GARAPENA

Kaixo lagunak!

Zelan? Iraileko sarrera idazteko ideia barik neuan, eta txiolandian hainbat proposamen jaso ondoren, zuon gaiegaz popurri bet egitea erabaki dot, azken 15 urtetan izan diren aldaketegaz, edo gizarteak sartu dozkun garapen hurregaz izan doguzen aldaketen ingurun eingotzuet berba.

Moda kontuak aipatu ziren  eta kontutxo bi aipatu gureko nebazen: frakak eta martinsak:

Frakak: Duela 15 urte fraka bajuak eruaten ziren [praktrikamente ipurdi erditik behera hasten zen zinturilla] eta noski, bajoak kanpana ziren, superzabalak eta barrenak lurra ikutu bihar zabizen [fraka barrena arrastraka eruan bihar zen eta apurututa noski!!!]. Gaur egun, [neskendako behintzat] Julian Muñoz edo Steve Urkelen altueran eruaten diz, nahiko estu eta txorkilatik gora, mese!!!

Martinsak: Neuk ez nebazen larregi erabili, bainan neure nebek bai, pilo! Rollo punketa edo borrokilla zeukien. Gaur egun neskak doiaz martinsegaz eta bruja azazkal horiegaz, rollo txoni regetonera [eta bruja diñot eta ez sorgin. Ez dot ulertuten moda itsusi eta inkomodo hori! Sekulako dentera emoten dozta!!!]

Telefono fijoa: Gogoratzen dot gaztetan, zelan ibiltzen ginen telefonoagaz. Etxean telefono bi genituen. Bata egongelan, eta bestea goian aitaren bulegoan. Ligueren bet edo deitzen bazeban, bizkor ibili bihar zinen deia zeuk hartuteko  eta etxeko interrogatorioa ekiteko. [Nor da? galdetzen zabien etxean eta neuk Amaia!!!!] Noski egongolean ez zeuan intimitaterik, beraz eskailerak igo eta aitaren buleroga juaten ginen berbetan, bainan egongelako telefonoa kolgatu barik geldituten zen, eta elkarrizketa guztia entzuteko aukera zuen etxeko nonok. Inalanbrikoa iritsi zeneuan, iritsi zen intimitatea!!!!

Indentificacion de llamada ta holangorik ez euan, eta denborapasa polita be bazen, jendeari deitu bromak eiteko, tabernetara.. .[Bartek Mouren tabernara deitzen zauen modun] Beste telefonoa hartu nonor hizketan zeuala, eta beste telefonotik “tonto” edo holangoan be esaten genituen ! 

Urkok aipatu zabien gaur egunero 300 linea telefono fijoanak galtzen omen dizela. Neuk etxean badekot, bainan internet + telebista paketa izateko biharrezkoa zelako. Egixa esan, 5 uretan 10 bider baine gitxiau erabili dot deitzeko, eta gaur egun jotzen dauenean, ez dot hartuten, bati dei komertzialak dizelako [egixa esan, telefono zenbakixa be buruz ez dakit, mugikorran dekot apunteta, eta zenbakixa be, neure gurasoek uste dot bakarrik daukiela…]

Biharrien be gero ta gitxiau erabiltzen dogu. [orokorrean, ez dot uste mugikorrak desplazatu dauenik fijoa, baizik eta interneta dela ordezkatu dauena beren erabiliera] Berton be, dei gehianeak, komertzialak , inkestak…eta holangoak izaten diz. 

Aukeran, neuk gurago dot, bai hornitzaile eta bezeroegaz berbetako, maila erabiltzea, telefonoa baino, azken finean berba ein dizen kontuak idatzita gelditzen diz, gaizki ulertuak aklaratzeko, modurik onena, ostantzean esan zoztazuen, eta esan notzuen…ez dabiz ezertarako balio.

Oporrak eta hondartza kontuen inguruan be berbetako esan zoztazuen, eta hemen be neuk aldaketa somatu dot. Lehen oporrak uda garaian eta guztiak batera eiten ziren eta orain urte guztian zehar egiten diz. Bardin dau nora zoiazen edo noiz , bati egongo da nonor oporretan.

Nik fliketan dot orain urte osoan Barrikan Golfon zenbat furgonetero eta karabanero dauzen, eta ez jubilatak, eta ez asteburuetan. Guzti hauek ez dabie ikasten, edo bihar eiten, edo zer???

Ez dakit zuok, baine geu umetan ikastola garain ez ginen juaten oporretara. Gurasoek oporrak bazituzten, edo etxean gelditzen ziren, edota beraiek juaten ziren, bainan geu ikastola falta oporretara juateko, inoiz bez!!! [ni por el forro] eta gaur egun ikasturtean zehar ume pilo ikusi ahalko dozuz oporretan.

Eta hondartzagaz be antzeko parezido gertatzen da. Gaur egun hondartzan urte osoan zehar dabil jendea. Garai eta leku lasaiak iada ez dabez existitzen.

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter:@ninaizane

Mail: askogarafernandez2@gmail.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude