WHATXAPA

Egun on!!!

Zelan zauzie? Oporretan zazte? Pasata? Laster zoiazie?

Gaurko huntan whatxapeko kontuegaz nator. Ea gustoko dozuen!

Zuok begiratzen dozuez kontaktuak whatsapen? Lasai, ez zarie bakarrak! Neuk tarteka eitten dot ta sekulako sorpresak hartuten dotaz [egia esateko enplan kotilleatzeko eitten dot, argi ta garbi 🙂 ]

Kontaktuegaz kontu zelebreak geratu ohi diz. Adibidez, zeure “lagun” betek telefonoa aldatu dau eta orain beste nonok deko [klasiko bet, harreman larregi ez dekozuzen kontaktuegaz] . Maria Barrenetxea (Uni) eta argazkian derrepente…

Pues baserk Mariak telefonoa aldatu dauela.

Dauz kontaktu batzuk, haseratik dakidala pertsona hori “despistatu” eingo doztala, eta izenagaz batera mila azalpen ipintzen dotaz, baina halan ta be, kontaktuko zerrendan begire eta ez dakit nor den: Aitor Txino Arkupe  [Argi dau Txinoren lagun bet izan bihar dauela [bai, guztiok dekogu lagun bet Txino dena!!!]  Arkupe? Zer da Arkupe? Neu ezagututa ziur taberna bet dela! Alboko argazkiari begiratu ta ume bi azaltzen diz [espero lige bet izan bazen, aspaldikoa izatea!!!!]

Perfileko argazkia aukeratzea be oso inportantea da! Mese, lagundu zeure kontaktuei identifiketan! Borja eta kotxe beten irudia, pues … ez dau larregi lagunduten! ta kontuz filtroegaz !!! Ezututen dotzuen pertsonek badakite zelakua zazen, eta ipini dozun argazki hurtan institutotik urten barri emoten dozu ta notetan da elfototxop!!!

Perfileko argazkia aldatzen dozunean be bati dau nonor sekulan be ez dotzune mezurik bidaltzen, bainan idazten dotzune esateko : ” Ane, zelako guapa zauzen argazki barrixan! Esk nola Ane zazen neure kontaktuen haseran zauz eta gure barik ikusi dotzut…” [ ya! Zulema izango banintz be ikusi zenuen, ez dot bihar azalpenik !!!! ]

Whatxapeko arduradunendako be eskaera bet dekot. Mezua ezabatzeko aukera primeran dau [mile bider konfunditu nai pertsonaz !!] baina, zegattik azaldu bihar dau “mensaje eliminado”? Akatsa nabaria eiteaz gain, beste aldekoaren jakin-mina gehiau pizten dau !!!

Ezaututen doztazuenak badakizue whatxapeko baltzan fan totala eta absolutoa naiela. LoMax!!!! Bainan whatxapari hainbat muga jartzekoaren aldekoa nai. Gauza batzuk bidaltzea debekatuta egon bihar zen!!!

  •  Kateak edo kadenak. LaTipika de bidali hau 10 laguni eta zorte pilo izangozu. Edo Whatxap kobretan hasiko dizela….Aber!!! Neure amatxuk holango guztiak sinistuten dauzela ta zoratu eitendozku !!!!

  • Maitasun pilo, bihotz eta esaldi ñoñoegaz einda dauzen power point horiek! EnPlan… “la vida es un largo camino pero el amor te ayudara…”   Nok asmatuten dauz? Gainera bideo formatuagaz kamufletan dabiez!! Gorroto dotaz!!! Gainera hauek be enplan kadena iristen diz! Lehenego amatxuk bidaltzen dozta, gero izekok, ondoren Begotxu bizilagunak…. [zer pasetan da? Faltan deamor sometan doztazue, alan?]

  • Irrati saioetako audioak, edota nonor txiste bet kontetan! Porfaplis!!! Ez bidali holango audioak !! Momentuan ezabatzea pasetan badozta, mobileko musika galerian geldituten zaizkit, eta gero nau korri eitten Zea May-en Elektrizitatea abestiaren amaieragaz guztia emoten [hor AMuerte sprinteatuten…] ,kantue amaittu, ta bapatean el argentino de la radio!!! [EZZZZZZZZZZZZZZZ !!!!! Zelan ba gero enai jausiko?? ]
  • Behin [eta gordeta dekot ] amabirginaren GIF bet bidali zoztaben. Zelan da posible nonork GIF bet eittea amabigirnagaz??? ez da bekatu???

Eta zeuk? Zer diñozu?

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

Utzi erantzuna