NOLAKOTASUNAK

Kuku!

Urte barri on denori! Zelan hasi dozue urtea? 2022 zoragarria opa dotzuet…bainan badakizue, bizitzak gauza onak eta gatxak dekoz, beraz, urte huntan be horiekaz bizi bihar gaz.

Eta gaurkoan nolakotasunen inguruan egingotzuet berba [portzierto, zelako berba potolo dekon sarrera hunen izenburuak, eh!!!!! Obiamente, ez dot neuk atara…Ehuyarrek emon dozta…]

Inor ez da perfektua, eta maiz, inperfekziño horietan dau geure xarma, geure nortasuna, eta guztiok dekogu holango oreka bet: gauza batzuetan ez gaz trebeak izango baina beste batzuetan bai, eta ez da ezebez pasetan.

Neu laburra nai. Guztiok ezin gaz inteligentzia eta jakinduria manantiala izan, eta  neu pues ez dekodaz argi asko  [neu luces de posicionen gelditu nintzen…]. Koefiziente intelektual normala 100 badan, pues neu 70-80an bueltan nau, eta ez da ezebez pasetan! Beste dohain batzuk dekodaz: sorkuntzandako gaitasuna dekot, inprobisaziñorako, sozializatzeko, urtenbideak topetako [persona resolutivaeta super rollo ona eta konfidantza trasmititzen dauen irri zoragarria dekot. Bati pentsatu dot hobe dela listo izatera ez iristea, k pasarse de listo.

Trivialen, Egunean Behin, edo orain twiterren ikusten dotazen Berbaxerka eta Wordlen jolasteko pues ez dot balio. Bainan adibidez, Tabu, Pictionary [eta hori marrazten dotela como el kulo], mimika eiten eta asmatzen, eta holangoetan nai la puta ama.

Miopea nai, bainan belarria superfina dekot, eskuegaz super traketsa nai baina oinekaz abila nai. Marraztea [neure 5 urteko lobatxuak neuk bainan hobeto marrazten dau!!], jostea, eskulanak, orraztea, makillatzea [hau urte pilotako praktikagaz dominatu dot], zerbait konpontzea, etxean txapuza txikitxuak eitea, sukaldatzea bera… pues ez da neure punto fuertea bainan ahalegintzen naiOinekaz ordea, pues hobeagoa nai: surfa, dantza, koreografiak, skatea, patinatzea, korri eitea…pues ondo emoten dozta. [eta hori dakizuen modun, pilo jausten naiela, bainan neuk uste dot hori oreka arazoa dela, izan be nai mas manosa k patosa]

Esango nuke gidari ona naiela. Kilometro pilo egin dotaz [gehieneak A8ko junglan] eta nahiz eta batzuten apurtxu bet fiti ibiltzen naien, suabe eta goxo gidatzen dot, bolanzazo eta frenazo brusko barik, lasai, hasarratu barik, bainan kotxeko zenbait gauzetan enai bapez abila [bainan hori autoeskolari botakotzat errua, jejejejejejeje]: adibidez, aparkatzen inutila nai. Kotxe biren artean, beno,….ezkerrera ondo moldatzen nai, eskumara apurtxu bet gehiau kostetan dozta baina pasableBaterian ordea, lo puto peor [bai, neu nai horietakoa plaza bi bihar dabizenak aparketako, eta ez dot eiten por guay eta egoistagattik, baizik eta hori delako egin ahal izan doten bakarra. Perdonarme la vida!!!!] eta ya baterian eta ipurdiz... inposible: jo dotaz alboko kotxeak hasi bainan arinau!!! Eta zer gure dozue esatea, neuri autoeskolan INOIZ ez zidaten erakutsi ezta be agindu, baterian aparketako.

Gasolina botatzen be ez dakit. Orain ez dakit, baina neure garaian autoeskolan ez zotzuen eruaten gasolina botatzen erakustera, beraz ez dot ikasi mangeratxua hartu eta botetan eta gainera baldurra emoten dozta. Panikoa. Gauzak dizen, modun, gasolina webbanki.ru da eta neu AneFer nai, asik aukera pilo daz denak su hartzeko eta eztanda egiteko!,  asik ahal doten neurrian gasolina botetako langilea dauen gasolindegietara juaten nai. Bidai luzeetan eta derrigorrez izan bihar badau autoservice horietakoa, normalean neugaz doian lagunen betek badaki, eta bakarrik banau, pues nonori eskatzen dotzat laguntza [ahal badan emakumea, ostantzean la miradita de mujer al volante…]

Eta gero kotxearen mantenua eta mekanika kontuak ya ni comertar: gurpilen marrazkiaren maila, olioa, motorraren kontuak,  linpiak aldatzea, kotxeak dekozen 1.000 botoitxuetatik 10 dakit zer dizen….[ tipiko ITVan…Antinieblas trasero, delantero….hasten denean.. bati nau galdute: Non dau hori???????]

Geure dohainak be batzutan Mr Hyde bihurtzen diz. Geuri umetan amatxuk sekulako kaka emoten zozkun bestearekiko errespetuaz: inoiz ez egiteko geuri egitea gustoko ez zozkuna, zerbait egin edo esan aurretik pentsatzea besteari min egin ahal dotzan, besteenganako aurreiritziak ezin dizela eduki, pertsona guztiek dizela “onak” kontrakoa adierazi bitartean eta horrela bazen bestearen lekuan jarri eta ulertu zegattik jokatzen zabien holan, hobe dela bati irri bet eskaintzea aurpegi gatx bet baino [irri betek beste irri bet ekartzen dau bueltan normalean, eta aurpegi gatx betek beste aurpegi gatx bet]

Guzti horrek neugan enpatiaren dohaina sortu zabien, eta hurregaz, pertsonan guztiengan (kon)fidatzeko gaitasuna, pertsonengan sinestea, konfrontazioak ekiditzea, txarto ez pentsatzea, bestea ulertzen ahalegintzea, eta neure izaeran pilo gustetan doztan kualitatea da…  Baina zer pasetan da nonok fallatzen dotzuenean eta min emoten dotzuenean? Pues DRAMA!!!! Super drama!!!! eta enpatia hori eta (kon)fidatzeko gaitasuna, hasta luego Maricarmen beten bihurtzen dizela, erdiko termino barik. Finito. Kruz y raya. Agur!

Eta zeu? Zeintzuk diz zeure abileziak? Zertan zaz traketsa?

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Mail: askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude