Kategoriaren artxiboa: Sailkatu gabea

MALOTEAK

Kaixo irakurle!

Zelan?

Gaurkoan barriro gonbidata zauz lerro hauek irakurtzera!

Aurrekoan kaletik nindoala papertxu hau aurkitu neban lurrean [zer gure dozue esatea, rosita super kukia zen eta hartu egin bihar neban!!! eta zeln ez,  irakurri !!!]

Aurreneko begiradan, irri txikitxua urten zozten, izan be, ikusten zen klasean lagun biren arteko elkarrizketa zela, duela urte pilo-pilo-piloooooo Amaiak eta neuk egiten genuen modun! nostalgia hori etorri zozten burure, geure arteko kontutxuak, lehen maitasunak…Badakizue, garai betekoa romantizatzeko joera hori… [mugikorrak klasean debekatute izango dabez, eta notatxuen komunikazio sistema tradizionalagaz jarraitzen dabez, ez da modaz pasa!!!! ]

Bainan gero edukiari erreparatuz….ufffff… konturatu nintzen maloteak eta toxikoak ez dizela be modaz pasa. Malote izatea plus bet da, eta inoxentea aldiz, puntu negatiboa… [eta bai, Habla H barik idatzi dau, bai…]

Eta malotearena ez dau bakarrik mutiletan zentratute, neska maloteak eta toxikoak be badaz…Bestela galdetu Auronplayri…Gemitaren kontuagaz zenbat bider pentsatu dot: “Raul, majo, espabila apurtxu bet! Argi zeuan The Grefg-ri ein zotzana, zeuri be eingo zotzule, eta gainera bi bider, txo!!!! espabila!!!”

Eta neure loba Malen etorten dozta burure, eta zelan 13 urtegaz galdetu zozten neugaz surfean aritzen den 16 urteko mutikoaz, Instiko guapoena dela azpimarratuz…zelan izeko moloiak mihia bridatu [Elhuyarren begiratu dot] zabien bainan gero Amaiagaz komenta neban traumatizata eta eskandalizata:” Amaia!!! Neure umetxua!!! 16 urteko beten fijetan! k los tios de 16 saben mutxooooo!!!!! Larregi!!! 13 urte bakarrik dekoz!!! 13!!!!” eta zelan Amaiak erantzun zozten adin horregaz be, neu, neba Ionen X lagunarengattik zoratute neuala! 5 urte nagusiagoa...Eta zelakoa zen X hori… ez zen Ionen lagun-mina, el enkantador y dulce...ez…X zen el puto malote!!!!!

Eta bai, ez dakit zegattik, bainan mutil eta neska maloteek plus bet eragiten dozkue. Arriskuak erakartzen dozku? Sufritzeak? Izan be batzuten hor sufrimendu zurrunbiloan zauz, konturatzen zaz ezebez onik ez dotzule ekartzen, bainan hor jarraitzen dozu gira eta buelta zurrinbiloan [eta neuri hori duela relatibamente gitxi arte pasa dozta…].

Zer uste dozue? Zein iritzi dekozue? Zuoi be pasa jatzue?

Erantzuidazu! mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

BALDURREZKO GAUZATXOAK

Kuku! Barriro AneFer bueltan!

Gaba baltza edo Halloween datorrela, asteburu huntan ikusteko “baldurrezko” gomendio batzuekaz nator !!!. Oraingoan ez dotzuet peli edo serierik gomendatuko, youtubetik ataratako “istorioak” partekartzera nator. Gure badozue, pasa irakurri, ikusi eta baldurra pasa !!!!!

Hasteko, HEY ESTEE youtuber eta eduki sortzailea aurkeztuko dotzuet, izan ere bere kanaleko kasu bi gomendatu gure dotzuet. Estibaliz Banuet mexikarra da [Mexikar bet Esti izenagaz? Pues bai, izan ere bere arbasoak euskaldunak diz!!!!! ] Paranomal eta misterio kontuak jorratzen dauz bere kanalean, eta orain urrian, Gau beltza dela eta egunero bideo bet igotzen ari da.

CRIXALIZ KASUA

TikToken hasi zen ezaguna egiten, eta orain Crix berak be youtuben dekoz bideoak sartunde eta gitxi gora behera orain arteko istorioaren lapurpena edo, bainan neuk Hey Estee-ren kanaletik jarraitzea gomendatzen dotzuet, osatuago dago: guzti-guztia. Orain arte 17 bideo dauz igota. Engantxatzen badotzue istorioak, egun osorako entretenimendua dekozue, benetako maratoia!

“Benetako” gertakizun bet dau kontatzen [sinesten dozuen edo ez, zuen esku ixten dot]

Zertaz doia? Crix, mutiko argentinarrak etxe zahar bet erosi dau. Konpontzen ari den bitartean ezkutuan euan ate sekretu bet aurkitzen dau, gela sekretu betegaz. Hori abiapuntua besterik ez da, hurren atzetik pasadizo ezkutu gehiau, lekuz aldatzen dizen gauzak, bakarrik jotzen dauen pianoa, beren kabuz mugitzen dizuen panpinak, bakarrik amatatu eta pizten dizen argiak, etxearen aurreko jabeen inguruko deskubrimenduak…

Hemen dekozue zerrenda osoa: https://www.youtube.com/watch?v=vdA4OFY70Lo&list=PLahVV2L65hvAdzHQXEogHj0tGim0-nFDm&index=2

Eta berton Crix-en kanala: https://www.youtube.com/c/CrixAliz

ANGEL- OVEYA NEGRA KASUA

Angel, A Coruñako TikTokerra da. Normalean kexak umoreagaz jorratzen badauz be bere bideoetan, etxean pasatzen ari zazkion gauza arraroak eta kasualitate arraroak kontatzen dauz hainbat bideoetan.

Mobida hasten da etxe aurreko bizilagunak bere katuari eginiko argazki bet bidaltzen dotzanean, katuaz gain, argazkian, bere etxean beste “nonor” agertzen denean.

[Frigoan topatzen dauen garagardo botilarena neuri aho zabalik itxi zozten. Zelan da posible???? ]

Kasu huntan bideo bakarra dau, eta ordubete azpìkoa da. Lasaiiiiiiii !!!!!!

Estiren lapurpen bideoa hemen topa ahal dozue: https://www.youtube.com/watch?v=BsCN4jfUZ3I

Eta Angel beraren TIK TOK kontua: https://www.tiktok.com/@oveyanejra

LA CHICA BONA

Merce katalana dugu kanal huntako sortzailea. TIK TOKen amatasuna eta beren semeen inguruko anekdotak elkarbanatzen badauz be, youtuben paranormal kontuendako ataltxua deko. Oso mistika da beran, reenkarnazioan, norberaren aurreko bizitzak, iratxoetan…sinisten dau.

Jarraitzaileek bidalitako istorio pilo kontatzen dauz bainan neurendako hoberenak berari gertatutako istorioak diz. Hemen zerrendatuko dotzuet neurendako hoberenak: [hauek bideo laburtxuak diz, bat bestearen atzetik ikusteko!]

Momentuz, horiek itxiko dotzuet, bainan badekoz bideo interesgarri pilo: umeegaz pasatutako esperientzia paranormalak, etxeak gertatutakoak… [de hecho etxez aldatzen da eta “inkilikoak” beraiekaz doiaz!!!!]

Kontatuko doztazue ea sinisten dozuen, benetakoa gertaerak dizela pentsetan dozuen, gustoko izan dozuzen…

Erantzuidazu! mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

OPARIA

Kuku! Zelan? Aspaldi bertotik pasa barik!

Ez espero larregi sarrera huntaz, beste barik fardatzera nator!!!! 😉

Domekan, batiko modun, gurasoenera juan gosaltzen eta atetik sartu orduko Nora, loba txikitxuena diar beten super emozionata: ” Izekooooooooo!!!!!! Izekooooooo!!!!! etorri arin!!!! Oparia dekogu zeurendako!!!!”

[Oparia??????] “Erdu- erdu!!!! Zabaldu, izeko zabaldu!!!!!” inor bez agurtzeko asti barik eta ondiokan ezebez ulertu barik, umearen emoziño hori, emoten zabiela Olentzero bera ikusi zabiela aurrez-aurre….Peruk emoten dozta paketetxua.

Zabaltzen hasi eta “ Zeu zaz izeko!!!, Zeu zaz!!!!!”

Eta bai, azalean neure irudia marrazkiten daukien kuadernoa zen!!!!

” Peruk ikusi zabien dendan!!!! ”  Eta hor nau koadernoari begire ezin sinistute! Mundu huntan AneFer koaderno bet badau, hori zen!!!! : rosita, brilli-billigaz, bihotzak, amets handiak eta cool berba!!!! Eta gero neskatoa! Begiak, ulea [beno, ulea pelikuritik urten barrikoa…] eta hoberena!!!! Surflaria da!!!!!

” Eta pegatak dekoz!!!!!! “ [Pegatak???? P E G A T A K ] eta bai! Neure buruaren pegata bet bedot!!!!! Hori ezin da gainditu!!!! Ezin da moloiagoa izan!!!!! :“Txo, pegata bet dekot neure irudiagaz!!!”

Ta non pegetan dozu holango pegata moloi eta exklusiboa???? Non?????? Kotxean? Surfeko taulan? Surfeko taulan, duda barik!!!! Bainan papera da, uragaz ez dau larregi aguantako…Shaper betegaz ein biharko dot berba gainetik taulari azkan argizaria emotea zenbat kostako dazten...Bainan imaginetan dozue????? 

Pues hori….munduko kuadernorik moloiena, exklusiboena eta personalizatua dekodala! Deseatzen nau bulegora juan eta eruateko!

Bihotza pozez beteta itzuli nintzen etxera. Zelan koaderno sinple betek hurrenbesteko emoziñoa sortu ahal dauen: umeak super pozik, helduak be flipetan eta neu super harro beraietaz eta neure super kuaderno moloiaz!!!!!

Erantzuidazu! mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

SUPERESTAR

Kaixo!!!!

Zelan?

[Badekot beste blogleko beste sarreratxu bet hasite gai serio beten ingurun, bainan agian beranduagorako itxiko dot eta txorratxu betegaz nator oraingo huntan, udako jolas txorratxu betegaz! Aurreiritziak itxi albo betera, pasa eta animatu parte hartzera 🙂 !!!! ]

Badakizue naiela Los Javisen biharren super fan, eta prestatzen ari diz telesail barri bet Netflixendako, Superestar izenekoa, Tamara [laMala] -Ambar-Yurena eta beren lagun taldeaz. Tamara fan modun, hurrengo jolas-testa egitea proposatzen dotzut: Zenbat dakizu Tamarismoaz? 

Prest?

1- Nongoa da Tamara-Ambar-Yurena?

A) Barakaldo

B) Santurtzi

C) Portugalete

D) Sestao

2-  Zeregaz egiten zabizen Pako Porrasek beren iragarpenak?

A) Tarot kartegaz

B) Uleari begire- orrazkera

C) Barazkiegaz

D) Mokoz betetako pañueloagaz

3- Zein zen Margarita Seisdedosen “arma”?

A) Laka potea

B) Seigarren hatza

C) Listua/g(j)apoak

D) Poltsoa

4- Arlequin lagunagaz, nork urteten zeban?

A) Gizon ikustezina

B) Otso Gizona

C) Pailasoa

D) Gorka Urbizu

5- “ No cambie” temazo arrakastatsuaz, zein esaldi ez da zuzena?

A) Urre diskoa eskuratu eban

B) Loli Alvarez-ek abestu zabien arinau

C) Gramy latinoa irabazi eban

D) 10 astez egon zen salduena modun

6- Toni Genilek nori prestatu zotzan makarroiak?

A) Bill Clinton

B) Steven Spielberg

C) Michael Jackson

D) Javier Clemente

7- Zein zen Tamara LaBuenaren abesti ezagunena?

A) Asereje

B) Si nos dejan

C) Sarandonga

D) Abrázame

8- Filmin-en Tamara/Ambar/Yurena protagonista den pelirik topa ahal dozu?

A) Bai

B) Ez

9- Leonardo Dantes-en hauetako zein esaldi ez da egia.?

A) Peli Pornoen soinu bandak ein dauz

B) Rafaella Carra-ndako abestiak konposatu zabizen

C) Espaina mailan,  gay letra inplizitoa zabien lehen abestia konposatu eban

D) Los del Rioren Macarena berak konposatu eban.

EZ EGIN TRANPA, EH!!!! EZAGUTZEN GAZELA !!!!! 

Jarraitu irakurtzen

NOTATXUA

Kuku!!!

Zelan? Ondo espero dot!

Aurrekoan lagun betegaz berbetan aspaldiko ANEkdota betegaz gogoratu eta zuokaz elkarbanatzera nator [badakit gogoko dozuela irakurtzea zelan egiten doten ridikuloa!!!]. Batiko modun, gure badozu, pasa eta irakurri.

OPORRETAN

Ez dot gogoan non eta noiz, bainan aspaldiko gertakaria da, internet bariko mugikorren garaian.

Gogoan dot bidaitik hotelera egunaren amaiera aldera iritsi ginela: gauzak itxi, aldatu eta afaldu/parrandara urteteko asmoagaz.

Zelan iritsi barri ginen, hotelaren kokapena eta inguruak  apenas ezagutu barik, AneFer arduratsuak pentsa zeban badazpada bueltarako, nonori galdetzeko edo taxia hartzeko, hoteleko helbidea, hoteleko telefono zenbakia eta gela apuntatu zabizen, gelan berton euazen ohar-paper batzuetan, hoteleko izena eta logoa super handiagaz, atzean pegamentoagaz, post-it moduko beten. Gauaren ordu txikietan murgiltute, taberna beten tragoak eskatu eta ordaintzerakoan, kartera zabaldu eta kamareroari billete bet emon notzan. Billetea jaso, begiratu eta bueltan kiñua eta irri pikaroa eskaini zozten. Neu flipletan: tipo hau de ke ba??? Si ez dotzat pie emon a nada!!!

Han ikusten dot billetetik neure hoteleko notatxua despegatzen eta bakeroen atzeko patrikan gordetzen!

OMG!!!!!!!! OMG!!!!!!! Zelan da posible!!!!! Neure gelarako [OHERAKO !!!!!!!] gonbidapen ZUZENA ein dotzat!!!!! OMG!!!!!!

Eta hor hasten nai barraren alde betetik bestera kamareroa persegitzen: “Eyyy….Barkatu!!! barkatu!!!! eyyyy… Despiste bet izan da!!! Notatxua neurendako da!!! Jakiteko hotela non dauen!! Eyyyy… itzuli papertxua mesedez!!! Eyyy….

Erantzuidazu! Mundu honetakoa naizen ala ez!!!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

ELBARRITU APARKAMENTU PLAZA

Kuku!

Zelan?

Gaurkoan, aspaldiko partez, “Lagun batendako da” sekziñoa erabiliko dot!

Aurreko barikuen, lagun arteko asteko kedadan, gaiak urten zeban eta eztabaida piztu, ikuspegi kontrajarriegaz, eta zuon iritzia jakin gureuko neban.

Demagun: erdigunetik kanpo, mendi magalean dauen auzoa,  aldapan gora. 70.hamarkadan eraikia, ez oso handia eta etxebiztitza blokeak bakarrik daz. online loans with monthly payments. Ez da de pasoko lekua edo beste nonora juateko aukera dekona. Etxebizitzek ez daukie garajerik, beraz, kalean aparkatu bihar da. Noski, garraio publikoa ez da iristen. Autobus geltoki gertuena 15-20 minuture dago [oinez].

Imaginatu, auzokieek guztira 50 kotxe daukiezela, bainan bakarrik 30 kontxeendako aparkalekua dau. Lehen, auzora igotzeko errepidean, norabide beten aparkatzen zabizen, aparkalekuan leku barik geldituz gero, bainan udaltzaingoak izunak jartzen hasi zen eta noski, egunero ezin izunak pagetan ibili…

Hurrengo aparkatzeko lekua, beste auzo beten 8-10 min ingurure dau [oinez] bainan orduaren arabera be, pues hor aparkaleku libre bet topetako zailtasunak daukiez, izan be, beste auzo hurretan be etxebizitzak daz eta kotxe pilo.

Bizilagun betek eskua galdu eban eta elbarrituendako viñeta urdina deko, udalari eskatutza auzoan elbarrituendako aparkaleku bet eta onartu ein dotza [aparkaleku mota hauek maniobrak errazteko ohikoak bainan handiagoak eta zabalagoak diz, ondorioz, aparkaleku bi erabili dauz eiteko. Orain daz 28 aparkaleku normalak eta elbarrituendako bat]. 

Auzoan ez dago beste nonor viñetagaz, beraz, orain bizilagun hurrek etxe aurrean aparkatzeko plaza “ziurtatute” deko.

Auzoko beste bizilagunak batu eta kexa ipini dabez udalean, esanez, baietz ezgaitasun bet daukiela, bainan ez dekola “ibiltzeko” arazorik eta orain berarendako bakarrik den aparkaleku reserbatua dekola [enplan pribatua], doan, eta ez dela “justoa” besteendako.

Iruditzen jatzue bizilagunek arrazoia daukiela? Edo alderantziz, eskua falta dakon pertsonarenganako enpatia edo ulermen gitxi?

Irakurtzen dozuet!

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Maila: askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

 

ESKEAN

Kaixo!

Kaixo! Zelan?

Badakizue askotan ez dakidala zer idatzi bainan egunotan X10 txiolagunak hau idatzi zeban eta sarrera batendako ideia emon zozten.

Batiko modun, gure badozue pasa eta irakurri. Ongi etorri AneFer-en txoko hunetara.

CALIFORNIA

26-27 urtegaz edo Californiara egin neban bidaia, [gehien bet surfeatzeko bidaia bainan bati egoten da “turismoandako” denboratxua]  Los Angeleseko kosta zeharkatu, Santa Barbaratik San Diegora eta bidaia amaitzeko, hegazkina hartu eta San Francisco. [portzierto, berton blogeko goiburuko argazkia San Francisco da. Sevillaren atzetik, ikusi doten hiririk edarrena]

Los Angeles hiriburure iritsi eta atentzioa emon zozkun lehen kontua izan zen jende pilo euala kalean bizitzen eta gainera asko gazteak ikusten ziren. Esan zozkuen Californiak EEBBtako beste estatuegaz konparata araudi aldetik “permisiboagoak” zirela kalean bizi direnegaz, laguntzak eta be handiagoak zirela beste estatuetan baino, eta gainera bertoko klima nahiko epela dela urteko hilabete gehienetan.

Gogorra zen oso: agian 500 metroko luzerako kale beten erraz aurki ahal ziren 50 bet lagun: espaloian ezker-eskuin, 2 edo 3 metroro nonor lurrean jesarrite [batzuk bakarrik ta besteak 2naka edo taldetxuetan],  batzuk egonean beste barik, beren ondasun gitxiegaz, eta besteak diru eskean. Harritu zozten be bai, pilok beren karteltxuetan super sinzeroak zirela: I need money for weed edo drugs, edo vodka Ez zen kartel tipkoa de ez dekot biharrik, 5 seme-alaba dekodaz, 3 egun nau jan barik…

Normalean soinean diru gitxigaz ibiltzen ginen: dolar asko ez genituelako aldatu eta gaineran holango lekuetan ez dakizu zein puntu arte izan ahal den arriskutsua ibiltzea, eta han arraroa esku dirutan ordaintzea zen, dena txartelagaz ordaintzeko arazorik ez euan. Hotelean gosaria estilo bufet sartunde genuen eta bertotik ogia, txarkua, fruta, yogurrak…pilo hartzen genituen eta gero pues kalean eskaini egiten genuen.

Orokorrean, Californiako hiriburuetako panorama bardina zen eta gauez kalean ibiltzea bazen kage, bainan gero Malibun, Venicen, Huntingtonen, Santa Monican… alboan pegata dazela, egoera guztiz desbardina zen: ez zen inor kalean bizitzen ikusten, etxeko ateak zabalik ikusten ziren, dena super garbia, segurua… batikoa, dirudunen zonaldea.

Beno, k me lio. San Franciscora iritsi ginen apurtxu bet hirubuetako panorama ahaztunde eta zona aberatsetako egoerara akomodata, eta neuri super gogorra ein zozten barriro errealitate gordin hori ikusteak. Zeu hor zaz de turismo, de kapritxo zelabait esatearren eta pues neuri bihotza ikutzen zozten.

San Franciscoko aurreneko egunean gauean hoteletik urten nonora afaltzeko, bikote gazte bet euan kartel betegaz: 30 dolar bihar zabizela etxera, Sacramentora, itzultzeko busa pagetako: 20 urte inguru zebazen, euria euan eta goitik behera bustite euazen, ez zen oso berandu bainan gauez zen ya, ez zuten kontsumo arazo itxurarik…eta neuri izugarrizko penutxi emon zoztaben eta zuzenean 20 dolar emon notzaben [momentuan dirutan neban guztia, 30 dolarrak izan banebazen gainean 30ak emongo notzan].

Hurrengo egunean, beste zonalde beten, bikote bardina kartel bardinagaz topatu genuen. Buahhhhh!!!!!!! Golpera timatuta sentitu nitzen, sekulako amorrua sentitu neban. Neugaz zijoan laguna barrez hasi zozten, aurreko egunean flipatu egin zabiela neure inozentziagaz, [aurreko egunean ez zoztela ezebez aipatu ikutute ikusi zoztelako eta ez zabielako izan gure “desanimatu”]  autobusa edo trena hartzeko dirua falta delaren aitzakia zaharra dela, ea Bilbon ez zozten 7 kaletako estaziñoan nonoiz toka nonor 2-3 euro eskatzen trena hartzeko…

Fijetako tipoaren Air Jordanegaz, neskaren NorthFace txaketan…Begiratu eta Iphonea eskuetan zaukien neskatoak!!!! [neuk garai hurtan mugikor normala neban ez neban smartphonik!!!!!] Mindute sentitu nintzen. Ez zen 20 dolar emon notzabelako, zen benetan pena eta tristura sentitu nebalako, kontzientzia ukitu zoztelako, bihotza.... No more. Momentu hurtan erabaki neban ez nebala inoiz be holan diru gehiau emongo. Inoiz inori.

ATE JOKA

[Pasadizo bi hauen artean Cubako esperientzia be izan neban. Badakit super unpopular opinion dela bainan super txarto pasa neban, uste dot bizitzako bidai gatxena izan zela: umeak tarteko zeudelako eta orokorrean, hango jendearendako diru/ondasun iturri bet besterik ez ginelako]

Ordutik, pues ia 10 bet urte pasa dire eta egia da bizi naien zonaldean ez dela jendea eskean ikusten, bainan toka doztanean superren beten edo, dirua emon ez bainan bai galdetu dot zer gure dabien jateko eta erosi ein dot [gero be ikusi neban reportaje bet eskean ibiltzen diren Rumanoak daukiela holango sare bet sortunde, erdi mafia, eta ateratzen dabizen diruagaz Rumanian sekulako palazioak eraikitzen dabizela…ez dakit egia edo gizurra izango den, bainan ni San Franciscotik ez naiz fido]

Duela aste batzuk, justu etxera iritsi barri neuala 19:30-20:00ak aldera, etxeko arropa jazten… tinbrea [atekoa, ez telefonillokoa], mallak jazten pentsa neban beheko bizilagunak entzungo zoztela eskailerak igotzen eta beran izango zela, asik mirillatik begiratu barik zuzenean atea zabaldu neban. 

Aurrean gizon handi bet: 1,90 inguru bazen, ez lodia bainan bai zabala, 55-60 urte ingurukoa. Bakarrik neuan, geure etxebizitza blokean be urte guztian 3 etxe bakarrik gauz, ez nekien blokeko nonor etxean ote zeuan edo ez…zerbait pasaz gero nonork entzungo ote zozten? Pork hor aurrean ikusi nebanean bildur pilo sentitu neban. 5 segundutan pasa zozten mile kontu burutik: kolpe beten edo bultzada betegaz lurrera bota, etxean sartu eta biolatu, etxean ez dot izaten dirua baina lapurtu, jo, akatu….Ezebez positiborik.

Eta hor aurrean euan berbetan, neu blokeata parata ez nebala be retenitzen esaten ari zoztena: Barakaldo, nietos, trabajo, mayor….Erreakzionatu eta NO, LO SIENTO ozen bet bota eta berba ahoan zabiela atea zerratu notzan muturrean. Super super urduri, oinak dardara beten, sukaldean jesarri, ura edan, lasaitu apurtxu bet eta ya gau osoan ezin izan neban gizona burutik kendu.

Duela ya urte batzuetako arropagaz bainan ondo jantzite euan, esan gure dot, ez zeukien itxura gatxa edo zikina edo dejau… Gizon normal bet zen. Eta egia bazen? Apuro ekonomikoa bazaukien? Zelako egoera gatxa izan bihar dozun etxez-etxe eskean ibiltzeko? Neuk bildurra sentitu neban, bainan egia da tipoa ez zela larregi gerturatu, uste dot modu onean egin zoztela berba…ez zozten ezebez egin… eta damua, eta kontzientziako karga, eta beren lekuan ipintzen nintzen, eta neure aita bazen? eta pena eta tristura, eta neure buruagaz hasarre…

Dirua ez notzan emongo, bainan zegattik ez notzan eskaini janaria? Bati dekodaz zabaldu bariko arroz, makarroi edo lenteja paketeak, txorixo edo urdai sobreak, platanoak, narajak, esne kaxak, konserba latak…

Erantzuidazu! Mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

 

OLATU ARTIFIZIALAK

Kuku!

Zelan? Ondo espero!

Justu aurreko sarrera argitaratu barri, urten zeban albistea Wavegarden enpresa euskaldunaren aurreneko olatu artifiziala, Galesen kokatua, zerratu egingo zabizela eta neure iritzia emon gure notzuen [inork ez dozta eskatu, bainan…]. Surfaz apurtxu bet badakit, olatu artifizilaez ez hurrenbeste, izan be, ez dot inoiz proba, bainan unpopular opinion badan be, propatu barik, printzipioz olatu artifizilalen aldekoa naiela esango neban.

GALESEKO OLATUA ETA GALERA EKONOMIKOA

Hainbat artikulo irakurri dotaz, izan be, aurretik aipatu modun, ez neban ideia larregirik. Same day loans. Galesen muntatako olatu artifiziala, Wavegarden enpresako aurreneko propotipoa omen zen, 2015ean zabaldu zutena, eta olatua bai, bainan tubo barik [eta tuboak diz edozein surfistaren ametsa].

2016an aldera Kelly Slaterrek [gaur egungo surf munduko JAINKOAk] beren olatu artifizialean hasi zen biharrien…eta tuboa lortu eban, eta hortik aurrera pues beste enpresak pilak ipini eta hurrengo prototipoak iada tuboagaz egin diz. 

Hurregaz zer gure dot azaldu? Pues surfista beten ikustepegitik 2015eko Galeseko olatua apurtxu bet “labur” gelditzen dela. Gainera, antza, olatuak mekanikoki matxura larregi izan dauz eta Galeseko enpresa hunek ez zabien kontratatu Wavegardenegaz mantenu eta konponketa “paketerik” eta matxura hauek konpontzea oso garesti urten dakola [eta gainera zerratuta egon biharra: olatua ez badabil, ez dozu fakturetan]

KONPLEJO EDO RESORT EREDUA

Enai neu izango surf turismoa kritikatuko dauena, neuk turismo surferoa egin dot egiten dot eta egingo dot, bainan olatu artifizialen resort hauek ez doztabe surfista modun “erakargarri” egiten.

Orain arte dauzen olatu artifizialak edo zabaltzeko proiektuan dazenak, gehienak resort eredua daukie, barnealdean aislatu-isolatute daz [itsasoa gertu egon barik]: Californiako desertuan,  Abu Dhabin edota Wavegardek be Madriden eta Alicanteko barnealdean [ez kostan, eta beno, kostan egonda be, precisamente Alicante ez da beren olatuengattik ezaguna…] olatuak egiten omen dabil.

Surf resortak ez diz barriak eta arrakasta daukie. Adibidez Indonesia petatuta dau: Balin edota Mentawain super olatu ona daz eta surf resort/trip desbardinak dekozuz, benetako olatuegaz. Dirutza balio dabez bainan tuboak eta mega olatuak bermatuak dekozuz. Piko edo olatu desbardinak eta pilo daz, eta leku beten ez badaz olatuendako kondiziño onak, beste betera euaten dotzue eta gainera talde txikietan. Hau garrantzitsua da, zeren zeu adibidez juan ahal zaz aste bi Hawaiira sekulako dirutza itxita bakarrik hegazkinetan, eta Pipelinen daude 500 surfista…agian pasetan dozuz 5 ordu uretan eta ez dozu olatu bakar bet be hartzen. Edo iristen zaz eta sekulako maretoia dau, handiegia eta ezin zaz sartu.… eta pentsetan dot egoera biak aztertute, olatu artifizialen resort hauek asmatu zirela: kalitatezko olatuak BERMATU ahal izatea modu pribatu beten.

Bainan noski, eta olatu artifizial bet proba barik, ez da bardina olatu artifizial bet eta benetako olatu bet, izan be artifiziala bati da bardina, perfektua edo ia perfektua bainan bardina, eta itsasoko olatuak bati diz desbardinak, erronka da bakotza.

OLATU ARTIFIZIALA GIMNASIOA MODUN

Surfeatu ahal izateko baldintza konkretu batzuk bihar dozuz: aurrena noski, olatu surfeableak behar diz [itsasoa plato ez egotea edo desfasata ez egotea], argitasuna [neguan 18:00etan ilundu dau…beraz bihar eiten baduzu masomenos ordutegi normal betegaz, astegunetan ahaztu surfeatzeaz..eta asteburuen ez badaz olatuak, aste guztian sartu barik…eta hurrengo astean bardina pasa ahal jatzu….] eta gero bigarren maila beten eragiten dauzen faktoreak: marea eta masifikaziñoa modun.

Iraila haseran astegun beten [ez dekot goguen martitzena edo eguaztena zen] oporretan neuan eta Mundakan kondiziño perfektuak euazen. Perfektuak. Gatxa nai kalkuletan bainan 150-200 pertsona egongo ginen uretan. 3 ordu eta 20 min egin nebazen uretan. Olatu bi [kaxkarrenak, itxi zoztabenak] hartu nebazen. BI. Neugaz etorri zen lagunak bakarra. Ia 3 odu eta erdi uretan eta olatu bakarra. Frustantea da. Oso. Tubazoak ikusten zauz, olatu perfektuak, eta hor zaz barruen ikusten besteek zelan gozatzen dabizen eta zeu hor, goxokia aurrean dekozule ezin dastatuz. Eta uda da eta ura epel dau, bainan neguan 14 graduten…

Pues hori…ipiniztazu Mundakako tuboa artifizialean eta orduko 100 euro pagatu bihar badotaz be enai Mundakara itzultzen en la puta vida.

Olatu artifizialen negozioa, neuk gimnasio beten modun ikusten dot: publiko orokorrari zabaldute, orduka ordaindute, 10 ordutako bonoegaz edo hileko kuota bet pagatu bihar badot be. Neu enoia Madrideko galdutako ez dakit zein herrita resort betera olatuak hartzen ni por el forro, bainan Wavegardenek Zarautz inguruan dekon olatu artifizialera juango nintzateke de cabeza. Konpentsatzen dozta Barrikatik Zarautzera kotxea hartu, ordubete surfeatu 100 edo 120 eurazo paga eta buelta. Guztiz. [agian gero olatua probetan dot eta mierda bet iruditzen dozta, bainan ikusi dotenagattik, olatua oso oso ondo lortute dau] 

Datuetan: Kellyren olatuak 700 metroko luzera deko [pilo da hori, ia kilometro bet dekozu maniobrak egiteko], altueran metro 2 pasata, 30km/o abiadura [indarra, olatu potentea, adrenalina] eta sekziño edo zati biten egiten omen dau tuboa. PERFEKTUA. Hori bai, orduko 15 olatu bakarrik sotzen dauz. Halan ta be, media ona da, itsasoan jende gitxigaz, 7 bet olatu hartu ahal dozuz orduko… eta uretan jende gitxi kontzeptua gaur egun utopia da. 

Zarautz inguruko olatuak aldiz, 200 metrillo dekoz luzeran, 20 seguntutako olatua [apurtxu bet labur, bainan beno], abiadura ez dot topa Kellyrena bainan gitxiau izango dau, tuboa deko be, altuera diño 1,85 metro [bideoa ikusite txitxikua ikusten da ] bainan hunek ona dekona da 90 segunduko olatu bet sortzen omen dauela [bideoan diño 1000 olas a la hora…una puta lokuraaaaa]

Olas artificiales de dos metros para surfear en las montañas vascas – YouTube

Wavegardeneko olatuen datuak ikusite, ordu beten 20 lagun egon ahal diz perfektamente gure dabizen olatu guztiak hartzen, bakoitzandako 50 olatu urteten diz.

20 lagun x 100 euro= 2.000 euro diz orduko. Egunero bakarrik  4 orduz zabaldute, 8.000 euro diz, x astean 5 egunez zabaltzen badabez: 40.000 euro diz astean, 160.000 eurazo hilean.

Olatu artifizialek daukien ona da ikasteko super aproposak dizela: bideoan diñoen modun “maila” desbardina daukie, ez dekozu itsasoan dekozun arriskurik, ez dozu olatua hartu ondoren remontatu bihar, ez dozu espumarik tragetan, ez dekozu beste surfisten presiñoa eta tentsiñoa …[fijetan bazazte bideoan, reportero madrileñoak taula gainean zutik mantentzen bakarrik daki. Beno, gitxienez taula dezentea deko, pòrk Shakiraren bideoa ikusi dot Wavegardenen eta kortxopaneko taula kutre bet deko….Fijetan bazazte, Aritz Aranburu olatuan mugitzen da, hau da, surfeatu egiten du] 

Hurregaz zer esan gure dotzuet? Pues bakarrik Zarautzen dazen surf school guztiegaz, negozioa einde dauela [Sopelan lagun biendako ordu 2ko surf ikastaroak 110 euro balio dauz eta agian egun horretan ez dau olaturik edo oso handi dau eta 110 paga ondoren itsasertzeko espumetan pasetan dozuz ordu biak ezebez dezente ikasi barik] eta gero, neure moduko EHko surfista eroak kontetan badozuz + Zarautz/Donostia etortzen dizen giri surferregazesk lista de espera izango leuke olatu artifizialak. Horregatik be iruditzen dozta holango olatu bet surfak garrantzia eta indarra dekon leku beten egiteak dekola zentzua, itsasoan be surfetazeko aukera faktiblea den leku beten, ez Madriden. 

Huna iritsi bazaz, merito galanta dekozu, izan be, sekulako txapa urten dozta oraingoan! Milesker!

Erantzuidazu! Mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

ONDA SURFEROAK

Kuku barriro!

Aurreko blog sarrera idazten [35 +] beste anekdota betegaz gogoratu nai eta kontatu gure dotzuet. Txorrada bet da, beste barik, ez espero larregi sarrera huntaz!

Pues oporren aurretik, Andaluziara super mona juateko esperantza eta ilusiñoagaz, ileapaindegira juan nintzen: kolorea emon sustrai baltza tapetako, puntak ebai, ulea hidratatu…

Ohiko langileez gain, neskato barri bet eua biharrien, super gaztetxua, ez dakit udararako kontratatua edo praktiketan euan, bainan ikusi nebanetik liluratute itxi zoztena. 

Tintea emonda zain neuan bitartean zain pues adi-adi neskatoari. Ulea eta makillajea perfekto zabizen [arrastia zen]. Jakizu zenbat ordu ein dauzen hor barruen sartunte eta prestatu barri emoten zabien. Pestaña postizoak, azazkal luzeak fusiaz margotute brillitoegaz, super tunneata goitik behera, baltzez jantzita euan [izan be ez  pekulerak bati biharrien baltzez jantzita egoten diz], bitxi eta konplemento pilogaz…  Super irri polita eta atsegina zabien, eta gaztetasunak emoten dauen txispa eta energia hurregaz. Begiratu eta holango aura bet ikusten neban berangan.

Orrazteko ordua iritsita, neskatua gerturatu zozten.

-Aupi Ane! Soy Noemi [super irria eskaini zozten ispilutik]. Menuda melena larga y k bien cuidada! Menkanta el color, es muy Barbie, y encima con la peli está super de moda! [txiklea mastiketan] K te hacemos? como te gusta llevarlo? [neure modun, tonu pijotxuegaz eiten dau berba]

+ Pues cómo tengo el pelo liso,  pues me gusta con rizos o tirabuzones en las puntas, kon la plantxa o tenacilla, como tu veas. Ya k hemos venido a la pelu, pues k se note.[irri neuk be ispilutik]

-Ummm….y si hacemos mejor unas ondas surferas por toda esta melena estupenda? Ahora con el veranito pega más: playita, rollito surfer …ya sabes! Como lo llevan las influs, super cool pero muy casual y natural [geure garairako berbakeran: arreglada pero informal]… Te va a dar también mucho volumen, movimiento… ideal. Mira. [ateratzen dau mugikorra atzeko patrikatik eta erakusten dozta hunen antzeko argazki bet]

Barre algara urteten dozta, pork argazkiko ule estupendo hurrek ez deko zer ikusirik errealitatean surf egitetik urteten dozun uleagaz : matorrajo bet einde, korapiloz beteta, hondarra salitreagaz pegata, orrazia sartu ezin dozule. Ondas surferas…jajajajaja

Nagusia tarteka begire dau eta enai hasiko neskato maitagarri huni esaten hori ez dela holan eta nondik urten den ondas surferas kontzeptu hori…asik neure irri edarrenegaz eta efusiboki:

+Me parece genial, Noemi. Dale a esas ondas surferas! 

Eta orrazten doztan bitartean eta alkarregaz berbetan gauzen bitartean, ezin dot ebitatu pentsatzea 2003-2004ean jaiotako AneFer litekeela holango zerbait izango zela! 

Amaitu dauenean, goraipatu dot bere biharra, pilo gusta doztala eta oso atsegina dela: “me veo genial! Super guapa! La proxima vez ya sé que lo mio son las ondas surferas” eta konplizitate irri eta keinua egin dotzat. Plazer bet izen da Noemi zeugaz ratutxu hau pasa izana!

Erantzuidazu! Mundu honetakoa naizen ala ez!

PD: Hurrengo sarrera be pentsatuta dekot zeren inguruan idatzi: Olatu artifizialak!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

35 +

Kuku!

Zelan?

Askotan ez dot jakiten zeren inguruan idatzi, eta txio hunek sortu dauzen erantzunak ikusite, azalpentxu [abenturilla] bet idaztea okurri dozta.

(2) Ane Fernandez en X: “#BazkalOstekoTxorradatxuk 35+ dekozunean eta 20-25 urtekoegaz parrandan zauzenean… ??? https://t.co/YuxQn0RW5h” / X (twitter.com)

Batiko modun, gure baduzu pasa eta irakurri. Ongi etorri #AneFer-en txoko hunta. [Gainera And just like that ikusten nabil, eta Carrie modun, idazteak ilusiñoa egiten dozta]

Uste dot la krisis de los 40 ari naeila pasetan 35egaz! [drama, drama , super drama]. Esan gure dotena da, asumitu dotela, gaur egun gazte direnak [20-30 urte] eta neu,  generaziño totalmente desbardinak gazela. Señora nai hizki guztiegaz [plan parranda gitxiau eta plan lasai-paseo gehiau].

Neguan ez dotaz parranda pilo egin bainan, azkan aldietan “ruta” aldatu dogu. Online loans with monthly payments. Haseran poteoa Somotik eta ondo, sintonian, batiko modun, … bainan ya anbienteko tabernatan [aparte k orain gazte pilok botellon egiten dabizela luzez ta gero ya mamata Moma ta horrelakoetara juatez dizela] lekuz kanpo sentitu gaz: musikatik hasite ya ez dela reggetoi komertzial sareetatik ezagutu ahal dozuzen abestiak, baizik eta reggetoi underground  errepikakor totala, Latametik zuzenean iritsi barria, eta dantzatako, geuri señorai, larregi motibetan ez dozkune. [Eta dantza ez eiteko eta lagunekaz gustora berbetako, pues gurago dot taberna lasaiu betea juan kopazo on betegaz mundua, geure bizitzak, konpontzera] eta amaitute “ligatzera” gerturatzen dizen yogurin Rauw Alejandro estetikakoegaz; “Oye, bro… [seré Sis…] te hace unos plata y plomo, ahí, con mis panas?”  Barkatu, bainan neu DIVA bet nai, QUEEN bet [Drama, baina Queen, bati] Neuri, OYE…eta BRO…ez etorri…eta gainera kon mis panas...[argi dau panen laguntza bihar dozule emakume puzka huntako!!!!! jajajajajajajajajajaJajajaja… plata y plomo te voy a dar yo a ti…jajajajajaja]

Beno, k me lio. Total, neguan azkenean urteten ginenean amaitzen genuela inoiz pentsako ez genuen tabernetan, apurtxu bet…zelan esan… de maduritos? de puretas?...agian utziko dogu en anbiente de separados y divorciados 40+ [batzuten++ ;)]

Baina beren abantailak dekoz: musika patxangeroa de los 2000, lasai dantzatako espazioa, komunak garbi, handi, argi eta apenas kola barik, eta mimoz, goxo eta presa barik prestatutako konbinatuak [zumito natural eta guzti…]. Geruturatzen dizenak. Agian da alde gatxa. Egia da taberna horietan jendea ez doiala hurrenbeste ondo pasatzera eta gehaiu doiala ehiztatzera...eta adinagatik hasite, haragi freskoa gaz…

Gero ya udan, herrietako festeetan ibili gaz, txosnatan, grupeto berbeneroetan..eta zorionez batiko anbietean ibili gaz, sintonian, duela 10 urte modun [festetan adin guztietako jendea ibiltzen dela parrandan hori deko ona]. Bainan orduan oporretan juan ginen.

Cadiz. Urteten dogu  a komernos la notxe aurreneko gauean, ezagutzen genuen zonatik, beste urtetan super eroso ibili izan gazen zonan. Eta hor denetik dau: autoktonoak, giriak, Madriak, euskaldunak noski, Sevillanoak, … bainan gazteak…eta oso-oso desbardinak. Ya ez zen musika bakarrik,  guztien estetika zen, edateko modua edo edariak, tragoak eskatu eta ordaintzeko modua, zelan mugitzen ziren, zelan erlazionetan ziren…DENA!!!!!

Eta emakume bi hauek gaz geu!!!!!: flipetan denagaz, goitik behera outfit guztiak ikusten, alde betetik bestera begira aho zabalikezebez ulertzen ez dabizen amona bi modun!!!! jajajajajajajajajajaja

Eta ya komentario amuma totala. Ikusi genuen neskatu bet holango soinekoagaz, eta esatetzat lagunei: jode! Neu batzuten manga bariko kamiseta normal bet jazteko, sartzen dot besoa kuellotik eta hor ibiltzen nai kontorsionismoa tope eiten, kendu eta barriro jazteko… soineko hori jantzi biharko baneban egun bi arinau hasi biharko neban eta gainera ziur dislokatute amaituko nebala !!!!!!

Erantzuidazu! Mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

PAGA

Kaixo!!!

Zelan?

Pues azkanean topatu dot tartetxua eta zer idatzi, zuoi kontetako! eta aurreratzen dotzuet DRAMA datorrela !!!!! [jijijijijijijijijiji]

SanJuanetan Barrikako jaiak izaten diz, eta zapatuan iada erretiro orduan eta apurtxu bet txispi, lagun betek dena apurata komenta zozkun hurrengo egunean familia bazkaria eukiela eta konturatu zela ia diru-fisiko barik euala eta zelan emongo zotzan paga lobiei domekan!

-Paga emoten dotzazu lobiei?

+Bai, noski! ikusten dotazenean bati! Zeuk ez, Ane?

Pues ez….egia esan ez dozta inoiz burutik pasa… Beraiekaz nauenean hortik pues noski erosten dotzatela bizio guztiak: txutxeak, izozkiak, pintxoak, …edo dena delakoa, baina dirua-dirua holan ez dotzat inoiz be emon..…..opariak bai…ba zerbait ikusi badot beraien gustokoa pues erosi eta emoten dotzat…bainan dirua…ez…beren gurasoak emoten dotzabe eta geure aitak be… umeak diz…zertarako bihar dabez diru gehiau ????

Eta momentuan grazia ein zozten egoerak, katxondeora hartu neban, barrez rekolekta egin genuen denen artean lagunaren lobiendako pagandako eta domeka goziean memea eta guzti bota neban...

Bainan gero domekaro modun gurasoenera juan gosaltzen eta apurtxu bet neban pagaren kontue buruen... eta nebei galdetu notzan, diskrezioz 3rok bakarrik mahian gazela : “Zuok umeei paga emoten dotzazue?” [neba Aitorrek Ionen umeei, eta neba Ionek Aitorren alabari]

-Bai, domekaro [Aitorrek] – Bai eta Maleni neuk be tarteka pagaz aparte, propina bereziren bet be emotentzat , beren gauzetarako…12 urte dekoz ya…ez da umea… [Ionek]

+Bai????? Zelan? paga eta propina tarteka ???? Para k se kompre tops en el Bershka??? Neuk ez dotzat inoiz be xentimorik emon !!!! [eta Ane, non bizi zaz, ilargian? Domekaro hemen diru-transakzio-trafikoa itzela eta zeu kontura barik????]

Badakigu….

+Badakizue? Izeko kutre-xuhurra dela komentetan dozue zuon artean, alan????? Hori abisatu eiten da! Ane…osaba-izeko moloiek paga emoten dabez!!!!!

12 urte izeko naiela, 12 urte pentsetan izeko moloia naiela, eta izeko kutre- xuhurra nai!!!! [DRAMA, DRAMA, DRAMA!!!!!!]

+Eta beste osaba-izekok be paga emoten dotzabe? [neben bikoteen anai-arrebek]

-Ba, bai…ikusten dabizenean…ez astero, bainan bai…

+OMG!!! OMG!!!!!!! OMG!!!!!

A todo esto, badakizue zelan diz umeak… helduak berbetan dauzenean, hor daz urrunean bainan antena jarrite…eta gerturatzen da mahaira txikitxuena,  Nora, eta saltetan dau geure little ondarrutar sardinerak…

– Izeko!!!!!….ez da ezebez pasetan… mundu guztiak ez deko diru bardina…eta zeuk…pues zelan ez dekozun umerik eta…pues diru gitxiau badekozu...ez dau inporta…

+ Izeko pobre da????? [neure aurpegia ya zen un poema… izeko ez da xuhurra…izeko POBRE da umerik ez dekolako?????? BZO!!!!! ]

Pobre-pobre pues agian ez….bainan ez dekozu familia, eta familiek diru gehiau daukie… [begiratzen zozten enplan, izekooooo hori badakizu…gizarteak holan funtzionatzen dau, ez dot neuk asmatu!!!!…]

[Aber, 6 urte dekoz eta normala da gauzak beren modure interpretatzea…eta ulertzea…eta puntu positiboa berarendako: behintzat konziente da pertsona guztiek ez daukiela diru bardina eta nahiz eta paga ez emon, ez dako inporta]

Aitxitxa Juanek aitatxok bainan diru gehiau deko… familako goikoa delako... [eskutxuagaz tetxua seinañetan] “

[Aitxitxa Juan el patriarka…el k maneja…]

[a todo esto, hemen, la little sardinera, pobrea naiela uste dauenak, bati-bati pintxo bi eskatzen dauz, besteok bakarra jaten dogunean eta sumito natural...garestiena…ni mosto ni letxes…la sibarita…]

Neu ya berba barik. Ez nekien zer esan…Nebei begira…Ion deskonetan malkotan [Noraren aita eta azalpenak emon bihar zabizena], Aitor barriz, ya apuragotuagoa baina isilik, konziente, egoera DRAMA ari zela bilakatzen neurendako…aitxitxa Juan, alias el Patriarka k maneja,  be urrunean entzuten adi-adi bainan isilik be,…eta beste loba biak gerturatzen diz mahaira.

Aitxitxa Juanek paga emoten dozkunean, zeure partez be emoten dozku: amuma, zeu eta bere partez – Esaten dozta Malen, zaharrenak.

Falta zena! Pobrea seme-alabarik ez dekotelako eta gainera 35 urtegaz ondiño guraso dependientea!!!!!!  [DRAMA, DRAMA, DRAMA!!!!!]

Neu ya txarto ipinita, izerdi larriagaz... eta gitxiena espero nebana, Peru [Ionen zaharrena, lobietan erdikoa], gerturatzen da, besarkatzen dozta eta suabe-suabe esaten dozta baju belarrira: “izeko, ez ipini triste…badakigu pilo maite gaituzule,  plantxutxiak eiten dozuz geugaz!!! “ [plantxutxi berba neuk erabiltzen dot beraiekaz, geure arteko berba da]… eta MORI DE AMOR !!!!!!!!

PD: Ez notzaben pagarik emon, entre otras cosas, normalean gurasoenera kartera ez dotelako eruaten...[jejejejejejejeje]

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

3 TELESAIL GOMENDIO

Kaixo!!!

Zelan?

Aurrekoan telesailen inguruko sarrera gustokoa izan zela, blogari be bizi apurtxu bet emoteko, pues asteburu apurtxu bet euritsu huntako, 3 telesail gomendako dotzuet gaurko huntan. 

1- LA CAZA

Doan dekozue TVE PLAY-n  ikusteko. Untxe momentun 3. denboraldia botatzen ari diz [ez dot ikusi, zain nau amaitzeko jarraian ikusi ahal izateko. Oker ez banau, hurrengo astean toketan da azkan kapituloa]. Aurreneko biak osorik daz, bakotzak 8 kap dekoz eta istorio nagusiak independienteak diz, nahiz eta protagonisten arteko harremanak eta kontu batzuk badaukien jarraipena, bainan beno. Generoa inbestigaziño-poliziakoa edo da eta liburu batzuten dau oinarritute.

Aurrenekoa MONTEPERDIDO da, Huescan kokatute, mendia eta Pirineoak eta horrelakoak gustoko badozuz gustako jatzu [neuri ez doztabe graziarik egiten bainan gozatu neban paisaiegaz eta lokalizaziñoegaz].

Argumendua: Herri beten neskatu bi desagertzen diz eta 5 urte pasata horietako bet aurkitzen dabez, bizirik. Zer gertatu den, nok bahitu zabizen eta non dauen beste neskatoa da trama nagusia. 

Bigarren denboraldia  TRAMUNTANA da, haizeari eiten dotza erreferentzia eta Mallorcako barnealdeko herri beten kokatzen da. Hemen be parajeak eta lokalizaziñoak primerakoak. Herrian oso estimatua den gizon bet akatzen dabez 3 neskatoen aurrean eta hortik abiatzen da inbestigaziñoa eta argumentua, baina asuntoa konplikatzen doia: orfanato bet, akojida familiak, irlako botere eta dirunak, abusoak…

Sara eta Diego [poli protagonisten] arteko rollotxuak be puntuak emoten dotza serieari. Sararen papera, super iruditzen dozta, Megan Montanier aktorea [30 monedasen be ikusi genuena]

Esan bezala, orain GUADIANA ari diz emititzen eta deseatzen nau ikusteko.

2- ENTREVIAS

Hau, Telecincon  emon zabizen, beraz, pentsetan dot MITELEn doan ikusteko aukera egongo dela. Tenporada bi emon dabez momentuz bainan 3.a be egingo dabizela irakurri dot. Tenporada bakoitzak 8 kapitulo dekoz.

Bigarren denboraldia ez dot amaitu bainan aurrenekoa amaitu zenean, mas o menos, trama “erdi zerratute” gelditu zen, beraz, espero dot bigarrena be holan amaituko dela, nahiz eta argi dauen, pertsonaiek jarraikotasuna izango dabizen.

Argumentua: Madrileko  auzo “txungillo-marginal” beteri egiten dotza erreferentzia izenak. Langile auzoa, droga, pandillak, biolentzia, urte pilo auzoan bizitzen daroazen bizilagunak eta orain etorritakoak…

Itziar Atienza ikusi ahal dozue poli jefa modun bainan papelazo hoberena Luis Zaherak egiten dau [pilo gusten dozta aktore hau. As bestas ondiño ikusi barik dekot]. Jose Coronadok be oso ondo eiten dau. Beren urtera fatxorroek irri bet bainan gehiau atera doztabe.

3- SIN HUELLAS

Hau Amazon Primen ikusteko dau. Hemen be 8 kapitulo diz bainan hasiera eta amaieragaz. Pilo gusta zozten agian delako mas komedia. Emakume prota biak zoragarrixak diz: Desi ijitoa eta Cata mexikarra.

Une oro mila mobida pasatzen diz, egoera super eroak eta surrealistak, persekuzioak, tiroak …super-super entretenigarria eta dibertigarria.

Argumentua: Garbitzaile bi lujozko etxe bet garbitzera doiaz eta hildako betegaz aurkitzen diz. Ospa egiterakoan poltsa bet hartuten dabez kontura barik eta barruan diru pilo deko. Noski, polizia, hiltzailea eta diruaren jabeak beraien atzetik hasiko diz. Hor hasten da ihesaldia eta mobida guztia.

Kontatuko doztazue!

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

TWITCH, YOUTUBE, TIKTOK…NON DAGO EUSKARA?

Kaixo irakurle!

Zelan?

35 udabarri beteko dotazen huntan, gazte eta señoraren arteko marra estuan nabilela, uretan, olatuetan, adin guztietako jendeagaz egiten dot topo, 16 – 25 urte ingurukoei entzutea [eta galdetzea] pilo gustetan dozta, asko ikasten baidot beraiekaz.

Eta noski, elkarrizketa ia-ia guztiak [beraien artean eta besteokaz] gazteleraz diz eta ia gehienok ikastolan ikasitakoak gaz. Euskaraz dakite? Bai. Euskaraz bizi dira? Ikastolan edo Unian eta etxean agian, bainan aisialdian… ez. Eta mila arrazoi egongo diz [neu enai hizkuntzalaria eztabe soziologoa] bainan bai konturatu nai aisialdian kontsumitzen dabizen gauzetan euskarak [ia] ez dekola presentziarik: zenbat reggaeton dau euskaraz? Badau La Isla de las Tentaciones-en antzeko saiorik euskaraz? Badau gazteei zuzendatuko euskarazko telebistarik? Serierik? [Elite edo Euphoria moduko serietaz ari naiz, ez Goazen! umeendako gehiau dela gazteendako baino] Pelikularik?

Eta agian eduki hauek iada zaharrunoak diz beraiendako…orain ez dabe telebista ikusten, orain Netflix edo antzekoak ikusten dabez,  Twitch, Youtube, edo orduak eta orduak pasatzen dabez TikTok eta Instan…

Eta euskara pur(o)etak esango dabez, eduki horiek mierda dizela, edo Naufragoak saioan modun partehartzaileen euskara maila eskasa dela, bainan zer gure dozue esatea, hobe maila eskasa ebezez baino, eta bro!, mierda hurrek aurreiritziz beteta dauela uste dot.

Guztiok entzun doguz Ibai Llanos, Rubius, … bainan badakigu benetan zer egiten dabizen? Milloika gazteek jarraitzen dabez, zerbait ondo egingo dabez hurrenbeste jende erakartzeko, ezta?

Pues erdi señora den hunek ya hilebete batzuk daroa mierda hori ikusten eta mierda hurtan murgiltzen , eta zer gure dozue esatea… Menkanta! eta pilo botetan dot faltan euskaraz horrelako gauzak egotea. 

STREAMERRAK-TWITCH/YOUTUBE-LARIAK

Orokorrean, iruditzen dozta arrakasta daukiela oso naturalak eta espontaneoak dizelako: gazte berbakera, hizkuntza zuzentasun barik,  beren palabrota, diar, barrehasarre atake… guztiegaz, zeure kuadrillako edonor modun. Beren jerga propioa daukie.

Bideojokoetan bakotzak badeko beren espezialitatea, bainan gainontzeko edukietan guztiek jorratzen dabez antzerako edukiak: bideoak ikusi eta komentatu  ikusleen partehartzea sustatzen dabizen jokoak,  janaria probatzen dabez [Txutxe, goxo, txokolatina, snack, edari… japoniarrak, mexikarrak…]…eta noski, norberaren bizipenak, experientziak, anekdotak, egunerokoa…kontatzen dabez.

Eta salseoa… Hemen dau salseo tope! Beraien artean mila mobida sortzen diz [The Grefg eta Willyrex super lagunak izatetik orain ez diz sopertetan…], mila polemika sortzen diz beraien inguruan [El Xokasek twitterreko perfil faltsuak sortu zabizela mierda zabaltzeko…] eta noski, hori be komentatzen dabez. Azkan finean beraien artean be ezagutzen diz, streamer kuadrilla osatzen dabez, eta polemika pizten denean, guztiok gauz pendiente Ibairek zerbait komentatuko dauen edo ez, Auronek zelan bere burua justifikatuko dauen …Salseooooo

Iruñe Arkkuso bai aritzen da Twichen euskaraz eta Youtuben be ikusi dotaz beren bideoak, eta badakit hortik dauela euskarazko komunitatetxoa [jokoan ikusi dotaz gehien bet], Pilula Gorria izeneko elkarrizketa saioak be ikusi dotaz…bainan oso gitxi eta maila super apalean.

Uste dot erakundeek hemen inbertitu biharko zabizela pasta, eta animatu gazteak Latam [beraiek esaten dabizen modun] eta Espainian egiten dabizena hemen eta euskaraz egiteko. Sortu zeure kanala euskaraz, zabaldu, kurratu, eta geuk emongotzu pasta, eta komunitatea indartzen eta zabaltzen juango da.  Euskazko Luisito Comunica, Tamayo, Viviendoenlacalle, Ibai, IlloJuan…bihar doguz duda barik....[eta emakumeak, zeren hemen be oso emakume gitxi daz aurreneko lerroan…]

PODCAST- TERTULIA-ELKARRIZKETA BISUALAK 

Neuri podcast formatua gustetan dozta ikusteko, ez soilik entzuteko. Korri edo paseoan banau entzuteko gurago dot musika, berbak entzun baino eta biharrerako edo etxeko biharrak egiteko be gurago dot musika, bainan sofan lasai jarri eta gustora ikusten dotaz podcastak: The Wild Proyect, Alex Fidalgo , El sentido de la birra… [neurendako ez da bardina elkarrizketa bat ikustea eta entzutea edo bakarrik entzutea]

Gaztean bai ikusi dot youtuben podcast bet, Klak izeneko beste podcast kanal bet, eta Naizeko Zarramarra [oso ona portzierto, rollo elkarrizketa, informal, umoreagaz, interesgarri eta super amenoa].

EITBn podcast pilo dauz, eta EITBk dekoz baliabideak soberan hauetako erdiak bisualak egiteko eta youtubera igotzeko. Hemen be  bihar doguz euskarazko Jordi Wild moduko todologo apurtxu bet pedante bainan super maitagarriak!

TIKTOK, REELS, REDDIT ETA POSTUREOA

Hemen ya denetarik dau. Hemengo fauna anitza da, edukiak be de todo komo en botika. [Streamerrendako, TikTokerrak bigarren mailako eduki sortzaileak diz] Inglesezko terminologia pilo manegatzen dabez: Haul [unboxing ya modaz pasa da] , get ready with me, try on, Story time...[nonok azalduko dozta gaztelerazkoetan #lentejas nondik datorren?]

TikToken denetariko bideoak daz, euskaraz be bau zerbait bainan dauen eduki eta sortzaile piloagaz konparata, ez dau ezebez. Insta neuk ez dot manejatzen bainan bai ikusten dot TiKTokerrak be Instan dauzela [antza, markegaz kolaboratzeko, monetizatzeko…instako jarraitzaile kopuruak kontetan dau gehiau]. Reddit be pilo aipatzen dabez, bainan hori be ondiño ez dot arakatu.

TikToker bi aipatuko dotaz: Besugoboss: [izenagaz ya konkistatu zozten] TikTokeko bideo graziosoak hartzen dauz eta komentarioak irakurtzen dauz, eta barrez lehertzen da, eta geu, beragaz. Sinplea bainan arrakastatsua. Eta maitemintuta doztan Patricia Fernandez: Eduki kulturalak, literarioak, historiakoak…modu freko, gazte, reggeaton abestiak aipatuz…jorratzen dauz. Pilo balio dau neskato hunek. Super ondo. Hauen bien bideo motak euskaraz ezin daitezkela egin ezin da esan.

Gazteek zer gure dabez? Eduki sortzaileak izan. Zertarako? [Pasta irabazteko???? Ospea????] Euskaraz ezin dela monetizatu?…ados…ba erakudeek monetizatu dezatela euskarazko eduki horiek. Orduan bai egongo ziren TikTokerrak euskaraz, instagramerrak, influenzerrak…

MISTERIO-KRIMEN KANALAK

Eta hau ya neure gustu propio pertsonala da, hemen ez dotaz gazteak inplikatuko. Gai poliziakoak, krimenak, konspiraziño kontuak, epaiketa famatuak…pilo gustetan doztabe [eta gehitu ahal diz OVNI edota abistamientoak, Area 51, Ilargira iritsi ginen edo ez, unibertso-errealitate paralekoak, Randonautica APPa…] hurren inguruko youtube kanal pilo jarraitzen dotaz: Los misterios de Lada, Nekane FlisFlisher, WildHater…

Bihar dogu nonor euskaraz ustezko Madeleine Mccann polakarraren inguruan kontatuko dozkuna, edo Kote Cabezudo auzia azalduko dozkuna, Nafarroako ez dakit zein herritan ibaian agertu zen gorpuaren inguruko kasua azalduko dozkuena, edota Artxandan ONVIak ikusi izan diz???…

Gazteak sareetan daude, eta euskarak sare guztietan egon bihar dau. Euskaraz bizitzeko, euskarazko edukiak bihar doguz.

Txapa edarra botata…  Erantzuidazu! Mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

PD: Erakundeak pasta jarri biharko leukebela azaltzeko, Argiako artikulo hau itxikotzuet abidibe modun. Antza, pandemia zela eta, 2021eko amaieran, Eusko Jaurlaritzak 5 milloi euro banatu zabizen [ulertzen dotenaren arabera normalean jasotzen dabizen diruaz gain] hainbat medioendako. Diru hurregaz, 200 gazteei urtean 25.000 eurazo ordaindu ahal diz, euskarazko edukiak sortzeko.  

“Euskarazko hedabideak ez dira dirulaguntzak jasotzeko aukera gutxien dutenak” (argia.eus)

ZINEA

Kaixo irakurle!

Zelan? 

Aspaldian zinera juan barik, eta, pelikularen inguruko hausnarketatik at, zinera juaten naien bakoitzean izaten dotazen sentsaziñoak eta gogoetak, zuokaz konpartitu gure dotaz. Batiko modun, gure badozue, pasa eta irakurri!

TAKILLA

Badakit jende aurrean bihar egitea oso gatxa dela, badakit jendea aguantatzea oso gatxa dela, badakit jendea eta errespetu falta askotan sinominoak dizela, eta ez dakit bainan suposatzen dot, bertoko bihar kondizioak be oso gatxak dizela, bainan neure “Kaixo, gabon!” efusibo-sinpatikoari “DIME” nazka tonu robotikoak, gogorarazi zozten zinera juan nintzen azkan aldietan erabaki nebala jatekoa etxetik eruatea eta sarrerak internetetik erostea, uneko Miss Sinpatiagattik intimidatute ez sentitzeko.

Izan be, aurrean dekozun langilearen erantzun siku, automatizatu eta monosilabikoen [edo asko jota berba bakarrekoek: Fila? Palomitas? bebida? 19,90. Tarjeta? SIGUIENTEEEEE.…] atzean pertsona bet edo robot bet dauen zalantza sartzen jatzu. Duda barik pertsona bet da, sikiera robot bet programatua egongo zen “Kaixo, zer gure dozu?” “Eskerrik asko! agur” esateko. 

ARETOA

21:50etan erosi dotaz sarrerak, pelia 22:00etan hasten da. Aretora sartu eta goian, multzo bakar beten, 10 pertsona dauz asko jota. Azkanango ilaran, 1 eta 2 eserlekuetan gaz eta justu 3 eta 4 okupata daz. Eserlekuak aukeratzen dauzen takillako lagunak Covidagaz babes distantzia terminoa ez zeuan ikasi.

Negua dela eta abrigoa, bufanda, txapela, poltsoa eta noski, erosi dozuzen palomitak 2 orduz mantalean izan bihar dozuzela ez da konturatu. 10 sarrera bakarrik saldu dauz geuk erosterako eta guztiak  3 lerrotan alkarregaz juntu-juntu ipini dozkue, tartean asiento bakar bet libre itxi barik.

Hurrenbeste kostatzen al da fila aukeratzerakoan esatea lerro hori nahiko beteta dau eta beste lasaiau beten ipinikotzuet? Edo ezebez esan barik butaka bet libre itxi eta hurrengoak emon? Ulertu ahal dot hori ezin dela egin aretoa beteta badau, edo 150 sarrera saldu badauz dagoenekoz…bainan esk ez ginen ezta 15 lagun egon!!!

JENDEA, GIZAKIA, ERRESPETUA

Ahal badan azkanengo lerroan eta pasilloan eskatzen dot sarrera. Zegatik? [ez da lotea emoteko… 🙂 ] Ba hanka luzea naielako eta holan hankak pasillora atera ahal dotaz aurrean nonor ipintzen badan neure belaunak bizkarrean ez izateko edo mugitzerakoan beren butakan ostiak ez emoteko. Zelan jendeak ez dauen konsideraziño bardina izaten, azkan lerroan zelan atzean ez dekozun inor, pues ostikoak eta meneoak ekiditzen dozuz.

Neu super puntuala nai edozein egoeratan. Porloksea berandu iritsi bihar banai, aldez aurretik eta denboragaz abisetan dot. Gainontzekoa errespetu falta iruditzen dozta. 19etan gelditu eta etxetik 19etan urtetzen dena ez da pertsona, enjendroan gelditu zen!

Pues zinean bati dau nonor 20 min beranduago salan sartzen dena. Sala osoa ia hutsik ikusi arren eta nonor molestatu barik harrapatutako lehen eserlekuan jesarri biharrien [zer uste dozu, 25 minutu ondoren zeure moduko beste 50 enjendro sartuko dizela alan????], takillako majiiiiisimak emon dotzan eserlekuan gure dau jesarri, eta noski, badakizu, takillako majiiiiiisimak zuokaz, enplan kuadrillan ipini dauela.

Eta han dator, goraka, azkan lerrora, zeuregana, mugikorreko linterna zeure aurpegiari enfoketan…  eskua palomita grasillagaz dekozula, altsa eta lurrean itxi bihar izan dozuzen abrigoa, poltsoa, bufanda eta gorroa hartu malabarista modun, palomitak bota barik eta han doia pasilloan barrena….eta minutu bet beranduago badator bueltan beren linterna-fokoagaz, “perdon, perdon…esk la butaka 12 queda al otro lado…” eta barriro altsa eta jaso abrigoa, bufanda, poltsoa, txapela eta urre prezioan ordaindu dozuzen palomitak, beren argiak erdi itsu itxi dotzule.

Eta gero dauz, peli osoa berbetan pasetan dabizenak, edo aspertuta dauena eta mugikorrari begira hasten dena pantallako brilloa topera dekola [ia 9 euro ordaindu dauz Insta begiratzen egoteko] eta hoberenak, ezin itxi apitatu barik, aretotik 10 bider sartu eta ateratzen dizenak: pirrilera deko? Inkontinencia urinaria?  edo ordu biz asteburu gau beten ekiditu ezin dauzen telefono deiak? Misterio….

Erantzuidazu! Mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

 

 

SHAKISALSEO

Kuku barriro!

Justu sarrera barria bota eta orain be barriro beste bet! [gero agian 10 aste pasako dotaz ezebez idatzi barik….] Bainan esk Shakiraren fan modun, abestiak sortu dauen salseoa ezin neban aipatu barik itxi !!!!! [eta bai, salseoa maite dot, ez dot ukatuko!!!!]

Abestia musikalki ona edo gatxa den enai sartuko [eta uste dot mundu guztiari letra bakarrik interesa dakola, eta neurri beten penutxi emoten dozta, izan be abesti hunegaz ez da baloratuko Shakira artista modun, musikari modun…] bainan bai letra aztertu dot, eta hemeroteka be bai….

Hemen itxikotzuet abestia letragaz, nonok ez badaki zertaz ari naien: 

SHAKIRA || BZRP Music Sessions #53 // Letra + video oficial – YouTube

Duda barik, Shakira Queen totala da eta duda barik, gure dauen abestia egiteko eskubidea deko. Punto.

Halan ta be, neure uste apalean, abesti hunegaz, apurtxu bet elegantzia galdu dau.

Hasteko, Piquegaz seme bi dekoz: biak urtarrilean jaioak, zaharrenak 10 urte bete bidauz eta txikitxunak 8. [ya ez diz hain umeak eta guztia ulertzen dabez] Umeengan pentsatute, ez da xamurra zeure amak, zeure aitari holango abesti zuzen bet eitea eta hurrek sortzen dauen oihartzun mediatikoa. Abestia hor betirako geldituko da

Clara abestian sartzea be ez dozta bapez gusta. Tipoa txarto portatu da, ados, bainan hor tipak ez deko errurik, eta abesti bet egin gure badozu zeure ex-aren kontra, aipatu EXa, bainan inguruneak hor ni pintxa ni korta.

Irakurri dotenaren arabera,  Piquegaz hasi zenean Shakira orduko Clara zen, Piquek beste bikote bet zeukielako [eta ezagutu zirenean be Shakirak 11 urteko beste erlazio bet zeukien]. Gainera konparaketa hori emakumeen artean, ez dozta gustetan: neu nai Ferrari bet eta beran da Twingo bet… Txo, Shaki! Konparatu Piquegaz, baina itxi neskatua pakean [a todo esto, neuk gurago dot Casio bet Rolex bet baino…Ez dakit neuk Rolex betek zenbat bañu aguantatuko zozten…jejejejeje]

Minduta eta amorratute egotea ulertzen dot pilo, bainan ez dot uste sorpresan harrapatu izan zotzanik, izan be, jarrera hauek bati errepikatzen diz: adarrak, engañoak, abusoak, gizurrak, irainak….inoiz ez diz gertaera aislatuak eta bakarrak izaten, bati diz jarrera errepikakorrak, izaeraren patroiak diz… Shakiragaz egin bazeban eta argi euan Shakirari be egingo zotzala arinau edo beranduau.

Eta azkanik “itxi zoztazun suegra bizilagun modun”. Beren momentuan onartutako zerbait izango zen, ezta? Uste dot Shakirak nahiko independentzia ekonomiko zeukiela  eta nahiko nortasun be esateko: Txo, gurago dot beste nonon bizi eta ez zeure gurasoen alboan…

Drama Queen modun, neuk be seguruenez egingo neban holango mendeku edo despetxá abesti bet, bainan agian letratan sutilagoa, metafora gehiaugaz, Piquek berak ulertzeko modukoa, bainan agian ez hain ageria publiko orokorrandako. Shakirak 30 urte bainan gehiau daroa musikan, gaitasuna eta experientzia soberan deko Pinkendako zerbait mingarria eta zuzena eiteko bainan gainontzekoendako hain ageria ez izateko…

Fakturatu, bai fakturatuko dauela abestiagaz, bainan iruditzen dozta denboragaz, faktura be pasako dotzala. 

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com