DRAMA QUEEN

Bai, duda barik #DramaQueen bet nai eta harro nago! Eta DRAMAz ari naienean, ez nai ari [bakarrik] zorigaitzaz, antzerki munduko dramaz ari nai [arte dramatikoren  DRAMA hurtaz ari nai] izan be #AneFer tragi-komedia bet da osotasunean!

[Eskertuko dotzut irakurle, sarrera hau irakurtzean, modu DRAMAtikoan egitea. Imaginatu zeure burua, Lo Que el viento se llevo-ko  Scarlett O’Hara, modun, “A dios pongo por testigo (Bis) de que no lograran aplastarme, vivire por encima de todo esto, y cuando haya terminado, NUUUUNCA volveré a saber lo que es hambre…” eszena fantastiko horretako unean egongo bazinen modun. (Zenbat bider antzeztu doten eszena hori !!!! Menkanta!!! ) ]

Pentsetan badozue, gaur egun ezagutzen dozuen #AneFer-ek pedrada daukala, umetan ezagutu bihar zoztazuen. Imaginaziño piloa neban [irakasleek gurasoei esaten zotzaben “mundo interior muy desarollado” nabiela (eta neuk neure triparen barnean mapa-mundi bolatxu horietako bet imaginetan neban!!!!)] eta gainera, dantzatzea, kantatzea, eta antzeztea pilo gustetan zozten [zein baino zein gatxago egiten neban , DESASTRE !!!]

Edozein leku egokia zen neure aktuaziño baterako: ikastolako eskailerak jeisten nebazen hankak altxatute, vedette bet moduen eta ozen tarareatzen. Neure buruen eskailera eleganteak ikusten nezabazen, foko piloegaz, neu dozena bet dantzariz inguratute, mila lumegaz eta brilli-brilli pilogaz [noski, gehienetan 4. eskailerarako jausi eta lurrean amaituten neban].

Edota gurasoegaz jatetxe beten egon, eta postreen ondoren, jangelan erdian ipini eta abesten hasten nintzen a pleno pulmón Arriagako eszenatokian egongo banintz modun, tope desafinetan, tenedorea eskutan mikrofono modun hartunde. Imaginatu neure neba eta guraso kottauak, jendeak txarto begiratzen zozten [zozkun], eta beraiek irrifar handi bategaz begiratzen eta txalotzen zoztaben, nahiz eta biziko erridikuloa sentitu.

Feliziana bet nintzen [eta pentseu gure dot ondiño ere banaiela] bainan ez tonta, eta jabetzen nintzen jendeak txarto begiratzen zoztabela, eta gehien bet ikastolako “komidilla” izaten nintzen, burla gehienen diana [badakizu, gehiengoarengatik ezbardina izatea zen neure delitua], eta ia egunero, nigarrez eta triste jotzen neban amatxurengana  Little Drama Queen bet einda:

– Amatxu!!! Mikelek eta Eñautek burla ein doztabe, retrasada naiela eta keinuak ein doztabe eta uletik tira…

– Zeuk beraietaz zerbait gatxa esan dozu? Zerbait txarto ein dozu? Molestatu dozuz? [Bazekien erantzuna, eguneroko kontua zen, bainan bati galdetzen zozten]

– Ez ama! Neuk bakarrik” Ninja Dortoka gazteak” abestetu dot patioan [eszenografia guztiagaz noski: ahots tonua in crescendo eta amaierako “GUDARI AUSARTAK” ohiukatuz eskua altsata, “Eusko gudariak abesten baneuan modun!” ], eta etorri diz eta barrezka hasi diz burletan, eta retrasada naiela eta tontoen ikastolan egon biharko nebala, eta uletik heldu eta tira doztabe, eta … buahhhhh… buahhhhh …

– Lasai laztana. Haber 1etik 10era zenbat maite dozuz zuek beraiek?

– Ummmm… pues 5 ! [Benetan maite neban jendea, 10 ziren bati, eta besteak 5]

– Ba orduan 1etik 10era, 5eko neurrian ipini bihar zaz triste, eta neuk uste maila hurtara iritsi zazela. Asik yasta. Pasa da. Ez egin nigar gehiau, laztana. Haber, kantu neuri abesti hori [eta malkoak itxita, sukaldeko eszenatokian abesten neban abeslari profesional modun, amatxuk irri eta txalo eiten zozten bitartean]. Hortik tragi-komedia. Tragediatik komediara [eta alderantziz] pasetako segundu bi nahiko diz.

Izan be Drama Queen betek bizitza modu intensoan sentitzen dau. Nonok neugaz deitaile txikitxu bainan polit bet izaten badau munduko pertsonarik zoriontsuena sentitzen nai, eta alderantziz, nonok zerbait gatxa eiten badozta, bihotza hartu eta eskuagaz marruskatu [estrujar] bazozten modun sentituten nai. Sentimendu hauen intentsitatea be, pertsona horrekiko doten sentimenduen araberakoa da. Amatxuren rankin hori kontutan hartunde, 10 maite doztazen pertsonegaz, zoriontasuna  edo mina maximoa da, [TOP DRAMA], aldiz, 5 maite dotenegaz, erdi-mailako DRAMA izaten da.

Urteegaz ikasi dot 0-a be existitzen dela, eta badauzela pertsona batzuk, umetako Mikel modun, abusoiak dizenak, beren boterea besteon baldurrez eta minez elikatzen dabienak , eta ez dabineak merezi beraiengattik ezebez sentitzea [Drama Queen extremista modo ON, existituko ez balira modun tratatu: guztiz ignoratu]

Beraz, nonoiz SUPER DRAMA bet montetan badotzut, jakin, pilo inporta doztazulako dela. Eta bertotik eskatzen dotzut mesedez, DRAMA MOMENT hori errespetatzea. Izan be DRAMAk ez dotza inori kalterik eiten, Drama Queen beten expresiño modua bakarrik da!

Greba eskubidea modun, DRAMA eskubidea aldarrikatu gure dot [oinarrizko giza eskubidea izan biharko zeban!]. Zeure “Ez dot bihar kontzertu bet zeugaz gogoratzeko” bategaz, hilabetez irrifar tonto bet izateko eskubidea dekot [zeuri ez dotzut kalterik eiten] eta motibo barik txarto erantzuten edo berba eiten badoztazu, eskubidea dekot, minduta sentitzeko, bihotza apurtute izateko [“min hau neure neurea dudala badakit” eta ez zeurea]

Drama Queen beteri hasarretute edo minduta egoteak ez dotza arrazorik emoten. Noski ezetz. Drama Queen betek ez dau gure arrazoia izan, ez da arrazionala, Drama Queen betek beren poza eta mina adierazi gure dotzu beste barik. Alaitu dozu eta berak jakin arazi gure dotzu. Mindu dozu eta jakin arazi gure dotzu.

Laguntxu bet dekot esaten doztenak: “neure ekintza betek mintzen badotzu, ez da neure errua, zeurea da, zeu mindu zazelako”, eta bati Simpson-en eszena honegaz gogoraten nai:

Absurdoa, ezta? 

Bai, badakit gatxa dela Drama Queenak  ulertzea [eta aguantatzea], beste Drama Queen betek soilik deko gaitasun hori,  [sekta moduko bet gaz edo agian klub selekto bet, izan be, edonor ezin da Drama Queen izan!!!], Drama Queen betek beste baten poza eta mina elkarbanatzen dauz, babesten dau, eta DRAMA elikatzen dau!

Egia da be bai, oso pelikuleroak gazela. Montatu dotazen pelikulegaz, 1990etik, urtero, Oscarretako Fikziñozko gidoi onenaren sariandako nominata egon biharko neban. “Bizitzako gauza hoberenak ez dira diruagaz ordainduten, doan izaten diz, zeure modun”- esaldiagaz ordu ta erdiko pelikula romantiko super-pastelosoa monteu ahal dot, eta neurendako 10 den pertsona beten eratzun borde bategaz “La lista de Schindler” baine pelikula luzeagoa eta dramatikoagoa [dramoi guztien dramoia] sortu ahal dot.

Drama Queen beten DRAMAren epizentroa izatea ekiditu gure badozu, hoberena azalpenak emotea da. Drama Queen-ok ZERGATIK?-a jakin gure dogu, eta ez badakigu, imaginatu eingo dogu, eta imaginaziñoa ez da errealitatea [eta pelikulak eiten hasten gaz], beraz, ez badozu gure hondar ale bet, tontor bilakatzea, emon azalpenak [AZALPENAK eta ez aitzakiak].

Eta zeu? Drama Queen zaz?

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez2@gmail.com

Utzi erantzuna