EHSF ETA OFIZIALTASUNA

Kuku! Zelan?

Jo! Denbora zen blogari ez niola heltzen eta azkan egunetan hau da 3. sarrera! [gehienetan pasatzen dozta ez dakidala zer idatzi edo zer kontatu, baina orain gaiak sortu diz, eta begira….zelako ondo!!!]

Azkan egunotan komunikabideetan eta sare sozialetan Pelota eta Surf federazioen ofizialtasunaren gaia dabil. Neuk pelotaz ideiarik ez dekot, eta nazio eraikuntzaz be ez dakit asko, bainan surfaren inguruan apurtxu bet badakit eta neure iritzia botakotzuet.

Espainiko Surf Federazioa: 1999an eratua. Nork osatzen dabez Espainako federazioa? Canarias, Cantabria, Asturias eta Galiziako federaziñoak eta Andaluziako Surf Elkarteak, izan be Andaluzian ez dago Federaziñorik. [federaziñoaz ez dakit larregi, bainan badakit federazio ofizial bet osatzeko federatu kopuru minimo bet izan bihar dozule,  eta Andaluziak ez deko kopuru minimo hori)]

Zergatik ez dauz beste komunidadeak? Ba ez daukielako Surf federaziorik eta elkarteak egonda be Andaluzian modun, ez diz iristen behar den kirol profesional maila horretara.  Katalanek bai, katalanek badaukie beren surf federazioa. Zergatik ez dauz Espainikoan? Pues egia esan, ez dakit, bainan imaginatzen dot politika kontuagatik dela eta imaginetan dot be konziente dizela kirol maila aldetik ez daukielako federazio konpetitiboa.

EHSF, aldiz, 1990an sortu zen, 9 urte arinau, eta, noski, surf federatu guztiak ez gaz profesionalak, bainan federazio indartsu bet izateak asko laguntzen dau kirolean ona den bateri, profesional bilakatzen, eta geurea, federazio indartsua da, Espainakoagaz konparatute.  

Zer pasetan da hemen? Pues txapelketak egin dizenean, historikoki, euskaldunak gazela sailkatu kopuru gehien dekoguzenak Estatu mailan. Ez dot esango euskaldunak gazela surflari hoberenak, bainan txapelketak hobeto urtetzen dozkue. Txapelketa beten teknika, maniobrak, olatu eskaz beteri zukua ateratzeko gaitasuna, … gauza asko hartzen dira kontutan puntuatzeko, eta hurtan euskaldunak onak gaz.

Adibide gixa, 2021eko Surf Mundialerako “Espainako” ordezkariak hunakoak izan ziren:  Tenerifeko Jonathan Gonzalez , Aritz Aranburu zarauztarra, Andy Criere Donostian jaioa bainan Hendaian bizi dena, eta neskatan 3rak euskaldunak: Leti Canales, Nadia Erostarbe eta Ariane Otxoa. [6tik 5 euskaldun. Hurregaz dena esanda dagoela uste dot]

Jakin, WSL-n, Mundu mailako surf txapelketetan, surflariaz ez doiaz nazio bet ordezkatzen, baizik eta modu pertsonalean eta independientean lehiatzen dabez, bainan izenaren alboan jartzen dotzaben banderitan, Hawaiiarrek beren bandera daukie, ez EEBBtakoa, eta Euskaldunak eta Canariasekoek be beren banderagaz joateko aukera daukie eta da ezebez pasetan!

Surfean, mobida hunen arrazoi nagusia 2024ko Parisko Olinpiar Jokoak dira. Neure iritzi xume eta pertsonalean,  arazoa ez da EHSFak beren federazio ofizial propioa izatea eta ez sentitzea Españolak, baizik eta besteei komeni dakiokelako Espainiako selekziñoan euskaldunak egotea,  Espainiako ordezkari bet sartu ahal izateko txapelketetan. Hau da, Gallegoak edo Cantabroak izango bazerien sailkatu gehien daukienak, eta Espainako Federazioan egonda, ez zotzaben inportako euskaldunak geure aldetik lehiatzea, ez zozkuen bihar klasifikatzeko eta.

Ziur egon, Canariasetako surflariak txapelketetan puto amoak izan baziren, beraiek be eskatuko zabien Canariar federaziño moduan lehiatzeko aukera eta ez zotzan inportako Españaren banderapean ez lehiatzea, WSL-n be holan lehiatzen dabizelako. Beraz, ez da patriotismo kontua, baizik eta Joku Olinpikoetarako sailtzatzeko zailtasuna. [eta Canariarrak aipatzen dotaz espreski, kejan gehiena Canariaseko Surf Federazioko lehendakaria ibili delako: ¿Un País Vasco-España en surf? “Ha sido traicionero, nos hemos enterado por la prensa” (elconfidencial.com) ]

Ez dakit zelan funtzionatzen dabizen Olinpar Jokuetara joateko sistemak, bainan badakit  sailkapen edo frogaren batzuk gainditu bihar dizela, neuk ez dakit euskaldunak gainditzeko gai izango gazen [Australia, Brazil, EEBB, Frantzia….duda barik maila handiagoa daukie] bainan badakit sailkapen hori euskaldunak, Espainarrak bainan lehenago lortuko genukeela. Eta hor dago gakoa: España ez dela sartuko ni por el forro eta euskaldunak aukerak izan ahal dabizela.

Azkanik, twiterren Asierrek galdetzen zotzan zer pasetan den Nafarrokoegaz. Neu, federatuta nago bainan ez dakit oso ondo zein dizen federazioan sartzeko baldintzak, baina EH-ko deitzen da, ez Euskadiko eta ia ziur nago EH osoko biztanleak federatu ahal dizela EHSFan, Nafarroa eta Iparraldekoak barne [agian erratute nau, bainan izenak hori iradokitzen dozta].

Beste kontu bet da, Nafarroako bat nahiz eta EHSF-an federatuta egon, kirol aldetik maila nahikoa izatea txapelketa beten aritu ahal izateko, ba pixkat katalanak bezala, surfeatu bai bainan konpetitzeko bihar den maila ez izatea. Iparraldekoak?  Hauek maila nahikoa eta gehiau daukie, bainan agian ibilbide profesional aldetik, Frantzian federatuta egotea hobeto ateratzen zaie, duda barik Frantziakoa federazio super potentea delako [Europa guztiko surf industriaren zentroa berton dau], eta oker ez banau, nahiz eta orain Hossegorren egon, Biarritzen sortua dela esango neban.

Erantzuidazu! mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

Utzi erantzuna