TINBRERIK EZ JO!

Aupi!!!

Probatxoaren bideo hau ikusita erabaki neban sarrera honen gaia: https://www.youtube.com/watch?v=0jmuppTxeqE

Bertan, online erosketak egiteko arrazoien inguruan egiten dau berba, iragarki baten leloari erreparatuz: “Ez eskatu berriro gatza bizilagunari”. Aiorari (Probatxoari) pena emoten dotza leloak, gizarte indibidualista bati egiten dotzolako erreferentzia eta emoten dauela geure parean bizi denari zer gertatzen zaion ez zaigule axola.

Neuk ulertzen dot ikuspuntu hori eta gure dot pentseu neu enaiela hain pertsona txarra, baine juxtu oso maniatike nai neure etxeko intimitateagaz, neurendako, ez dau ezer pribatuagorik eta intimoagorik norberaren etxea baino! Sentitzen dot, baine hil ala biziko konturik ez bada, mesedez ez jo neuri tinbrerik!

Etxean sartu, atea itxi eta hor dauz Aneren 64 metro karratuak, Ane EnEstadoPuro lasai eta pakean egoteko 64 metroko bunker pribatua: neurea eta bakar-bakarrik neurendako!

 

TINBREA 1- TXORTAN ZAUZ

Demagun zauzela nonogaz txortan [gerta liteke gainera zeugaz dauen horrek ez lukeela zeure etxean egon bihar] eta zeure bizilagun maitagarriek tinbrea joten dau.  Supergustora zaurie txortaldia disfrutetan, zeure plazerrien konzentratute eta derrepente etzuten dozu infernuko zarata hori: TINBREA! Lehengo kontue: TeHanKortau TolRollo [agur zeure txortaldi marabiloso horri. Gaurkoz, orgasmuek amaitu dire!]

Nor ote da? Zerbait gertatu da? Eta zeu hor zauz biluzik, ez dozu ezebez topetan ipintzeko, atearen beste aldean nonor dau zeure zain eta gainera ziur adi-adi dauela edozein zarata entzuteko zain, etxien zauzen edo ez jakiteko.

Azkenean, zeure sudadera ‘barriena’ topau dozu [bai, institutu garaitik dekozun hori] eta barriro tinbrea entzuten dozu. BANOOOAAAA…

Muxugorri eta ondiokan jadeatzen zabalduten dozu atea. Hor dau zeure bizilagune zeuri begire: -‘Barkatu Ane! Zelan? Uyy… Zertan zabiltz hain gorritute? Aerobik edo eitten? Bideo bategaz edo egiten dozu?’ – [Encima katxondeo!!!! Bai, Barrikeko Eva Nasarre nai, NoTeJode!!! (y no, joder behintzat no dejas joder a otras!) Baine aguantau ein bihar ta zirkuntantzie aupegie ipini ta gainera errezuan zauz zugaz dauenak zatatarik ez ateratzeko!!!] – Beno… begire… biharko bazkarie prestetan nabil, garbantzuk egiten ari nai – Aitor semeak oso gustora jaten dittu ta badakizu ume hauegaz ez da erraza sano jaten emotea – ta neuk normalen ez dot gatzarik erabiltzen – bakizu, ez da ona eta gainera Pedrok tentsio altue deko, ta bakizu gatza prohibido – ta normalen gusto apur bet emoteko jamoia botatzen dot baine hori barik be gelditu nai,  eta … inporta ez badotzu … gatz apur bet emongoztazu? ’ [Bost inporta dozta zeure semiek garbantzuk gustoko diteun edo ez, bost inporta Pedrok tentsio altue dekon edo ez, eta bost inporta garbantzuei jamoia botatzen diozun edo morcilla de Burgos!!!]

 

TINBREA 2- PELIKULA BET IKUSTEN ZAUZ

Sofan botata zauz ’12 años de esclavitud ’ ikusten. Dramoi bet. Nigarrez AMokoTendido zauz MasAgustoKUnArbusto [y mas feliz k una lonbriz ] eta derrepente tinbrea! Bien!!!!!!! Yupi!!!

Aurpegie malkoz beterik eta negar-zotine ezin heldute atea zabaltzen dozu : – ‘Barkatu Ane! Zelan? Uyy… kottaue!!! Zer dozu? Bakarrik sentitzen zarie? Lanien arazoren bet dekozu? Nonor hil da? Ahhh!! Badakit zer gertatzen da: TeHanRotoElCorazon!!! Kottaua…

Eta zeu: ‘Ez, ez Begotxu, pelikula bet ikusten nabil eta apurtxo bet tristie da, ta negar apur bet ein dot…’

-‘Ya, ya…pelikula bet…’ Beno… begire… biharko bazkarie prestetan nabil, garbantzuk egiten ari nai eta…

[Hurrengo egunen etxepeko guztiek dakie mutil-lagunek utzi dotzule eta nigarrez zabizela bazter guztitatik, eta sekuleko erruki aurpegiegaz begiratzen dotzue. Eta ez hori bakarrik! Barriken bizi nai, eta herri txikerretan, nonork puzkerra botatzen badau, herri guztiek daki nor izan den! Ondorioz, zeure ama be enterau da eta arrastien lanetik bueltan, zeure portal aurrien topatzen dozu salda tupper bet esku arten, bere alaba kottaua konsolatuteko asmoz!! Akabo zuere arrastirako plana! Irati Jimenez-en ‘Atsekabe zaitut ‘ beste baterako utzi biharko dozu eta AKanbio, amaren interrogatorio gogorrari aurre ein biharko dozu!!!]

 

TINBREA 3- DEPILATZEN ZAUZ

Hasi dau epeltzen eta udabarriko egun eguzkitsuegaz hasi garie. Ane, azkenengo bider Gabonetan depilatu zinen, agian iritsi da hankako ule horiek kentzeko momentue.

Erosi dozu cera tibia potetxue, mikrondasen berotu, eta hor zauz komunen depilatzen hasteko prest! Makiltxue hartu, ceragaz hanka zatitxue igurtzi, papera jarri eta RAS!!! Tira! [ReDio! Hau mine!!! FU-FU-FU arnasten dozu pelikuletan modun, partuen kontraziñogaz dauen emakume baten lez]. Animo Ane! Ahal dozu!!! Eta bigarren bider tortura teknika errepikatzen zauz: makiltxue hartu, ceragaz hanka zatitxue igurtzi, eta… TINBREA!!!!

 MeKaguenLaPuta! Zeure buruei begiratzen dozu: kulerotan zauz, cera botata dekozu eta ezin prakak jantzi, hankak bisten, tximino bet baine ule gehiagogaz [gainera zatitxu bet kendu dozunez emoten dau ondiokan be  ule gehiau dekozule eta sekulako pintak dekozuz!!!]

RIN…RIN…barriro. BANOAAAA!!!! Mirillatik begiratu eta Begotxu, bizilaguna [eskerrak ez den laugarren pisuko atso zaharraren biloba morenazoa!!!] : ‘Barkatu Ane! Zelan? Uyy… ez dotzut oso momentu egokien harrapatzen ezta? ’ [goitik behera eta behetik gora begiratzen dotzu eta begiradan ikusten jako pentsetan ari dena: neska hau desastre hutsa da! Enai harrituten mutilek gitxi aguantatzea! Zelan ba? Si da una dejada! Hau ParaBesarSantos!] – ‘ Momentutxo bet bakarrik izango da… Beno… begire… biharko bazkarie prestetan nabil…’

[NotaMental: aste santuko oporretan gogoratu hoteletik NO MOLESTEN txarteltxoa lapurtzeaz]

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

 

Utzi erantzuna