LIGOTEOA COVID GARAIETAN

Kaixo irakurle!!! Zelan? #Aneferren asteko pedradak irakurtzeko prest?

Gaurkoan Carrie Bradshaw-en paperean sartunde [Sexo en Nueva York serieko protagonista, eta oker ez banau, The New York Times-en zutabe bet zabien non NY-eko ligoteoa eta harreman sentimentalen inguruan idatzen zabien] egunotan buruan dekoten galdera botakotzuet : zelan izango diz Covid garaietan, zitak, ligoteoa eta harreman sexualak?

Izan be, terrazak zabaldute eta probintziatik mugitzeko aukera izango genuela jakin nebanetik pentsatu neban: hasi ahal gaz zitak izaten…bainan zelakoak izango dira orain zitak?

Demagun bikoterik ez dekozule. Zelan ligatu? Kontutan hartunde herrietako festak, parrandak, txosnak, kontzertuak… stand- byn dauzela, terrazak ote dira ligoteorako espazio barriak? Alboko mahaikoie bota biharko dotzagu begiradak, keñuak? Zelan gerturatu? Mahaia ezin dozu mugitu …eta zelan abiatu elkarrizketa? Ezin dotzazu eta ezta auki bet eskatu…. Zerbitzariari papertxu bet emon eta alboko mahaiko kamiseta gorridun mutikoari pasetako esan, enplan instian modun?? Zerbitzariak izango diz Covid garaiko Celestinoak? [beno si kiera hondartza osteko txiringito birratxuak momentuz emoten dau posible izango dizela, beraz, hondartzara ligoteo arropa emoten pentsetan hasi biharko gaz …]

Imaginatuko dogu, aurretik ligatu dozule [online adibidez] eta lehen zita lortu dozula. Gelditzen zazte eta musu bi emon bez, metro bira agurtu bihar zazte [oso hotza dena] Si kiera, lehen zitan aurpegi osoa ikusteko aukera izan ahalko dozue, bainan gustora egon bazazte, despedida musutxu barik… 

Divinity-ko telenobela turkoen modun izango ziren zitak eta harremanak: berba pilo, begiradagaz alkar jan, eskutik helduta joatea intimitate keñu handiena modun, whatxapak [garai beteko eskutitzak] , deiak, imaginaziogaz jolastu… apurtxu bet be bai, relaciones a distiancia modun. [Ez dakit ikusi dozuezen telenobela turkoak, bainan latinoamerrikarregaz konparata, oso-oso kastoak diz, ez dauz protagonisten artean eszena hot-ik, 200 kapitulotan apenas musu bi dauz…]

Imagina, erlaziñoa aurrera doiala eta zita gehiau izan dozuezela. Zelako harreman kastoa ezta? Garai beteko nobiazgoak modun: laztan barik, musu barik, eskua sartu barik eta kon toke de keda!!! [ke corra el aire!!!]

Metro biko distantzia apurtzea, harremanaren sendotzearen proba litzateke [enplan domekan zinera joatea modun, edo bestearen etxean haginetako zepilloa eta muda bet ixtea modun]ukitzeko aukera izan ahalko dozuez baina eskularruegaz eta maskarillagaz, beraz, agur aurpegi osoa ikusteari [beno, bere alde ona be izan ahal deko, paluegotxu bet gelditu bajatzu ez dotzu ikusiko] eta latex-a izango da zeure azalean sentituko dozun bakarra [eta momentuz zorigatxez, ondiño ez da kondoiaren latexa izango!!! Nonogaz oheratzeko COVID-aren froga egitea izango ote da etorkizuna? ]

Alkarri gerturatzeko eta laztantzeko muga, maskarilla motaren araberako izango da? Maskarilla kirurgikoak badiz, etxean alkarregaz egoteko aukera emongotzue, bainan kontuz kontaktuagaz! [gehienez tokar un poko de carne, izan be ezin badotaz neure lobatxuak musukatu, zelan egingo dot ezezagun bategaz???], FFP1 edo FFP2 badiz, besarkada bet? Eta filtro de partikulas daukien maskarillagaz, musu bariko magreotxu baterako aukera emon ahal dabez?

Eta zer pasetan da bikotea badekozu, bainan hil bi ikusi barik bazazte? Imaginatu pobrintzia bardinekoak zaztela eta ahal zaztela ikusi.

Zeure bikoteagaz egoteko prestatzen hasten zaz: spray hidroalkolikoa da kolonia barria, total, maskarillagaz usaintzeko aukera gitxi dekozu [ gustetan doztanagaz neuri bestearen gorputza oliskeatzea!!!!], begiak margotu bai, bainan zertarako margotu ezpainak???, eta poltsan, kondoiak, eta repuestoko maskarilla eta eskularruak [oso sexy dena!!!]…

Izan be, zeure bikotea da, bainan jakizu zenbat pertsonegaz kontaktuan egon den hil bi hauetan? Biharrera juan da? Zenbat bider juan da superrera? Maskarillagaz juan da? Metroan ibili da? Autobusean? Gogoratzen zazte, sexu heziketako klasetan zelan expliketan zozkuen kondoiaren garrantzia, PUNTITAren adibideagaz? Zeure bikoteagaz PUNTITA bakarrik sartuta be gaixotasun sexulen bet, ETS, harrapatzeko aukera zenuela? Izan be ez dakizu PUNTITA zenbateri sartu dotzan, eta haieri zenbatek sartu dotzaben… Pues metro biko segurtasun distantzia mantendu den edo ez da gaur egungo PUNTITA barria.

Laburbilduz, txortan egitearena segurtasun osoagaz oso gatx ikusten dotela… beraz, liguetan badozu be, edota bikotea barriro ikusteko aukera badekozu be, edo piszinara botetan zaz  a lo loko y k pase lo k tenga que pasar edo eskulanetan jarraitu biharko dozu….

Lehen ezkontu bitarte ezin zen folla, pues orain bakuna izan bitarte, ezingo dozu folla…

ERANTZUIDAZU, MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!

TWITTER: @ninaizane

MAIL: askogarafernandez@gmail.com

Utzi erantzuna