GEORGINA

Kaixo!!!

Zelan?

Duela egun batzuk amaitu dot “ Soy Georgina” dokumentala ikusteaz, eta badakizue holango programak gustetan doztabela [salseoa, besteen bizimodua, guztiz arrotzak dizen ohiturak ikustea…]  eta zuokaz partekatzea gure neban. Hona hemen neure inpresio eta iritzi xume eta pertsonala.

NOR DA GEORGINA?

Egia esateko, banekien nor zen bainan ez neban beren bizitzaten barri larregirik, eta dokuan ikusi eta jakindakoagaz,  sarean be apurtxu bet gehiau inbestigatzeko irrika izan dot, halan ta be holan orokorrean, Cristiano Ronaldo futbolariaren neska laguna modun ezaguna dela esango neban [eta enai neu oso aldekoa emakumeak definitzeaz beren bikoteen harremanagattik].

Fisikoki be, nahiz eta saioa ikusi, dekon estilo prototipoagattik, kalean ikusi eta ez neban jakingo bera dela. Apurtxu bet Kim Kardasianen  beste “fotokopia” bet modun da: oso guapa, morenaza, kurbak primeran jarrite, arropa ajustatu zale, apurtxu bet txoni agian…bainan mila neska dauz itxura eta estilo bardinekoak, eta ezin dotaz berezi…

Izen horregaz pentsetan neban italiarra, brazildarra edo Portugalekoa zela, bainan berbetan entzuten hasi eta español azentoak harritu zozten pilo. Ez neban sekulan be imaginatuko!!!!!.  Argentinan jaioa da,  aita argentinarra eta ama española, eta ia bizitza osoa Jakan emon dau.

Jatorri umilekoa, etxean diru larregirik ez eta oso gazte biharrien hasi eta bizitza bilatzen jakin dau.  Haseran oker ez banau Lleidako herri beteko hotelien biharrien. Ondoren Madridera juan zen Maximo Duttin dependienta modun biharrera eta kamarera [poniendo copas berak esaten dauen modun, beraz, gauetako garitoren beten]. Inglaterran uda beten umeak zaintzen be ibilia.

Urteegaz Guccin [hemen ezagutzen dau Cristiano] eta Pradan dependienta. Azkan denda hauetan pentsetan dot Inditexen bainan gehiau kobratuko zabiela. [esaldi maravilloso bet botetan dau: He pasado de vender bolsos de firma a coleccionarlos]

2016an hasten da Cristianogaz urteten eta 2017an fitxetan dau modelo agentzia betegaz eta sare sozialetan petatzen hasten da, mundu mailako influencerra bihurtuz. ” Estoy encantada de ser la mujer de Cristiano, pero lo que tengo en el banco lo he trabajado yo” eta egia izango da, bainan jakin gureko neban erlaziño hori barik, bizi estilo bardina izango ote zabien, follower kopuru bardina, biharrerako aukera bardinak eta azkan finean, bankuan diru kopuru bardina izango lukeen.

Flipatu dot beste datu betegaz: iada alkarregaz zebiltzala bikote modun, Cristianok ume bi izan zabizen por gestacion subrogada bikotearen lehen umea jaio bainan 5 hile arinau [orain Georgina haurdun dau  beste ume birena]. Gestacion subrogadarena edozein kasuten ez dekot oso argi, bainan zeure bikoteagaz ume biologikoak izan bihar badozuz zertarako kontratatzen dozuz???? [gaia konplikatua da eta bakotzak eiten dau gure dauena, bainan neuri apurtxu bet  konfirmetan dozta hori de k los nuevos ricos, daukiela dirua eta demostratu biharra daukiela edozer gauza erosi ahal dabizela, umeak barne]

 

DOKUMENTALA- EZ FIKZIÑO SERIEA-REALLITY

Holan ikusi dot definitute saioa hainbat lekutan, bainan oso oso realista ez dozta iruditu. Preparatute ikusten da guztia eta faltsoa [neure iritzia da, eh!] oso sentsaziño arraroa izan dot. Neskatu hunek 2016a bainan arinau holan eiten zauen berba rusbank.net? [neuk be pijo antzera eiten dot berba, bainan de serie datorkit urte bigaz ya holan eiten neban berba] holan gestikuletan eban? Kamara barik holan konportatzen da? Dena aktuaziño bet modun dela iruditu dozta, antzerkia.

Halan ta be, oso gustora eta engantxatute ikusi dot, beren bizitza eta neurea mundu bi paralelo eta desbardin izanik, dirutza extremo hurrek erakarri dozta, jakinmina modun pasta pilo dekon jendea zelan bizi den ikustea : aurkezpen publiko beterako modelitoak aukeretan, [Flipatu dozta. Agian geure estiloak ez dabiz bet eiten, bainan rollo hori de super soinekoak, makillaje eta orrazkera perfektoak… menkanta!!!!! ] edo zelakoak dizen mansiño horiek, edo oporrak zelan aukeratzen eta antolatzen dabizen…

Azkan finean euren bizitza neureakaz konperatzeko joera izan dot saio osoan, denbora guztian izan dot buruen: neuk dirutza hori izango baneban, holan biziko nintzateke? Holan gastatuko neban? Holango gauzak eta holan erosiko neban?  Espero ezetz Ane! 

Mometu beten esaten dau holango “no me gusta mucho derrochar. No me gasto mucho en ropa, prefiero comprar poco pero bueno” bainan doku osoa da dirua gastatzea: dendak, arropa, yatea, bidaiak, etxerako altzariak, opariak, bitxiak, oporrak…

Kapitulo beten sartzen da firmako denda beten hartzen dauz gauza pilo eta oparitzen dotzabe. Beste kapitulo beten sartzen da Cristianon semeandako oparia erostera eta hasten da pertxeroak pasetan eta ia ikusi barik: ponme este, y este, y este otro…esto me enkanta, ponmelo tambien. Arropa eskuetan hartu barik, ondo ikusi barik, probatu barik…

Gauza betek bai emon dozta inbidia pilo, [beno, bi: etxeko barneko piszina be neure ametsetako bet da ] eta ikusi nebanean bai pentsa neban diru pilo izango baneban egingo nukeela gustora: Parke de atracciones geurendako bakarrik zabaltzea. Buahhhh!!! Hori iruditu zozten lo max de lo max!!!!

Gainontzekoan, mila bider gura dot neure bizia. Duda barik. Bizkarzainegaz ibili biharra, paparazziak eta kamarak atzetik, ezin lasai egin gure dozune, ezezagunak “atenditu” biharra, intimitatea edukitzeko zailtasunak, eta dekozen lagunak, las queridas deitzen dotza berak: bere ahizpa (familia dela), Gioren agentea eta umeegaz laguntzen dotzan neska (hauek soldapean…) eta garai beten beragaz Masimo Dutin bihar ein zabien mutiko bet [printzipioz, laguna konsideratu ahal den bakarrenetakoa, zeren ez da familia eta ez dau soldatapean, bainan super interesau itxura hartu notzan]. Oso faltsuak. Diruak mugitzen dauzen lagunak. Oso tristea iruditu zozten.  

Laburbilduz, ikusteko arina da, amenoa, dibertigarria [amaierako toma faltsuegaz barre pilo ein dot] eta guay dau pertsona hauek bizi dabizen [edo erakutsi gure dabizen] lujozko bizitza ikustea,  geure bizitza “normala” izatearen lujoaz jabetzeko.

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter:@ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude