El CONKIS 2017- KAP 12

Sorpresaz beteriko programa aste huntakua!!! Esaten neban Debatean spoiler handiegia ikusi genuela ekipo gorrie kanpanduagattik…eta orain badakigu zegattik!! Irabazlerik ez zauelako!!!

PROBA

Konkistadore batek abilezia asko izan bihar ditu baine oso konplikatue zen tirolina muntatzea! Holango probek saltsa kentzen diote programari…larregi gatxak dire eta parte hartzea mugatzen dabie.

[ Txapo, urdinak eta txapo Alex beste ekipuengan pentsatzeagattik. Nahiz eta haserre egon zoriondu ez zabielako, gaba ez zetorren erraza eta barriro kanpandu pobreetara juatea ez samurre. Alex, majo]

Barkatuko doztazue, baine noiz erabaki dabie urdinek kanpinaizez aldatzea? Nolatan da orain Alex kapitaina? [ Ez dot txarko ikusten!!!… gainera Olgak arrazoie zekola uste dot eta kapitaina roteu egin bihar dela, baine juxtu une hori galdu egin dogu!!! Batzuten Amaia eta neu raka-raka berbetan hasten garie eta galdu egiten garie!!!!]

Gorriak barriro haserre dauz, baine normala be bada! Denbora da ez dabiela proba bet irabazten, egoera gogorra ari dire pasetan…eta normala da, neuk ulertzen doztat [Unai ez, Unaiz ez dot hainbeste ulertuten. Unaik ez luke konkursante izan bihar] eta beraiegaz nau!!! Egie da Julianegaz paseu egin direla, baine Julian be asteak daramazki beren pullakin, eta azkenean normala eztanda egitea. Eta aber, urtero dauz rifi-rafe hauek, ehalan ez bazen, programa ez zen hain interesante izango eta Debatean eztabaidarako mobidukiak ez lirateke egongo!!!

DUELOA

Orlegietattik Adriana [boluntaria aurkeztute bere burue. Aupa Adriana!!!], Gorrietattik bikotea (Unai eta Nerea) eta Iñigo urdinetattik [Villarin zelan eskakeatuten zen!!! Alexi esaten, Iñigok esan dau guztie emongo dabiela eta juan dadila!!]

Asko gusteu zitzaigun zelan agurtu zituzten ekipuak duelora zijoaztenak. Bai, gorriak bai orlegiak eta bai urdinak [portzierto, Dennis non zeuan???]

Sentitzen dot baine gorriek galtzea gure neban, Unaigattik [Nerea zuere kontra ez dekot ezebez]. Iñigo be ez da neure gustukue, baine orokorrean urdinek bai, eta beste kide bet galtzen badabie desagertzeko zorian dauz eta ez dot gure, eta Adriana bai gustuko dudala eta neska gitxi gelditzen dire…

Aitortu biharra dekot Iñigok oso ondo egin zabiela [ ez genuen espero, NiPorElForro!!] eta Unai be ez zela txarto ibili. Haseratik pentseu genuen Adrianak zitula aukera gitxien, indarragatik [urdinek enborra potolitoagua zen, mozteko gatxagoa baine gero txalupa arrastratuteko askoz hobeagoa!!!]

Amaiatuteko, bi kontutxu: Debatean Julian ikusteko aukera izango dugule [ Julian zeu ikustea beti da plazer bet 🙂 ] eta bestetik Aitor El flojifuerte [portzierto, atzo entzun genuen beren izena lehenego biderrez!!!] : eskerrak taldeko fuertea den ze proba amaitute, kottaua!!! Katutxu bet emoten zabien!!!, UnGatitoAmoroso!!!

 

DEBATEA

AlGrano hasiko nai…gogor!!!

Zegattik zauen Julian programan? [ez dot txarto ikusten baine harritu gaitu, normalean finalean soilik egoten da...Gorrien mobidukiengatik juan da? Eta azkenean gorriak badoaz edo ez doaz? Ayyyy amatxu!!!! Astelehenen kriston programoia dator ta geu hurrengo asten ez dogu programa ikusiko, neu oporretara noia eta Amaiagaz ikusi bihar dot bai edo bai, beraz, bueltau bitarte ezin ikusi!!!]

Aber…argi utzi gure dot Unairen jarrera ez dotela gustoko. Kexak ondo dauz neurri bateraino eta Unaik aspaldi paseu ditu neurri horiek, eta hasieratik ez dau merezi programan egotea. Eta aurretik esan bezala, Julian + produktora VS konkursanteen arteko mobidukiak eta liskarrak klasiko bat dire eta atsegin ditugu, morbo hori atsegin dogu eta horiek barik ez programak ez Debateak ez luke graziarik izango. Baine beste kontu bet da Debatean Unairen inguruan berba egitea [eta zelan gainera!!!] Unai ez dagoenean. Txarto. Oso txarto.

Bideo guzti horiek, iritzi, pulla eta zaska horiek gorde Unai platoan dagoenerako. [Patxi, ez dakit Negurin, baine Barrikan hori oso txarto ikuste dau eta edukazio falta bet da!!!]

Eta Fikerregaz bardin. Unairen kexa piloa ikusi dogu eta modu txarrekoak,  baine Fikerrenak ez hain beste, eta gainera ikusi ditugunak be grazie zuten, ezin da konparatu bien jarrera [geu publiko bezala ikusi dogunaz ari nai, gero produktorak ikusi eta bizi dabiena ez dakigu, eta ezin epaitu]

Neuk Julianen papera gustoko dot, xaxatzea da bere lanetako bet baine badaki neurtzen, Julianek estutzen dau baine ez ito [ Jaungoikoa lez 🙂 ]

Bestetik, Adriana superjatorra eta supersinpatika eta bihotz onekoa. Baliente bet! Penutxi holango konkursanteak kanpoan dauzelako eta beste batzuk, Unai eta beste batzuk modun, oraindiokan lehian.

Eta Konkistadoreen Dueloan, harritute be bai Raul Arribasegaz!! Gótxoni irabazi, txo! Amaia ta neure botoa be hurrengo urten kapitain juteko! [ eta Leku…irabazi ez baduzu be…neure bihotza ondo irabazita dekozu…]

Azkenik neuri La Kuadrillaren montajea baino, Dolce and Getaria gehiago gusteu zoztan!!! ze ona!!! [Ez dekot argi Saioak ta Aitorek gustoko izango zabien, aitortu bihar dot neu izango banintz iguel eta depende kanpun zer dekozun…no me haria tanta gracia…hori bai, maitasune beti da ongi etorrie eta arrumakuek be bai!!!]

Hemendik aste bira barriro Conkis gehiau!!!

Laster arte lagunok!

Eskertuko dotaz zeuen inpresiñoak eta komentarioak!

Twitter: @ninaizane

askogarafernandez@gmail.com

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude