DADDY TAPIA

Egun on!!!!

Zelan zauzie?

Gaur enai larregi luzatuko, bainan gauzatxu bet komentatu gure notzuen.

Azkan egunetan, asteetan, twiterren Joseba Tapiaren disko barriaren harira, promoziño kanpaña ZORAGARRIA ein dabez@hirudamatxo produktoraren eskutik, Joseba Tapia, Daddy Tapia bihurtuz eta Chill Mafiako gazte traperoegaz kolaboraziñoan modun [ Hiru Damatxo zein @tapiajoseba-ren twiterrean ikusi ahal dozuez bideo guztiak].

Barre pilo ein dot kanpaina hunegaz. PILO gustatu dozta! Super originala, modernoa eta “iraultzailea” edo, iruditu dozta. Joseba Tapiaren ohiko irudi orokorrarri erraraparatute, klasiko-serioa [adin beteko gizon serioa, ibilbide profesional luzekoa], eta apurtxu bet folkloriko klasiko tipiko zaharruno [ez doia gatxera, ez dot peyoratibo modun esan gure bainan apurtxu bet rollo triki klasikoa (ez dela Huntza modun edo apurtxu bet atzera eginde Etzakit edo Alaitz eta Maider modun)], eta kanpaina hunegaz neuk behintzat, Tapiaren irudi gazteago, umoretsuago, enrollatuagoa eta ausarta ikusi dogu, eta pilo poztu dozta.

Izan be, neu super erromeri berbenero triki zalean nai. Txosnak euazen garai hurtan, pilo gustetan zozkuen udako parrandetan triki doinuez dantzatzea: “Bexamela eta pastela”, “Porrupatata eta akordeoia nik jotzen dot”, “Izar iheskorra”, “Txanpon baten truke”, “Sarritan galdetzen diot neure buruari…”, “Ey!!! hementxe gatitun”, “Kupela, kupela, sagardoen hotela”… eta kanpaina hunen ondotik, uda huntarako Tapiaren TEMAZO barria izango genuela dudarik ez neban.

Bainan derrepente atzo ikusten dot disko barriaren aurkezpenaren argazki hau:

Gizon klasiko heldu bi, atzean liburutegi-artxibo zaharra daukiela atzean [naftalina eta rancio usaina sentitu ahal dot argazkia bakarrik ikusite, izan ahal zela beste toki neutro bet, hain klasiko zaharruno izan barik], trajeagaz, serio….eta noski, ez dot entzun disko osoa [eta agian badoia abesti triki-traperoa edo Chill Mafiagaz abesti kolaborazioñoa eta neure berbak tragatu biharko dotaz], bainan bai aurkezpen abestia, eta zer gure dozue esatea? Pues beno, abestia ondo dau baina batiko Joseba Tapia da, beste barik.

AHT – YouTube

Eta zer gure dozue esatea? Pues sekulako hype nebala, sekulako hype sortu dabizela promo kanpainagaz bainan, atzo super bajoia emon zozten eta defrautatute sentitu nintzen. Izan da apurtxu bet Aliexpressen eskatu eta etxera iristen zaizun hori moduan:

Eta justo, duela egun bi edo, lagun betek bota zozten Leticia Sabaterren bideo barria: Mi Vida es Mia: LETICIA SABATER – Mi vida es mía (LA MARI). (Video Oficial) – YouTube

Eta komentatu genuen, Daddy Tapiaz maitemindute geuazela eta zelako puntazoa izango zen, Daddy Tapia feat Leticia bet,  Sabater euskaraz abesten eta triki doinuegaz dantzatzen. Apurtzailea, izugarria, umoretsua, ausarta, hori bai izango zela fusiñoa. Bainan argi dau marketin, promoziño kanpainak gauza bet dizela, eta bestea, errealitatea.

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Mail: askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

Utzi erantzuna