CONKIS 2018- KAP 18

Kaixo!!!

Zelan? Bueno…pues emoten dauenez Conkis gitxi geldituten zaigu!!! [ ikusi genuenaren arabera, hurrengo astean izango da azken froga, beraz, finala aste bi barru toketan da!!!]

Asko gusteu zozkun azken programa, proba gogorregaz! [eta hoberena, azkenean Ana etxera! bazen garaia!!!]

PROBA

Beren pisu bardineko saku bet hondarretik atera, eta arrastatu ein bihar zabien. Indar asko eskatuten zauen frogak. Gotzonen frogagaz apur bet harritute gelditu ginen, izan be, Odei ta Seleta aurretik zijoaztela ikusita, apur bet amore emonda modun ikusi genuen, dehecho, uretan sakua galdu zabien ta ez zen larregi apureta ikusten. Hori bai, ikusite azken soka Odeik ezin zabiela igo, fudamentua ipini zabien.

Azkenean Seleta garaile [egia da be bai irabazi dauen bakarra izan dela, izan be Duelorik be ez dau irabazi] 

Bigarren inmunea ezin izan zabien Seletak erabaki [flipetan dot zelan programak arauak aldatuten dauzen gure dauen modun, ta ez dozta gustetan, izan be, irabazle guztiek ez daukie aukera edo pribilejio bardinak] eta pisu gehien galdu zabien konkursanteak lortu zabien inmunitatea (eta kilo bet txokolate). Odei argaldu da gehien, eta gitxien Ana (kilotxu bet besterik bez).

Txokolatea ezin zen konpartitu, Anak (batiko modun liandola) txokolate bet kendu zotzon Odeiri, eta Julian haserretu, eta txokolatea kendu zotzon. [Inkesta ipini dot twitteren jakiteko zuen iritzie, baine geure ustez apur bet Julian paseu ein zen. Arrazoie zaukien, baine oso haserre jarri zen, ta Anak kulpa gehiau zabien Odeik baino, ta neurendako Ana zigortu bihar zabien gehiau. Egia da nominaziñoagaz ezin zabiela zigortu, izan be ya nominata zeuan, baine…]

NOMINAZIOAK ETA DUELOA

Espero modun, Anaz gain, Gotzon urten zan nomineta [kontuz ZZZZZZZuriñe mutilen puntodemiran zaz eta!] eta Gorriek Anari emon zabien aukera duelista erabakitzeko [neuk uste dot izan zela apur bet ondo geldituteko, eta marroia gainetik kentzeko: alde batetik holan ez zabien zuzenean meltxorren kontra eitten (mutilen arteko paktoarei ateak irekita mantentzeko) eta bestetik be holan nesken kontra be ez zabien eitten…] Anak ez dakit Eider aukertatu zabien, Meltxor aukeratu biharrean [Ana, ez dozu ezebez ein, bardin zen nogaz juan duelora, zeu juango zinen etxera. Apur bet pentsa eta neskak alde ein bihar zenuen, Meltxor desgastatu eta holan lagundu neskei.]

Dueloa be oso pilo gusteu zozkun. Gusteu edo ez gusteu…Gotzonek sekulako saioa deko!

Hurrengo asteko proba azkena!!!! laberinto indibidual bet! Zelako gogoa ikusteko!!!!

Zerbait komenteu gure badozue…

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

 

Utzi erantzuna