ARROPA KONTUAK

Kaixo irakurle maiteak!!!

#AneFer bueltan da!!! [ Yupi!!!!! Oeeee… Oeeeeeee!!!! Badakit zain egoten zariela neure hitz ederrak irakurtzeko ta hementxe nau barriro!!!]

Oraingo huntan, arropaz eta armairu aldaketaz eingotzuet berba! Bai, hainbeste gustetan dozkun momentuaz ari nai: urtaro aldaketagaz batera armairuko arropa aldatu biharraz!

Konturatu nai fenomeno paranormal xelebreak geratuten direla kontu honegaz.

TERMOSTATOA APURTUTA? 3 KATEGORIA

Urtaro aldaketagaz zer jantzi erabakitzea ez da erraza! Demagun, Iraila amaiera. Tenperatura maximoa 22 gradu eta minimoa 15.

-KETXUAZALEAK: . Uda amaitu da eta bardin dau zelako tenperatura dauen, ketxuazaleak hor doiaz beren plumas handiagaz soinean, eta gainera gama altuenekoa, Everesten bizitzeko balio dabien plumasagaz  [Txo! txamarra horiek 0 azpiko tenperaturendako dauz eginda! 18 gradugaz txamarroi hori jazten badozu, urtarrilean, 7 gradugaz kalera urteteko gaitasunik badekozu? Halan 2 Ketxua jantzite urteten zara??

Agian Ketxuak patrozinatzen dabiez, eta jazteagattik dirutxu bet jasoten dabie? Ostantzean ez dot ulertuten!!!]

Okerrena da, ezaututen dotazela Ketxuazale batzuk, apirilean hego-haize apur bategaz (eta iraileko 18 gradu bardinak dauzela) fraka labur eta txankletagaz doiazela hondartzara, eta 15 gradutan dauen uretan bañatzen direla!!!!

-ODOLBEROKOAK: Guztiok ezututen dogu nonor urte guztian manga laburregaz ibiltzen dena eta fraka luzeak ozta-ozta jazten dauzenak. Elurtea tokeuz gero, agian sudaderatxu bategaz ibiltzen dira. Durangoko Azokan (abendu haseran) tiradun kamisetagaz ikusi dotaz!!!!!! 

Mota huntan be, uda amaitu dela onartu gure ez dabienak be sartu daitezke, ta aitortzen dot neuri be sandaliak lagatzea eta fraka luzeak jaztea asko kostetan doztala. Lehen egunetan fraka luzeak eta oinetako itxiegaz “lotute” sentituten nai [ah!!!! eta oinetakoak aldatzerakuan beti mina emoten doztabe! Sandaliak lehen biderrez jazterakoan, nai eta aurreko urtekoak eta oso erabiliak izan, beti mina eiten doztabe, eta botegaz be bardin, hurrengo egunean oinak tiritas josiak!!!]  

-BADAZPADATARRAK: Hemen mota bi dauz: BAT: tipula baten modun doiazenak: Kami maga laburre ta manga luzekoa, pare bat jertse, txaketa, bufanda edo pañueloa, …  Etxetik holan urten, eta eguna aurrera pasa ahala arropa tenperaturara egokitzen doiaz, prendak jarriz edo kenduz.

BI: Poltsa handi bategaz edo Altus motxilagaz ikusiko dotezuz [bai, mendiko motxila Altusa bete-beteta eta sekulako pisuagaz ikusten dotezun horiek, ez doiaz mendira edo ez daukie eskalatzeko sokak barnean, ez!!!! Badaezpadatarrak dira!!!] 

Euskal Herrian, egun bakar batean urtaro guztietako eguraldia egin dezake: Goizean fresko baine ateri, eguardian eguzkia eta sargori eta arrastian euria eta hotza. Etxetik kanpo ordu asko pasa bihar badekozuz, badaezpadako aterkia, bufanda, jertsea, euritako oinetakoak, siratxue eta eguzkitako betaurrekoak eruan biharra dekozuz, badazpada!!!

DIOGENES SINDROMEA

Armairu aurrean zauz neguko arropak ateratzen eta hor agertu da duela 10 urte erosi zenuen kamiseta. Iaz ez zenuen jantzi, eta duela urte bi be seguru ezetz, baine hor dau eta penutxi emoten dotzu botatzea. Eta aitzaki zaparrada hasten da:

Parrandetarako neure kami faboritoa zen!!! Zelan boteko dot? Primeran geldituten zozten!! [Ane, badekozuz beste arropa batzuk be ondo geldituten zaizkizunak!!]

Dirutza bet ordaindu neban kami horregattik, zelan boteko dot? Ondiokan ondo dau, ez da zaharra ikusten!!! [Ane, ez dekoz bolatxuek, ados, baine pilo bet erabili zenuen. Kami horren dirutza ondo amortizata dekozu dagoenekoz]

Sekulako oroitzapenak dekodaz kami horregaz! Jantzita neraman gau hartan, primeran pasatu neban!!!;  edota neure aitzaki faboritoa: Londresera lehen biderrez jun nintzenean erosi neban! Zelan boteko dot? Oroitzapen bet da! [Ane, Londresera juandako bidai guztietako arropa juntatuz gero, Gran Viako Zara betetzeko nahiko arropa badekozu !!!!]

ZULO BALTZA

Hasi zara neguko arropa ateratzen, eta… non dau pasadan neguan erosi [eta pilo bet erabili zenuen] jertse orlegia? Kaxak atera eta atera eta jertse orlegia ez da urteten!!!! [nonbait armairuari be gustetan dako eta berandako gorde dau!!!] Ez galdu denborarik, ez dozu topatuko. Negu huntan ez dozu erabiliko.

Derrepente, ekaina haseran bila aritu [eta aurkitu ez zenituen] fraka laburrek agertuten dira!!!! [5 egun pasa nebazen fraka horien bila!!! Sekulako ipurditxu ederra marketan zoztaben]

Nonbait armairuak be hotza somatu dau eta iada ez ditu gure zeure fraka laburrek: tori Ane, uda osoan faltan bota eta jantzi ez dotezun frakatxuek zuerendako, gure badozu abenduan jazteko!!! ToooomaYaaaa!!!

Kaxa erraldoi horietan be, denetarik tope ahal dozu:

-Nonork oparitu eta inoiz be jantzi ez dozun jertsea.  Horriblea da, MuyRaruno eta gainera ez jatzu ondo geldituten. Baina…zelan botako dot inoiz be erabili ez badot??? [Ez! gorde egin bihar da hurrengo urtean be bardina pentsatzeko!!! Zer uste dozu ba? Oparitu zotzunek badakiela armairuan gordeta dokozula 4 urte pasa ondoren???]

-Hotz handia edo elurtea eitten dauenerako dekozuzen fraka-pana itsusi-itsusi horiek be azaldu dira. [Aber, euskal Herrian bizi gara, ez Filandian! Zenbat bider eitten dau elurra???]  Hauek be, azken hiru uretan ez dozuz erabili. [Sentitzen dot, baine fraka-pana politterik ez dau. Eta ez dot ezaututen nonor ondo gelditzen zaizkienik. Gizena eitten dabie. Mese, fraka-panarik ez! Eta terciopelorik bez. Plis, terciopeloa antzokiko kortinetako da, ez arropandako, edo para la AzokaMedieval !!!]

-Iaz, gonatxu superpolit bategaz maitemindu zinen. Apurtxu bet garestia zen eta merkeladien zain itxaron zenuen erosteko. Baina, merkealditan zeure talla ez zen geldituten eta talla bet gutxiagoa probatu zenuen. Kremallerak larri ixten zauen eta tripan butifarra bet sortzen zotzun [eta ahaztu gona horregaz jesartzeaz, leherketa arrisku handiak dauz!!!] Halan ta be, hain politta zen gonatxue erosi zenuela [bai, estu-estua dekot baine argaltzeko asmoa dekot, beraz, hiru bet aste barru ondo izango dot. Aiiiii!!! Ilusaaa!!!]

Agertu da gonatxue eta probatu dozu, ta aurten ez dau ezta kremallerak ixten! Hau be zelan bota??? Ez dot estrenatu! ta hain politta da gonatxue!!! [Aurten bai, aurten argalduko nai eta lortuko dot gonatxu hurtan sartutea!!!]

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude