BEYENA

Kaixo politak!!! Zelan zazte? Terrazeoan hasi zazte?

Aurreko astean, Twiterreko #AsteanBehin #SasiTxiotx argazki erronkan neure oin zurikoteak erakutsi nebazen eta gaurko huntan, horretaz idaztea pentseu dot: Kaixo #AneFer nai, eta zurikote bet nai.

Badakizue esaldi famatu hori, ume bet jaiotzen denean, erizainak esaten dauela: “mutikoa da!!!” edo “neskatoa da!!!” pues #AneFer jaio zenean erizainak esan zabien “ALBINOA da!!!!”

Familiko zurixa nai. Umetan urteten nebanean jolasean, amatxuk ez zozten esaten “Ane, kontuz, ibili jausi barik “[total bazekien lurrean amaittuko nebala, zertarako esan???], aldiz esaten zozten: “Anetxu, laztana, emon dozu krema? Ez ibili eguzkitan, bati itzaletan, ados??? “

Neba Aitor zaharrena morenitoa da, eta Ion, erdikoa zuriaua da bainan udan kolore politta hartuten dau, eta biek maitasun pilogaz BEYENA deitzen doztabe ondiño be: #AneLaBeyena

Master bet dekot eguzki krematan. Merkatuan dauzen marka eta gama guztiak proba dotaz. Super aditua nai.[aholkua gure dozuenean esan lasai] Zein dizen babes gehien emoten dabizen kremak, zein emoten diz hobeau [mas fluida edo menos pegote], surfeatzeko zein den hoberena, kirola eiteko transpiratzen dauena, ez daunea arropa zikinduten…. Izan be, eguzki izpiak urteten hasten dizenean [martxotik azarora] eguzki krematan rebozatu bihar izaten dot.

Neure moreno tonalidadeak holan doiaz: zuri nuklearra [orain dekotena], zuria [uda amaieran izaten dotena], rosita [hondartzako lehen egunetakoa], gorri karramarro [ordu erdi paseu dot eguzkitan itzal barik], eta azkan honek biluzik beste tonalidade bet deko: zuri-gorri [Athletic modun].

Gauza guztiak modun, super zurikotea izatea gauza onak eta gatxak dekoz. Adibidez,tipiko esaldi hori de “ Aiba! Zelako morenita zauzen! Oporretan egon zaz? “ Ez doztabe inoiz esan. Never. Ona: Canariasen pasa ahal dozu hil oso bet oporretan eta nagusixai esan etxean egon zazelan telelanean.

Gatxa: eguzkitan argazki bet ateratzen badozu, reflektatu egiten dozu. Ona: Ilunpetan ikusgarria zaz. [txortan eiteko oso baliagarria izan ahal da!!!!!!]

Gatxa: udan tapa- tapa eginda juan bihar zaz: txapela, betaurrekoak, soineko luzeak, manga luzeak… apurtxu bet look monjil….gauzak dizen modun, bainan bere alde ona be badeko, zelan zoiazen hain kamuflatuta, jendeak pentsetan dau famatua zalela: Eyyy! Hori ez da Blake Livel? Ez! Wonder Womaneko tipa da! Gal Gadot! 

Ez dakit zuriko guztioi pasetan dotzaben, baina neuk gorputzean zehar, peka pilo dekodaz. Gatxa: dalmata humanoa emoten dozu. Ona: ligetako balio ahal dotzu: Modu sexy beten esan ahal dozu “Gure dozu jakin zenbat peka dekodaz gorputzean? Etorri eta zenbatu! “

ERANTZUIDAZU, MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude