MARTXOAK 8

Kaixo irakurle!

Zelan?

Bai, bihar martxoak 8 izango da eta azken astetan buruan izan dotazen hainbat hausnarketa komentatu gure dotzuet.

Neure ikuspegi morean zerbaitek eragin badozta, La Manadaren auzia izan da, bardintasun aldarrikapenez haratago, sororitatearen garrantziaz jabetzen lagundu doztalako. Zelako garrantzitsua den eta zenbat lagundu dezaken, eraso beten ondotik ez sentitzea bakarrik, apoyatuta edo  babestua sentitzea [ apur bet … “neska, lasai, zeugaz gauz, geuk sinisten dotzugu”].

Txiolandiko @IratiIciar-ek beren perfilean #ahizpa deko jarrita [La Manadagaz hasi zen “hermana aki tienes tu manada” hurren bidetik doia eta superpolita iruditzen dozta. Geure artean ahizpak sentitzearen ideia] eta azken aldian terminoa neurea egin dot, eta berba hauetan kontzeptu hurren garrantzia azpimarratu gure neuke. 

Duela aste batzuk, lagun [neska, ahizpa] betek esan zozten argazki sugerenteak ipintzen nabizela. Ez dakit exaktamente zein zentzutan esaten zozten, baina bai aitortzen dot, momentuan, epaitua sentitu nintzela. Minduta be bai, gehien bet neska betek, neure ahizpa batek epaitu zoztelako. Badakit ez zoztela esan min emoteko, izan be neska jatorra da eta badakit estimetan doztala, beste barik neure ingurun dekon iritzia azaleratu zabien. Ez notzan ezebez esan, beren iritzia zelako, eta errespetatzen dotelako. Halan ta be, sugerente horri mila buelta emon notzan. Sugerente… Zer sugeritzen dabie ba neure argazkiek? RAEra be jo neban jakiteko zer den sugerente [Que sugiere. 2. adj. Que suscita emoción. 3. adj. Que resulta atrayente.]  Adibideak be neurendako argi adierazten dau, zelabaiteko kongnotaziño sexuala dekola. .. Probokatiboa? 

 

Kasurik ez egitea pentsatu neban, eta neura jarraitzea, ta lagun hunek iritzi hori badeko be neure ingurun, gustoko nebazen argazkiak ipintzen jarraitzea erabaki neban, zelabait demostretako be bai, beran iritzia ez nebala konpartitzen [agian bai jokatzen dotela neure argazkiegaz misteriotsu kutsugaz, hori bai aitortzen dot, gustetan dozatala misterio puntu horregaz jolastea] , neure argazkiak sugerentetzat badekoz, beren arazoa dela, ta ez neurea. ..  Bainan hurrengo egunean… guztiz ezezagun betek  honakoa bidali zozten.

Neuk Telegram EXTRIKTAMENTE  lagunekaz berba eitteko erabiltzen dot, gertuko sentitzen doten jendeagaz berba eitteko, oso pertsonala da neurendako, eta tipo hurren mezuak jasotzeak sekulako gorputz gatxa itxi zoztan. Oso bulnerable [edonok neugaz ein dezake berba bertotik???] eta tonta be sentitu nintzen [argazkiak ikusita neugattik info asko jakin zitekeela konturatu nintzen, hor edonoren esku!!! ] Benetan pentsetan nabiela, ez zela ohiko sare sozial bet, baizik eta seguruagua zela, enplan itxia, edonok ezin dotzula lokalizatu edota zeugaz berbetan hasi, whatxap modun, neure telefonoa ez badekozu, pues ezin dozu neugaz berba ein, ba Telegramegaz pentsetan neban neure aliasa emoten ez banabien, jendeak ezin zoztala topa. 

[ligetako jendeak zegattik ez dau Tinder erabiltzen, eta pakean itxi gainontzekoak???? Eta zer espero zeban Javier hunek? “Kaixo Javier, ez dotzut DeNada ezaututen, bainan lasai, bragak jeitsiko dotaz”, NoteJode! . Ezin dot ulertu, benetan pentsetan zabiela rolloa jarraituko notzala? Argazkiak hori adierazten dau? “Idatziztazu, mese, folle gure dot eta”]

Argazkia enKuestion, neure crushari bidaltzeko zen [bainan badakizue zelan dizen kontu hauek crushagaz, hor zauz dudetan, idatzi ez idatzi, beren elkarrizketan sartu, barriro urten, argazkia bidali, ez bidali… ireki elkarrizketa, zarratu… ] bainan azkenean ez notzan bidali. Argazkia oso polita iruditzen zoztan, oso AneFer eta horregatik erabaki neban perfilean jartzea. Ikusiko dozuenez: argazkian ez da bereziki ezebez ikusten: ez eskoterik, ez “haragirik”, ez begirik…

Argazkia ezabatzera bihartuta ikusi neban neure burua eta oso txarto sentitu nintzen neure buruagaz. Guda bet galdu izan baneban modun. [badakizue sentzaziño hori, zeure burua traizionatzen ari zarelarena, sinisten dozun hurretan amore emon bihar izatea]  Alde batetik, neure lagun ahizpari arrazoia emoten notzalako [duda barik argazkia sugerentea zen, ostantzean tipoak ez zozten idatziko], eta bestetik, neure askatasun eskubidea urratuta sentitu nebalako [ez badot gure ezezagunek molestatzea, ezin dot ipini perfil modun gure doten argazkia].

Galtzaile sentsaziño horregaz, Txiolandian inkesta bota nabien, baine bota ondoren txarto bota nebala konturatu nintzen. Sugerentearena ez dakit ondo ulertu zen, eta bestetik, generoarena interesatzen zozten jakitea, gehien bet holan ikusten zoztabenen artean, hau da, baizkoa erantzun zabienenen artean zenbat neska, ahizpa, zeuden ikusi gure neban. Bainan, beno, bai, sugerente ikusten dozta txioherriak.

Azkenik, MEA KULPA bet aitortu bihar dotzuet. Neu be enai ahizpa ona izan beste neska, ahizpa, bategaz. Parranda beten ondotik, lagunak (mutilak) “bromatxuak” eiten ibili ziren neska betek “fitxak” sartzen ibili zelako lagun bateri. Agian “bromatxuen”  diana mutila bera izango zen, baina “bromaren” iturburua edo jatorria neska, ahizpa zen.

Gizarte huntan normalizatua egongo balitz neskek be fitxak botatzen dogulez eta, eta zilegi dela gau bardinean ligatzen saiatzea mutil bategaz baine gehiagogaz, mutilek egiten dabien modun. Neuk, milloika fitxa bota dotaz neure bizitzan zehar, eta nahiz eta komentario horiegaz ez sentitu eroso, isilik gelditu nintzen. Ez neban ezebez esan. Ez neban neure ahizpa defendatu eta esan:  Neskak be “ligatzera” urteten gaz. Non dau arazoa edo grazia?

Zelan eskatu gizarteari bardintasuna alor guztietan, geure artean, ahizpen artean, bardintasun hori ez badogu apliketan, eta ahizpak epaitzen badoguz?  Zelan eskatuko dogu errespetua geure artean ez bagaz errespetatzen? Nok lagunduko dozku, ahizpen artean ez bagaz laguntzen, ulertzen, alan defendatzen ?

Erronka bi ezarri dotaz neure buruari: ez dot ahizparik epaituko eta ahizpak defentatuko dotaz besteen erasoen aurrean.

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

askogarafernandez2@gmail.com

2 erantzun “MARTXOAK 8” bidalketan

  1. gur

    Eup!
    Inkestako bigarren galderan ez luke “Aurreko galderan BAI erantzun badozu” jarri behar?
    Dagoen moduan inkestan parte hartu dutenen sexuaren portzentaia lortzen da, ez ordea sugerentea zeala pentsatzen dutenen sexuarena.

    Aioo

    1. Ane FernandezAne Fernandez Bidalketaren egilea

      Kaixo Gur!

      Lehenik eta behin, mila esker zure iruzkinagattik! Eta bai, inkesta publike ondoren konturatu nintzen, txarto bota nebala: ” baine bota ondoren txarto bota nebala konturatu nintzen. Sugerentearena ez dakit ondo ulertu zen, eta bestetik, generoarena interesatzen zozten jakitea, gehien bet holan ikusten zoztabenen artean, hau da, baizkoa erantzun zabienenen artean zenbat neska, ahizpa, zeuden ikusi gure neban. Bainan, beno, bai, sugerente ikusten dozta txioherriak”

      Laster arte!

Utzi erantzuna