PAGA

Kaixo!!!

Zelan?

Pues azkanean topatu dot tartetxua eta zer idatzi, zuoi kontetako! eta aurreratzen dotzuet DRAMA datorrela !!!!! [jijijijijijijijijiji]

SanJuanetan Barrikako jaiak izaten diz, eta zapatuan iada erretiro orduan eta apurtxu bet txispi, lagun betek dena apurata komenta zozkun hurrengo egunean familia bazkaria eukiela eta konturatu zela ia diru-fisiko barik euala eta zelan emongo zotzan paga lobiei domekan!

-Paga emoten dotzazu lobiei?

+Bai, noski! ikusten dotazenean bati! Zeuk ez, Ane?

Pues ez….egia esan ez dozta inoiz burutik pasa… Beraiekaz nauenean hortik pues noski erosten dotzatela bizio guztiak: txutxeak, izozkiak, pintxoak, …edo dena delakoa, baina dirua-dirua holan ez dotzat inoiz be emon..…..opariak bai…ba zerbait ikusi badot beraien gustokoa pues erosi eta emoten dotzat…bainan dirua…ez…beren gurasoak emoten dotzabe eta geure aitak be… umeak diz…zertarako bihar dabez diru gehiau ????

Eta momentuan grazia ein zozten egoerak, katxondeora hartu neban, barrez rekolekta egin genuen denen artean lagunaren lobiendako pagandako eta domeka goziean memea eta guzti bota neban...

Bainan gero domekaro modun gurasoenera juan gosaltzen eta apurtxu bet neban pagaren kontue buruen... eta nebei galdetu notzan, diskrezioz 3rok bakarrik mahian gazela : “Zuok umeei paga emoten dotzazue?” [neba Aitorrek Ionen umeei, eta neba Ionek Aitorren alabari]

-Bai, domekaro [Aitorrek] – Bai eta Maleni neuk be tarteka pagaz aparte, propina bereziren bet be emotentzat , beren gauzetarako…12 urte dekoz ya…ez da umea… [Ionek]

+Bai????? Zelan? paga eta propina tarteka ???? Para k se kompre tops en el Bershka??? Neuk ez dotzat inoiz be xentimorik emon !!!! [eta Ane, non bizi zaz, ilargian? Domekaro hemen diru-transakzio-trafikoa itzela eta zeu kontura barik????]

Badakigu….

+Badakizue? Izeko kutre-xuhurra dela komentetan dozue zuon artean, alan????? Hori abisatu eiten da! Ane…osaba-izeko moloiek paga emoten dabez!!!!!

12 urte izeko naiela, 12 urte pentsetan izeko moloia naiela, eta izeko kutre- xuhurra nai!!!! [DRAMA, DRAMA, DRAMA!!!!!!]

+Eta beste osaba-izekok be paga emoten dotzabe? [neben bikoteen anai-arrebek]

-Ba, bai…ikusten dabizenean…ez astero, bainan bai…

+OMG!!! OMG!!!!!!! OMG!!!!!

A todo esto, badakizue zelan diz umeak… helduak berbetan dauzenean, hor daz urrunean bainan antena jarrite…eta gerturatzen da mahaira txikitxuena,  Nora, eta saltetan dau geure little ondarrutar sardinerak…

– Izeko!!!!!….ez da ezebez pasetan… mundu guztiak ez deko diru bardina…eta zeuk…pues zelan ez dekozun umerik eta…pues diru gitxiau badekozu...ez dau inporta…

+ Izeko pobre da????? [neure aurpegia ya zen un poema… izeko ez da xuhurra…izeko POBRE da umerik ez dekolako?????? BZO!!!!! ]

Pobre-pobre pues agian ez….bainan ez dekozu familia, eta familiek diru gehiau daukie… [begiratzen zozten enplan, izekooooo hori badakizu…gizarteak holan funtzionatzen dau, ez dot neuk asmatu!!!!…]

[Aber, 6 urte dekoz eta normala da gauzak beren modure interpretatzea…eta ulertzea…eta puntu positiboa berarendako: behintzat konziente da pertsona guztiek ez daukiela diru bardina eta nahiz eta paga ez emon, ez dako inporta]

Aitxitxa Juanek aitatxok bainan diru gehiau deko… familako goikoa delako... [eskutxuagaz tetxua seinañetan] “

[Aitxitxa Juan el patriarka…el k maneja…]

[a todo esto, hemen, la little sardinera, pobrea naiela uste dauenak, bati-bati pintxo bi eskatzen dauz, besteok bakarra jaten dogunean eta sumito natural...garestiena…ni mosto ni letxes…la sibarita…]

Neu ya berba barik. Ez nekien zer esan…Nebei begira…Ion deskonetan malkotan [Noraren aita eta azalpenak emon bihar zabizena], Aitor barriz, ya apuragotuagoa baina isilik, konziente, egoera DRAMA ari zela bilakatzen neurendako…aitxitxa Juan, alias el Patriarka k maneja,  be urrunean entzuten adi-adi bainan isilik be,…eta beste loba biak gerturatzen diz mahaira.

Aitxitxa Juanek paga emoten dozkunean, zeure partez be emoten dozku: amuma, zeu eta bere partez – Esaten dozta Malen, zaharrenak.

Falta zena! Pobrea seme-alabarik ez dekotelako eta gainera 35 urtegaz ondiño guraso dependientea!!!!!!  [DRAMA, DRAMA, DRAMA!!!!!]

Neu ya txarto ipinita, izerdi larriagaz... eta gitxiena espero nebana, Peru [Ionen zaharrena, lobietan erdikoa], gerturatzen da, besarkatzen dozta eta suabe-suabe esaten dozta baju belarrira: “izeko, ez ipini triste…badakigu pilo maite gaituzule,  plantxutxiak eiten dozuz geugaz!!! “ [plantxutxi berba neuk erabiltzen dot beraiekaz, geure arteko berba da]… eta MORI DE AMOR !!!!!!!!

PD: Ez notzaben pagarik emon, entre otras cosas, normalean gurasoenera kartera ez dotelako eruaten...[jejejejejejejeje]

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

Utzi erantzuna