UNFOLLOW

Kuku! Kaixo! Zelan zazte? Ondo espero dot!

Gaurko huntan be Txioladiako gai bategaz nator: Unfollow-ak [lehen pentsetan neban neure habitat naturala itsasoa zela, eta orain uste dot anfibioa naiela, txiolandia be neure habitat naturala bihurtu da be bai!]

Badakit dauzela aplikaziñoak esaten dabizenak unfollow-ak bainan ondo egongo zen Twitter berak, jarraitzaile barrien notifikaziñoa abisatzen dotzazun modun, pues unfollow-ak be abisatzea. Menganitok ya ez dotzu jarraitzen.[Ene ba!!!!!!….zelan ezetz????? DRAMA]  Puntazoa izango zen.


Zer gure dozue esatea, neurendako unfollow gehienek jarrera super infantila daukie atzean. Askotan pentsetan dot ea txiolandian pertsona helduak gauzen edo neure lobak bainan inmaduragoak ote gazen… [neu lehendabizikoa!!!]

Jarraian, neure esperientzia pertsonalean oinarritute, unfollow mota ezbardinak azalduko dotzuet:

PINPON UNFOLLOW-AK

Follow, unfollow, follow, unfollow, follow, unfollow… [follow idazten doten bakotzean FOLLO etorten dozta burure…bai, badakit, fatal nau!!!] Ez dakit zegattik, bainan izen batzuen notifikaziñoa “JARRAITZEN DOTZU” behin ta barriro agertuten doztabe.

Zer pasetan da? Jarraitzen hasi dozta, ez dako gusteu idatzi doten zerbait, unfollow egiten dozta, beste txorradatxu bet ikusten dau, gustoko dau, barriro follow…eta holan eternamentean ???

Izan leike be, boomerang followa izatea. Jarraitzen dotzut bainan bueltan zeuk jarraitzekotan, eta ez badoztazu jarraituten, unfollow. Eta behin eta barriro ahalegintzea… Benga, barriro follow jarraituteko [eoooo…eoooooo …berton nau…existitzen nai…eooooo]. Egun bitara followerrik ez. Eta barriro unfollow,eta holan sekula sekulorum…

MENDEKU UNFOLLOW-AK

Neure gogokoenak. Nonogaz liskarra izan dozu txiolandian, eta mendeku modun, UNFOLLOW UNTXE MOMENTUN pesau!!!! Zelako gustora geldituten zazen SEGIR botoiari emon eta galdetzen dotzunean: “DEJAR DE SEGUIR A FULANITO???” eta BAI!!!!!!!!!!!! botoiari emoten dotzazu, sadisfaziño bategaz… Orgasmikoa! Zelako plazerra!

Badakit mendekua ez dela sentimendu ona, bainan zer gure dozue esatea, batzuten Drama Queen betek mendeku apur bet bihar dau.

Noski, beren unfollowa espero bihar dozu, Enplan umeetako REBOTA, REBOTA Y EN TU CULO EXPLOTA. Gogoratzen?

Ez badotzu unfollow egiten, la has kadado, zeuk bainan elegantzia eta klase gehiau dekola adierazi dotzu, eta Drama Queen-etik Drama Txonira pasa zaz!!! Beraz, hatzak gurutzatu eta ea unfollow eiten dotzun!


KONFUSIÑO UNFOLLOW

Asko gara Fernandez, eta Ane be ez da izen exotikoa. Badakit. Pasa dozta nonogaz pilo interaktatu, rollo ona izan, eta denbora batera konturatu beraiek pentsatzen zabiela beste AneFer bategaz ari zirela berbetan, eta jarraian unfollow.

Ez bazaz ezagutzen doten Ane, ez dotzut gure jarraitu. Pues oso ondo!

[Neurendako txiolandiak dekon onena da, jende jator barri pilo ezagutzeko aukera emoten dotzula. Bainan antza, batzuendako zirkulo zerratua da, kuadrillak modun, izan be txiolandian grupito asko dau…]


KUPO UNFOLLOW

Txiolari moloi bet izateko, jarraitzen dozuzen txiolari kopura mugatua izan bihar duzu, hau da, adibidez, La resistencia saioko twitter kontuak pertsona bakarra jarraitzen dau [Roger Federer tenista], Beyoncek 10 bakarrik jarraitzen dauz…eta geure artean be, hainbat txiolariek, jarraitzeko kopuru bet daukei: ez dotaz 300 bainan gehiau jarraituko, edo 500 edo 1000…eta kopuru hurtara gerturatzen dizen einean GARBIKETA egiten dabez.

Sartu SEGIDOS-en eta aztertzen dabez:

– Aber aber… Uyyyyy…hunek ez dozta jarraituten? UNFOLLOW

– Eta hau nor da? Zegattik jarraitzen dot? 157 jarraitzaile bakarrik dekoz. Ez da inor inportante. UNFOLLOW

– Eta hau? Ez dau txiokatu urtarriletik. UNFOLLOW. Bet gitxiago

– Ene! La pelma de las txorradatxus. UNFOLLOW

Eta mutiko hau? Ez dakit nor den, bainan ez da itsusia… Aber , aber txioak….argazki gehiau dekoz?…. ummmm zenbat kendu dotaz? 234 noia .. 250era ondiño margena dekot….ummmm bale, momentuz itxiko dot…beren puntutxua deko eta….


EGITEN AUSARTUKO EZ ZAZEN UNFOLLOW-AK

Esaldi beten laburbildute: ez dago obariorik/potrorik unfollow egiteko. Harremanak gatxak eta aldakorrak izaten diz, eta txiolandian dauen hurrebesteko gorroto eta protagonismo goseagaz, harremanak be konplikatuak diz.

Pasa leike, nonor haseran ondo jaustea, bainan denboragaz ez aguantatzea, eta apuro emoten dotzu unfollow egitea. Amankomunean lagunak dekozuz, eta ez dozu lagunen arteko dramarik sortu gure, edo maila profesionalean edo pertsonalean ezagutzen dozu, konpromezu sozial bet dekozu beragaz, edo gatxena, UNFOLLOW eginez gero kontuak eskatu ahal dotzuz eta ez dekozu adoderik konfrontaziñoetarako …[#AneFer horretarako koldar hutsa da]

Bainan lasai irakurle, SILENCIAR CUENTA existitzen da. Berak ez dau jakingo isilarazi dozule, eta ez dozu time-linean gehiau ikusiko. Salbaziñoa da, oso gomendagarria zeure osasun mentalandako !!!!

IZORRATZEN DABIZEN UNFOLLOW-AK:

Liskar zuzenik ez dozu izan pertsona horregaz, eta aspalditik alkar jarraitu bazazte be,  interakziño uneak izan dozuez, eta nolabaiteko harremana, bainan egun beten beren perfilean sartzen zaz eta konturatzen zaz zeuk jarraitzen dozule, bainan berak momenturen beten unfollow ein dotzula.

Eta galdetzen dotzazu zeure buruari: zergatik? Izan be, unfollowak bati deko arrazoi bet [zentzuduna edo zentzubakoa, bainan bati dau zergatik bet]. Orokorrean, pertsona hurrek unfollow horregaz zerbait adierazi gure dotzu: ya ez nai zeure laguna. Argi eta garbi. Ez dot gure zeure jetoa neure time-line-an ikusi gure.

Zer pasa da? Agian idatzi dozu zerbait gustatu ez dakona; edo ipintzen dozuzen gauzak iada ez dauz gustoko; edo beren grupitoko liderragaz izan dozu liskarra eta artalde-lamekulos modun unfollow egin bihar izan dotzu; edo bere kupo garbiketaren biktima izan zaz; edo inbidia dotzu zeure txioek arrakasta gehiau daukielako; edo beste barik, berak bai izan dauz potro edo obario bi, eta unfollow ein dotzu, baldur barik.

Lasai, hartu arnasa. Badakit sekulako gogoa dekozula unfollow-a itzultzeko, bainan zeuk klase gehiau dekozu, beraz, aguantatu, bota insulto eta tako guztiak, baina ez egin unfollow , elegantziagaz jokatu, ignoratzea bainan desperezio handiariagorik ez dau, eta beran itxi DRAMA TXONI / CANI modun.


Eta zeuk nori egiten dotzazu unfollow? Nork egiten dotzu?

Erantzuidazu, mundu honetako naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

Utzi erantzuna