Kaixo!
Zelan?
Gaurkoan, pasadizo oso intimoa konteukotzuet [again argi eta garbi aurpegia ez dot emon, bainan neure intimitate pilo konteu dotzuet !!]
“Frozenen barita majikoa”ren sortzailearen eskutik, istorio barri eta zoragarria, hau be “en hechos reales-en” oinarritute: “Ginekologoaren kontsultan ahaztundakoak”
Neure batiko ginekologoak agindute, froga berezi bet ein bihar zoztabela eta klinika pribatu bateko ginekologia zerbitzura juateko agindu zozten. [Bilboko zentruan dauen klinika batera]
Froga apurtxu bet desagradablea zela eta, neure ginekologoak, froga baine ordutebete arinau Valium bet hartuteko gomendatu zozten, erlajatuta joateko, eta badazpadan nonogaz lagundute juateko, batzuei Valiumak oso drogi ixten dotzabela eta [aitortu bihar dot Valiuma hartu ta ez nebala ezebez antzeman, eta ordu erdira, beste Valium erdi bet hartu nebala, eta orduan bai sekulako kolokoia hartu nebala]
Euria dau. Bilboko erdigunean trafiko pilo eta #AneFer iritsi da beren neba nagusixenagaz, erdi flotetan eta denboraz limitean. Harreran galdetu dau nere nerebak eta pasilloa jarraitu eta eskumatara hartzeko esan dozkue [berba eitean sometan dot mingaina pisutsu modun edo, eta sentsaziñoa dekot guztia, kamara lentan pasetan ari dela.]
Iritsi gaz ginekologiara. Itxaron gela moduko bet dau 6 eserlekuegaz, eta justu parean ate bet [oso metro gitxira, pegata, super-super gertu]. Jesarrite dauz 60 urtetik gorako emakume bet eta neure adin inguruko neska bet [ama-alabak edo direla esango neban] Begiratu dotaz, eta “perfekziñoa” ikusi dot. Isabel Preysler eta Tamara dirudite.
“Arrasti on” bategaz agurtu dotaz [egixa da apurtxu bet mozkor tonue urten doztela, larregi bokalizatu barik], eta emakume biak goitik behera eta behetik gora begiratu doztabe, bainan ez da soinurik urten beren ahotik.
Atea zabaldu da eta erizaina urteten da: “Ane Fernandez ? ”
–Neu! [nebak begiratu dozten moduagattik, “Neu” hori apurtxu bet efusivo urten dozta]
– Puedes pasar [jesartzeko astirik be ez dozta emon, eta iritsi naien moduen sartu nai: poltsoa, aterkia, jaka… guztia neugaz hartunde. Neba itxaron gelan gelditu da señora biegaz ]
Gela aztertu dot segundu beten [Valiumaren superpoterea ote ??] Kamilla erraldoia gelaren erdian, mila aparatoz inguratute, atzean, kontsulatako mahaia [medikua jesarrite dauela] eta ate bet.
– Arrasti on [esan dotzat medikuari. Ez dau erantzun. Ordainagailuan dabil eta ez dau begirada altsatu. Heldua da. Oso. Gaur Egun bi gelditu bihar dakoz jubiletako. Ule zuria deko eta bigote zuri extrabagante bet. Aurpegi gogorra deko. Oso serio. Akojona ein nai. Hunek egin bihar dozta froga mingarria???]
– (Erizaina): Pasa a esa puerta. Desvistete de cintura para abajo y ponte la bata que encontarás dentro. Las ataduras van en la espalda. Puedes dejar tus cosas dentro, tranquila.
Sartu nai gelatxuan, aulki bet dago, eta bertan itxi dotaz arropa, poltsoa eta txaketa. Aterkia bustite dau, eta aulkiaren atzean, lurrean itxi dot, beste gauzak ez bustiteko.
Kamillan etzan eta froga zelan izango den azaldu dozta erizainak, eta zelan den apurtxu bet deserosoa, eta “introduzioa” kostako doztala apurtxu bet, eta mina sentituko dotela….[entzuten dot, bainan egixa esan, etzan naienetik konturatu nai oso drogi nauela]
Ginekologoa altsatu da, eta nonor akatuteko aurpegiagaz, super serio. “Buenas tardes” esan dozta. “Empezamos” [super siku].
Etzanda, hankak zabaldute eta tripa inguruan ipini doztaben izaragaz, ez dot ikusten medikuaren aurpegia, eztabe zer egiten ari den. Erizaina gerturatu eta eskua heldu dozta. Bapatean zerbait handia edo potoloa sartuten somatu dot, eta …. BRAAAAAAAAAA! Puzker laburra bainan ozena atera da neure gorputzetik. [OMG!!!!!!!!!!!! Zelako lotsa!!! Drogi egongo nai, bainan apuro sentsaziñoa bai sentitzen dotela!!!! Gorri- gorri ipini nai]
– Lo siento!!! De verdad, no me he dado cuenta que venía – [medikuaren aurpegia ez dot ikusten, baine imaginetan dot. Zelako lotsa!!! Tierra trágame!!!! ]
Eta erizanak esaten dozta: Tranquila, no creas que eres la única a la que le pasa. No te apures, no pasa nada.
Ginekologoak ez dau berba bakar bet egin. 10 min beranduago “hemos terminado” esan dau dau, eta barriro mahaian jesarri da.
Ondiño super gorri, lotsatute , drogi eta puzkerra buruen dekotela, jantzi eta konsultatik urten dot “Eskerrik asko” ahul bategaz.
Kontsultako atea zabaldu dozta erizainak eta atea itxi orduko, aurrean paragueroa ikusi dot. [Ostras !!!! Aterkia itxi dot kontsultan ]. Buelta emon dot, Tok- tok jo eta atea zabaldu dot, eta atetik bertatik: [neba eta emakume biek elkarrizketa osoa perfektamente entzuten zabizela]
- Perdón, se me ha olvidado el PEDO dentro.
- [eta medikuak superserio erantzuten dozta] Mira, como te ha dicho mi compañera no eres la primera a la que le ha pasado, pero la verdad es que hasta ahora ninguna había vuelto para recogerlo.
Eratzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!
Mail: askogarafernandez2@gmail.com
Twitter: @ninaizane