Asteburu honetan igaro den Ingalaterrako Download Festival jaialdian jotzekoak ziren sei taldek azken momentuan karteletik ateratzea erabaki zuten palestinar herriarekin elkartasunez. Hauek Scowl, Zulu, Speed, Pest Control, Negative Frame eta Overpower taldeak izan dira..
Haien boikota jaialdiaren babesleetako bat (Barclays) Israelgo armadaren hornitzaileekin duen loturengatik izan da. Finantza erakundeak 100 milioi libera baino gehiago inbertituko lituzke Gaza bonbardatzeko erabili diren hegazkinen armak fabrikatzen dituzten enpresetako batean.
“Ez dugu parte hartuko bere babesleak genozidio bat erraztuz irabaziak dituen ekitaldi batean”, iragarri zuen Leedseko thrash taldeak, Pest Control, bere sareetan ekainak 10ean. “Urte osoan ilusioa genuen bertan jotzeaz, eta taldearentzat mugarri bikaina izango zen. Baina ezin ditugu sakrifikatu taldearen eta ordezkatzen dugun eszenaren printzipioak, gure interes pertsonalagatik soilik”.
Haren iragarkiak beste bost taldeek ere boikotarekin bat egitea eragin zuen, eta ikusiko dugu ea haien bidea jarraitzen duten gehiago izanen diren. Download Festival jaialdiak ez du ez iritzirik helarazi ez eta ordezko talderik lotu.
Azken hilabeteotan, South By Southwest, Latitude edo The Great Escape bezalako jaialdietan seguraski ere dozenaka talde ikusi ditugu antzeko ekintzak egiten arrazoi beragatik.
Zerbait oker dago K-Pop-aren munduan, izan ere, beste artista gazte batek bere buruaz beste egin bai du. 25 urteko Astro taldeko Moonbin izanda hontakoan. Seulen, bere apartamentuan, duela bi aste hilda aurkitu zuen haren managerrak. Gertukoek adierazi dute artistak denbora zeramala arazo psikologikoekin, presioaren ondorioz.
Moonbin 11 urte zituela sartu zen musikaren eta telebistaren munduan. Lehenik, aktore gisa aritu zen Hego Koreako Boys Over Flowers telesailean; geroago, musikan, 18 urterekin, Astro K-Pop taldean sartu zuten arte. 2020tik orain arte Astro taldeko beste abeslari Sanharekin hainbat ikuskizun egin ditu; azkena Bangkoken, duela bi aste.
Moonbinen bizitza haurtzarotik lanari lotuta egon da: antzerkia, dantza, kantua eta abar egunero lantzeaz harago, nolako itxura eta jarrera izan behar duen erakutsi diote. Ez soilik kameren aurrean, baita bizitza pribatuan ere. Izan ere, Hego Koreako K-Pop artistak, musikari eta dantzari izateaz gain, beste zerbait ere badira: idoloak, jarraitzaileen jainko moduak. Eta milioika gazteren idoloek ezin dute akatsik egin. Ezin dira beren koreografiekin nahastu, ez noski. Baina are gehiago, ezin dute, adibidez, beren fanak jeloskor jarriko dituen argazki bat sare sozialetan jarri, edo elkarrizketa batean adierazpen deserosoren bat egin.
Izan duen azken kontzertuetariko batean, Moonbinek aitorpen bat egin zien fanei: «Gauza bat aitortu nahi dut, azkenaldian ez nabil batere ondo. Segur aski kontzertuan nabaritu duzue zerbait, eta horregatik barkamena eskatu nahi dizuet. Saiatzen ari naiz; gauza txiki positiboak ikusten ikasiko dut. Azken finean, nik aukeratu dut lan hau, eta zoriontsu izan behar dut, nire jarraitzaileak ere zoriontsu egin ahal izateko».
Arazo psikologikoak izan eta milioika fanei barkamena eskatu behar izatea; hitz horiek dira K-Pop artistek perfektu izateko bizi duten presioaren erakusgarri. Seguruenik, gazte-gaztetatik beren manager eta irakasleengandik entzun dituzte horrelako esaldiak: irribarre perfektua, ile perfektua, arropa perfektua… Keinu bakoitza bere lekuan, inolako inprobisaziorik ez, eta, noski, beren mundu horretan ez dago lekurik negatibotzat hartzen diren sentimenduentzat.
Ez da sorpresa handiegia izan. Izan ere, azken urteotan ohiko albiste bihurtu da Hego Korean famatu gazteen heriotza: 2017an, Jonghyun SHINee taldeko liderra agertu zen etxean hilda; 2018an, Minwoo beste gizonezko K-Pop talde baten abeslaria; 2019ko urrian, Sulli; hilabete geroago, bere gertuko lagun Goo Hara.
Bereziki Sulliren kasuak oihartzun handia izan zuen. Emakumeen eskubideak aldarrikatzen zituen K-Pop artista bezala ezagutzen dute munduan. Berak publikoari erakutsi nahi izan zion ez zela idolo perfektua, eta elkarrizketetan sarritan hitz egin zuen arazo psikologikoez. Emakumeek bularretakoa ez eramatea ere aldarrikatzen hasi zen, eta, kontzertu batean berak aukera hori egin ondoren, sare sozialetan bullying-a hasi zen. Isilik geratu ordez, Sullik publikoki salatu zituen sare sozialetako irain anonimoak, baina horrek gorroto handiagoa sortu zuen. Bullying-a luzaroan jasan ondoren depresioan erori, eta azkenean bere buruaz beste egiten amaitu zuen artistak.
Horiek horrela, suizidioa ez da Hego Korean K-Pop-aren munduari bakarrik dagokion zerbait. Herrialde garatuen artean daturik kezkagarrienak dituen herrialdea da, hain zuzen ere. Batez ere, 20-30 urte bitarteko gazteen artean da ohikoa. Eta K-Pop aren kasuan bereziki, datuak gora egiten ari dira. Zerbait oker egiten ari den erakusgarri.
2023ko otsailaren 1ean Tampa-n (Florida) hasiko da Bruce Springsteen & The E Street Band-en Estatu Batuetako bira. Zaletu asko poztu dira taldearen itzuleragatik. Hala ere, beste zaletu asko haserre, harrituta eta etsituta agertu dira Ticketmaster webgunean aurkitu dituzten prezio ikaragarriengatik.
Edozein txartel – ez gara lehen lerroko txarteletaz mintzo- 1.000 eta 5.000 dolar artekoak izan daitezke, beraien jatorrizko prezioa 59,50 eta 399 dolar artekoa zelarik. Kopuru horri %20ko “kudeaketa-komisioak” gehitu behar zaizkio.
Zentzugabekeri honen arrazoia Ticketmaster-ek erabiltzen duen “dinamic price” da, non algoritmo batek une oro txartel baten prezioa zehazten duen. Prezioa, nola ez, eskaeraren araberakoa da. Hegazkin konpainiek edo hotelek erabiltzen duten sistema bera da.
Web gunearen helburua birsalmenta saihestea da, edo hobeto esanda, birsalmenta horren irabazia zuzenean artistarengana joatea eta ez hirugarren batengana. Baina erabiltzailearen ikuspuntutik, argi dago azken finean batak edo besteak lapurtzen dizula.
Springsteen bezalako musikari batekin gertatu izanak – bere abesti askoren gaia langile klasearekiko sentsibilitatea da -, bere jarraitzaileak gehiago mindu ditu, abeslariak ez bai du inolako adierazpenik egin edota irtenbiderik proposatu. Duela bi urte, Crowded House-k prezio diferentziala itzultzearen aldeko apustua egin zuen bere zaleen kexen ostean.
Bere burua defendatzeko hitz egin duena Ticketmaster izan da. Konpainiak ziurtatu du saldutako sarreren %1,3a baino ez direla 1.000 dolar baino garestiago saldu, eta %88,2a hasieran ezarritako prezioen barruan saldu direla azpimarratuz. Argitzen ez dutena saldutako txartel kopuruak dira, zihurrenik erosle askok prezioa ikusita atzera egin bai dute. Europako birako sarrera guztiak minutu gutxitan agortu ziren, aldiz Estatu Batuetako sarrerak oraindik eskuragarri daude.
Kasu zehatz honetatik haratago, kezkagarria dena da ea jokaera hau kontzertu guzietara hedatuko den edo ez. Kontzertu batera joatea luxuzko produktu bilakatu bai daiteke, soilik erosmen maila oso handia duen gutxiengo bati zuzendutako ikuskizun bat.
Springsteen, Metallica, Pearl Jam, Foo Fighters edo edozein rock munstro sekula ikusteko egoerara iritsi gaitezke. Nola gelditu genezake egoera hau? Modu bakarra sarrerak erosteari uko egitea da. Badakit ez dela gertatuko, bainan nola sentituko lirateke rock izar hauek haien kontzertuetan harmailak hutsik egongo balira ?
1999 urtea bitxia izan zen rock munduarentzat. MTVk oraindik gazteentzat musika indartsu eta iraultzailea bultzatzen zuen bitartean, nerabeeentzat egindako pop-aren gorakadak bitan banatu zuen eszena. Korn-en soinu ilun eta astuna edo Back Street Boys-en amodiozko kantu melodikoak zenituen. Bada maitatu eta bestea gorrotatu egin beharra zen. Ez zen tarteko punturik.
Giro nahasi horretan 1969ko Woodstock jaialdiaren berpizte bat egin nahi zen, hippie belaunaldia markatu zuen bakearen eta maitasunaren sentimentuak berreskuratu asmoz. Dena den, 1999an egindako jaialdi berri honetan, gehien nabarmendu zena ez zen musika izan… Sexu abusuek, instalazioetan izandako kalteek, osasun baldintza eskaxek eta izandako lapurretek eta suteek gaina hartu bai zuten.
Dokumentalak, lehen Woodstock-eko gerraren aurkako hippiak 1999an dena suntsitu zuten ume zuri haserretuen taldean bihurtzeko mutazioa azaltzen du. Mutazio honen arrazoiak aztertzerakoan dokumentala kontzeptu batean oinarritzen da: Maskulinitate toxikoa. Maskulinitate toxikoaren (eta zuriaren) jatorria oinarritzat hartuz, dokumentalak, jarrera hau zein esparru sozioekonomikok sortzen duen azaltzeko aukera galtzen du.
Dokumentaleko
gaiztoetako bat John Scher jaialdiko
sustatzailea bada ere (emakumeek tratu txarrak jasan izana hauek biluzik joateagatik
arrazoitzen du), gaiztoetan gaiztoena Fred
Durst da. Limp Bizkit taldea konfrontaziorako zuen jarreragatik ezaguna zen
eta Woodstock-en zegoen giro beroa ikusita, dena lehertzeko beharrezkoa zen su
txinparta bezala aurkezten dute abeslaria.
Geroago, jendea hesiaren zatiak erretzen hasten denean eta Red Hot Chili Peppers-ek Jimi Hendrix-en “Fire” antzezten dutenean, dokumentalak gertakaria soilik jabetza pribatuaren kaltearen aldetik bakarrik ikusten du. Erru guztia kantaren izenburuarena eta mezuarena da…
Jaialdian hamaika sexu-abusuengatiko salaketa aitzakiezinak alde batera utzita Woodstock 99-ren arazoa ez da jaialdiak artisten aukeraketan izandako irizpidea… Estatu Batuetako belaunaldi oso baten arazo orokorra da. Dena, hoberena, momentuan eta esfortzurik gabe jaso nahi izatearen heziketa.
Estatubatuarrek akats asko izango dituzte, baina ikuskizuna emateko orduan hoberenak dira. Ikusi besterik ez dago urriaren 9an Ohio eta Maryland Buckeyes-en arteko futbol partidaren erdialdean grabatutako bideo hau.
Ohio State University-ko
Marching bandak-ek Rush-i, eta bereziki Neil Peart bateria-jotzaile zenari,
omenaldia egin zion, ‘Limelight’, ‘Fly By
Night’ eta ‘Tom Sawyer’ bezalako
abestiak interpretatuz, eta koreografia ezberdinekin taldearen logoa eta
abestien izenburuak eta Kanadako azalak errepikatuz.
200 musikarik baino gehiagok parte hartu zuten benetako ikuskizueana, eta Rush taldeak haien Twitter kontutik “aho zabalik” utzi zituela aipatu zuten.
Joan den larunbatean, unibertsitate bereko Athletic Bandek eskularrua hartu eta Van Halen-i izugarrizko omenaldia egin
zion Columbus Stadium-en udaberriko
partidaren erdian.
Taldeak ‘Runnin’ With The Devil’, ‘Dreams’, ‘Panama’ eta ‘Jump’ abestien zatiekin egindako medley instrumental bat egin zuen, taldearen logoa edo ‘1984’ bezalako izenburuak euren koreografiekin irudikatuz.
Aspalditik Metallica taldea talde bat izatetik empresa bat izatera pasatu zela… Izugarrizko oihartzuna dauka taldearen baitan gertatzen den guztiak eta jakinik haien diska famatuenak 30 urte bete dituela taldeak nola ez, ez du aukera pasatzen utzi edizio berezi bat kaleratzeko.
Ale mugatutako Box Deluxe deituriko edizio berezi bat kaleratu dute: 180 gr-ko 2LP (LPak berrargitaratutako albuma eta 3 zuzeneko ditu) , 14 diska (aurre-nahasketak, demoak, elkarrizketak eta zuzeneko kontzertuak), 6 DVD (baztertutako ideiak, diskaren “making off”a, bideo ofizialak eta kontzertuak), 120 orrialdeko azal gogorreko liburuxka, viran erabilitako 4 kontzertu pase, hiru litografia, hiru gitar pua, Metallica-ren zintzilikaria, letren abestiekin osatutako fitxategia eta kantak deskargatzeko txartela. (?!?!?!?)
Bainan San Frantziskoko taldeak
(edo hobeto esanda, beraien marketin-taldeak) ideia bat aukeratu dute, nahiz
eta guztiz berria ez izan, gutxienez berriro ere jendearen ahotan egoteko. The Metallica Blacklist osatzen duten 53
talde eta artistei, omenaldi gisa haien abestien bertsioak egitera gonbidatu
diete.
Arauak oso errexak ziren: artistek
diskako 12 abestien artean bat aukeratu eta haien erara moldatu zezaketen.
Parte hartzaileen artean rock alternatiboko taldeak, punkak, countryak, popak,
jazzak, elektronikoak, rapak eta baita reggaetonekoak ere ageri dira.
Baina honako egoeretan askotan
gertatzen den bezala, emaitza oso desorekatua izan da. Badira abesti bakoitza
fotokopiatuz gutxieneko arriskua hartu dutenak… (Weezer, Royal Blood, White
Reaper), hasierako kontzeptua erabat aldatu dutenak ia kantu berri bat sortuz
(Biffy Clyro, Idles, OFF!, Texas) eta zuzenean kantua apurtu dutenak… (Mexican Institute Of Sound, J. Balvin)
4 ordu irauten ditu diskak eta horrelako kasuetan normala den bezala ia ezinezkoa da dena belarri fin batekin eta detaile guztietaz ohartzea. Behin entzunda geratu zaidan sentsazioa? Pena. Gustoko ditudan talde askok haien bertsioak egitean ez bai dira arriskatu. Aldizka entzungo dudan diska izango da? Ez, bainan taldeak lortu du bere helburua. Metallicak, metal talde bat baino gehiago dela eta bere musikak estilo guzietan eragina izan duela erakutsi du beste behin.
Spencer Elden-ek,
txikitan Nirvanaren “Nevermind”
(1991) diskoaren azal famatuan agertzen zen haurrak, taldeko kide ohiak eta
oinordekoak salatu zituen aurreko hilabetean haurrentzako pornografia sustatzea
egotzita.
“Auzipetuek Spencer-en irudi pornografikoa modu komertzialean zabaldu zuten haien musika zabaldu eta irudiaren bidez aberasteko”, dio Kaliforniako auzitegian aurkeztutako salaketak. Gainera, salaketan ere, haurraren gurasoek soilik 200 $ jaso zituztela eta ez zutela inoiz argazkiak erabiltzeko baimenik sinatu gehitu dute.
Kexa honen bidez
identifikatutakoen artean Nirvanaren formazio klasikoko Dave Grohl baterijolea,
Krist Novoselic baxujolea, Kurt Cobain (1967-1994) gitarjolea eta Courtney Love
(Kurt Cobain-en alarguna) agertzen dira. Auzian Kirk Weddle ere agertzen da,
“Nevermind” filmaren azaleko argazkilaria izan zena. Bitxia bada ere,
salaketak Chad Channing ere leporatzen du, lehen urteetan Nirvanako baterijolea
izan zena eta taldea 1990ean utzi zuena, hau da, “Nevermind” kaleratu aurretik.
Elden-ek kalte-ordainak eskatzen ditu, auziaren arabera, “bizi osorako jasan eta jasango dituen kalteengatik”. “Nevermind” diskaren azala rockaren historiako adierazgarrienetakoa da eta haurtxo bat igerilekuan murgiltzen eta dolarreko billete baten bila ehizatzen erakusten du.
Salaketa ezarri
arren, Eldenek aipatutako azala hainbat alditan birsortu du, adibidez, Rolling Stone aldizkarirako diskoa kaleratu
zeneko 25. Urteurrenean. 2016an, jatorrizko irudian bezala biluzik agertzea ere
proposatu zioten, azkenean eta argazkilariaren erabakiz bainujantziarekin egin
zuen.
2016an ere, Time aldizkariari eskainitako
elkarrizketa batean, bere atsekabea erakutsi zuen konpentsazio ekonomikorik
jaso ez izanagatik mundu osoan 30 milioi ale saldu dituen eta mota guztietako
produktu ofizialetan erreproduzitu den disko baten azalean protagonista
izateagatik. «Parte hartzen duten guztiek dirua tonaka daukate. Grunge rockaren
azken apurra naizela iruditzen zait ” esan zuen. “Amaren etxean bizi
naiz eta Honda Civic bat gidatzen dut”
Bere garaian “Nevermind” hitza bularrean tatuatu bazuen ere badirudi Spencer Elden-ek iritziz aldatu eta disketxeek eraman zuten dirutzatik bere zatia eskuratzeko borrokatuko duela. Ikusiko ea lortzen duen…
Aurreko asteazkenean, musikaren mundua harrituta geratu zen Pete Parada-k , “The Offspring” punk rock talde estatubatuarreko bateria jotzailea, taldetik bota zutela iragarri bai zuen. Kaleratze honen arrazoia covid-19aren aurkako txertoa jaso nahi ez izateagatik izan zela jakinarazi zuen. Parada-k, 14 urte zeramatzan taldean.
Musikariak mezu bat argitaratu zuen bere Instagram kontuaren bidez. Bertan, txertoa hartu ez izanaren arrazoiak azalduz.
“Zoritxarreko albiste bat dut helarazteko. Badakit nire gertuko lagun eta senide askok nahiagoko zutela albiste hau lehenik era pribatuan entzun, eta barkamena eskatzen diet nire agerpena era publikoan egiteagatik, baina ez dakit gertakari hau nola aipatu”
“Industriak geroz eta aginte gehiago duen sektore honetan, duela gutxi jendea nere ondoan egotea arriskutsua dela erabaki dute, bai estudioan eta bai kontzertu biretan. Ondorioz, hurrengo ikuskizunetan ez didazue ikusiko. Nire istorioa ere partekatu nahi dut momentu honetan, atzean geratzearen agonia eta isolamendua bizi duen edonork jakin dezan, ez daudela bakarrik”
Txertaketari buruz hartutako erabakiari dagokionez, Parada-k agerian utzi du mediku gomendioagatik izan dela, izan ere baterijoleak txikitatik Guillian-Barré sindromea pairatu bai izan du. Ondorioz, txertoen efektuek, bere osasuna larriagotu dezakete.
Artistak, era berean, pertsona bakoitzak txertoa
hartzearen edo ez hartzearen erabakia errespetatu behar dela adierazi du.
“Gehienok ez dugu publikoki partekatzen gure medikuekin hartzen ditugun erabaki pribatuak. Badakigu ez dela erraz garatzen den elkarrizketa. Badirudi biztanleriaren erdiak espero baino erreakzio azkarragokoa izanen duela, ziurrenik haien bizitzako esperientziak oso desberdinak izan direlako.”
Taldearen erabakiari dagokionez, bateri jotzaileak erabakia guztion ongizaterako hartua izan zela azaldu du eta ez duela inolako amorrurik bere lagunen aurka, aitzitik, arrakasta handia opa die etorkizunerako.
”Ez dut nire taldearekiko sentimendu negatiborik. Haiek haientzat ustez erabaki hoberena hartzen ari dira, nik ere gauza bera egiten dudan bezala. ”The Offspring” familia osoari etorkizun hoberena desio diet! Min ematen dit nire komunitatea errepidean berriro ikusiko ez dudala jakiteak zaleekin kontaktua galduko bai dut… Espero dut gaur egun agertzen ari diren beldur mota guztiei lekua egiten ikasiko dugula. Saihestu dezagun elkarren artean menderatzeko, gizagabetzeko eta dena oihukatzeko hartu dugun joera tamalgarri hau. Gizartea ez da talde monolitiko bat. Ahots guztiek entzutea merezi dute… ”
Azken hitz hauen ondoren, zer pentsa dezakegu? Osasunaren edo sinesmenaren arabera hartutako erabakia izan al da?
Robin Thicke abeslariak zazpi urte eman behar izan ditu isilik entzuleak bera nor den gogoratu bainan gertatutakoa ahaztu duelakoan. 2013an, pop munduan izandako gainbehera handienetako bat bizitu zuen, arrakasta eta porrota ia ia aldi berean bizituz. Blurred Lines izan zen urte hartako kantarik salduena, baina baita mendebaldeko kulturan aro berri bat zabaldu zuen kantu madarikatua ere.
Blurred
Lines-en letrek pop musikako ohiko
egoera bat deskribatzen dute: Thicke
“neska on batekin” dantzatzen ari da, “leku honetako
putakumerik ederrena” bezala deskribatzen du eta bere
mutil-lagunaz ahazteko konbentzitzen saiatzen da (“otzantzera
zihoan, bainan animalia zara”).
Blurred Lines kantuan
“Ipurdia bitan banatzeko
zerbait handia emango dizut” bezalako esaldiak aurki ditzakegu.
Ah! Ta nola ez , “Badakit nahi duzula”, 18 aldiz
errepikatzen du.
Blurred Lines-en defendatzaileek hip hop munduan halako jarrerak onargarriak eta komikotzat hartzen direla argudiatzen zuten. Gaitzesleek berriz abeslariask emakumea behin eta berriz zapaldu eta hark nahi izan ala ez azkenean sexu harreman bat izateko konbenzitzen zuela salatzen zuten. Gauzak honela, bi korronte sortu ziren: Abestia ñabardurarik gabe defendatzen zituztenak eta abestia bere osotasunean kritikatzen zituztenak…
Eta orduan Robin Thicke azalpenak ematen hasi zen.
“Denok
ezkonduta gaudenez eta seme-alabak ditugunez, horretaz barre egiteko
gizon aproposak gara. Noski, kantuak emakumeak zapaltzen ditu, hala
ere beti errespetatu izan ditut. Haiek eta haien gorputzak ederrak
dira. Gizonak beti haien atzetik egonen gara. Beldurrik gabe eta
ahalik eta lotsagabeenak izan nahi genuen kantuan”.
Thicke-k
gizonak eta emakumeak berdinak direla zihurtatzen du, bainan bideoan
haien desberdintasunak argi eta garbi azaltzen dira. Gizonezkoek
emakumeei begiratzen diete, emakumeek aldiz kamerari. Gizonezkoek
hiztegia badute, emakume batek ordea miauka mintzatzen da.
Gizonezkoek arropa daramate, emakumeek ez. Kantuaren bideoan, hori
guztia normala da.
Robin Thicke, abestiaren ondorioz, gizonezko zuri heteroxesualaren ikur bilakatu zen. Bere ekintzengatik inoiz azalpenak eman behar ez eta ondorioei aurre egiten ez dien adibide garbiena.
Eta
ondoren… MTV sariak.
Abeslaria
ezer gutxitaz ohartzen ari zen eta horren adibiderik garbiena MTV
sarietan gertatutakoa izan zen. Bertan, Miley
Cyrus ia biluzi batekin abestu zuen.
19 urte zituen neskak, hark, 34 urte. Ikusleentzat Cyrus
neskatxa gazte bat zen, Thicke
aldiz, bere nagusia. Ikuskizunean Twerking
momentu bat eta guzi bizitu zen, ekintza hau Twitter-eko
historiako gertakaririk aipagarriena bihurtuz, minutuko 306.000 tuits
iruzkindu bai ziren.
Eskandalua gertatu eta egun gutxira, Thicke-k Justin Timberlake-k Janet Jackson-ekin Super Bowl-eko eskandaluan erabilitako estrategia berdina erabili zuen: Erru guztia bikotekideari egotzi eta gertatukoa aurreikusi gabe zegoela zin egin zuen. Cyrus ez zen kikildu eta twerking mugimendua berak iradoki ziola eta “ahalik eta biluzien” ateratzea eskatu ziola ziurtatu zuen.
Mugimendu
berri baten sorrera.
Lady
Gaga-k urrian R. Kelly-rekin Terry Richardson-ek
zuzendutako bideoklip bat grabatu zuen (“Do What U Want“).
Bertan abeslariak Lady Gaga drogatu eta konorterik gabe
zegoenean bere gorputza igurtzen zuen. Azaroan, biek eginiko zuzeneko
emanaldi batean, lehena Estatu Batuetako presidentea zen eta
bigarrena aldiz, bere idazkaria. Abenduan, Lady Gaga-k Kelly
Christina Aguilera-rekin
ordezkatu zuen eta bertan behera utzi zuen bideoklipa argitaratzea:
Kelly-ri 2002an sexu abusuak leporatu zitzaizkion,
Richardson-eri 2001ean… Inori ez zitzaion axola. Baina
bat-batean, 2013an, publizitatearen ikuspegitik horrelako kasuak
arazotsuak bihurtzen hasi ziren. Hilabete gutxiren buruan, gizartea
beste begi batekin ikusten hasi zen mundua.
Hala
ere Robin Thicke-rentzat berandu zen… 2014 hasieran, Paula
Patton emazteak banaketa eskatu zion. Thicke-ren
erreakzioa, Paula-ren adiskidetza berreskuratzeko diska bat
kaleratzea izan zen. Diska hartan Thicke-k bere emazte ohia
lotsatzeaz gain, pribatutasuna urratu eta bereizketa lasai bat ukatu
zion. Paula barregarri utzi zuen manipulazio emozionalaren eta
xantaia publikoaren estrategiaz.
Thicke-k,
ohartu gabe, kulturako aro berri bat sortu zuen. Abestiek, filmek eta
pertsonaia ospetsuek elkarrizketa sozialak sortzeko eta eztabaida
politikoetan arma jaurtitzaile gisa funtzionatzen duten eszenatokia.
Horietan, artistei erantzukizunak eskatzen zaizkie. Sare sozialetako
haserrea albiste bihurtzen da eta zenbaitetan pertsonai publikoen
desagertzea dakar. #MeToo
mugimenduak feminismoaren laugarren olatua bultzatu zuenean,
tsunamiaren jatorria ez zen kale edo parlamentuetatik etorri,
Hollywood-etik
etorri zen.
Eta gaur? 2018az geroztik, Robin Thicke-k 26 urteko April Love Geary modeloarekin hiru seme-alaba izan ditu eta nolabaiteko ospea berreskuratu du Estatu Batuetan Mask Singer telebista saioak izandako arrakasta izugarriari esker, izan ere bertan epaile gisa bai dihardu. Aurreko hilabetean, 7 urteko ixilunearen ondotik, On Earth, and in Heaven diskoa kaleratu zuen. Bere aurreko diskoetxeak kontratua berritu ez dionez bere poltsikotik ordaindu du dena. Aurkezpen single-erako Pharrell Williams-ekin elkartu da. “Take Me Higher”aurrerapen kantak bere hastapenetako funk dotorea dirudi, agian “Blurred Lines”-en aurretik zegoen ibilbideari berrekin eta jatorrizko publikoa berreskuratzeko helburuarekin. “Azkenean izan beharko nukeen pertsona sentitzen naiz”, dio. “Orain gauzez barre egiteko gai naiz. Ekaitzaren ostean agertzen den argia da musika”.
Zenbat
balio du Soundgarden taldearen diska berriak? Eta taldearen aktiboek?
Horiek dira Vicky Cornell eta taldeko hiru kideak ados jartzen ez
diren galderak, eta oraingoz, taldearen disko berri batek
etorkizunean argia ikustea eragozten duen puntua.
Aurreko hilabetean Chris Cornell-en alargunak Seattleko epaitegian Kim Thayil-en, Matt Cameron-en eta Ben Shepherd-ren aurkako auzi bat aurkeztu zuen. Hainbat komunikabideren arabera, arrazoia hiru musikariek hildako abeslariaren aktiboen gaineko eskubideak eskuratzeko egindako 278.000 dolarreko eskaintza izango litzateke. Vickyren arabera, eskaintza horren barruan, taldearen merchandising-aren irabaziak, etorkizuneko birekin sortutako irabaziak eta zuzenekoetan abeslariaren holograma erabiltzeko eskubidea (!!!!) sartuko litzateke.
Ezarritako auziaren arabera, Cornell-en aholkulariek uste dute “zifra maltzurki baxua” dela eta “Vickyk 2018an soilik Soundgarden-en masterren eskubideagatik lortutako irabazietara ere ez dela iristen”. Halaber, musikariek egindako eskaintza inbertsore batek master horiek 16 milioi dolarretan erosteko eskaintzaren ondoren etorri zela salatu dute.
Vicky Cornell-en haserrea ere, iazko abenduan bere alargunaren eskubideak eskuratzeko egin zuen saiakerarekin lotura dauka. Izan ere, abeslariaren bikotekideak Thayil-eri, Cameron-eri eta Shepherd-eri egindako eskaintzak hauek ezezko batekin erantzun bai zuten. Lehen eskaintza 12 milioi dolarrekoa izan zen, bigarrena aldiz 21 milioi dolarrekoa. Gauzak honela, Vicky Cornellek, taldearen aktiboen arrazoizko balioa zehazten duen epaile bat bilatzen du orain.
Lege
gerra hau nola amaitzen den ikusi beharko da, bainan alargunak Chris
Cornellek Soundgarden-en zazpigarren disko baterako grabatu zituen
ahots eta instrumentu pistak bere eskuetan ditu (abeslariaren
bakarkako albumerako zirela ere esaten da), eta gainontzeko
taldekideek ez dituzte grabaketa hauetara heltzeko modurik ez
eskubiderik.
Bi aldeek elkarri dirua eskatu eta elkar salatzen diren bitartean, gauza bat argi dago: Zaleak dira galtzen jarraitzen duten bakarrak…
Joan den hilabetean, Fat Mike buru duen NoFX taldeak”Single Album” deituriko diska argitaratu zuen, haien estudioko hamalaugarren lan luzea. Bainan taldeak honezkero ezer berririk eskaintzeko ez duela uste baduzue, birritan pentsatu, izan ere “Single Album”ean, Fat Mike-k bere burua punk rockak inoiz izan duen kantautore original eta sortzaileenetako bat dela berretsi bai du.
Fat Mike-k drogak alde batera utzi eta diska honetarako “Sober” Mike izaera hartu du, bertan bere miseria guztiei buruz argi eta garbi hitz eginez. Ia inork ez duen ausardiarekin azaltzen da diska osoan zehar eta drogak uztearen ondorioz bere erokeria murriztu dela pentsatzen baduzu… entzunaldi bat eman diskari!!!!
Diskoa oso egitura bitxia duen “The Big Drag” kantuarekin hasten da. Bertso guztiek iraupen ezberdina daukate. Akorde bakoitzarekin erritmoa aldatu egiten da eta baxua ez da inoiz finkatzen, denbora guztian mugitzen da. Pianoa ere ez dakizu noiz agertuko den. Horretaz gain, kantua entzungailuekin entzuten baduzu, pianoa batzutan eskuinetik eta bestetan ezkerretik aterako zaizu! Indartsu hasten da diska.
“Fish In A Gun Barrel” kantuan esaldi bakoitza une desberdinean hasten da. Gaizki kantatzen ari da kantu osoan zehar, bainan bistan da, nahitara egina da. NoFX taldea bere forma garbienean! Behin ohituta, ezingo duzu beste modu batera entzun!
“Your Last Resort” kantuan ondorengo esaldi hau aurkitzen dugu ‘I was battened down with minor cords. As we set sail into the dark and C# minor chord’, eta justuki une horretan aipatutako akordea jotzen du. Erokeri bat bestearen atzetik!
Eta “Linewleum” zer? Ez dut uste inork aurretik horrelako erokeriarik egin duenik. Inork ez du bere abesti ezagunenaren bertsiorik egin, akordeak, doinuak eta letrak aldatuz eta eguneratuz. Kanta “berri” hau borobiltzeko Avenged Sevenfold-eko gitarjoleen laguntza ukan dute. Zeinek ematen du gehiago?
Fat Mike-k gauza asko izatearen ospea lortu du: punk ereserkien sortzailea, enpresari ausarta (Fat Wreck Chords), aktibista politikoa (Rock Against Bush), BDSMaren ikonoa … Bainan agian guzti horrek bere benetako talentutik aldendu gaitu.
“Sober” Mike-etaz fidatu gaitezke, NoFX kanpotik ager daitekeena baino askoz geruza gehiago dituen taldea dela erakutsi bai digu beste behin. Gozatu diskaz!!!!
“Jakina, nire bizitza eta nire artea eztabaidaren iturri izan dira aspaldidanik, baina niri buruz egindako azken salaketa hauek errealitatearen distortsio izugarriak dira. Nire harreman intimoak beti adostuak izan dira pentsamolde bereko bikoteekin. Ez dio axola zergatik beste batzuek iragana gaizki irudikatzea hautatzen duten”.
Mezu honen bitartez bere bikotekide ohiak, Evan Rachel Wood aktoreak eta beste emakume batzuek salatutako sexu abusu salaketen aurka defendatzera atera da Marilyn Manson. 2016an Evan Rachel Wood-ek agerian utzi zuen iraganean bere “maitale” izandako batek bortxatu zuela. Izenik aipatu ez zuen arren, Manson izan zitekeela uste izan zen. Hala ere, aurrekoan mezu baten bidez dena argitu zuen:
“Nire bortxatzailearen izena Brian Warner da, munduan Marilyn Manson izenarekin ere ezaguna. Nerabezaroan gorteiatzen hasi zen eta izugarrizko tratu txarrak eman zizkidan urteetan. Burmuina garbitu eta manipulatu ninduen. Aski da mendeku, kalumnia edo mehatxuen beldurrez bizitzea. Hemen nago gizon arriskutsu honen aurka hitz egin eta beste alde batera begira egon den musika industriari deiadar bat egiteko. Jada isilik geratuko ez diren biktimekin nago”.
Mezu honen ondotik, emakume gehiago beraien esperientziak kontatzen zituzten mezuak argitaratzen hasi ziren. Emakumeek ez ezik, berarekin musika munduan lan egin zuten artistek ere haiek ikusitako eta bizitutako gertakariak aipatzen hasi ziren (Hala nola Limp Bizkit taldeko Wes Borland eta NIN taldeko Trent Reznor) eta hauek azaldutako gertakariek ere ez zuten Marilyn Manson leku honean uzten…
Handik gutxira Loma Vista Recordings zigiluak ohar bat argitaratu zuen artistaren azken diskoa, We Are Chaos, sustatzeari utziko ziola iragarriz. Gainera, “gertaera kezkagarri horien ondorioz, Marilyn Manson-ekin etorkizuneko proiekturik ez lantzeko” erabakia hartu zutela jakinarazi zuten. Bere kontratazio agentziak ere, CAA-k, artistarekin zituen harremanak moztu ditu; Honetaz gain Starz kateak “American Gods” telesailean abeslaria agertzen ziren eszenak desagerraraziko zituela iragarri zuen. Gauzak honela Marilyn Manson-en ibilbide artistikoa amaitutzat eman genezake.
Gertakariak nola garatzen diren ikusiko dugu bainan bere izen artistikoa Marilyn Monroe-ren izena eta Charles Manson-en deitura nahasi zituen abeslariak, badirudi hurbilago dagoela bigarren pertsonaitik lehenengo pertsonatik baino…
Musikan
dirua lortzeko bi iturri duade: Egilearen eskubideak eta masterraren
eskubideak (grabazioa). Abesti bat konposatu eta letrak idatzita
egilearen eskubideak dituzu, hau da, zu zara lanaren egilea. Bainan
grabazio estudiora musikari profesionalekin , ekoizleekin eta soinu
teknikariekin joaten zarenean, ekoizleak grabaketa nahasi ondoren,
azkenean wav fitxategi bat lortuko duzu. Fitxategi hau hala nola
CD-an, irratian eta Youtube-n
joanen den fitxategia da. Masterra sortu da prozesu
honetan.
Abestia
behin bakarrik konposatu dezakezu, bainan infinitu aldiz grabatu
dezakezu. Konposizio batetik milaka grabazio egin daitezke. Grabazio
bakoitza master bat da, beraz, konposizioak egileari dagozkion
eskubideak ditu, bainan norena da grabazioa? Abestia estudioan
grabatu duen musikari profesionalarena? Ahotsa grabatu duen
abeslariarena? Zein mikrofono non joango den aukeratu duen soinu
teknikariarena?
Masterra,
abestia grabatu bitartean pertsona horiek lan egin ahal izateko dirua
jartzen duenarena da, hau da, produktua ekoizten duen ekoiztetxearena
da. Zergatik? Arriskua berak hartu duelako. Diskoan gitarra grabatu
duen gitarjoleak bere grabazio orduengatik kobratuko du, bere
grabazio estudioa alokatu duen pertsonak bertan pasatako orduengatik
kobratuko du. Grabazioko partaide guztiek produktuak arrakasta izan
edo ez kobratuko dute. Modu bermatuan dirua irabaziko ez duen bakarra
diskaren ekoizlea da. Produktuak arrakasta izan ezkero kobratuko du,
hala ez bada, galerak izanen ditu.
Abesti
bat Spotify-en entzuten duzunean zure harpidetzatik edo
iragarkietatik ateratzen den dirua, abestia idatzi duenaren eta
master hori ekoizteko ordaindu duenaren artean banatzen da.
Artista askok ez dakite hori. Zergatik? Kontratua irakurri ez dutelako edota musika munduak nola funtzionatzen duen ez dakitelako, izan ere, haiek izenpetutako kontratuan dena argiki idatzita bai dago. Taylor Swift orain jabetzen ari da egile eskubideak bereak izan arren, masterrak bereak ez direla…
Zer
esan nahi du honek? Masterraren jabeak kanta edozein iragarki,
trailer, edo seriean ezarri dezake Taylor Swift-ek nahi izan ala ez.
Artistak kobratuko du? Bai, kobratuko du, bainan ezingo du erabaki
abestia non ezarri edo ez, izan ere, masterra ez bai da berea. Eta
hor dago koxka…
Taylor
Swift ez da bere lehen diskoen grabazioen masterren jabe, azken
hiruenak baizik, eta borrokan ari da grabazio zahar horien kontrola
lortzeko bere garaian Scooter Braun-ek erosi bai zituen. Hala ere
Taylorrek bere kontratutan ezarritako baldintza baten ondorioz bere
kantak non jarri eta non ez aukeratzeko eskubidea dauka.
Beraz
Taylor Swift-ek, bere diska zaharren masterra lortzearren, Scooter
Braun-en proposamen guztiak ezeztatzen egon da gisa honetara
masterraren jabeak dirua irabaztea galaraziz. Gauzak honela, Scooter
Braun-ek kanta zaharren katalogoak hirugarren bateri saldu zizkion
bainan klausula txiki batekin. Nahiz eta masterrak saldu, oraindik
berak irabazien ehuneko txiki bat irabazten jarraitzen bai du.
Egoera
hau izanik Taylor Swift-ek erabaki bat hartu behar izan du. Bere
abesti zaharrak iragarkietan, trailerretan eta pelikuletan agertzea
baimendu, ondorioz Scooter Braun-ek ere dirua irabaziz, edota
proposamen guztiak ezeztatu bainan abeslariak xentimo bakar bat ere
ez ikusiz.
Aipatzen
ari garen diru kopurua ez da txikia. Ideia bat egiteko, Taylor-ek
Billboard-en egindako elkarrizketa batean astean dozena bat
eskaera baino gehiago heltzen zitzaizkiola aitortu zuen. Lizentzia
bakoitzak 10.000 euro inguru balio ditu, beraz astean 120.000 izango
lirateke, hau da, urtean 6.000.000 euro…
Liskar
honi aterabide bat aurkitzearren Taylor Swift-eri gauza bitxi bat
bururatu zaio. Gainera, ongi atera ezkero, egoera berdinean diren
beste artista askori bidea zabalduko diena. Izan ere kantaria aurreko
hilabetean bere kanta zahar guztiak berriro hutsetik grabatzen hasi
bai da. Banan-bana berriz ere bateria, pianoa, ahotsak, baxua…
grabatu ditu. Notaz nota eta nahasketa berdin batekin. Hau da, bere
diska zaharren fotokopia bat egiten ari da.
Horrelaxe
konponduko du arazoa eta egia esan, bere ideia oso logikoa da,
batzutan ahazten bai zaigu masterra abesti batek izan ditzakeen mila
grabazioetatik bat dela. Taylor Swift-ek gisa honetara bere kantuen
botere osoa lortzeaz gain bere kantu zaharrengatik 300.000.000 euro
ordaindu zuten eta artistikoki oztopatzen ari zieten ekoizleei
xake-mate bat egin die.
Urrezko arraultzak jartzen zituen oiloak ihes egin die…