro aurrerago ez aurreratzeko seinalea ] eta zeure karrilean, eta zeure aurretik [beti aurretik, noski] sartu gure dau. Eta hor zaude zu, frenatuten tope, bi kamioi erraildoiren arten sandwich bet eginda, eta gehiago frenatu bihar dozu zeren ezkerretik ikusten dozu ke  ‘ElListoDeTurno’ badatorrela zeregana eta zeu izan bihar zarela aparteu bihar dena.

Eta pasetan zarie pibote naranjagaz hesitutako karril fantasmaren albotik. Batzuten 200 bat metro, bestetan ia kilometro bet, eta hor dau karrile, bakar-barrik. Bere barnen ez dau makinariarik, ez dau ibilgailurik, ez dau langilerik, ez dau lurrean olio edo oztoporen bet…ez dau ezer…kono madarikatu horiek soilik.

Irekitzen da barriro karrile eta barriro hasten da gerra! Badoa ‘ElListoDeTurno’ lehenik, eta ondoren bere biziagaz be ezin dauen kamioi erraldoi bet beste kamio erraldoi bet aurreratu guran, eta bapatean 100 kotxe daude ezkerreko karrilean aurreratzeko zain. Eta zeu oraindik eskumako karrilean jarraitzen dozu, 60 km/o doan kamioi baten atzen, 100 kotxeek aurreratzen amaitu bitarte.

Eta azkenean, ia 5 minutu galdu dituzu, eta istripu bet izateko loteriaren 200 bet dezimo eskuratuz [eskerrak Ane esaerak dioen modun, maitasunen afortunada zarien eta ez jokoan] , zentzurik eta arrazoi barik itxita dauen karril bategattik!

Zergattik da hori? Neuk nere teoria dekot: aurreko egunen A8ko langileak karril horretan biharrian egon ziren, gaba heldu ta hurrengo egunean lanean jarraituteko utzi dabie karrile itxita. Orain negu parten, arrastiko 18tatik goizeko 9ak bitarte ez dau argi nahikorik beraz, tarte horretan ez dabie lanik egiten.… Horrek esan gure dau,15 ordutan pasetan diren ibilgailu guztik aguantau bihar dabilela karrile moztunde inongo arraozi barik! 

Neuk dirutza uzten dot A8an eta 2 karril edukitzeko ordaintzen dot  [bestela karretera generaletik jungo nintzateke, baine neuk karril bi gure dotaz kamioiak aurreratuteko, ez kamioi arten egoteko],  karril bet itxita badau [eta gainera arrazoi barik] , A8ak ez dozu zerbitzu “konpletoa” eskaintzen, beraz mese, itzuli zentimo batzuk.

Askotan topau ditut karrile hesituten, eta furgonetatik urten barik botatzen dabiez konoak, erraz-erraz eta 5 minututan egiten dabien kontue da!

Zentimo bakarra be deskonteuko balukete, 15 ordutan pasaten diren ibilgailu guztik kontuten hartunde, ziur, gaba iritsi baino lehen karrile irekiko zabiela eta goizean argitutakon hesitu barriro. 

Eta zuek, zer diozue? A8 erabiltzen dozue sarri? Zerbait gertatzen ohi zaizue errepidean? Zerk molestetan dozue?

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twiter: @ninaizane

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude