El CONKIS 2017- KAP 20- FINALA

Kaixo!

20 aste igaro ondoren, iritsi da FINALAren orduan!

Finaleko hoberena izaten da guztiak platoan ikustea elegante eta ondo jantzite! Ohituta gauz konkursanteak sekulako pintagaz ikusteaz, eta gero platoan oso diferente ikusten dire! Aiskander atzo gazteaua ikusten zen eta Carol oso-oso guapa! [Patxi ikusi ordez Julian ikusteak be beste poztasun bet emoten dau!]

Iaz modun, aurtengo finala be ez dozta larregi gusteu. Nahiko sosoa iruditu zoztan, remo eta ur larregi [ahalegindu nintzen spoilerrik ez ikusten, eta twitterren kontu handiz ibili nintzen, Eitbko webean sartu barik, baine azkenean ikusi neban nor zen irabazlea…eta noski horrek be beren grazie kentzen dotzo…]. Neurendako hasierako proba, balsa montatutzea eta ostantzen balsagaz irlara joatea soberan zeuan. Zerbait montatutzeko habilezia demostratu bihar bazen beste zerbait jarri bihar zuten, eta gero arraun eitteko bazeuen kayukoa! Tirolina bategaz amaitzea ondo, baine proba gehiau eta desberdinek  espero nebazen, azken finen igeri, rematu eta tirolina, hori izan zen guztie!

Geurendako txapelduna Isma bazen be [Isma, dekozun alaitasune txalotzekoa da! Como una ola finalean kantatzea puntazo bet izan zen!!!] harritute gelditu ginen Aiskanderrek egin zabien probagaz, eta une oro aurretik ibili ostean penutxi emon zozkun ez irabaztea. Izetak azken txanpan atera zabien indarra LaOstia izan bazen be, Aiskander gainontzeko guztien hobeto ibili zen. Baine jokue holan da… ZORIONAK IZETA!

Aitor, Carol eta Mikel finala jokatu zaien?? 

Ez dakigu Izetak Ismagaz denbora larrigi paseu dabien edo zer, baine atzo oso grazioso zeuan! jejejejje Egie da autentiku zariela Andoni, letxuga bet lez: feskue eta naturala! jejejeje [gauzatxu bet baina, alkondara hori zen UnHorror!!!]

Eta beste kontxutxo bet: atzo gorririk ez zauen platoan? Soilik Erku? eta gainontzekoak? [Enara, zeu ikustea beti pozgarrie da! Ea Debatean zauzen!!!] Eta Marcelo? Idoia be ez zauen…

Gogoz gauz Debatea ikusteko. Seco vs Mikel, Isma el txouman,…

Ahhh eta ahaztu barik! Gorrotxa faborito!! 

DEBATEA

Zelako elegate guztiak platoan! Zelako desberdinak ikusten dire konkursanteak Colombian edo hemen. Conkisek asko zahartuten dau! Orain askoz gazteauak dauz platoan!

Neurendako gatxena da 6 finalistek batera ikusi ditugule eta bakotzak beren Debatea izatea faltan botatzen dot. [Mikelen azalpen gehiau espero nebazen, Ismak monografiko bet merezi dau, Aiskanderrek in person gehiau egiten dau berba Colombian baino…]

Flipeu egin dot Villarin eta Olgaren bronkagaz. Neuk ez dakit zelan portau zen Olga Colombian, baine neuri neska jatorra iruditzen dozta. Dena den, ez dot ulertuten zelan da posible ondiokan [hilabete batzuk pasa dire] konkursanteak elkarren arten hasarre egotea. Programa baten hartu dozue parte, telebista programa baten!

Isma, soberan merezita Favorito del publiko izatea!!! Egie da geu Gorrotxaren alde ginela baine… Isma txapeldun!!! Asko irakatsiguzu! HANDIA benetan! Neuk hemendik kanpaina bet hasi gure dot: ISMA HURRENGO URTEN DEBATEAN CONKISTOLOGO IKUDI GURE DOGU!!!

Isma, txoritxu batek konteu dozta [eta forga bidali be bai] GAZTEZULOko mozorro lehiaketan hartu zenuela parte!!!! Zelako ondo dauen eginda mozorroa!!! Bildurre emoten dozue!!!

Amaituteko, milesker Conkiszale guztioi neugaz programa bizitzeagattik eta komentatzeagattik! Hurrengo urten barriro komentatzeko prest! Barre piloa egon dot zeuegaz! Benetan, milesker guztioi!!!

 

Utzi erantzuna