El CONKIS 2017- KAP 16

Zelan konkiszaleok!

Aste huntako programa ikusi ondoren, konklusio edo ondorio garbi bet atera dogu: hasi garie konkursanteen estrategiak ikusten. Programa talkual aztertu baine, konkursanteez daukadan iritzie komentatuko dot, izan be ikusi dogu hasi direla taldetxoak egiten !

Dennis: Zelako pena hartu genuen! Neuri ondo jausten zoztan Dennis, barre piloa egiten neban beragaz! Halan ta be ikusten genuen mentalki abenturak faktura pasetan ari zitzaiola. Pena bat, izan be badauz bera baino ahulagoak. [ Egie da batzuk geldituteko animatu zabiela baine beste batzuk, Julianek ondo esan zabien modun, bat gutxiago pentsatu zabiela]

Carol: Amaiari ondo jausten jako eta konkursantei be halan emoten dau, eta neurendako hori da egin dabien gauza bakarra: amatxu papela eta ondo jausi [Iaz Ainara modun]. Neuri ez dozta bapez gustetan. Aspaldi eliminata egon bihar luke. Sentitzen dot.

Alex: Nahiz eta azken frogetan ez dan oso fin ibili, neuk finalista ikusten dot. Asko gustetan dozta: jatorra, euskalduna, lehiala, zuzena, garbia, argia…ikusten dot. [Haserretzen denean be maitagarrie da! jejejejeje. Aupa Alex]

Aita-semeak: MeDaKe Iñaki beren aita barik, ez zabiela larregi aguanteuko programan. Indartsua da gaztea delako, baine poko maduro ikusten dot. Aste huntan Mikel ez da etxera juan, Vilarinek amore emon dabielako.

Aiskarder: Hau be ez da nere faboritoetakoa. Haseratik ha ido de fuerte, baine ikusi dogunagattik, MasBien normalito. Kemen eta Aitorren “jugada”ren ostean, bi hauengattik aldendu eta ekipo urdinekoegaz aliatzen dabilela emoten dau.

Aitor eta Kemen: [aurtengo espektro/fantasmak: existitzen omen dira baine ez dire ikusten] Hauei be ea jugada txarto ateratzen zaien. Aiskarder, Izeta eta Ismagaz grupitoa osatu gure dabie, baine uste dot Aiskarder eskapatu zaiela dagoekoz [espero ez dela atzera botako, zeren orain urdinek 2 gutxiago dire eta orain boto 2 gehiau dire. Argi dau Izeta eta Ismagaz be ezin dabiela kontatu] Ea biak bakarrik geldituten diren eta badoaz…Agur!!!!

Saioa: Zer gure dozue esatea…neuri gustetan dozta. Izan dituen mobiduki guztiegaz hor dau, borrokatzen eta neuk hori asko baloratzen dot. Agian zenbaitetan ez dau ondo jokatu, baine borrokatzen dau a muerte eta duelo 2 egin ditu [ez beste batzuk modun] eta mentalki be fuerte ikusten da, bakarrik egon da azken egun hauetan eta ez dau abandoneu eta ez dogu ikusi kejetan.

Vilarin: Agur… agur betirako! Etxera jun gure zauen eta atzo deskalifikazioa fortzatu zeban. Se le vio el plumero. Egie da ekipo urdineko guztiek ondo egiten dabiela berba berataz, baine nahiz eta hasieran neuri gustau zoztan, programa erdie paseu dau ezebez egin barik. Tranpena ba ez dakit…baine kuando el rio suena...

Izeta eta Isma: Fuerte bi, finalista bi. Argiak, zuzenak eta jatorrak. Isma ez da isilik geldituten eta da un krak! Muskulituek eta abdominalek ez dabie Conkistador bet egiten. Izetari ikusten jako portento fisiko bet dela eta Ismak probetan ateratzen dauen indarra LaOstia da!

Ea Vilarinek zer kontetan dozkun debatean!

DEBATEA

Zelako ona den Joxeina (Gaztea) kantuak aukeretan! Vilarinen sarrerandako Venttaren ‘Bother the police’ jarri zeban.

Ez zoztan bapez gusteu Vilarinen jarrera platoan. Neuri haseran konkursante ona iruitu zoztan: indartsue, burua beren lekuen, lasaia … baine behin Marcelo junda eta kapitain hasi zenean, Raul Arribasek esan zeban modun, manipulatzaile modun ikusi dogu.

Aste huntan Enara jun da Debatera [Aupa Enara! GUAPA!! MAJA!!!] eta kontutxu bategaz ohartu gaz: Erku Debatera jun zenean, ekipo gorriko inor ez zen Debatean egon, ezta? Zegattik ez zuten Enara eruan Erkuren lana baloratzera edo abandoneu zuten 6 kideen ingurun opinatzera?

Bestetik, Patxi Alonso hasi zen ‘la mano negra’ren kontuagaz. Neuk ez dot sinestuten mano negra horretan [ez dot uste programa edo antolakuntza ekipo bet edo konkursante bat kaltetzera doaztenik] , baine bai ikusten dot, aurten behintzat, konkursante guztiek ez dabiezela bardin tratatzen:

  • Marcelo expulsau egin zaben eta Debatera juteko eskubidea izan zeban
  • Leirek abandoneu egin zeban eta bere Debatea izan zeban
  • Dennisek be abandoneu egin dau eta Debatean ikusi dogu [Portzierto, debateko hoberena Dennis izan zen! Zelako barreak! Majo!]
  • Ipar, Fiker, Unai, Nerea biak eta David-ek be abanonau egin zabien baine ez dabie aukerarik izan Debatean beren burue defendatuteko. 
  • (Ia) konkursante guztiei debatean beren kastina jarri doztabe [enai Debate guztiegaz akordetan, baino esango neban guztiak izan ez badire, ia gehienak izan direla ] baine kasulatitatez eguazten honetan, Vilariren kastina ez abien emon eta Dennisena bai? [eta hau deigarrie da, izan be Aiorak @probatxoa-k bideo bat egin zeban Vilarinen kastinaren ingurun, ia 82.600 bisita izan ditunak, eta hanbeste jendek ikusita, Vilarinek azalpenak emoteko aukera izan biharko luke, ezta? Hemen bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=iUIcyGCFL1E ] 

Dennis berriz, supermajo betiko modun! Neuk eskertzen dotzat programan emon dozkun momentu onak! Beren imitatzailea be atzo fin ibili zen! Eskerrik asko Dennis!

Azkenik, ikusi dogu hurrengo asteko programa be mobidito datorrera! Zelako gogora martitzena iritsi eta ikusteko!!! [ Isma!!! finalean ikusten dotzut fijo! Azkenean irabazten badozu, eta programakoek farra bet egiten badozue, neuk zeuegaz farra egin gure dot!!!! Tiene k ser la ostia!!! Milesker Isma emoten dituzun momentuegatik programan!]

Komentatu neugaz!!!

Twitter: @ninaizane

askogarafernandez@gmail.com

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude