CRUSH

Kaixo!

Zelan? Bai, aspaldiko partez hemen nau barriro tabarra emoten [apurtxu bet inspirazio barik ibili nai eta zalantza pilogaz zelako sarrera idatzi, baine aste huntan gai bi aurkitu dotaz. Bat serioagoa (ea aurrerago idazten doten) eta bigarrena hau dozue]

Ane tokayaren txio bi hauek irakurrita Crush hori zer ote zen jakin gure neban eta honako erantzunak topeu nebazen.

Pues hori da Crush, maitasun platonikoa 2.0 garaietan. Lagun talde desbardinegaz egon nai berbetan azken aldian online zelan ligetan den eta eurekaz berbetan gaur egungo online harremanen inguruan asko ikasi dot. [Facebook duela 4 bet urte itxi nabiela, eta garai hurtan benetako ezagunekaz edo lagunekaz aritzeko zen. Orain esan doztabe, ezezagunak be onartutzen dizela eta mezuak be partekatu daitezkeela. Instagram argazkien sare-soziala zela pentsetan neban, bainan ez, entzun dotenagattik mezuak truketako sarea be bada.]

Online eta aurrez-aurreko harremanak alderatute hainbat desbardintasunegaz konturatu nai [lagunek errepikatu dabiezen joerak diz]:

  • Kopurua. Errazagoa da jendea ezagutzea online bideetatik. Agian aurrez-aurrekoetan ez bazala, lotsa edo apuro gitxiau emoten dau lehen pausuak, ondorioz jende askoregaz eiten dozu berba [Facebooketik mezu pribatu bet iristen jatzu, eta noski irakurtzen dozu eta seguruenez erantzun be bai. Metroan nonor gerturatzen jatzu ta ia lekuz aldatuten bazaz be Facebooketik erantzuten doztazu]
  • Kantitateak ez dau kalitatea bermatzen, baina motralla hurren artean, BERA aurkitzeko aukera gehiau dekozuz. Modu bardinean harremanari eskaini ahal dozun denbora kantitatea handiagoa da. Hasi zaz beragaz berbetan eta konturatu barik 5 ordu igaro diz 5 min izan bazin modun, eta elkarri konteu diozue ia bizi erdia!!! [offline bizitzan nogaz egon zaz 5 ordu jarraian berbetan? eta are gehiau, ezezagun bategaz????]
  • Ohikoa da. Ia mundu guztiak eitten dauz harremanak Facebook, Instagram, Twitter, Tinder, Telegram….n bitartez [pentsetan bazenuen erdi zoratute zauzela ta k lo tuyo no es normal…pues lasai…ez larritu, artaldeko ardi bet izaten jarraitzen dozu]

Harremantzeko eta komunikazteko moduak aldatu badiz be, konturatu nai funtsean harremanek sortzen dauzen sentimenduak, zalantzak, baldurrak eta bizipozak bardinak dizela [gehienetan 15 urte izango ditugu batiko!!!].

  • Sekretupean  dozu gustoko ta entetatzen bada MeMuero!!!!
  • Lagunak zazte ta sentitutzen dozuna esaten badotzazu dekozuen harremana galtzeko edo aldatutzeko baldurra dekozu. Dauen “magia” hori galtzeko arriskua.
  • Droga bilakatzen da. Eguneroko dosia bihar dozu. Badakizu menpekotasun hori ez dela ona baine ezin dozu itxi. Heroina pura y dura.
  • Harreman hori zenbat eta konplikatuagoa izan, intentsitatea handitzen da. Ezinezkoenganako tendentzia.
  • Beren berba batek egun osorako irrifar tontue itxi ahal dozu baine modu bardinean esaldi bategaz tarruari emoten egon dezakezu egun osoanPelikula oso bet ein dozu zeure buruan esaldi bakar bategaz!
  • Idealizatzeko joera. Musuaren puntan urten dakon granoak zelako sexy eitten dotzan !!! 🙂
  • Mundua zeure kontra dago eta une oro dau zerbait bera ekartzen dozune burure: entzuten dozuzen abesti guztiek beretaz eiten dabie berba,  beran bezalako kotxeak bakarrik dauz karreteran, eta “kasualitate” pilo gertatuten jatzuz beragaz [eta noski, zeurendako ez diz kasualitateak, patua da duda barik!!!], adibidez, bera okina da eta kaletik zoazela “kasualitatez” okindegiak besterik ez dozuz ikusten [zeure etxe alboan “kasualitatez” okindegi bet ireki  bihar badabie, ya apaga y vamonos!!! ]
  • Erantzunik ez daukien mila galdera dekozuz buruan: zertan nabil? Nora darama hunek? Zelan iritsi nai hunta? Zer paseuko da? Zegattik egin dot hau? zegattik ein dau hura? Zer pentsetau edo sentitutezen dau berak ? Berezia ote nai berarendako? Zenbategaz deko antzerako harremana? Paseuko dozta? Seguru hau haserako nobedadea bestetik ez dela.
  • Tximeletak. Onerako edo gatxerako sentituarazten dotzu. Bizirik zauzela sentitutzeko ahalmena handia da.

Eta zuk? Badekozu Crush-ik?

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude