CONKIS 2018- KAP 15

Kaixo! Zelan?

Pues iritsi da unifikaziñoko lehen kapituloa, eta Amaia ta neu, ez gaz oso kontentu gelditu. Aipatu bihar da, 8 neska eta 6 mutil iritsi dizela unifikaziñora eta oso pozik gauzela ediziño huntan neskak oso ondo dabizelako [ea zenbat aguantaten dauen egoera hunek. Neurendako hoberena dabie neskak beren arteko paktoa eiiterra, ostantzean, banaka etxean ikusten dotaz.]

PROBA

Soka bet igo bihar, kokoak hartu, eta kokoen ura lortu bihar. Harritu zozkun, ez Andreak eztabe Loreak ezin izan zabiela soka igo [Loreak yumasegaz sekulako proba ein zabien eta ez dot ulertuten zelan soka igo barik gelditu zen. Azken taldekako frogan be lortu zabien soka igotzea…beno…guztiok dekogu egun gatx bet…. Halan ta be lasai, Lorea, geu zeugaz gauz!!!] Delfo eta Anagattik espero neban ez igotzea…

Azkenean lehia, Seleta eta Gotzonen artean zegoen, eta Gotzon garaile suertatu zen [“Dos gallos en el mismo corral”, “pelea de gallos” ta holango komentarioek ez doztabe bapez gustetan. Neska biren arteko lehia, zer izango zen ba? De gallinas? Rollo hori de konpeticion de matxos alfa de la manada…ez dau molatxen bapez!]

Probako irabazleak, gaua kanpamento rikon pasauko dau, nonor eruateko aukera deko, nonor imunizatzeko aukera, eta bien artean, beste pertsona bet nominateko aukera. Duda barik, hemendik aurrera proba irabazten dauenak asko eragingo du dueloa nor juango den erabakitzeko momentuan [taldekideen arteko harremanak eragin handia izango dabie, zenbat eta etsai gitxiau izan, aukera gehiau duelora ez juateko…]

NOMINAZIOAK ETA DUELOA

Probako 4 galtzaileen artean erabaki bihar zabien nor juango zen duelora. Delfo aukeratu zabien, baine gero asanblean Julianen labiagaz, abandonau zabien [Delfo, oso txarto! Gainera dueloa ikusite, argi zeuan soka ez zenuela igoko, eta apur bet ahalegindute, Andrea libreuko zen] Ediziño huntako lehen abandonoa, eta espero nabien beran izango zela. Momentu hurtan Tutan eta Gillegaz akordatu ginen, izan be bi hauek gehiau irautea merezi zabien, eta Delfok etxera lehenau juatea merezi zabien. Oso txarto]

Delfon abandonoagattik, Loreak, Anak eta Andreak erabaki bihar zabien nor juango zen duelora, eta azkenean Andreak beren burua eskaini bihar izan zauen. Penutxi.

Gotzon eta Jassek Selteta nominatu zabien, eta nominazioetan Krasy urten zen [Lorea be en el puntoDeMira dau…hurrenguan doia fijo!]

Holan nominatzea, oso luzea egiten da…paseito, izena idatzi, buelta, barriro…aurpegira eta lanzen bitartez eiin biharko zabien.

Dueloan barriro soka [jakinda proban Andreak ezin izan zabiela soka igo, ikusi genuen hasieratik Andrea etxera juango zela] Seletak eta Krasyk ez zabien proba amaittu, baina hiru banderin lortute, libratu ziren. Hori bai, oso joditute gelditu diz! Beste konkursanteak apur bet listo badiz, aukera ona daukie desgasteagaz etxera bialduteko…proba + dueloa eiin bihar badabie, ez dabie larregi aguanteuko.

Pena Andrea juan delako, izan be oso neska jatorra eta ona iruditzen zozkun.

Amaitutzeko, Iruñe ( )-ren bideo bet itzi gure dotzuet. Bertan, Lorea eta Maritxuren arteko erlaziñoaren hausnarketa eiiten dau. Milesker Iruñe! Primeran azaldu dozu eta neuk be bardin pentsetan dot:

Hurrengo astean gehiau! Bitartean zerbait komenteu gure badozue…

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

 

 

Utzi erantzuna