ESTEBAN MARTINEZ NAVARRO

ESTEBAN MARTINEZ NAVARRO

Estebanen elkarrizketa topatuko dozue gaur neure blogin! TooomaaaYaaaaa!!! Baine nor da Esteban?

La Eliana (Valentzian) jaio zen 1988ko urtarrilaren 20ean [Sansebastian egunean. Badakizu nor izan zen SanSebastian? Begiratu Wikipedia, plis, merezi dau eta: https://es.wikipedia.org/wiki/Sebasti%C3%A1n_(m%C3%A1rtir)]

2008an Men’s Health aldizkariak antolatzen dauen aurpegi barriak bilatzeko lehiaketan finalera heldu bazen ere, MTV Españak emititu zauen Gandia Shoren ezagutu genuen Esteban. Gandia Shoren lehen programie 2012ko urriaren 14ean emititu zan.

2013ko uden Tele5-ko Campamento de Verano realityan parte hartu zeban eta gaur egun Super Shore programan ikus dezakegu. Super Shoren, Gandia Shore eta Acapulco Shoreeko partaideak dauz nahastute. Ontxe momentun, bigarren tenporada emitituten dauz.

esteban 1

POLEMIKA ETA SHORE BATERA DOAZ

Shore programek (Jersey, Geordie, Acapulco, Warsaw, Gandia, Super…) kritika zorrotzak jasotzen dabez gehien bet, parte hartzen daben gazteek alkohol asko kontsumiten dabielako, porke FollanMutxo y variado, eta “guapo/a” egon eta izatea ezinbestekotzat jotzen dabielako.

[Uoooo!!! Bai, ziur naz bat baine gehiok sarrera hau kritikatuko dabela, telezaborra dela, alkoholaren apologia egiten dabiela….bla bla blabla…(edo Igorrek esaten dauen modun xasaxa xasaxa xasaxa…)  

Hasteko ez da inoiz ahaztu bihar, Shore be telebistarako programa bet dela, eta telebistan agertuten den ia guztie FIKZIOA dela, ‘reality’-etan be gidoi asko dau, eta edizio lan bet dau atzien.

Bestetik, esango neban, nahiko ‘formalak’ edo… dizela: alkoholagaz bakarrik drogetan diz (askotan ikusi da alkoholagaz asko pasatuz gero, zutzako festa amaituten dela), ez dira ikusten ez erretzen, ez raya bet sartzen, ez pilula bet hartuten…DeHetxo, ez dabe ezta aipatuten.

Harreman sexualak…ze gure dozue esatea…neuri ondo iruitzen jata! Bai, beraien gaueko helburue da EtxarUnPolvo, baine guztiok atera gararie helburu berberagaz! (jejejeje askotan iguel ez genuen lortzen baine …)

Neuk ez dot ikusi inor forzatuten, beti harreman konzentiduk izan diz, eta hemen neskak eta mutilek PorIguel nahi dute txortan eiñ. Liberalak diz, eta? Neuretzat, Karime emakume aurrerakoie ta feminista da!!!

CultoAlCuerpo: Ia gehienok gure dogu guapo/a egon. Inportanteena da norbaera bere buruegaz gustora egotea, eta Shore-tarrak behintzat kriston autoestima dute, kristoren buerroak ikusten dauie beraien burue! Automaiteminduta dauz!!!!]

esteban 2

Oso kritikatuak bai, baine oso ikusiak be bai. Orain MTV ‘de pago’ bakarrik dau, eta horregattik audientziak txikerrakoak diz, baine Gandia Shoren lehen programak %4,8ko audientzie izan zeban, EAEn %6,4 (autonomi guztien arten, EAEn ikusi zen gehien eta ondoren Nafarroan)

[Argi dau, txatxi kultureta guzti hauentzat, publiku tontuk gazela, dena sinestuten dogula, bi neurona be ez ditugule eta etc etc etc…]

Argi utzi gure dot, Esteban super jatorra izan dela nigaz. Kriston sinpatiku eta elkarrizketa egiteko batere pegarik ez dabela jarri eta euskaraz agur bet bidaltzeko eskatu eta arazorik gabe egin dauela. [Barre ingo dozue agurragaz, baine pentsau kottauak euskaraz ez dakiela NiPutaIdea. Jarri zu bardine japonesez esaten… Agurra ikusteko KLIK egin beheko ESTEBAN AGURRA ONA ]

esteban agurra ONA

ELKARRIZKETA

Ez nuen gure elkarrizketa tipiko bet egin, baizk eta Estebanen egunerokoa ezagutu gure neban, gauza aurruntak, ez telebistari lotutakoak.

  • Zer da goizetan egiten dozun lehen gauza? ‘Lehenengo kakahuete kremazko sandwicha eta platano bet jaten dot, eta ondoren zuzenean gimnasiora noia.’
  • Eta nola gustatzen jatzu eguna amaitutea? ‘Ohean, futbol amerikanoko partidu bet ikusten ‘
  • Zer nahiago dozu: kafea, tea, infusioren bat edo Cola-Cao? ‘Cola-Cao zerealegaz, jejejejeje’
  • Helatu zapore gustokoena? ‘Turroizko helatua, duda barik!’ [Normal, Alikantetik gertu, turroizkoa gusatu bihar…]
  • Pelikula gustokoena:John Q, Gladiator eta Un domingo cualquiera’
  • Zein pelikulagaz egiten dozu beti negar? ‘Puffff!!! Pelikula askoregaz egin dot negar, horregatik ez jata gustetan dramak ikustea!’
  • Zein pelikula, zein liburu eta zein serie gustatuko litzaizuke protagonizatzea? Pelikula eta liburu bardine: 50 sombras de Grey, [Ummm…ese Cristian Grey…gure baduzu neu izango naz zeue Anastasia…!!! ] eta seriea Ballers [Aizu, ba holan tatuegaz badeukozu Dwayne Johnsonen itxura bet, ilegaz, noski 😏 ]

esteban 3

  • Etxean zauzenean, nola zaude jantzite? ‘Kuadrodun pijama prakegaz eta tiradun kamisetagaz.’
  • Nor da zutzako munduko emakumerik ederrena? ‘Irina Shayk’ [Neuretzat be bai!!!]
  • Eta gizon ederrena? ‘Brad Pitt’
  • Zein da zure abestirik gustokoena? ‘Abesti asko ditut gustoko, baine Red Hot Chili Peppers eta The Offspring-en oso zalea naz’
  • Zein kantu duzu gustoko baine aitortzeak lotsa ematen dizu? ‘Ba ontxe berton, Shakiraren La bicicleta jejejejeje’
  • Umetan zer gure zendun izan lanbidez? ‘Futbolaria izan gure neban!!!’
  • Nola daramazu famatua edo ezaguna izatea? ‘Ba egia esateko, ezaguna izatearena oso ondo eruaten dot. Egia da ez naiela eminentzia bat, jejejejeje, baine normalien jendea oso ondo portatuten dau nerekin eta jatorra da. Ezaguna izateak bere alde onak eta gatzak ditu, baine ni pozik nau’
  • Badekozu maniaren bet ,ohiturarik edo rutinarik? ‘Neure rutina gimnasiora joatea da edo kirolen bet praktikatzia. Mania bet badekot: lokartzeko marrazki bizidunek jarrita eduki bihar dotaz!!!!’
  • Noizbait Euskal Herrian izan zara? ‘Bai, noski! Donostian egon izan naz’ [Gure dozunean Esteban, Barrikara gonbidata zauz!!!!!]
  • Zein iritzi duzu euskaldunetaz? ‘Oso pertsona zintzo, prestu eta pixkat zakarrak zauriela’
  • Euskaraz badakizu hitzeren bet? ‘Kaixo, agur eta aita! Jejejeje’
  • Zerbait gehitu nahi duzu? ‘Ez! Jejejeje beno…espero dena ondo joatea Ane Fernandez, oso sinpatika emoten dozu! Jejejeje’

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

askogarafernandez@gmail.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude