El CONKIS 2017- KAP 11

Kuku barriro Conkis zaleok!!!

Zelan? Barriro kapitulo emozionantea izan dogu aste huntan!!

PROBA

Ekilibrio proba txalupatxu gainean (Kayuko edo esaten dabie beraiek). Zuontzat ekipo urdine garaipena merezi zabien? Neurendako (eta Amaiarendako be bai), 3 ekipuek egin dabie tranpa argi ta garbi, eta hiru ekipoetattik urdinek dire ondoen egin dabienak [Carolegaz ez dekot feeling handiegirik, baine aitortu bihar dot ondo egin zabiela prueba. Alex un makina!!! Orlegiek ez zabien txalupatxue askatu (gran kagada) eta Gorriek, Izeta oso ondo baine Isma txarto. Ez dekot argi errua Ismarena zen edo ez, baine…urdinak hobeto ibili dire]

EKIPO URDINE

Penutxi emoten doztabe. Ez dakit zegattik baine ekipo honegaz enpatizatzen dot [agian da Gorrotxaren taldea zelako, Olgarena, Alex be DePutaMadre jauzten dozta,…] baine dauz APuntoDeExtincion! Alde batetik Iñigo juten bada taldea desegingo da baine ez dot soportetan! Iñigo juan etxera ya!! Ez dozu merezi programan egotea!! Ez dekozu ezebez belaunean!

A ze iskanbila probaten amaieran! Ulertuten dot Orlegiek eta Gorriek ez txalotu izana, baine bestetik Alex be ulertuten dot! Hori bai, Villarin eta besteak Iñigori geldituteko supliketan, penagarrie iruditu zitzaigun. A ze lotsa!!! VerguenzaAjena esaten dena!

DUELOA

Isma vs Hugo

Egie da, Hugok ez daulela gehiegi aportatu ez programan ez jokoetan, baine Isma HANDIA zara! GRANDE!!!! Zelako indarra, zelako energia eta zelako gaitasune beren burue superatzeko, amore ez emoteko eta aurrera jarraituteko! TXAPO Isma!!! Isma txapeldun!!!!

 

MeEnkanta probetan builak ateratzea! Esfortzuaren islada dire!! [Kiki on bategaz konparaten dot, ez dau kiki on bet eskandalo barik!!  ] lortuten dau ikusleak proba bizitzea!!!.

Ez dakit gogoratzen zairien, baine Debatean Gótxon dueloa egiten ikusi genuenean, aipatu zeban gogorra eta gatxa zela egitea! Isma, oso ondo!!! [Portzierto, zelako ona izan zen Ismaren komentarioa Julianeri: kami gorriagaz zauz!!! jeejeje]

Azkenik, Unaigaz kokoteraino nau: keja ta keja ta keja ta keja ... hau ez da kontatu doztabena, ez dot parte hartzeko aukerarik… Unai, ikasi apur bet Ismaren jarreraz, PESAU!!!!

Ahhh! Eta Superkonkistadoreen erronkan, neu (geu) Lekugaz AMuerte!!!

DEBATEA

Beno, beno , beno… Arraroa azken Debatea be! Ez dakit nondik hasi…

Hugo…programan ez dau larregi aporteu, eta atzo be…askorik ez! eta egie esateko, zerbait esaten hasten zenean Patxik moztu egiten zotzon… Patxi be dando caña a tope!

Unai: Ez dau merezi El Conkisen egotea. Ez luke bertan egon bihar. Zertarako juan zarie? Dauz pertsona batzuk non bere bizitza ametsa den el Conkisen parte hartzea ( Gorrotxa lez) eta ez dabie aukera hori izan. Baine bestetik, oso txarto iruditzen jata Debatean, non Unai ez dauen eta ezin dauen bere burue defendatu, kaña emotea. Irudi eta eztabaida horiek, protagonista platoan dauenean, mesedez! [ Urtero dauz programa eta konkursanteen arteko rollo txarrak, eta normala da, urteroko kontue da, eta horrek be emoten dau audientzie!!! Onartu biharreko beste faktore bat da!]

 [Isa TXATO hori ez dakizu zelako txarto sonatzen dauen. Hor Patxigaz ados nau, eta neu Eneko izango banintz, haserretuko nintzateke]

Dopajearen kontu hori be zertako atera dabie? Zer zerikusi deko arraunak Conkisegaz? Ziur mile konbertsazio dauzela grabate mile konturen ingurun eta ez ditugu ikusten…ba hori be ez lukete emititu biharko, programarekin loturarik ez dekolako.

Saioaren barkuagaz azkenean zer gertatu da? Agien inuxentegie nai, baine neuk printzipioz konkursanteek diotena sinisten dot. Orduan Rebecak gizurra esan zabien? Oso txarto!

Asko pozten nau konkursantek ikustea zelan egiten dabien berba euskaraz naturaltasun osoz [Proba amaitute Alex, Izeta eta Unairen arteko eztabaidaz ari nai]

Bestetik, Joseinak zelako temazoak aukeratzen dituen! Krak bat zarie Jox!!! [Iron Maiden (Gorrotxa  beti gogoan jejejeje) eta Debatea amaituteko KORRIKAren kanta!!!]

Aste huntan spoilerragaz ez al dire pasau? badakitu gorriek ez dabiela proba irabazten!…

Debateko hoberena: urdinen mozkoraldie! [A ze barreak!!! Alex, ElPutoAmo zarie!!! #MatxoEuskaldun!]

Amaitzeko, … Iñaki Lopez-ek El conkis ikusten jarraitzen dau!!! [Debatetan asko botatzen zaitugu faltan, Iñaki. Milesker neure txioa erantzuteagattik!!]

Eskertuko dotaz zeuen inpresiñoak eta komentarioak!

Twitter: @ninaizane

askogarafernandez@gmail.com

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude