TWITCH, YOUTUBE, TIKTOK…NON DAGO EUSKARA?

Kaixo irakurle!

Zelan?

35 udabarri beteko dotazen huntan, gazte eta señoraren arteko marra estuan nabilela, uretan, olatuetan, adin guztietako jendeagaz egiten dot topo, 16 – 25 urte ingurukoei entzutea [eta galdetzea] pilo gustetan dozta, asko ikasten baidot beraiekaz.

Eta noski, elkarrizketa ia-ia guztiak [beraien artean eta besteokaz] gazteleraz diz eta ia gehienok ikastolan ikasitakoak gaz. Euskaraz dakite? Bai. Euskaraz bizi dira? Ikastolan edo Unian eta etxean agian, bainan aisialdian… ez. Eta mila arrazoi egongo diz [neu enai hizkuntzalaria eztabe soziologoa] bainan bai konturatu nai aisialdian kontsumitzen dabizen gauzetan euskarak [ia] ez dekola presentziarik: zenbat reggaeton dau euskaraz? Badau La Isla de las Tentaciones-en antzeko saiorik euskaraz? Badau gazteei zuzendatuko euskarazko telebistarik? Serierik? [Elite edo Euphoria moduko serietaz ari naiz, ez Goazen! umeendako gehiau dela gazteendako baino] Pelikularik?

Eta agian eduki hauek iada zaharrunoak diz beraiendako…orain ez dabe telebista ikusten, orain Netflix edo antzekoak ikusten dabez,  Twitch, Youtube, edo orduak eta orduak pasatzen dabez TikTok eta Instan…

Eta euskara pur(o)etak esango dabez, eduki horiek mierda dizela, edo Naufragoak saioan modun partehartzaileen euskara maila eskasa dela, bainan zer gure dozue esatea, hobe maila eskasa ebezez baino, eta bro!, mierda hurrek aurreiritziz beteta dauela uste dot.

Guztiok entzun doguz Ibai Llanos, Rubius, … bainan badakigu benetan zer egiten dabizen? Milloika gazteek jarraitzen dabez, zerbait ondo egingo dabez hurrenbeste jende erakartzeko, ezta?

Pues erdi señora den hunek ya hilebete batzuk daroa mierda hori ikusten eta mierda hurtan murgiltzen , eta zer gure dozue esatea… Menkanta! eta pilo botetan dot faltan euskaraz horrelako gauzak egotea. 

STREAMERRAK-TWITCH/YOUTUBE-LARIAK

Orokorrean, iruditzen dozta arrakasta daukiela oso naturalak eta espontaneoak dizelako: gazte berbakera, hizkuntza zuzentasun barik,  beren palabrota, diar, barrehasarre atake… guztiegaz, zeure kuadrillako edonor modun. Beren jerga propioa daukie.

Bideojokoetan bakotzak badeko beren espezialitatea, bainan gainontzeko edukietan guztiek jorratzen dabez antzerako edukiak: bideoak ikusi eta komentatu  ikusleen partehartzea sustatzen dabizen jokoak,  janaria probatzen dabez [Txutxe, goxo, txokolatina, snack, edari… japoniarrak, mexikarrak…]…eta noski, norberaren bizipenak, experientziak, anekdotak, egunerokoa…kontatzen dabez.

Eta salseoa… Hemen dau salseo tope! Beraien artean mila mobida sortzen diz [The Grefg eta Willyrex super lagunak izatetik orain ez diz sopertetan…], mila polemika sortzen diz beraien inguruan [El Xokasek twitterreko perfil faltsuak sortu zabizela mierda zabaltzeko…] eta noski, hori be komentatzen dabez. Azkan finean beraien artean be ezagutzen diz, streamer kuadrilla osatzen dabez, eta polemika pizten denean, guztiok gauz pendiente Ibairek zerbait komentatuko dauen edo ez, Auronek zelan bere burua justifikatuko dauen …Salseooooo

Iruñe Arkkuso bai aritzen da Twichen euskaraz eta Youtuben be ikusi dotaz beren bideoak, eta badakit hortik dauela euskarazko komunitatetxoa [jokoan ikusi dotaz gehien bet], Pilula Gorria izeneko elkarrizketa saioak be ikusi dotaz…bainan oso gitxi eta maila super apalean.

Uste dot erakundeek hemen inbertitu biharko zabizela pasta, eta animatu gazteak Latam [beraiek esaten dabizen modun] eta Espainian egiten dabizena hemen eta euskaraz egiteko. Sortu zeure kanala euskaraz, zabaldu, kurratu, eta geuk emongotzu pasta, eta komunitatea indartzen eta zabaltzen juango da.  Euskazko Luisito Comunica, Tamayo, Viviendoenlacalle, Ibai, IlloJuan…bihar doguz duda barik....[eta emakumeak, zeren hemen be oso emakume gitxi daz aurreneko lerroan…]

PODCAST- TERTULIA-ELKARRIZKETA BISUALAK 

Neuri podcast formatua gustetan dozta ikusteko, ez soilik entzuteko. Korri edo paseoan banau entzuteko gurago dot musika, berbak entzun baino eta biharrerako edo etxeko biharrak egiteko be gurago dot musika, bainan sofan lasai jarri eta gustora ikusten dotaz podcastak: The Wild Proyect, Alex Fidalgo , El sentido de la birra… [neurendako ez da bardina elkarrizketa bat ikustea eta entzutea edo bakarrik entzutea]

Gaztean bai ikusi dot youtuben podcast bet, Klak izeneko beste podcast kanal bet, eta Naizeko Zarramarra [oso ona portzierto, rollo elkarrizketa, informal, umoreagaz, interesgarri eta super amenoa].

EITBn podcast pilo dauz, eta EITBk dekoz baliabideak soberan hauetako erdiak bisualak egiteko eta youtubera igotzeko. Hemen be  bihar doguz euskarazko Jordi Wild moduko todologo apurtxu bet pedante bainan super maitagarriak!

TIKTOK, REELS, REDDIT ETA POSTUREOA

Hemen ya denetarik dau. Hemengo fauna anitza da, edukiak be de todo komo en botika. [Streamerrendako, TikTokerrak bigarren mailako eduki sortzaileak diz] Inglesezko terminologia pilo manegatzen dabez: Haul [unboxing ya modaz pasa da] , get ready with me, try on, Story time...[nonok azalduko dozta gaztelerazkoetan #lentejas nondik datorren?]

TikToken denetariko bideoak daz, euskaraz be bau zerbait bainan dauen eduki eta sortzaile piloagaz konparata, ez dau ezebez. Insta neuk ez dot manejatzen bainan bai ikusten dot TiKTokerrak be Instan dauzela [antza, markegaz kolaboratzeko, monetizatzeko…instako jarraitzaile kopuruak kontetan dau gehiau]. Reddit be pilo aipatzen dabez, bainan hori be ondiño ez dot arakatu.

TikToker bi aipatuko dotaz: Besugoboss: [izenagaz ya konkistatu zozten] TikTokeko bideo graziosoak hartzen dauz eta komentarioak irakurtzen dauz, eta barrez lehertzen da, eta geu, beragaz. Sinplea bainan arrakastatsua. Eta maitemintuta doztan Patricia Fernandez: Eduki kulturalak, literarioak, historiakoak…modu freko, gazte, reggeaton abestiak aipatuz…jorratzen dauz. Pilo balio dau neskato hunek. Super ondo. Hauen bien bideo motak euskaraz ezin daitezkela egin ezin da esan.

Gazteek zer gure dabez? Eduki sortzaileak izan. Zertarako? [Pasta irabazteko???? Ospea????] Euskaraz ezin dela monetizatu?…ados…ba erakudeek monetizatu dezatela euskarazko eduki horiek. Orduan bai egongo ziren TikTokerrak euskaraz, instagramerrak, influenzerrak…

MISTERIO-KRIMEN KANALAK

Eta hau ya neure gustu propio pertsonala da, hemen ez dotaz gazteak inplikatuko. Gai poliziakoak, krimenak, konspiraziño kontuak, epaiketa famatuak…pilo gustetan doztabe [eta gehitu ahal diz OVNI edota abistamientoak, Area 51, Ilargira iritsi ginen edo ez, unibertso-errealitate paralekoak, Randonautica APPa…] hurren inguruko youtube kanal pilo jarraitzen dotaz: Los misterios de Lada, Nekane FlisFlisher, WildHater…

Bihar dogu nonor euskaraz ustezko Madeleine Mccann polakarraren inguruan kontatuko dozkuna, edo Kote Cabezudo auzia azalduko dozkuna, Nafarroako ez dakit zein herritan ibaian agertu zen gorpuaren inguruko kasua azalduko dozkuena, edota Artxandan ONVIak ikusi izan diz???…

Gazteak sareetan daude, eta euskarak sare guztietan egon bihar dau. Euskaraz bizitzeko, euskarazko edukiak bihar doguz.

Txapa edarra botata…  Erantzuidazu! Mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

PD: Erakundeak pasta jarri biharko leukebela azaltzeko, Argiako artikulo hau itxikotzuet abidibe modun. Antza, pandemia zela eta, 2021eko amaieran, Eusko Jaurlaritzak 5 milloi euro banatu zabizen [ulertzen dotenaren arabera normalean jasotzen dabizen diruaz gain] hainbat medioendako. Diru hurregaz, 200 gazteei urtean 25.000 eurazo ordaindu ahal diz, euskarazko edukiak sortzeko.  

“Euskarazko hedabideak ez dira dirulaguntzak jasotzeko aukera gutxien dutenak” (argia.eus)

Utzi erantzuna