GRAN HERMANO

Kuku barriro!!!

Zelan? Ondo espero dot. Hasteko eskertu gure dotaz zuen iruzkinak, mezuak eta txioak esanez, bloga irakurtzen ratutxu ona pasa dozuela. Milesker, plazer eta ohore handia da neurendako nonori ratutxu ona eskaintzea.

Azken aste hauetan, konturatu nai, emoziñoen montaña rusa beten nabilela etengabe: nigarretik barrera, poztasunetik tristura, subidoitik bajoira. Gora eta behera, behera eta gora. [Neure Drama Queen izaera laukoiztu da gitxienez!]

Gogoratu nai, zelan GRAN HERMANO saioko lehiakideek esaten zabizen etxe barruan, sentimenduak eta emoziñoak magnifikatzen zirela, eta etxe barneko kontuak modu intensoan sentitzen zirela, eta konturatu nai, geu be une hauetan GRAN HERMANOko etxean sartunde modun gauzela.

[Eta orain seria ipiniko naz…barkatu!]
GRAN HERMANOko lehiakedeak modun, mila begi dekoguz geuri begire, eta geure ekintzak kamaraz jasotzen diz [eta zabaldu doguz, eta publiko egin doguz]. Zenbat bideo eta argazki jaso doguz hiritarren zein poliziaren portaeraz? [bai, polizia biharra egin dogu, eta poliziaren polizia be izan gaz]. Eta zelako hipokritak gazen konturatu nai, zeren txibatoa izatea kritikatzen dogu, bainan txibatoen portaeraz txibatzen gazela ez dogu ikusten. Portaeren eta gertaeren epaile eta akusazio partikularra gaz. Norberak erabakitzen dau zer txibatzea dauen ondo eta zer ez.

Haserako GRAN HERMANOko lehiakideak pertsona anonimoak ziren, baina konkursoan parte hartzea erabaki zabienez, gizarteak beraiek kritikatzeko eskubidea zabien, beren bizitzako trapu zikin guztiak publiko egitea zilegi zen, azkan finean beraiek erabaki zabizen exponitzea. Pues orain be bardina eiten dogu, kalera urten zararenez exponitzea erabaki dozu, beraz, zeu kritikatzeko eta zeure portaeraren bet publiko egiteko eskubidea dago. Interes publikoa da. [eta neurri beten edo bestean, guztiok egin doguz tranpatxuak eta guztiok kritikatu doguz albokoaren tranpatxuak. Noski, albokoaren tranpatxuak geureak bainan gatxagoak diz BATI ]

[Listo! #AneFer moralina momet amaittu da]

Gogoratzen zazte, GHko Jorgegaz, [Quien me pone la pierna encima] zelan maitemindu zen 15 egunetan Maria Josegaz, eta zelan 15 egun soiletan beragaz ezkondu gure zabizen! [ez dakit zuok, bainan neuk flipetan neban…12-13 urte besterik ez zebazen eta pentsetan neban hauek zoratute dauz!!!!]

Pues aste hauetan holan nabil, Jorge modun, harremanak modu intensoan bizitzen, eta lagun bateri MAITE DOTZUT esan notzan. Biharra sentitu neban,…. eta RAKAAAAA! Buruan buelta bi emon barik bota notzan. Anestesia barik. Bi biderrez gainera [bategaz nahiko ez, eta TOMA! “Maite dotzut” birritan. Badakizue gazteleraz zelan esaten den: no querias taza? Pues toma taza y media. Pues bardin].

GRAN HERMANOn etxe beten pertsona kopuru bet euan, neu aldiz, bakarrik nau, bainan harremanegaz [noski, online harremanak diz] ari nai sentimendu intensoak izaten, eta konziente nai, itxialdi hunek dekola montaña rusa hunen errua, bainan badekot toketxu masokista hori, eta hor nau Dragon Khan hortaz disfrutetan.

Eta masokismo, hurtan, pentsatu neban: ya k gauzak intensoki sentitzen ari neien, ez al da momentu ona bildurrezko pelikulak ikusteko? [ez da erraza baldurrezko peli bategaz, benetan be edo baldurra pasatzea edo behintzat apuro hori sentitzea, protaren angustia sentitzea]

Pues bai, asmatu dot genero hori aukeretan. Imagina #AneFer etxean bakarrik, kalean isiltasuna nagusi dela, salan ilunpetan, pelikula a todo bolumen ipinita, sofan, kojina eskuegaz estrujetan eta momentu kritikoetan mantatxuagaz burua tapetan [manta anti-hiltzaileak izango bazen modun] Aitortzen dot une batzuten POPITOS urten doztala, bainan pilo bet disfrutaten ari naiela !!!!

Eta masokismoa da, izan be, ez dotzuet arinau kontatu [eta agian egunen beten blog sarrera baterago emongo dau] bainan duela pare bet hile edo, fenomeno paranormal batzuk edo izan nezaben etxean, azaldu ezin dotazen gauzak, bainan agian bai daukiela azalpenen bet, ez dot ukatuko, bainan benetan be, flipeu neban. Eta denboratxu beten egon ziren neugaz gertaera arraro horiek, eta baldurra pasatu neban...Halan ta be, etorri ziren moduan juan ziren… eta asteak diz ya ez dotela ezebez somatu. Etxean jokatzen neban: #AneFer 1 / Espektroak 0

ERANTZUIDAZU, MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!!!!

TWITTER: @ninaizane

MAIL: askogarafernandez@gmail.com

Utzi erantzuna