KELLY SLATER

Kaixo irakurle! Zelan?

Conkis haratago bizitza badauleako, hemen dekozue sarrera barria!

Aste huntan Kelly Slaterrek  47 urte bete dauz, eta Surf30n erreportaje  bet argitaratu dabie, ta pentseu dot, neure blogera ekartzea be ez dela ideia gatxa [surfa ez bajatzu gustetan seguru nau Kelly ezagutzen dozula, eta bitxikiren bet topauko dozu]

Kirolari modun, aipatuko dotzuet ondiokan aktibon dauela maila gorenenean, 11 bider irabazi dau munduko txapelketa , eta irabazten gazteena eta zaharrena izan da.

Surfean baino arinau, BodyBoard modun hasi zen, Mike Stewart-en aholkupean [Stewart Body Boarder modun be aktibo jarraitzen dau, nahiz eta 55 urte izan!!! Eta bai, ez dakit salitrea den edo zer, bainan gaur egun, biak daukie orrazkera bardina : ) ]

Surfa, porroak eta ligoteoa elkarregaz doazelaren mitoa oso zabaldute dau [kasu huntan ez dau porro bet erretzen, bainan ez da ohikoa aktiboan dauen kirolari bet erretzen ikustea]

Beren bizi sentimentagaz nahiko diskretoa izan bada be, Cameron Diaz [gainera surf munduan sartu zabien], Bar Rafaelli edo Gisele Bundchen izan diz beren bikoteak [ surfista + supermodelo bikotea be berton badekogu Aritz Aranburu eta Almu Fernandezegaz]

Ohiko tablaz haratago, ate bategaz ta mahai beten gainean be surfeatu dau.

Mahaiagaz surfeatzen bideo laburra:

Askok badakizue Los Vigilantes de la Playa seriean agertu zela eta horregattik ezagutzen dozue. 1992tik 1996ra bitarte aritu zen eta surfeko txapeldun beten papera eiten zabien [1992an irabazi zabien lehen Txapelketa, beraz, ez zen gatxa izan berandako paper hori interpretatzea] Bainan badakizue Jason Momoa [Aquaman edo Juego de Tronoseko Khal Drogo] be Vigilante bet izan zela?

Chris Hemsworth-ek lehen biderrez Slater ikusi zabienean, fan modun gerturatu zotzan esanez, berarendako “Jainkoa” zela esanez. Kellyk kontatzen dau ostean, bere alabandako “jainkoa” bihurtu dela Thor ezagutzen dabielako!!!

Guardia Civilagaz be ez da eskapatu Kelly!!!

2010ean Portugalera zijoala, multa ipini zotzaben, bainan ez tablak kotxean txarto eruateagatik, ez, mugikorretik berba eiteagattik baizik!

Erantzuidazu! Mundu honetakoan naizen ala ez!

askogarafernandez2@gmail.com

Twitter: @ninaizane

Utzi erantzuna