CONKIS 2019 – KAP 24- FINALA

Kaixo!

Zelan Conkiszaleak?

Egixa esan finala ikusi eta sarrera idatzi barik gelditu nintzen, eta ezin! Artxibo guztia txukun izateko, finala idatzi bihar neban bai ala bai!!!

Ez dotzuet txapa larregi botako, aspaldi pasa delako, eta guztiok dakizue zer pasa den, bainan bai komenta gure dotaz, hainbat kontutxo:

  • Proban, haseran detalle / paja larregi emon zabien ( piraguan adibidez, ) eta gero beste frogak azkar-azkar emon zabizen, ia entera barik. Adibidez, yumasagaz Ianire, Luisto eta Krasy igotzen ez genituen ikusi [dudak dekodaz, ea igo zabizen edo ez]
  • Ez zokun ondo iruditu Jontxuri zuzenean proba ez iten ixtea. Soka ez zabien lortu, baina agian nonogaz negoziatzeko aukera zabien, edo nonok abandona eta berak hartu…[iaz Gotzoni itxi zotzaben jarraituten]
  • Lusito handia! Hirugarren. Krasyren aurretik. [Aupa Luisito!!!] Egixa da programan joku gehien emon dabuen pertsona izan dela. Barre pilo eon dogu, estratega izan da eta saltsa piztu dau, …. azken finenan gozada bet izan da publiko modun ikusteko. Milesker Luisito !
  • Ikusita zeuan Ikerrek irabaziko zabiela bainan ez neban espero Ibai izatea bigarrena. Gurendako Jontxu zen posibleetako bet.
  • Janire ez zozkun larregi gusta finalean…abandoneu zabien… ez da final batean holan joketako.
  • Publikoaren faboritoa: Asier. Egia da meritu asko ein zabiela, duelo askotara juanda eta hori… baina ostantzean apurtxu bet soso izan da….
  • Azkanik, aipatu gure dot zelako ondo eiten dauen Julianek beren biharra. Aupa Julian!!!!

Pues lagunak, beste barik hurrengo urteko ediziñoan egongop gaz barriro! Bitartean, ondo ondo segi!!!

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Utzi erantzuna