UDAKO EZINBESTEKO 10 ARGAZKI

Kaixo! Zelan?

Pues apur bet kostata baina azkenean eguraldi masomenos ona eta uda iritsi diz, eta urtaro hau bereziki postureoaren urtaroa dela esango neban.

Udan eta bereziki oporretan deskonektatzea obligaziño bet da. Oporretan mugikorrari pegata bazaz, ez zaz guay, bainan hori bai, hotelak wiffia doan badeko hobe.

Deskonekziño hori be lau haizetara zabaldu bihar da! Oporretan zaz eta Sareak jakin bihar dau!  Zelan adierazi baina? Oso erreza da! ARGAZKIEGAZ!!!! Hona hemen uda huntan sarera igo biharreko 10 argazkiak!!!

1- Oporretara noia

Oporretara zoazela adierazi bihar da. Maleten argazkia, pasaportearena, mapa, edota LoMaxCool da hegazkinetik argazki bet publikatzea [bazoiaz, eta urrutira gainera! zerua zeharkatuten deskonekzio bila!!!]

2- Hondartzan edo piszinan nau eta eguraldi ona dau [hau da, Euskal Herritik kanpo nau]

Paisaiaren argazki bategaz adierazi badezakezu be, oinen argazki betegaz uste dot klaruau geldituten dela, gainera, botata edo etzanda zauzela ikusten da eta hobe adierazten dau deskonekziño hori.

 

3- Janari/ edarien argazkiak

Aste santutatik operacion bikinin zauz [edo bañador] baina oporrak birra, mojito,  fritangada eta helatu barik ez diz oporrak [barkatu, bainan dietan bazaz ez dau deskonekziñorik]

Txiringitoan sablazo bet sartu dotzue, baina bardin jatzu…total…oporretan zaz eta mojito hori argazkian primeran geldituko da!!! [Euskal Herrian gelditu bazaz, lasai… bati atera dezakezu argazki bet txosnatako plastikozko baso berrerabiliagaz!]

4- Festiak, kontzertuak, eta diskotekak

Uda eta musika lotuta daz. Pureta bet zaz kontzertu edo festi baten argazkia igotzen ez badozu…

Ibiza be deskontetzera juan zaz, baina deskonekziño hori ez da Nirvanara iristen Amnesia edo Pacha-ren argazki bet igo barik.

5- Irakurtzen

Urte guztian zehar astirik ez dekozu eta oporrak aprobetxetan dozuz irakurtzeko [Durangoko Azoka zegattik eitten da neguan? Udabarrian ein biharko leukebe!!!] eta hori publikatu bihar da. Ez dau relaxerik liburu beten argazki barik. Ah!!!! eta Kontuz!!! Jendeak memoria ona deko, eta ez igo iazko liburu bardina!!!!

6- Siestan

Kilometro pila ein dotazuz oporretako lekura iristeko bainan deskonkziñoaren eta oporretan zauzelaren adierazle nagusiena siesta da  eta momentu hori inmortalizatu biharra dau!!! [kilometro pila ein dozuz oporretako lekura iristeko eta pastoi bet pagatu dozu eta zertarako? Arrasti erdia lo pasetako]

7- #TatuBeachTour

Zelako ondo gelditzen dizen tatuak itsasertzean!!! Tatu-hordartza argazki bildumak izatea da LoMax! Neure tatua Sopeko hondartzan, Conilen, Menorcan, Nojan ….

8- Surfeatzera noia [ez surfeatzen]

Udako kirol ofiziala da surfa. Udan eta oporretan deskonektatzeko ahaztu yoga eta pilates, hori urte osoan eiten dozu!

Postureondako argazkia ez da uretan izaten baizik eta hondartzan tablagaz itsasoari begira. MasCool 

9- Ilunabarra

Zelako polittak dizen ilunabarrak! Eguzkiaren kolore gorrixkak zeurearen urdinagaz….ederra! Urte guztian sartzen da eguzkia bainan sare sozialetan bereziki ilunabarrak udan gertatzen diz [jakin gure neuke, zuegaz batera zenbat “deskonektatu” dauzen mugikorragaz ilunabarrari argazki bardina ateraten]

10- “Hemen, sufritzen” +argazki bet

Argazkia baino, esaldia da gakoa. Uda da, DePutaMadre zaz eta sareak jakin bihar dau, gainera izorra hadi puntutxu hori emoten dotzo [abestiak esaten dauen modun zeuk lan eta nik jai] Aurreko edozein argazkiegaz erabili dezakezu esaldia.

PD: Neuk siestakoa izan ezik, beste guztiak publikatu edo bidali dotaz, baine neuk udan ez dot mugikorra soltetan!!!!

Eta zuk?

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude