PEDROCHE

Kuku!!!

Zelan?

Egunak dira sarrera hau publikatu gure nahian, baine astirik bez idazteko. Aste batzuk pasa diz urte zahar gauetik, eta Cristina Pedrocheren modelitoaren inguruan sortzen den zalapartaz hainbat zalantza dekodaz. [Ezjakintasunetik idatziko dot sarrera hau, Pedroche ez dotelako ezaututen, eta kanpaien mundu hori zelan funtzionatuten dabuen be ideiarik pez ez dekot. Neure “pajeo” pertsonalaz ariko nai]

Hasteko, esan gure dot, orokorrean neuri Pedroche gustetan doztala, hau da, neska maja iruditzen dozta, naturala, freskoa [Vallekaseko dekon toke hori gustetan dozta telebistan be agertzea, zelabaitteko aniztasun bet erakusten dau], dekon umorea gustetan dozta, eta bai, oso guapa iruditzen dozta, osotasunean: aurpegi politta deko, irribarre ederra, begi polittak… eta dau kañon! Primerako kurbak dekoz!!!

ERUAN DABIEN MODELITOEN AZTERKETA

Irakurri dotenez, PRONOVIAS markakoak diz kanpainetan eruan dauzen soinekoak edo modelitoak.

2014: Lentzeria estilokoa: transparientziegaz, oso sexy eta eruangarria, elegantea be bai, zegattik ez, eta beste emakume batzuk be eruan izan dabie. Diskretoena duda barik, bainan alde berean, gaur egungo zurrunbilo guztia piztu zabiena.[Neuk eruango neban, nahiko politta iruditu zozten]

Zergattik piztu zabien zurrunbiloa soinoko hunek? Ba pliegeak zabaldu ta bragak erakutsi zabielako. [Ez dakit, beren gesto espontaneoa izan zen edo ondo pentsatutako keinua. Fran Blancoren begiradarena beste kontu bet litzateke]

2015: Horriblea!!! Ez dot hori jazten ezta pagatuta be!!! Hau ez da elegandea eta ez jako ondo geldituten (leporik ez dekola emoten dau). Soineko hunen helburua zein da? Bragak ez eruatea? Pues barkatuko doztazue, baine horrendako aukeratu transparerentziendako beste kolore bet!, kolorKarne hori amumaren barruko arropa kolore bardinekok diz!!! LoMax antiestetiko del mundo!!!!

2016: Pronovias krisi ekonomikoan sartunde dauelaren lehen adierazlea. Soineko baterako dirurik bez, eta trajeDeBaño baltz bategaz konformatu bihar. Txinotan erositako izartxuek pega, ta benga! Look Navideño! 

2017: Duda barik Pronoviasek ez deko presupuestorik, eta 2015eko soinekoa reziklatu dabie, eta frakak bihurtu. Originala itsusia bazen, fraketan ondiokan be itsusiagoa!! OMG!!!!

Helburua atentzioa emotea bada, badauz beste modelito batzuk sexyak eta deigarriak baine polittak…

FEMINISTA ALAN MATXISTA

Mila kontu irakurri eta entzun ondoren, ez dekot argi Cristina Pedrocheren jarrera feminista ala matxista den...eta hainbat galdera eta zalantza dekodaz.

1- Hasteko nork aukeratu dauz modelito horiek? Cristina Pedrochek berak? Pronoviasek? Telebista kateak? [Badakit hainbet ebentondako, arropa markak hainbat modelo erakusten dotzula eta bet aukeratzen dozu]. Sinestu dezaket, lehen soinekoa Pedroche berak aukeratua izan zela, bainan gainontzekoak? Zein helburugaz? Atentziñoa deitzea?

2- Pedroche berak aukeratu badauz modelito guztiak, non dau arazoa? Norberak ez al deko gure dauen modun jazteko eskubiderik? Sexy gure badau agertu, zein da arazoa? Emakume batek ez deko eskubiderik sexy izateko eta jazteko?  [noski, itsusi juateko be eskubide guztia deko!!!] 

3- Braga barik eta tela gitxiagaz telebistan agertzea, ona edo gatxa da emakumeondako? Arazoa ez al deko txarto begiratzen dauenak? [neuk bular handiak dekodaz atentzio handia emoten dauz, baine ez al dekot eskubiderik gustetan doztan eskotedun kamiseta bet jazteko? Insinuatzen edo probokatzen noia horregattik?]

4- Aurten Pedrochek, Chicoteren bikoitza irabazi omen dau kanpainak aurkezteagattik. Zilegi da? Zegattik irabazten dau bikoitza? Bragak ez eruateagattik? Haragia erakusteagattik? [nonbait, Ane Igartiburuk eta Ramon Garciak soldata bardina daukie].

5- Gizon heldu/neska gazte binomioa [argi dau ez dela berdintasunean oinarritutako bikote bet], baine Chicoteren ordez Jorge Fernandez jarriko balukete? Eta Jorge Fernandez, trajeagaz baine alkandora barik urtengo balitz, petxamena erakusten? Kritika bardinak jasoko lituzke Jorgek?

6- Nonbait Cristina Pedrochek be adierazpen batzuk eiin dauz, non esaten dauen azken urteetan jaso dauzen kritikak oso gogorrak izan direla eta gero ta gitxiago konpentsetan dotzala kanpaiak aurkeztea. Kritika gehienak be emakumoen partetik jasotakoak izan omen dira. Orain arte, kritikei aurre eiin eta bardin jarraitu dau urteten. Ez al da ausarta Cristina?

7- Pedrocheren ordez beste emakume bat jantziko balitz horrela, efektua bardina izango zen? eta kritikak?

8- Pronoviasendako marketin ona al da? Modelitoaz berba eitten da, baine beren bezero nagusiak emakumeak izanda, eta kritika gehienak emakumeen partetik etorrita, gehiau salduko dau? [eta ikusita gainera zelako itsusiak diren…neuk behintzat, Pronovias eta horterada sinonimotzat dekodaz] Neurendako, abrigo gorriagaz zeuan INPRESIONANTE!!! Pilooo gusteu zoztan!!! Zelako guapa Pedroche!!! [Bai erosiko nabiela duda barik, baina abrigo hori Pronoviasekoa da edo ez? Ez dot estilo horregaz identifiketan]

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude