SHAKISALSEO

Kuku barriro!

Justu sarrera barria bota eta orain be barriro beste bet! [gero agian 10 aste pasako dotaz ezebez idatzi barik….] Bainan esk Shakiraren fan modun, abestiak sortu dauen salseoa ezin neban aipatu barik itxi !!!!! [eta bai, salseoa maite dot, ez dot ukatuko!!!!]

Abestia musikalki ona edo gatxa den enai sartuko [eta uste dot mundu guztiari letra bakarrik interesa dakola, eta neurri beten penutxi emoten dozta, izan be abesti hunegaz ez da baloratuko Shakira artista modun, musikari modun…] bainan bai letra aztertu dot, eta hemeroteka be bai….

Hemen itxikotzuet abestia letragaz, nonok ez badaki zertaz ari naien: 

SHAKIRA || BZRP Music Sessions #53 // Letra + video oficial – YouTube

Duda barik, Shakira Queen totala da eta duda barik, gure dauen abestia egiteko eskubidea deko. Punto.

Halan ta be, neure uste apalean, abesti hunegaz, apurtxu bet elegantzia galdu dau.

Hasteko, Piquegaz seme bi dekoz: biak urtarrilean jaioak, zaharrenak 10 urte bete bidauz eta txikitxunak 8. [ya ez diz hain umeak eta guztia ulertzen dabez] Umeengan pentsatute, ez da xamurra zeure amak, zeure aitari holango abesti zuzen bet eitea eta hurrek sortzen dauen oihartzun mediatikoa. Abestia hor betirako geldituko da

Clara abestian sartzea be ez dozta bapez gusta. Tipoa txarto portatu da, ados, bainan hor tipak ez deko errurik, eta abesti bet egin gure badozu zeure ex-aren kontra, aipatu EXa, bainan inguruneak hor ni pintxa ni korta.

Irakurri dotenaren arabera,  Piquegaz hasi zenean Shakira orduko Clara zen, Piquek beste bikote bet zeukielako [eta ezagutu zirenean be Shakirak 11 urteko beste erlazio bet zeukien]. Gainera konparaketa hori emakumeen artean, ez dozta gustetan: neu nai Ferrari bet eta beran da Twingo bet… Txo, Shaki! Konparatu Piquegaz, baina itxi neskatua pakean [a todo esto, neuk gurago dot Casio bet Rolex bet baino…Ez dakit neuk Rolex betek zenbat bañu aguantatuko zozten…jejejejeje]

Minduta eta amorratute egotea ulertzen dot pilo, bainan ez dot uste sorpresan harrapatu izan zotzanik, izan be, jarrera hauek bati errepikatzen diz: adarrak, engañoak, abusoak, gizurrak, irainak….inoiz ez diz gertaera aislatuak eta bakarrak izaten, bati diz jarrera errepikakorrak, izaeraren patroiak diz… Shakiragaz egin bazeban eta argi euan Shakirari be egingo zotzala arinau edo beranduau.

Eta azkanik “itxi zoztazun suegra bizilagun modun”. Beren momentuan onartutako zerbait izango zen, ezta? Uste dot Shakirak nahiko independentzia ekonomiko zeukiela  eta nahiko nortasun be esateko: Txo, gurago dot beste nonon bizi eta ez zeure gurasoen alboan…

Drama Queen modun, neuk be seguruenez egingo neban holango mendeku edo despetxá abesti bet, bainan agian letratan sutilagoa, metafora gehiaugaz, Piquek berak ulertzeko modukoa, bainan agian ez hain ageria publiko orokorrandako. Shakirak 30 urte bainan gehiau daroa musikan, gaitasuna eta experientzia soberan deko Pinkendako zerbait mingarria eta zuzena eiteko bainan gainontzekoendako hain ageria ez izateko…

Fakturatu, bai fakturatuko dauela abestiagaz, bainan iruditzen dozta denboragaz, faktura be pasako dotzala. 

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude