OPORRAK, OLATUAK, ABENTURAK ETA DESBENTURAK

Kuku!!!!

Zelan?

Idazteko eta kontetako blokeo txikitxu bet izan dot azkan asteetan [edo hilebeteetan] bainan oporretan ideia barriak izan dotaz [ fiziñozko istorio bi dekodaz buruen zuei kontetako, agian liburu labur modun, kapituloka kontetako…bainan hori beste egunen beten izango da] eta oporretan gauza kuriosoak be pasa doztabe, asik azkan horiek kontetan nator. [eta abisatzen dot, aspaldian ez dot idatzi eta gaur piloooooooooooooo idatzi dot. Supertxapa. Beste gauzatxu bet. Haserako batallitak beste barikoak diz, bainan azkana GOGORRA da.]

CADIZ

Neure Andaluzia maitea! Oraingoan, Cadiz. Ezaguna dogu iada, bainan bati da leku ona itzultzeko. Urdintasun eta argitasun zoragarri hori, bertoko jende jatorra, jatekoa [nahiz eta amaierarako fritanga larregi den neure tripendako: txopitos, kalamares, peskaito frito, bokerones, flamenkines, ….uffffffff…. Portzierto, berton, Euskal Herrian, jaten dizen bixugu gehienak Tarifatik datozela esan zoztaben behin….eta hara…izango diz 4 edo 5 bider egona naiela eta ez dut Cadizen inoiz inon bixigurik ikusi....] klima, eguzki goxo eta haize freskoa, anbientea, martxa, dantza, oleeeeeeeee!!!!, berbakera, niñaaaaaaaa….Neu maitemindute nau!

Hiriburuaz gain, Cadizeko kostak joku pilo emoten dau: Tarifa, Conil, Chipiona, Zahara…herri super politak, hondartza paradisiakoak…eta bati ikusten dozu zerbait barria edo gauzak deskubritzeko aukera pilo dauz, tartean olatuak.

Beno, Cadizeko kosta ez da olatuetarako ohiko destinoa...hasibarriendako, pues agian izan ahal da, zeren haize olatuak daz. Hau da, olatu mugimendua badau, bainan indarbakoak. Kite edo windsurf egiteko primerakoak diz, Tarifa beteta dau, bainan kirol horiek haizea bihar dabez, ez olatuak. Noski, neguan eta maretoiegaz seguru nau piko surfeableak urtengo dizela, azkan finean Atlantikoa da, printzipioz, Mediterraneoan bainan errazago. [benga, Ane, al grano, zelako rollo k no viene a nada. Barkatu, emozionetan nai olatu kontuegaz]. Total, ez nebala ez trajerik eruan, ez tablarik ez ezebez, olatuak hartzea zen espero neban azkan gauza.

Conilen gaz egun pasa, kasualitatez bandera gorria hondartzan egun hurtan bainan ez euan kalitaterik, txiringito beten gauz bazkaltzen eta alboko mahaian daz mutil batzuk berbetan “killoooo, que dice el Jose que está rompiendo el Palmar….#AneFer antena jarrite…romper…olatua? googleatzen dot: “Ola el palmar Cadiz” Imagenes– eta hau urteten dozta:

OMG! OMG! BZO! BZO! Zelako marabilla hori???? Zelako pikazoa! Ezker eskuma da gainera? OMG! OMG! OMG! Argazkiaren tamaina erdia badau be, zelako olatua!!!!! Begiretan dot non dauen el Palmar eta Conilen. Gauzen hondartzatik 7-8 km-tara….Neskak….gerturatu ahal gaz ikusten? eta han goiaz.

Itsasertzera gerturatu eta neu flipetan. Ez euan argazkian bezain handia baina super polita. Gainera azkan bañuak EHn udako tipikoak…nahiko mierdak, sinmasekoak…eta hor aurrean nebana, bañazo bet zen! eta neu tabla barik! Gainera, olatu barriak probatzea bati da puntazo bet, guztioi gustetan dozkun zerbait….Uretan, 30-40 lagun asko jota eta neu kagandame en tó!

Eskuma jausten euan perfekto. Gainera neu olatuetan hobeto moldatzen nai eskumakoetan edo gehiau gustetan doztabe.

Googleatzen…alkiler tablas Conil…

– Ane, eta uretatik urteten den nonori tabla eskatzen badotzazu? Enplan, mira soy surfer como tú, me tienes k entender, vengo del norte, no tengo tabla y me muero por probar esa ola. Solo un rato, 10 min, un par de olitas….y le plantas tus ojazos con cara de penutxi superpenutxi. Ezetza badekozu…ez dozu barriko ikusiko….

-Ados. Idea ona.

Eta urteten da tipo bet 40 urte ingurukoa eta han noia: Oye, perdona mira….bla bla bla bla super arin, andaluzen berba erritmo parera….bla bla bla

-Shiiiiikiilllaaaaa k no te entiendooooo, mi armaaaaaa

Tu tabla, 10 min, 2 olas….bla bla bla bla

Niñaaaaa que eso tiene muxa fuerzaaaaaa….que te va a ahogarrrrrr.…Der norrrrte? vasca? De Mundaka?

Noooo….Sopelana [ojazos, ojitos, y cara de se me ha muerto el gato super penutxi]

Migeeeeeeeee, Migeeeeeeee…..[altaboza tragatu bazeban modun] k la niña esta dise que surfea y va entrar con mi tabla. Ustede dejenla coger un par de olas a ver…. Y K NO SE AHOGE!!!! – Dale-

Eta han noia poz-pozik. Guztiak agurtu, denak neuri begire, bikiniagaz taula gainean igo orduko iada tanga bihurtute, etortzen da serieko aurreneko olatua eta, pasetan ixten dot. Atzekoa hobeagoa da…. -Ya se está rajando- entzuten dot.- Me voy a matar, me voy a matar…wiiiii…wiiii…  burletan [badakizue golpeak eta jausien bideoetan agertzen den esaldi hori.]

Bigarren olatua dator, ta banoia, a callar bocas de gallitos….. 3 olatu hartu nebazen. Adrenalina puroa. Neure lagunak diarka animetan, txaloka, buahhhhh izan zen momentu super emozionantea.…buahhhhh ahaztungo ez doten horietakoa!!!!

Uretatik urten, palmeatzen dot tablaren jabea eta… “Gracias!!! de verdad, ha sido la ostia. Buahhhh … Perdona, ni si quiera te he preguntado el nombre”

Ramon mi armaaaaa! Tú ere alguien? compites o algo?

Ke va!!! pero llevo como 25 años dándole y soy del cantábrico…  Ramon, corazon, k te has enrollau mogollon, k eres mi faraon!!!!!

LANDAK

Cadizetik itzuli, neke, bainan olatuak hartzeko izugarrizko hypeagaz, hemen olatu kaxkarrak eta oporretako astebete aurretik. Umetatik ezagutzen doten lagun betek esaten dozta swella datorrela [alegia, olatu onak egoteko partea dagoela], Landetara doiala, bungalow bet hartunde dekola eta ea gure doten beragaz juan. Eta holan, egun betetik bestera, bagoiaz!!!!

Iritsi eta apurtxu bet bajoia, zeren olatuak bai, bainan ez beste munduko ezebez. Landetatik Iparraldera, Iparraldetik Landetara, bainan azkanean bañua.

Hurrengo goizean super olatuak Hossegorren, bañua gozatu eta aldatzen ari ginela juateko, gerturatzen dozta tipo bet, frantsesa bainan gaztelera perfektuan: “Nuestras olas tampoco estan mal”….Neu flipetan, zegattik esaten dozta hori?…. “emmmmm, si, buenas olas….no sé…ummmm… Pardon!”

Yo te conozco. Tu de Canarias?

-Noooo….soy vasca. Euskal Herria. Aki al lado. Me has confundido, yo no te conozco. [Cadizen kolore apurtxu bet hartu dot, bainan neure zuri Beyena, argi dau ez dela Canarioa!!!]

-Ahhhhh!!!! [frantsezes zerbait ulertu ez dotena]  Nooooo, yo te he visto, siii, muchas veces, en la Santa, en el Burro, en la Germany …  Pensaba k eras de alli. Adios! – eiten dozta surferren keinua ta badoia korrike uretara, azalpen gehiau emon barik. BZOOOOOOO!!!!

Joder txo! Orain benetan be zalantza dekot ezaututen doztan edo ez!!!!

Arrastien goiaz barriro olatuak ikusten eta itsasoa hasita euan. Desfase total. Hossegor desfasatute, Capbretonen be handia, Labenne eta Ondres intratable, Angelun sekulako trontxoak, azkanean Ilbarritzen bañu gogorra eta gatxa.

Buelta bungalowera, afaldu eta ilunabarra ikusten. Goian gelditu ginen hondartzara jeitsi barik eta flipetan zelako desfasata zeuan itsasoa, dehetxo kanpinetik entzuten ziren olatuak. [ez dakizuonondako, Landetan, itsasertzean, aldapa dau eta hor apurtzen dau olatuak. Orillera. Orkatiletako uretan emoten dotzu un meneo k lo flipas. Gainera desfasata, pues imagina, dena aparra, potolo, golpera lehertzen…oso oso arriskitsua]

Hondartzan super jende gitxi euan, izan be, olatuen kresala iristen zen eta ez euan oso atsegina. Zeuazen pertsona gitxiak txakurrak pasiaten euazen. 20:30ak edo ziren. Eguzkia ya sartzen bainan ondiokan argia euan, ikusten zen.

Aurrera begira nuean eta ikusten dot itsasertzean gizon bet, 55 urte ingurukoa edo mugimendu arraroak eiten, besoak eta mugitzen, eta begiratzen dot uretara eta bulto bet ikusten dot.

-Joder! [Esaten dotzat lagunari]: Begiratu gizon hurri. Fijatu uretan. Olatu betek txakurra eruan dotza! Joder, joder, joder!!!

-Pues, edo azkarra da txakurra edo agur, ze hor ezin da sartu.

Begira gaz, neu super urduri, txakur kottaua!!!!!…bainan bapatean fijetan  nai ondo eta  ikusten dotaz beso bi goian.

Me kaguen la puta. Ez dela txakurra! Pertsona bet da!!! Ikusi, ikusi…besoak diz horiek.

Eta ikusten dogu gizona alkandora eta zapatillak kentzen, badoia uretara…  Geure atzean zeuan mutil betek esaten dozku: “c’est un enfant” super kamera handia zeban objetiboagaz eta señalatuz pantallara, enplan, ikusten ari naiz.

Enfant? Umea? UME BET?????? neu ya histerika, malkoak urteten.

Hondartzan euazen beste 3 pertsona gerturatzen diz itsasertzeko gizonarengana, eta 4ak daz hor sartu guran bainan ezin...atzera eginez barriro…olatua apurtu eta umea hartzeko alegina egiterakoan, itsasoko urak umea barrure eruaten zeban, eta “laguntzaileak” olatuagatik atzera eiten zabizenean, umea gerturatzen zen.

Juan bihar gaz. Ume bet da. Ume bet. Ito egingo da, hil egingo da. Umea da, umea!!!! [nigar beten]

Ane, hor sartzen bagaz, geu itoko gaz. Ez dekogu tablarik ez ezer. Sikiera aleta batzuk, soka bet. Zerbait. Gainera nonor laguntzea ez da erraza, zeren agarrako da fuerte ahal dauen modun, eta tirekozu eta ez dotzu itxiko mugitzen, eta indarra eingotzu eta gainera oso urduri zaz, ezin dozu ondo pentsatu [beran suhiltzailea da] Begiratu, badaki aguantaten. Lasai.

Atzeko mutilak berbetan egiten dozku. Frantsezez. Ez dogu ezebez ulertuten…bainan arropa kentzen dau…Lasaitzeko edo uste dot esaten doztala….Neu nigar beten nau, eta kamara emoten dozta eskure. Hesia saltetan dau, dunan botetan da enplan kroketa, jeisten dau  eta badoia korrike itsasertzera [a todo esto agian ez diz eta hiru minutu pasa, bainan neuri super super luzea egiten ari zozten]

Iristen da, ikusten dogu beste pertsonei azalpenak edo emoten ari dela, sartzen da apurtxu bet eta zain gelditzen da. Badator olatua, badator umea,  ukitzen dau, bainan eskapatzen dako. Ezin dot begiratu. Bihotza ahotik urten bihar doztala emoten dau. Barriro bardin. Olatua dator, badator umea, iada ez dekoz besoak goian bainan ez dakit zelan agarretan dau, bainan eskapetan dako.

-Benga Ane, goiaz behera. Agian gero lagundu ahal dot [berak badaki maniobras de reanimacion eta hori]

Bidean gazela ikusten dogu zelan lortzen dauen agarraten eta zelan beste pertsona betek “salbatzailea” agarretan dauen, eta zelan beste betek aurrekoa, enplan cadena humana edo, eta lortzen dabez ateratzea. Umea arrastran hartzen dabez eta goruntz eruaten dabez. Peso muerto. Ibiltzeari ixten dotzat. Ezin dot hori ikusi. Ezin dot. Hor gelditzen nai hondartza erdian. Geldirik. Neure laguna badoia super arin.  Ikusten dot txanote arrosa bet lurrean etzanda. Geldirik. Mutiko argazkilaria eta neure laguna hor daz egiten el boca boca eta hori. Eta bapatean txanotea inkorporatzen ikusten dot. Ene ba! BIZIRIK DAU!!!!!

Korrike gerturatzen nai. Aurreneko gizona dau eskerrak emoten. Merci merci merci…. Umea ez da umea, emakume bet baizik. Argaltxua eta txikitxua bainan pertsona heldua, 50-55 urte ingurukoa. “Menudo susto” diño. Erdaldunak diz. Ondiño nigarrez nau, nerbioak dantzan. Gerturatu dizen guztiak frantsesak diz beraz, komunikazioa ez da oso ona, bainan ulertzen da bikotea super eskertua dauela.

Gizonak diño ” Ha sido todo tan rápido….le iba a sacar una foto, estaba ahi, y derrepente se la ha tragado el mar” . Foto? entzut dot hori eta sentimenduak kontrajarri doztabe golpera. Pozik eta alibiata nau bizirik dauelako, bainan aldi berean amorrua eta gorrotoa modun sentitu dotaz. “Una puta foto” pentsa dot. 50 urtetik gorakoak diz, ez diz nerabe inkonziente batzuk. Beraien bizitza eta beste 4 pertsonen bizitza arriskuan jarri dabez, mutiko argazkilaria hil ahal zen beran laguntzearren, por su puta foto.  Neure lagunagaz dauz berbetan. Ke son de Vitoria [mas de interior y de tierra k las patatas]

Ezin izan notzan egoerari buelta emon. Ezin burutik kendu. Gorputz gatxa, ezin lorik egin gau osoan. Buruari bueltak eta bueltak emoten. Zelan segudu beten kontura barik, bizitza eskapatu ahal den. Zelan oporretara juan ahal zazen, lasai, pozik, gustora eta zelan agian ez zazen etxera itzultzen. Seme-alabarik izango zabizen? Nonor ama barik gelditu ahal zen hor neure begibistan?

Nonor hiltzen ikustea. Horretarako ez nau prestatute. Zelako meritua daukien osasungintzan edo salvamento kontuetan bihar eiten dabizienak. RESPECT a tope! Neuk ezingo neban. Hau idazten nau, ta malkoak urteten doztabe eta azkan finean ez zen ezebez pasa. Hildako batzuk ikusi dotaz, senideak edo lagunen senideak, bainan desbardina da. Alboan kontsolatzen neban lagunak ordea bai, gure bainan pertsona gehiau hiltzen ikusi dauz beren aurrean. Zelako gogorra.

Bizitza da handiena, ez ahaztu!

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Mail: askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude