ERANTZUNKIZUNA

Kaixo!  Zelan?

Gaur sarrera desbardin bategaz natorkizue. Atzo, Donostian,  Zurriolako hondartzan 44 urteko estatu batuar bet hil zen uretan, alokatutako paddle surf tabla betegaz. Atzo uretan lagunekaz hunen inguruan egon ginen berbetan eta zuokaz elkarbanatu gure dotaz hainbat iritzi.

Hemen dekozue Berriako albiste laburraSurflari bat hil da Donostiako Zurriola hondartzan | Gizartea | Berria

Hemen 4 gauza gure dotaz azpimarratzea:

  1. Arraun taula edo paddle surf taula. Zuok jakiteko, taula hauek orokorrean ez diz olatuak harteko [noski, badaude batzuk horretarako dizenak bainan ez da surfeatzeko modalitate ohikoena eta normalean, taula hauek ohiko paddle surfekoak bainan txikitxuagoak diz, estuagoak eta noski, alokatzen dizenak bainan garestiagoak eta kalitate hobeagokoak], itsaso  bare dauenean gainean ibiltzeko diz, lakuetan eta be erabiltzen diz pilo, ez diz olatu artean ibiltzeko.
  2. Atzoko itsasoa: albisteko argazkian ikusten da zelan zegoen atzo itsasoa. Neu ez nintzen Donostian egon, baina bai Sopen, eta hemen zegoen tamaina ikusita, ideia bet egin ahal dot zelan euan Donostian, eta benetan be itsasoa ez euan paddle betegaz sartzeko.
  3. Tipoa atzerritarra  zen. Hau da, Zurriolako hondartzaren baldintzak ondo ezagutzea ia ezinezkoa zen berarendako:  zelan eta non apurtzen dauzen olatuak eta inportanteena: korrontea eta hunen eragina.
  4. Alokatutako taula zen. Eta neurendako, gertatutakoaren gakoa hemen dau eta geure eztaibaida iturria. [eta zuon iritzia jakin gure dot eta horregatik planteatuko dotaz hainbat galdera]

Noski ez dakigu zer pasa den eta ez dakigu taula alokatu zotzan pertsonak zerbait esan zotzan edo ez, baina dakiguna da, denda horretatik paddle surf betegaz urten zela.

Taulak alokatzen bihar eiten dauen pertsona betek surfaz edo olatuetaz jakin bihar dau?  Estanku beten bihar eiten dauen pertsona erretzailea izan bihar da? Holan ikusite, erantzuna ezetz biharko luke.

Langileak olatuetaz badaki, ez al da bere ardura esatea: barkatu, bainan gaur oso itsaso zakarra dau, olatu handiak dauz eta ez dago paddle betegaz sartzeko moduan beraz ezin dotzut alokatu [izan ahal zen Kontxan sartzeko bareago egongo zela, bainan arraroa  eiten dozta burutik pasatzea be Kontxara juatea…Zurriolatik Kontxara katxarro handi horreaz juatea oso oso konplikatua da]

Estanku beteko langilearen ardura al da tabakoa saltzen dauen bakotzari esatea: barkatu, bainan tabakoak hiltzen du [edo ez dotzut salduko esatea].

Duela urte pilo, antzerako egoera bet pasa zozten Kanarietan. 14-15 urteko neskato bet eta 60 urte inguruko emakumea [ez dakit ama-alabak edo amuma biloba ziren], Alemaniarrak. Surfisten hondartza bet, sokorrista barik, normalean bati bandera gorria izango lukeen hondartza, oso itsaso zabalekoa [espuesta], korronte pilogaz, eta nahiz eta surfista aditua izan, ezagutu barik, kontu handiz ibili biharreko hondartza bet. Herrian dauen hondartzan bakarra.

Alokatzen dabez kortxo bi, aleta barik [body bordean taula bezain garrantzitsuak diz aletak]. Hondartzan jende gitxi, eta ikusten dogu zelan neskatua urteten den ia arnas barik, super neke, nigarrez eta barruan jarraitzen dauen emakumeandako laguntza eske. Korronteak arrastrata badoia itsaso barrura, olatu pilogaz jarraian, kortxoari agarreta, muñeko bet modun, itsasoaren eskuetan 500 dollar payday loan .

Emerlanera deitu [hango 112] eta guardia zibila bidaliko zabizela [30 bet kilometrotara dauen herri betetik hara] noski, emakumeak ez zabien aguantako denbora hori ni por el forro. Badoia surfista bet tablagaz barrure eta neu atzetik taulagaz be. Ateratzen dogu uretatik. Handik 20 minuture agertzen da Guardia Zibilia. 50-60 urteko gizon tripahandi bi [zalantza dekot igeri eiten be jakingo ote zabizen].

15 euro puta balio zabien kortxoa alokatzea. 30 euro. Negozioa, negozioa da, baina 30 euro putek merezi dabez pertsona biren bizitza arriskuan jartzea? Neskatoa beno, puede kolar [halan ta be, ez dau munduan Body Borderrik nahiz eta hasi barria izan, urtetan aleta barik sartuko dena] bainan emakumea argi zeuan ez zaukiela gaitasun fisikorik kortxo betegaz holango hondartzan beten uretan sartzeko. Legala da alokatzea? Seguru. Etikoa? neurendako ez. 

Eta zuok, zer uste dozue?

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

GEORGINA

Kaixo!!!

Zelan?

Duela egun batzuk amaitu dot “ Soy Georgina” dokumentala ikusteaz, eta badakizue holango programak gustetan doztabela [salseoa, besteen bizimodua, guztiz arrotzak dizen ohiturak ikustea…]  eta zuokaz partekatzea gure neban. Hona hemen neure inpresio eta iritzi xume eta pertsonala.

NOR DA GEORGINA?

Egia esateko, banekien nor zen bainan ez neban beren bizitzaten barri larregirik, eta dokuan ikusi eta jakindakoagaz,  sarean be apurtxu bet gehiau inbestigatzeko irrika izan dot, halan ta be holan orokorrean, Cristiano Ronaldo futbolariaren neska laguna modun ezaguna dela esango neban [eta enai neu oso aldekoa emakumeak definitzeaz beren bikoteen harremanagattik].

Fisikoki be, nahiz eta saioa ikusi, dekon estilo prototipoagattik, kalean ikusi eta ez neban jakingo bera dela. Apurtxu bet Kim Kardasianen  beste “fotokopia” bet modun da: oso guapa, morenaza, kurbak primeran jarrite, arropa ajustatu zale, apurtxu bet txoni agian…bainan mila neska dauz itxura eta estilo bardinekoak, eta ezin dotaz berezi…

Izen horregaz pentsetan neban italiarra, brazildarra edo Portugalekoa zela, bainan berbetan entzuten hasi eta español azentoak harritu zozten pilo. Ez neban sekulan be imaginatuko!!!!!.  Argentinan jaioa da,  aita argentinarra eta ama española, eta ia bizitza osoa Jakan emon dau.

Jatorri umilekoa, etxean diru larregirik ez eta oso gazte biharrien hasi eta bizitza bilatzen jakin dau.  Haseran oker ez banau Lleidako herri beteko hotelien biharrien. Ondoren Madridera juan zen Maximo Duttin dependienta modun biharrera eta kamarera [poniendo copas berak esaten dauen modun, beraz, gauetako garitoren beten]. Inglaterran uda beten umeak zaintzen be ibilia.

Urteegaz Guccin [hemen ezagutzen dau Cristiano] eta Pradan dependienta. Azkan denda hauetan pentsetan dot Inditexen bainan gehiau kobratuko zabiela. [esaldi maravilloso bet botetan dau: He pasado de vender bolsos de firma a coleccionarlos]

2016an hasten da Cristianogaz urteten eta 2017an fitxetan dau modelo agentzia betegaz eta sare sozialetan petatzen hasten da, mundu mailako influencerra bihurtuz. ” Estoy encantada de ser la mujer de Cristiano, pero lo que tengo en el banco lo he trabajado yo” eta egia izango da, bainan jakin gureko neban erlaziño hori barik, bizi estilo bardina izango ote zabien, follower kopuru bardina, biharrerako aukera bardinak eta azkan finean, bankuan diru kopuru bardina izango lukeen.

Flipatu dot beste datu betegaz: iada alkarregaz zebiltzala bikote modun, Cristianok ume bi izan zabizen por gestacion subrogada bikotearen lehen umea jaio bainan 5 hile arinau [orain Georgina haurdun dau  beste ume birena]. Gestacion subrogadarena edozein kasuten ez dekot oso argi, bainan zeure bikoteagaz ume biologikoak izan bihar badozuz zertarako kontratatzen dozuz???? [gaia konplikatua da eta bakotzak eiten dau gure dauena, bainan neuri apurtxu bet  konfirmetan dozta hori de k los nuevos ricos, daukiela dirua eta demostratu biharra daukiela edozer gauza erosi ahal dabizela, umeak barne]

 

DOKUMENTALA- EZ FIKZIÑO SERIEA-REALLITY

Holan ikusi dot definitute saioa hainbat lekutan, bainan oso oso realista ez dozta iruditu. Preparatute ikusten da guztia eta faltsoa [neure iritzia da, eh!] oso sentsaziño arraroa izan dot. Neskatu hunek 2016a bainan arinau holan eiten zauen berba rusbank.net? [neuk be pijo antzera eiten dot berba, bainan de serie datorkit urte bigaz ya holan eiten neban berba] holan gestikuletan eban? Kamara barik holan konportatzen da? Dena aktuaziño bet modun dela iruditu dozta, antzerkia.

Halan ta be, oso gustora eta engantxatute ikusi dot, beren bizitza eta neurea mundu bi paralelo eta desbardin izanik, dirutza extremo hurrek erakarri dozta, jakinmina modun pasta pilo dekon jendea zelan bizi den ikustea : aurkezpen publiko beterako modelitoak aukeretan, [Flipatu dozta. Agian geure estiloak ez dabiz bet eiten, bainan rollo hori de super soinekoak, makillaje eta orrazkera perfektoak… menkanta!!!!! ] edo zelakoak dizen mansiño horiek, edo oporrak zelan aukeratzen eta antolatzen dabizen…

Azkan finean euren bizitza neureakaz konperatzeko joera izan dot saio osoan, denbora guztian izan dot buruen: neuk dirutza hori izango baneban, holan biziko nintzateke? Holan gastatuko neban? Holango gauzak eta holan erosiko neban?  Espero ezetz Ane! 

Mometu beten esaten dau holango “no me gusta mucho derrochar. No me gasto mucho en ropa, prefiero comprar poco pero bueno” bainan doku osoa da dirua gastatzea: dendak, arropa, yatea, bidaiak, etxerako altzariak, opariak, bitxiak, oporrak…

Kapitulo beten sartzen da firmako denda beten hartzen dauz gauza pilo eta oparitzen dotzabe. Beste kapitulo beten sartzen da Cristianon semeandako oparia erostera eta hasten da pertxeroak pasetan eta ia ikusi barik: ponme este, y este, y este otro…esto me enkanta, ponmelo tambien. Arropa eskuetan hartu barik, ondo ikusi barik, probatu barik…

Gauza betek bai emon dozta inbidia pilo, [beno, bi: etxeko barneko piszina be neure ametsetako bet da ] eta ikusi nebanean bai pentsa neban diru pilo izango baneban egingo nukeela gustora: Parke de atracciones geurendako bakarrik zabaltzea. Buahhhh!!! Hori iruditu zozten lo max de lo max!!!!

Gainontzekoan, mila bider gura dot neure bizia. Duda barik. Bizkarzainegaz ibili biharra, paparazziak eta kamarak atzetik, ezin lasai egin gure dozune, ezezagunak “atenditu” biharra, intimitatea edukitzeko zailtasunak, eta dekozen lagunak, las queridas deitzen dotza berak: bere ahizpa (familia dela), Gioren agentea eta umeegaz laguntzen dotzan neska (hauek soldapean…) eta garai beten beragaz Masimo Dutin bihar ein zabien mutiko bet [printzipioz, laguna konsideratu ahal den bakarrenetakoa, zeren ez da familia eta ez dau soldatapean, bainan super interesau itxura hartu notzan]. Oso faltsuak. Diruak mugitzen dauzen lagunak. Oso tristea iruditu zozten.  

Laburbilduz, ikusteko arina da, amenoa, dibertigarria [amaierako toma faltsuegaz barre pilo ein dot] eta guay dau pertsona hauek bizi dabizen [edo erakutsi gure dabizen] lujozko bizitza ikustea,  geure bizitza “normala” izatearen lujoaz jabetzeko.

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter:@ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

 

 

NOLAKOTASUNAK

Kuku!

Urte barri on denori! Zelan hasi dozue urtea? 2022 zoragarria opa dotzuet…bainan badakizue, bizitzak gauza onak eta gatxak dekoz, beraz, urte huntan be horiekaz bizi bihar gaz.

Eta gaurkoan nolakotasunen inguruan egingotzuet berba [portzierto, zelako berba potolo dekon sarrera hunen izenburuak, eh!!!!! Obiamente, ez dot neuk atara…Ehuyarrek emon dozta…]

Inor ez da perfektua, eta maiz, inperfekziño horietan dau geure xarma, geure nortasuna, eta guztiok dekogu holango oreka bet: gauza batzuetan ez gaz trebeak izango baina beste batzuetan bai, eta ez da ezebez pasetan.

Neu laburra nai. Guztiok ezin gaz inteligentzia eta jakinduria manantiala izan, eta  neu pues ez dekodaz argi asko  [neu luces de posicionen gelditu nintzen…]. Koefiziente intelektual normala 100 badan, pues neu 70-80an bueltan nau, eta ez da ezebez pasetan! Beste dohain batzuk dekodaz: sorkuntzandako gaitasuna dekot, inprobisaziñorako, sozializatzeko, urtenbideak topetako [persona resolutivaeta super rollo ona eta konfidantza trasmititzen dauen irri zoragarria dekot. Bati pentsatu dot hobe dela listo izatera ez iristea, k pasarse de listo.

Trivialen, Egunean Behin, edo orain twiterren ikusten dotazen Berbaxerka eta Wordlen jolasteko pues ez dot balio. Bainan adibidez, Tabu, Pictionary [eta hori marrazten dotela como el kulo], mimika eiten eta asmatzen, eta holangoetan nai la puta ama.

Miopea nai, bainan belarria superfina dekot, eskuegaz super traketsa nai baina oinekaz abila nai. Marraztea [neure 5 urteko lobatxuak neuk bainan hobeto marrazten dau!!], jostea, eskulanak, orraztea, makillatzea [hau urte pilotako praktikagaz dominatu dot], zerbait konpontzea, etxean txapuza txikitxuak eitea, sukaldatzea bera… pues ez da neure punto fuertea bainan ahalegintzen naiOinekaz ordea, pues hobeagoa nai: surfa, dantza, koreografiak, skatea, patinatzea, korri eitea…pues ondo emoten dozta. [eta hori dakizuen modun, pilo jausten naiela, bainan neuk uste dot hori oreka arazoa dela, izan be nai mas manosa k patosa]

Esango nuke gidari ona naiela. Kilometro pilo egin dotaz [gehieneak A8ko junglan] eta nahiz eta batzuten apurtxu bet fiti ibiltzen naien, suabe eta goxo gidatzen dot, bolanzazo eta frenazo brusko barik, lasai, hasarratu barik, bainan kotxeko zenbait gauzetan enai bapez abila [bainan hori autoeskolari botakotzat errua, jejejejejejeje]: adibidez, aparkatzen inutila nai. Kotxe biren artean, beno,….ezkerrera ondo moldatzen nai, eskumara apurtxu bet gehiau kostetan dozta baina pasableBaterian ordea, lo puto peor [bai, neu nai horietakoa plaza bi bihar dabizenak aparketako, eta ez dot eiten por guay eta egoistagattik, baizik eta hori delako egin ahal izan doten bakarra. Perdonarme la vida!!!!] eta ya baterian eta ipurdiz... inposible: jo dotaz alboko kotxeak hasi bainan arinau!!! Eta zer gure dozue esatea, neuri autoeskolan INOIZ ez zidaten erakutsi ezta be agindu, baterian aparketako.

Gasolina botatzen be ez dakit. Orain ez dakit, baina neure garaian autoeskolan ez zotzuen eruaten gasolina botatzen erakustera, beraz ez dot ikasi mangeratxua hartu eta botetan eta gainera baldurra emoten dozta. Panikoa. Gauzak dizen, modun, gasolina webbanki.ru da eta neu AneFer nai, asik aukera pilo daz denak su hartzeko eta eztanda egiteko!,  asik ahal doten neurrian gasolina botetako langilea dauen gasolindegietara juaten nai. Bidai luzeetan eta derrigorrez izan bihar badau autoservice horietakoa, normalean neugaz doian lagunen betek badaki, eta bakarrik banau, pues nonori eskatzen dotzat laguntza [ahal badan emakumea, ostantzean la miradita de mujer al volante…]

Eta gero kotxearen mantenua eta mekanika kontuak ya ni comertar: gurpilen marrazkiaren maila, olioa, motorraren kontuak,  linpiak aldatzea, kotxeak dekozen 1.000 botoitxuetatik 10 dakit zer dizen….[ tipiko ITVan…Antinieblas trasero, delantero….hasten denean.. bati nau galdute: Non dau hori???????]

Geure dohainak be batzutan Mr Hyde bihurtzen diz. Geuri umetan amatxuk sekulako kaka emoten zozkun bestearekiko errespetuaz: inoiz ez egiteko geuri egitea gustoko ez zozkuna, zerbait egin edo esan aurretik pentsatzea besteari min egin ahal dotzan, besteenganako aurreiritziak ezin dizela eduki, pertsona guztiek dizela “onak” kontrakoa adierazi bitartean eta horrela bazen bestearen lekuan jarri eta ulertu zegattik jokatzen zabien holan, hobe dela bati irri bet eskaintzea aurpegi gatx bet baino [irri betek beste irri bet ekartzen dau bueltan normalean, eta aurpegi gatx betek beste aurpegi gatx bet]

Guzti horrek neugan enpatiaren dohaina sortu zabien, eta hurregaz, pertsonan guztiengan (kon)fidatzeko gaitasuna, pertsonengan sinestea, konfrontazioak ekiditzea, txarto ez pentsatzea, bestea ulertzen ahalegintzea, eta neure izaeran pilo gustetan doztan kualitatea da…  Baina zer pasetan da nonok fallatzen dotzuenean eta min emoten dotzuenean? Pues DRAMA!!!! Super drama!!!! eta enpatia hori eta (kon)fidatzeko gaitasuna, hasta luego Maricarmen beten bihurtzen dizela, erdiko termino barik. Finito. Kruz y raya. Agur!

Eta zeu? Zeintzuk diz zeure abileziak? Zertan zaz traketsa?

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Mail: askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

ANEkdota

Kuku!

Zelan?

Hemen barriro AneFer beren txorradatxuak idazten. Aurrekoan, duela urte askotako batallita batzuegaz gogoratu, eta badakit, neure pasadizoegaz barre eiten dozuela,  pues hemen doia horietako bet.

Nonoiz aipatu izan dotaz, baina jakin dezazuen neba bi nagusiagoak dekodazela. Zaharrenagaz, 8 urte eruaten nai, eta erdikoagaz  5 urte, beraz, etxeko umetxua izan nai.

Barrika herri txikitxua izanda, ez euazen ume asko eta haurtzaroan, neure neba biak alkarregaz beren lagunekaz asko ibiltzen ziren, eta noski, neu beraiekaz ibili gure neban. [bakotzak ikastolan geure kuadrillatxua genuen, gehienak Sopekoak, orduan egunerokoan, Barrikan jolasten ibiltzeko, pues adin desbardinetako umeak elkartzen ziren/ginen]

Eta oso tipikoa izaten zen etxean ginela nebek, amatxuri esatea adibidez:

-Ama, juan ahal gaz lagunekaz bizikletan Plentziara?

Eta atzetik AneFer: Amaaaaaaaaaa!!!!!!  Neuk be gure dot juan….eta Amaiak be bai!!!!

Eta noski, amatxuk baimena emoten zotzaben baldin eta geu biok be beraiekaz juaten baginen.

[zenbat bider entzun izan bihar izan doten nebei, haurtzaroa izorratu notzabela. Egun puta osoa ume biegaz (Amaia ta neu) karga bihar, eta gainera zaindu! Izan be, guztiok dakigun nonor, bati jausten zen edo hartzen zabiela min ez dakit zerregaz… eta arrastia izorratzeaz aparte, etxera iritsi eta amatxuren bronka jaso bihar izaten zabizen! Gehien bet zaharrenak, gainera 3rotan bati izan da formalena eta responsableena, eta bronka guztiak jan dauz kottauak!!!!  ]

Ez dot oso ondo gogoan, bainan 7-8 urte izango nebazen. Gaua zen eta uda izango zen, zeren kalean ginen [ez dakit oporretan edo asteburua zen] eta baldurrezko istorioak kontatzen zebiltzan, neure neben lagun bi, nebak, Amaia eta neu.

Haseran zonbiak eta ez dakit zein mutante eta ez dakit zein istorio, eta Amaia ta neu lasai lasai, akojona barik, super gustora beraien kontuak adi-adi entzuten [Neuk uste dot zonbiak eta mutanteak zer ziren be ez genuela jakin. Umetan gainera nagusiei holango admiraziñoa edo dekozu eta pilo gustetan zozkun beraiegaz egon eta beraien gauzak entzun eta egin…] eta bapatean neben lagun betek galdetzen dozku Amaia eta neuri:

Zuok ez dozue izango etxean panpin txinatar edo Japonesarik ezta? Zeren ostantzean hurrengo istorioa ezin dot konta mirziamov.ru, maldiziño bet dauelako!

[eta ya esta. La kagamos. Zeren neuk bai neban Barrigitas txinatar bet, bainan noski, istorioa entzun gure neban, eta badakizu arriskuak emoten dauen morbillo-irrika hori…eta ez dozu ume moko bet modun gelditu gure….eta….] EZETZ esan notzan, ta Amaiak be ezetz.

Eta konta zozkun istorioa. Ez dot oso ondo gogoan zelan zen istorioa: panpin hiltzailea zen duda barik, bainan maldiziñoa bai gogoratzen dot: Panpin txinatarra badozu eta istorioa entzuten bazenuen, panpinak hilko zotzun eta zeu hil ondoren familia osoa banan-banan hilko zeban. [toma ya!!!!]

Etxera juan, gelan sartu, eta zer ikusi neban aurreneko gauza: neure Barrigitas txinatarra. [eta popitos egin neban gainean]. Benga Ane, lasai, istorio bet da. Panpin bet da. Ez da egia. Ezin dotzu ezebez egin.

Ohean sartu eta akojonata ezin lorik egin. Argia piztu eta han ikusten neban panpina neuri zuzenean begire. [Zelako baldurra!!!!!!]. Argia barriro amatatu, izara azpian sartu, akojone, barriro argia piztu eta panpina barriro neuri zuzenean begire. [badakizue panpinak, aldizkarietako iragarkietako pertsonak modun, begirada berezia daukie eta bati dauz zeuri begire] 

Holan ordu pare bet pasa ondoren, ohetik altsatzeko adorea izan neban, panpina hartu eta armairuan sartu neban, arropa multzo beten azpi-azpian [hortik ezingo dau atera, eta ezingo dozta akatu. Panpin hiltzaile betek zelan izango dau ba gaitaitsun hori? Keba! Superlogikoa!!.] Ohean sartu eta halango beten lo hartuko neban.

Eguna normal pasa zen, ia ahaztunde edo izango neban eta ohera juateko momentua iritsi zen. Argia piztu, gelan sartu eta TATXANNNNNNN Panpin txinatarra barriro beren lekuan euan neuri begire [popitos egin neban barriro]. Neure 7-8 urteko logikak ezin zabien pentsa, amak arropak jasotzen edo topako zabiela armairuan eta beren lekuan itxi zabiela. Ez, neure 7-8 urteko buruak pentsatu zabien: neu akatzera itzuli da. [imaginatu zelako baldurra!!!! Panpina beran bakarrik urten dau armairutik, bere lekuan ipini da eta neu HILTZERA dator!!!!!] Gau osoa pasa neban esna, lo egin barik, akojonata, argia piztute berari begire ea mugitzen zen neu hiltzeko!!!!

Argitu zabien egunak eta gauean mila buelta emon ondoren, erabaki neban hoberena zela panpina etxetik ateratzea. Eta zein da etxetik ateratzeko modurik erakingokorrena? Pues sukaldean dauen basurara botatzea [zertarako bota kaleko zakarontzi beten???]

Noski, amatxuk topako zabien, flipatuko eban, eta barriro beren lekuan itxi zabien. Hirugarren gaua iritsi, atea zabaldu eta panpin madarikatua bere lekuan [egun hurtan ya super popitos egin neban gainean]. Atea zerratu eta zuzenean neba zaharrenaren gelara juan nintzen. Zeugaz egin ahal dot lo??? [ez notzan esan zergattik neban baldurra, edo baldurra nebalako egin gure nebala lo beragaz. Isilpean gorde neban maldiziñoa nebala gelan!]

Hurrengo egunean ya ezin neban gehiau, nonogaz komenta bihar nebala eta Amaiari esan notzan. Amaiak be pentsetan zeban “Vas a morir, VAIS A MORIR TODOS!!!!!”

Ikusite panpina etxetik ateratzeak ez zabiela funtziona, Amaiak gomentatu zozten hoberena zela txinatar ukitua kentzea [ez bazabien txinatarra emoten, maldiziñoak ez zabien funtzionako, izan be iada ez neban panpin txinatarra izango eta ondorioz ya ez zozkuen akatuko] eta eguna hurtan emon genuen: aurrenekoz arropak aldatu, bigarrenez begi atxinatuak kendu. Rotu baltzagaz borobil handiak egin genizkion gainetik [orduan bai emoten zabiela baldurra!!!! jajajajajajaja],ulea ebai genion super labur, gehien bet flekilloa ebai genion a tope, eta rubia bihurtu gure genuen [nonok ikusi al dau txinatar rubiorik? Pues hori, rubia izatea ezinbestekoa zen!!!!] bainan oso konplikatua izan zen fase hori. Pintura eta rotu horiek ule baltz hurren gainean ez zabizen pintetan…uleak baltz-baltza izaten jarraiten zabien, asik azkanean tipex hartu eta tipexagaz margotu genion ulea. Ez zen rubia izango bainan iada ez zen morena. [itxi genuen panpina hecha un kristo. Emoten zabien budu edo egin genuela beragaz.]

Ondoren ez genekigun zer egin panpinagaz. Neuk ez neban gure hori gelan izan, jardinean lurpetatzea pentsatu genuen, bainan amak ikusiko zozkun, komunetik botatzen ahalegindu ginen bainan oso handia ezbazen be, ez zabien tragetan [ez dakit zelan ez zen trabatu eta ez genuen komuna ataska!], eta azkanean trasteroan kaxa zaharren artean gordetzea erabaki genuen.

Apurtxu bet lasaiau gelditu baginen be, badazpadan gau hori Amaian etxean pasatzea izango zela hoberena eta amatxuri baimena eskatu eta beren etxean gelditu nintzen lotan. Eta akojonada bi alkarregaz , eta pentsamendu super arrazionalegaz….bapatean pentsa neban: eta neu enauela aprobetxetan badau eta familia osoa hiltzen badau gaur gauean? Amaiak ez zozten arrazoia kendu. Barriro gau osoa lo ein barik.

Super arin esnatu eta goizean goiz  a toda letxe itzuli nintzen etxera. Tinbrea jo, eta inok ez zabien atea zabaltzen [super goiz zen eta ondiño altsa barik edo egongo ziren bainan neuk momentu hurtan pentsa neban: ya esta! Hilda dauz denak] bapatean, atea zabaltzen da eta aita. Uste dot ez dotela inoiz be hain fuerte besarkatu.

-Zer pasetan da?

+Ezebez aita, maite dotzutela piloooooo!!! [a todo esto neuk jarraitzen neban callada como una puta, pasetan zoztena konta barik]

Egun batzuk pasa ziren, ez zen ezebez pasa, eta lasaitu nintzen. Ez zozkun hil, iada ez zen txinatarra eta ez zen barriro neure gelan agertu, beraz, geure trikumailuak funtzionatu eban eta madiziñoa apurtu genuen.

Aste batzuk pasata, agian hilabeteak be…denboratxu betera, gogoan dot nebegaz neuala kartetan jolasten eta ama agertu zela neure super panpina eskuan zabiela eta hasarre galdetu zozten: Zer egin dotzazu panpinari??????? 

[Oooooooo, ooooooooo…Ane la has kagau!!!!…..] eta expliketan hasi nintzen istoria guztia: esk Ikerrek kontatu zozkun istorio bet,  panpin txinatarra bazenuen hilko zozkuelan, maldiziñoa, eta neuk baneban eta entzun neban eta bota neban ez akatzeko, baina barriro agertu zen, eta ….bla bla bla bla…. Ondiño ikusten dotaz beren begiak zabal-zabalik neu entzuten enplan k me esta contando esta niña??????? eta zelan begiratzen zotzan nebei kon kara de vostotros dos no sois normales....[nebek ondiokan bronka hori gogoan dabez, imagina zelakoa izan zen!!!!!]

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Mail: askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

DADDY TAPIA

Egun on!!!!

Zelan zauzie?

Gaur enai larregi luzatuko, bainan gauzatxu bet komentatu gure notzuen.

Azkan egunetan, asteetan, twiterren Joseba Tapiaren disko barriaren harira, promoziño kanpaña ZORAGARRIA ein dabez@hirudamatxo produktoraren eskutik, Joseba Tapia, Daddy Tapia bihurtuz eta Chill Mafiako gazte traperoegaz kolaboraziñoan modun [ Hiru Damatxo zein @tapiajoseba-ren twiterrean ikusi ahal dozuez bideo guztiak].

Barre pilo ein dot kanpaina hunegaz. PILO gustatu dozta! Super originala, modernoa eta “iraultzailea” edo, iruditu dozta. Joseba Tapiaren ohiko irudi orokorrarri erraraparatute, klasiko-serioa [adin beteko gizon serioa, ibilbide profesional luzekoa], eta apurtxu bet folkloriko klasiko tipiko zaharruno [ez doia gatxera, ez dot peyoratibo modun esan gure bainan apurtxu bet rollo triki klasikoa (ez dela Huntza modun edo apurtxu bet atzera eginde Etzakit edo Alaitz eta Maider modun)], eta kanpaina hunegaz neuk behintzat, Tapiaren irudi gazteago, umoretsuago, enrollatuagoa eta ausarta ikusi dogu, eta pilo poztu dozta.

Izan be, neu super erromeri berbenero triki zalean nai. Txosnak euazen garai hurtan, pilo gustetan zozkuen udako parrandetan triki doinuez dantzatzea: “Bexamela eta pastela”, “Porrupatata eta akordeoia nik jotzen dot”, “Izar iheskorra”, “Txanpon baten truke”, “Sarritan galdetzen diot neure buruari…”, “Ey!!! hementxe gatitun”, “Kupela, kupela, sagardoen hotela”… eta kanpaina hunen ondotik, uda huntarako Tapiaren TEMAZO barria izango genuela dudarik ez neban.

Bainan derrepente atzo ikusten dot disko barriaren aurkezpenaren argazki hau:

Gizon klasiko heldu bi, atzean liburutegi-artxibo zaharra daukiela atzean [naftalina eta rancio usaina sentitu ahal dot argazkia bakarrik ikusite, izan ahal zela beste toki neutro bet, hain klasiko zaharruno izan barik], trajeagaz, serio….eta noski, ez dot entzun disko osoa [eta agian badoia abesti triki-traperoa edo Chill Mafiagaz abesti kolaborazioñoa eta neure berbak tragatu biharko dotaz], bainan bai aurkezpen abestia, eta zer gure dozue esatea? Pues beno, abestia ondo dau baina batiko Joseba Tapia da, beste barik.

AHT – YouTube

Eta zer gure dozue esatea? Pues sekulako hype nebala, sekulako hype sortu dabizela promo kanpainagaz bainan, atzo super bajoia emon zozten eta defrautatute sentitu nintzen. Izan da apurtxu bet Aliexpressen eskatu eta etxera iristen zaizun hori moduan:

Eta justo, duela egun bi edo, lagun betek bota zozten Leticia Sabaterren bideo barria: Mi Vida es Mia: LETICIA SABATER – Mi vida es mía (LA MARI). (Video Oficial) – YouTube

Eta komentatu genuen, Daddy Tapiaz maitemindute geuazela eta zelako puntazoa izango zen, Daddy Tapia feat Leticia bet,  Sabater euskaraz abesten eta triki doinuegaz dantzatzen. Apurtzailea, izugarria, umoretsua, ausarta, hori bai izango zela fusiñoa. Bainan argi dau marketin, promoziño kanpainak gauza bet dizela, eta bestea, errealitatea.

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Mail: askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

RIDIKULOA

Kuku!

Aspaldikoz!!!! Zelan zauzie?

Ez dakit gaur amaituko doten sarrera hau bainan behintzat, hasi nai idazten eta holan egunen beten amaituko dot! [arrasti euritsu huntan sofa eta patata zorroa tentagarri izan arren, ordenagailua piztu eta probetxuzko zerbait egitea pentsatu dot, hori bai, birratxua eta patatak bidelagun!]

Udazkena iritsi da, lurrean hostoak eta euria. Emaitza: astelehenean gurasoenetik etxerako bidean, justo beren etxe aurrean irrist egin eta #AneFer lurrera ipurdikoz hankak goian eta zabalik! A toda letxe altsa, ingurure begiratu, eta bizilaguna leihoan deskojonetan. Irritxua bota eta martxako txapelduna izango banintz modun handik ihes egin neban [noski, frakak busti nebazen eta emoten zabien txisa egin nebala gainean…normalean bidean ez badot inor bez topetan, astelehenean jende pilogaz topatu nintzen! BZO!!!!!!].

Milloika bider publikoki jausi banai be, ridikulo-lotsa sentsaziño hori izaten dot bati. Eta hurren inguruan idaztea pentsa dot. 

Zelan askotan ridikulo momentu hori be geure buruan dauen. Nori ez dako pasa denda beten zauzela, zerbait hartzen hasten zaz eta bapetean estanteria erdia jausi jatzu? Edo arropa dendako pertxeroan hasi kamiseta bet hartzen eta pertxa engantzatzen da eta hor zauz tireka eta botetan dozuz gure barik  beste 3 prenda? Eta hor zauz jendeari bizkarra emonda bainan, dekozu sentsaziñoa denda osoa dauela zeuri begire, zeure patosidadea aztertzen, bertoko langileak, beste bezeroak, si hasta emoten dau biltegiko langilea be igo dela dendara egin dozun destrozoa ikusteko? eta agian buelta emoten dozu, lotsa-lotsa einde ta ez dau inor bez zeuri begire, agian ez dau inork be ikusi, eta ikusi badau be ez dotza garrantziarik emon, edo ez behintzat, sentitzen ari zazen ridikuloaren neurrian.

Elhuyarren begiratu dot zelan den ridiculo berba euskaraz: barregarri, irrigarri, irrigai, irringarri eta irri-egingarri. Kuriosoa; divertido, gracioso, k hace reir... diz, hau da, ridikuloa eta txisteak gauzak bardinak badiz modun. Egoera ridikulo betek sortzen dauen erredakziñoari eiten dotza referentzia. Eta egia da, behin ridikulo momentu hori pasata, neuk behintzat, lagunekaz edo etxekoegaz [inkluso zuokaz. Mila gauza ridikulo konta dotzuet lerro hauetan] komentaten dot deskojonetan zerbait graziosoa modun, alkarregaz barre eiteko, txiste beten modun.

Eta txisteagaz, gogoratu nai 20 urtetxo besterik ez nebazenean, zelan biharrien praktikatan hasi barria, bezero garrantzitsu beten bisita espero zela: aste osoan lankideak eta nagusiak bilera hori prestetan,  bezeroa gora eta behera, eta dokumentu hau, eta txosten hura eta aurkezpena grafiko hauekaz, eta mahaia holan kokatuko dogu, eta gosaria enkargatuko dogu ez dakit nondik… Dena perfektoa izan bihar zeban. [ondiño ez zekiten perfekzioaren antonimoa zabizela praktiketan infiltratute, bilera garrantzitsu perfektua pikutara bidaliko zabien praktiketako neskatoa].

Gogoan dot, bezeroaren bisitaren bezperan, biharretik bueltan Artean gelditu eta Stradivariusen amerikana baltza erosi nebala, bekaria itxuraz haratago, profesional planta izan guran edo. [Spoiler: aunk la mona se vista de seda….]

Iristen da eguna. Eta prestatzen nai al detalle total look working girl profesional : fraka baltzak, amerikana barria, kamiseta basiko zuri inpekaplea, ulea jasota, makillake sutila, takoi sutilak,  lentillak jantzi ordez gafa-pasta intelektual profesional betaurrekoak jantzi, eta aitari eskatzen dotzat biharrerako erabiltzen dauen larruzko porta-dokumentos poltsa-maletina. [ideiarik ez daukien bekaria izango nai, bainan atrezzoak behintzat fallatu ez dezala].

Iristen nai biharrera eta nagusiak azaltzen dozku  zelan juango da. Bilera  gelan sartu eta kafe termoak, katiluak, plateratxuak, gosaria [tartean natazko bonbak], dokumentuen karpetak, proiektorea… Dena prest. [eta zelako nerbioak guztiok]

Ofizinako lankidea, komertziala eta neu bilera gelan jesarrite itxarongo genuen. Nagusiak atean jasoko zeban bezeroa eta bilera gelara eruan.

Ane, sartundakoan, altsa, eskua emon firme indarragaz, ez blandenge, bainan pasa barik. “Hola buenos días Sr Garcia. Soy Ane, un placer” esan eta jesarri.- Esaten dozta nagusiak [el ver, oir y callar begiradagaz esan zozten, beraz  egitekoa ez zen zaila, ezta?]

Pues sartzen da bezeroa eta altsatzen nai sekulako enfasisagaz, dezisiñoagaz eta indarragaz [altsatzerakoan hurrenbesteko dezisiñoagaz, k bultzatzen dot aulkia metro bi atzera] agurtzen dot super ondo eta super profesional, jesartzen hasten nai besoak mahaian apoyatute bainan aulkia ez dau neure ipurdi parean. Asik lurrera noia. Besoegaz agarra guran akto reflejo, mahaian topetan doten guztia doia neugaz betera: kafea, dokumentuak, gosaria, …. DENA. 

Klin klan klun eta pin pan pun guztiaren ostean isilunea. Everesteko puntan be ez dozu isilune hori aurkituko. Eskuagaz espatxurratu dot natazko bonba bet. Neu, mahaia, proiektorea, dokumentuak, dena dau kafez eta nataz betea [bonba betek zenbat nata deko? Zin dagizuet, espatxurratu neban horrek tonelada bet zaukiela. Eta zegattik deitzen dako bonba? Barrukoaren onda expansivaren irismenagattik ], neure amerikana baltz profesional barria nata zaukien alde guztietan. Kamiseta zuri inpolutoa kafez betea, eta neu gorri-gorri einde….TIERRA TRAGAME, PERO YA!

Ane, tranquila, aseate un poco y vuelves. Mientras recogemos un poco esto- Esaten dozta nagusiak

[Buahhhhh!!!!! k liada. Ane, joder!!! Zelako liada!!! Bufffff bezeroa juten danean nagusiak esango dozta astelehenean ez itzultzeko. Joder! Beno, Ane, gatxagoa izan ahal zen. Bezeroari bota ahal zotzazun guztia…behintzat etorri dauen modun dau!]

Komunean egon nintzen 20 min edo gehiau. Nigarrez, sekulako bajoiagaz, sekulako disgustoagaz eta gorri-gorri. Batiko modun, gorritzen naienean, belarriek bizi propioa hartzen dabez. Horiek bai ipintzen dizela bero eta gorri. Askatu neban ulea, esperantzagaz uleak tapako zabizela belarri gorriak, bainan ez….holangoetan, ulea antzerki beteko kortinak modun da. Justo belarri parean zabaldu, eta belarriak urtetzen diz gorri-gorri, foko azpian egongo  ziren modun eta neonezko argi deigarriak izan baziren modun: hemen gaude, gorri-gorri, super lotsatute dauelako geure jabea!!!!

Eta morala hankazpian nebala, itzuli nintzen bilera gelara. Atea jo, burua jeitsi eta isil-isilik jesarri nintzen neure lekuan. Nagusia berbetan euan, proiektorea iada piztute eta ikusten dot pantallan, justo bezeroaren logotipoaren gaineran mantxa ilun moduko bet (proiektoreko objetiboa nataz zikindua euan) eta mokordo bet etorri zozten burure. Eta ya puestos a liarla….sekulako barre atakea emon zozten.

Oso arraroa zen, izan be, barre larria modun zen, nerbioak jota, izerditan, banekien ezin nebala barre egin, bainan ezin neban gelditu, eta holango beten, el Sr Garcia hasten da barrezka…jajajaj eta jajajajajaja eta jajajajajaja… hasten da zerbait esan guran, bainan ezin dau. Barre atakea emon dotza be, eta jajjajajajaja gaude biak. Lankidea eta komertziala dauz begiak zabal-zabal einde eta nagusia emoten dau teniseko arbitroa dela, bezeroari eta neuri begira txandaka, alde betera eta bestera, eta geu barrezka… 

Apurke apurke hasten da bezeroa kontetan, bainan hurrenbesteko barreagaz ia ez dako ezebez ulertzen, k irakurri zabiela nonon aurreneko txistea sortu zabiela nonork bizitako egoera ridikulo deseroso bet kontetan. “Desde luego Ane, aki te ha salido un txiste KOJONUDO” holantxe, bezero super inportantea KOJONUDO esaten.

Eta justo atzo, anekdotatxu hau eta ridikuloaren sarrera hau buruen, bota neban Mar-en txioa eta bideoa. Guztiok izan gazelako Mar nonoiz. Neuk Sr Garciagaz liatu neban modun, seguru nau zuok be hanka sartu dozuela nonoiz, eta barre eiten dot, Marregaz identifikatzen naielako, eta neure burua bilera gela hurtan ikusten dotelako, eta pentsetan dotelako “con lo mona y profesional k iba yo y como la lie…”

Ane Fernandez en Twitter: “Egun on!!!! Guztiok izan gaz Mar nonoiz!!! ??????? https://t.co/i48wA2IjjV” / Twitter

Eta Arantxi Padillaren erantzunak ikusite, justo alderantzizkoa be izan ahal dela ikusi dot barregarri izan ordez, PENAGARRI: ridikuloa egin eta penagarri sentitu “joder k ridicula soy, k ridiculo he hecho, doy pena” eta geure burua fustigatu, penagarri modun ikusi eta humillatute sentitzea eta fase hurtan gelditzea, batirako, txistea bihurtu barik.

Hacer el ridículo es uno de los grandes temores de quienes se toman muy a pecho su propio ego, de quienes no se permiten cometer errores o mostrar debilidades”. ” Muchas veces el ridículo genera risa y es precisamente esa risa la que incrementa el efecto de burla o humillación” 

Inoiz ez zen neure asmoa Mar humillatzea, eztabe burla eitea, fijetan bazazte ez dau barre emotirik.  Bai, gure neban adierazi, zugaz gaz Mar, eutsi, ridikuloa eingo dogu bainan jarraituko dogu aurrera, burua tente, eta bai, gure neban ridikuloa txiste bihurtu.

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Mail: askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

OPORRAK, OLATUAK, ABENTURAK ETA DESBENTURAK

Kuku!!!!

Zelan?

Idazteko eta kontetako blokeo txikitxu bet izan dot azkan asteetan [edo hilebeteetan] bainan oporretan ideia barriak izan dotaz [ fiziñozko istorio bi dekodaz buruen zuei kontetako, agian liburu labur modun, kapituloka kontetako…bainan hori beste egunen beten izango da] eta oporretan gauza kuriosoak be pasa doztabe, asik azkan horiek kontetan nator. [eta abisatzen dot, aspaldian ez dot idatzi eta gaur piloooooooooooooo idatzi dot. Supertxapa. Beste gauzatxu bet. Haserako batallitak beste barikoak diz, bainan azkana GOGORRA da.]

CADIZ

Neure Andaluzia maitea! Oraingoan, Cadiz. Ezaguna dogu iada, bainan bati da leku ona itzultzeko. Urdintasun eta argitasun zoragarri hori, bertoko jende jatorra, jatekoa [nahiz eta amaierarako fritanga larregi den neure tripendako: txopitos, kalamares, peskaito frito, bokerones, flamenkines, ….uffffffff…. Portzierto, berton, Euskal Herrian, jaten dizen bixugu gehienak Tarifatik datozela esan zoztaben behin….eta hara…izango diz 4 edo 5 bider egona naiela eta ez dut Cadizen inoiz inon bixigurik ikusi....] klima, eguzki goxo eta haize freskoa, anbientea, martxa, dantza, oleeeeeeeee!!!!, berbakera, niñaaaaaaaa….Neu maitemindute nau!

Hiriburuaz gain, Cadizeko kostak joku pilo emoten dau: Tarifa, Conil, Chipiona, Zahara…herri super politak, hondartza paradisiakoak…eta bati ikusten dozu zerbait barria edo gauzak deskubritzeko aukera pilo dauz, tartean olatuak.

Beno, Cadizeko kosta ez da olatuetarako ohiko destinoa...hasibarriendako, pues agian izan ahal da, zeren haize olatuak daz. Hau da, olatu mugimendua badau, bainan indarbakoak. Kite edo windsurf egiteko primerakoak diz, Tarifa beteta dau, bainan kirol horiek haizea bihar dabez, ez olatuak. Noski, neguan eta maretoiegaz seguru nau piko surfeableak urtengo dizela, azkan finean Atlantikoa da, printzipioz, Mediterraneoan bainan errazago. [benga, Ane, al grano, zelako rollo k no viene a nada. Barkatu, emozionetan nai olatu kontuegaz]. Total, ez nebala ez trajerik eruan, ez tablarik ez ezebez, olatuak hartzea zen espero neban azkan gauza.

Conilen gaz egun pasa, kasualitatez bandera gorria hondartzan egun hurtan bainan ez euan kalitaterik, txiringito beten gauz bazkaltzen eta alboko mahaian daz mutil batzuk berbetan “killoooo, que dice el Jose que está rompiendo el Palmar….#AneFer antena jarrite…romper…olatua? googleatzen dot: “Ola el palmar Cadiz” Imagenes– eta hau urteten dozta:

OMG! OMG! BZO! BZO! Zelako marabilla hori???? Zelako pikazoa! Ezker eskuma da gainera? OMG! OMG! OMG! Argazkiaren tamaina erdia badau be, zelako olatua!!!!! Begiretan dot non dauen el Palmar eta Conilen. Gauzen hondartzatik 7-8 km-tara….Neskak….gerturatu ahal gaz ikusten? eta han goiaz.

Itsasertzera gerturatu eta neu flipetan. Ez euan argazkian bezain handia baina super polita. Gainera azkan bañuak EHn udako tipikoak…nahiko mierdak, sinmasekoak…eta hor aurrean nebana, bañazo bet zen! eta neu tabla barik! Gainera, olatu barriak probatzea bati da puntazo bet, guztioi gustetan dozkun zerbait….Uretan, 30-40 lagun asko jota eta neu kagandame en tó!

Eskuma jausten euan perfekto. Gainera neu olatuetan hobeto moldatzen nai eskumakoetan edo gehiau gustetan doztabe.

Googleatzen…alkiler tablas Conil…

– Ane, eta uretatik urteten den nonori tabla eskatzen badotzazu? Enplan, mira soy surfer como tú, me tienes k entender, vengo del norte, no tengo tabla y me muero por probar esa ola. Solo un rato, 10 min, un par de olitas….y le plantas tus ojazos con cara de penutxi superpenutxi. Ezetza badekozu…ez dozu barriko ikusiko….

-Ados. Idea ona.

Eta urteten da tipo bet 40 urte ingurukoa eta han noia: Oye, perdona mira….bla bla bla bla super arin, andaluzen berba erritmo parera….bla bla bla

-Shiiiiikiilllaaaaa k no te entiendooooo, mi armaaaaaa

Tu tabla, 10 min, 2 olas….bla bla bla bla

Niñaaaaa que eso tiene muxa fuerzaaaaaa….que te va a ahogarrrrrr.…Der norrrrte? vasca? De Mundaka?

Noooo….Sopelana [ojazos, ojitos, y cara de se me ha muerto el gato super penutxi]

Migeeeeeeeee, Migeeeeeeee…..[altaboza tragatu bazeban modun] k la niña esta dise que surfea y va entrar con mi tabla. Ustede dejenla coger un par de olas a ver…. Y K NO SE AHOGE!!!! – Dale-

Eta han noia poz-pozik. Guztiak agurtu, denak neuri begire, bikiniagaz taula gainean igo orduko iada tanga bihurtute, etortzen da serieko aurreneko olatua eta, pasetan ixten dot. Atzekoa hobeagoa da…. -Ya se está rajando- entzuten dot.- Me voy a matar, me voy a matar…wiiiii…wiiii…  burletan [badakizue golpeak eta jausien bideoetan agertzen den esaldi hori.]

Bigarren olatua dator, ta banoia, a callar bocas de gallitos….. 3 olatu hartu nebazen. Adrenalina puroa. Neure lagunak diarka animetan, txaloka, buahhhhh izan zen momentu super emozionantea.…buahhhhh ahaztungo ez doten horietakoa!!!!

Uretatik urten, palmeatzen dot tablaren jabea eta… “Gracias!!! de verdad, ha sido la ostia. Buahhhh … Perdona, ni si quiera te he preguntado el nombre”

Ramon mi armaaaaa! Tú ere alguien? compites o algo?

Ke va!!! pero llevo como 25 años dándole y soy del cantábrico…  Ramon, corazon, k te has enrollau mogollon, k eres mi faraon!!!!!

LANDAK

Cadizetik itzuli, neke, bainan olatuak hartzeko izugarrizko hypeagaz, hemen olatu kaxkarrak eta oporretako astebete aurretik. Umetatik ezagutzen doten lagun betek esaten dozta swella datorrela [alegia, olatu onak egoteko partea dagoela], Landetara doiala, bungalow bet hartunde dekola eta ea gure doten beragaz juan. Eta holan, egun betetik bestera, bagoiaz!!!!

Iritsi eta apurtxu bet bajoia, zeren olatuak bai, bainan ez beste munduko ezebez. Landetatik Iparraldera, Iparraldetik Landetara, bainan azkanean bañua.

Hurrengo goizean super olatuak Hossegorren, bañua gozatu eta aldatzen ari ginela juateko, gerturatzen dozta tipo bet, frantsesa bainan gaztelera perfektuan: “Nuestras olas tampoco estan mal”….Neu flipetan, zegattik esaten dozta hori?…. “emmmmm, si, buenas olas….no sé…ummmm… Pardon!”

Yo te conozco. Tu de Canarias?

-Noooo….soy vasca. Euskal Herria. Aki al lado. Me has confundido, yo no te conozco. [Cadizen kolore apurtxu bet hartu dot, bainan neure zuri Beyena, argi dau ez dela Canarioa!!!]

-Ahhhhh!!!! [frantsezes zerbait ulertu ez dotena]  Nooooo, yo te he visto, siii, muchas veces, en la Santa, en el Burro, en la Germany …  Pensaba k eras de alli. Adios! – eiten dozta surferren keinua ta badoia korrike uretara, azalpen gehiau emon barik. BZOOOOOOO!!!!

Joder txo! Orain benetan be zalantza dekot ezaututen doztan edo ez!!!!

Arrastien goiaz barriro olatuak ikusten eta itsasoa hasita euan. Desfase total. Hossegor desfasatute, Capbretonen be handia, Labenne eta Ondres intratable, Angelun sekulako trontxoak, azkanean Ilbarritzen bañu gogorra eta gatxa.

Buelta bungalowera, afaldu eta ilunabarra ikusten. Goian gelditu ginen hondartzara jeitsi barik eta flipetan zelako desfasata zeuan itsasoa, dehetxo kanpinetik entzuten ziren olatuak. [ez dakizuonondako, Landetan, itsasertzean, aldapa dau eta hor apurtzen dau olatuak. Orillera. Orkatiletako uretan emoten dotzu un meneo k lo flipas. Gainera desfasata, pues imagina, dena aparra, potolo, golpera lehertzen…oso oso arriskitsua]

Hondartzan super jende gitxi euan, izan be, olatuen kresala iristen zen eta ez euan oso atsegina. Zeuazen pertsona gitxiak txakurrak pasiaten euazen. 20:30ak edo ziren. Eguzkia ya sartzen bainan ondiokan argia euan, ikusten zen.

Aurrera begira nuean eta ikusten dot itsasertzean gizon bet, 55 urte ingurukoa edo mugimendu arraroak eiten, besoak eta mugitzen, eta begiratzen dot uretara eta bulto bet ikusten dot.

-Joder! [Esaten dotzat lagunari]: Begiratu gizon hurri. Fijatu uretan. Olatu betek txakurra eruan dotza! Joder, joder, joder!!!

-Pues, edo azkarra da txakurra edo agur, ze hor ezin da sartu.

Begira gaz, neu super urduri, txakur kottaua!!!!!…bainan bapatean fijetan  nai ondo eta  ikusten dotaz beso bi goian.

Me kaguen la puta. Ez dela txakurra! Pertsona bet da!!! Ikusi, ikusi…besoak diz horiek.

Eta ikusten dogu gizona alkandora eta zapatillak kentzen, badoia uretara…  Geure atzean zeuan mutil betek esaten dozku: “c’est un enfant” super kamera handia zeban objetiboagaz eta señalatuz pantallara, enplan, ikusten ari naiz.

Enfant? Umea? UME BET?????? neu ya histerika, malkoak urteten.

Hondartzan euazen beste 3 pertsona gerturatzen diz itsasertzeko gizonarengana, eta 4ak daz hor sartu guran bainan ezin...atzera eginez barriro…olatua apurtu eta umea hartzeko alegina egiterakoan, itsasoko urak umea barrure eruaten zeban, eta “laguntzaileak” olatuagatik atzera eiten zabizenean, umea gerturatzen zen.

Juan bihar gaz. Ume bet da. Ume bet. Ito egingo da, hil egingo da. Umea da, umea!!!! [nigar beten]

Ane, hor sartzen bagaz, geu itoko gaz. Ez dekogu tablarik ez ezer. Sikiera aleta batzuk, soka bet. Zerbait. Gainera nonor laguntzea ez da erraza, zeren agarrako da fuerte ahal dauen modun, eta tirekozu eta ez dotzu itxiko mugitzen, eta indarra eingotzu eta gainera oso urduri zaz, ezin dozu ondo pentsatu [beran suhiltzailea da] Begiratu, badaki aguantaten. Lasai.

Atzeko mutilak berbetan egiten dozku. Frantsezez. Ez dogu ezebez ulertuten…bainan arropa kentzen dau…Lasaitzeko edo uste dot esaten doztala….Neu nigar beten nau, eta kamara emoten dozta eskure. Hesia saltetan dau, dunan botetan da enplan kroketa, jeisten dau  eta badoia korrike itsasertzera [a todo esto agian ez diz eta hiru minutu pasa, bainan neuri super super luzea egiten ari zozten]

Iristen da, ikusten dogu beste pertsonei azalpenak edo emoten ari dela, sartzen da apurtxu bet eta zain gelditzen da. Badator olatua, badator umea,  ukitzen dau, bainan eskapatzen dako. Ezin dot begiratu. Bihotza ahotik urten bihar doztala emoten dau. Barriro bardin. Olatua dator, badator umea, iada ez dekoz besoak goian bainan ez dakit zelan agarretan dau, bainan eskapetan dako.

-Benga Ane, goiaz behera. Agian gero lagundu ahal dot [berak badaki maniobras de reanimacion eta hori]

Bidean gazela ikusten dogu zelan lortzen dauen agarraten eta zelan beste pertsona betek “salbatzailea” agarretan dauen, eta zelan beste betek aurrekoa, enplan cadena humana edo, eta lortzen dabez ateratzea. Umea arrastran hartzen dabez eta goruntz eruaten dabez. Peso muerto. Ibiltzeari ixten dotzat. Ezin dot hori ikusi. Ezin dot. Hor gelditzen nai hondartza erdian. Geldirik. Neure laguna badoia super arin.  Ikusten dot txanote arrosa bet lurrean etzanda. Geldirik. Mutiko argazkilaria eta neure laguna hor daz egiten el boca boca eta hori. Eta bapatean txanotea inkorporatzen ikusten dot. Ene ba! BIZIRIK DAU!!!!!

Korrike gerturatzen nai. Aurreneko gizona dau eskerrak emoten. Merci merci merci…. Umea ez da umea, emakume bet baizik. Argaltxua eta txikitxua bainan pertsona heldua, 50-55 urte ingurukoa. “Menudo susto” diño. Erdaldunak diz. Ondiño nigarrez nau, nerbioak dantzan. Gerturatu dizen guztiak frantsesak diz beraz, komunikazioa ez da oso ona, bainan ulertzen da bikotea super eskertua dauela.

Gizonak diño ” Ha sido todo tan rápido….le iba a sacar una foto, estaba ahi, y derrepente se la ha tragado el mar” . Foto? entzut dot hori eta sentimenduak kontrajarri doztabe golpera. Pozik eta alibiata nau bizirik dauelako, bainan aldi berean amorrua eta gorrotoa modun sentitu dotaz. “Una puta foto” pentsa dot. 50 urtetik gorakoak diz, ez diz nerabe inkonziente batzuk. Beraien bizitza eta beste 4 pertsonen bizitza arriskuan jarri dabez, mutiko argazkilaria hil ahal zen beran laguntzearren, por su puta foto.  Neure lagunagaz dauz berbetan. Ke son de Vitoria [mas de interior y de tierra k las patatas]

Ezin izan notzan egoerari buelta emon. Ezin burutik kendu. Gorputz gatxa, ezin lorik egin gau osoan. Buruari bueltak eta bueltak emoten. Zelan segudu beten kontura barik, bizitza eskapatu ahal den. Zelan oporretara juan ahal zazen, lasai, pozik, gustora eta zelan agian ez zazen etxera itzultzen. Seme-alabarik izango zabizen? Nonor ama barik gelditu ahal zen hor neure begibistan?

Nonor hiltzen ikustea. Horretarako ez nau prestatute. Zelako meritua daukien osasungintzan edo salvamento kontuetan bihar eiten dabizienak. RESPECT a tope! Neuk ezingo neban. Hau idazten nau, ta malkoak urteten doztabe eta azkan finean ez zen ezebez pasa. Hildako batzuk ikusi dotaz, senideak edo lagunen senideak, bainan desbardina da. Alboan kontsolatzen neban lagunak ordea bai, gure bainan pertsona gehiau hiltzen ikusi dauz beren aurrean. Zelako gogorra.

Bizitza da handiena, ez ahaztu!

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Mail: askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

ROCIITO

Kaixo! Zelan?

Pues azkanean animatu nai Rociitoren dokumentalaren inguruan idaztera. 12 kapituloak ikusite eta tartean emondako elkarrizketa, neure iritzia emongo dotzuet. [gaia oso gogorra eta serioa badan be, haseran apurtxu bet gauzatxu friboloak komentatuko dotaz]

Esan biharra dekot, Rociitoren gauza pilo dokumentalaren bidez jakin dotazela, izan be, banekien nor den, eta badakit nor zen Rocio Jurado [badakizue neu Andaluziaren maitemindu bet naiela, eta lolailo guzti hori pilo gustetan doztala, eta la Jurado handi bet zen duda barik] bainan adibidez, ez nekien  nor zen Rociitoren aita, dehetxo pentsatzen neban Ortega Cano zela. [bai, abizenek ez  zabizen bet eiten bainan izen artistikoa edo zela pentsetan neban] eta ez neban jakin be Antonio David guardia civila zenik [honegaz flipatu dot pilo!!! #BZO!!!] Eta ez dot jakin be urte pilo dizela beren seme-alabegaz ez dauela tratatzen.

Dokumentalak 12 saio izan dauz. Saio bakotza, ordu eta erdi ingurukoa. 18 orduko grabaketa aukeratua. Horiei gehitu moztutako zatiak, txarto urdandako tomak, deskantsuak edo jateko tarteak, edo komunera juateko,  makillajea eta orrazkera konpontzeko geldialdiak  [eta oso ondo eginak gainera izan be lehen minututik azkanangora, makillajea bardin bardi deko, eta egin dauen nigar piloagaz, ez dau waterproff produkturik hori aguantatzeko] bamos, 24 ordu bainan gehiau egon diz hor holan jarraian edo zelan ein dabez emoteko momentu bardina dela???? Flipantea.

Traje rosa. Duda barik, Rociiton pentsatu eta traje rosa hori etortzen dozta burure. Pentsatzen dot rosa fusia hori oso ondo pentsata aukeratu zabiela eta kolore deigarri hurren bidez, zerbait transmititu gure zabizela. Elkarrizketarako traje linea bardin bardina aukeratu zabien, baina azul elektrikoan. Aukeratu ahal zabien, beste estilo desbardin bet: soinekoa, bakeroak, fraka baltzak eta gaineko desbardin bet….Baina ez, traje  bardina emoten zabien bainan kolore ezbardinean [estilismo kontu hauek me flipan, izan be atzean bati dauz aztertuteko arrazoi super deigarriak…]

Txarto gogoratzen ez badot, lehen kapituloan [edo agian lehenengoan eta bigarrengoan izan be jarraian ikusi genituen aurreneko 4 saioak] gitxi gora behera doku osoaren laburpen bet modun eiten dau, ondoren jorratuko dauzen gaiak aipatuz, nahiz eta ondoren gai bakotzean gehiau sakondu eta osotasunean azaldu.

Esan bihar dot, 12 kapituloetatik, 11etan egin dotela nigar. Momentu batzuten nigar magdalena beten modun, deskonsoladamente esaten dena. Beren sentimenduak neureganatuz, eta barru barrure iritsi doztabela beren sentipenak.

FAMATUA

Famatu biren alaba lez, kamarak eta komunikabideak izan dauz bizitza osoan beragaz eta dokumentalean esan dauenaren arabera, beran be ya heldutan, exklusibak saldu dauz, beraz, beren bizitza pribatua saldu dau, nahiz eta urte batzuk pasa ondoren, bizitza publiko hori albo betera itxi eta eskatu zabien tribunaletan pertsona anomimo modun konsideratzea eta lortu zabien [lege kontu hauetan galdute nau, agian zuon artean badau abokaturik eta jakin ahal dau zelan den hau, bainan ulertu nabienaren arabera, famatua bazaz ez dekozuz zeure irudiaren gaineko hurrenbeste eskubide, pertsona animomoek dekogun modun]

Dokua ikusten hasi, eta bertan azaltzen ziren gai gogor eta intimoak ikusite, neuri etikoki zalantza sortu zozten ea egokia zen hori ikustea, mierda guzti hori kontatzea publikoki eta publikoak epaitzea bizipen gogor horiek libreki, neure etikaren marra gorrian zabizen. Bainan azkanean aurrera egitea erabaki [eta haserako 4 kapituloak bata bestearen atzetik ikusi genituen sekulako engantxadagaz, super dramoian sartunde] eta neure epaiketa berton nau egiten [inor ez da perfektua]. Ez bazen Rociito eta kaleko edozein neskato izan bazen dokuaren prota, ez dakit publikoki hain gogor epaitua izango zenik. Eta hurrek pena emoten dozta. Kontatzen ari denari zilegitasuna kentzea bakarrik famatua delako.

Badakit dokuaren kontu hau negozioa dela, dirua, audentziak, zeresanak, tertulia ordu amaigabeak, espektakuloa, eta mierda guzti hori dauela hor atzean, bainan neuk neure malkoei balioa emon gure dotzat eta sinestu gure dot Rociitok ein dauela beren barrenak askatzeko, beran hobeto sentitzeko, terapia modun.

IKUSITAKOAREN LABURPENA

TRATU TXARRAK:  Azaldu biharrik ez dago, tratu txarrak fisikoak zein psikologioak izan ahal dizela. Kontatzen dau fisikoak une konkretu batzuetan gertatu baziren be, psikologikoak urteetan zehar eta etengabean jasan dabizela. Neuk sinisten dotzat. Neuk gai huntan ez dot falsos testimonios hurietan sinistuten. Emakume modun, badakigu zenbat emakume hil dizen eta zenbat sufrimentu sortu dabizen tratu txarrek, alkartasunez eta  emakume guzti horiek merezi dabizen errespetuz, neurendako ez da posible gizurra izatea.

Justiziak gai hunen ingurun ez dotza “arrazoia” emon Rociitori, bainan hurrek ez dau gure esan ez dela egia. Justizia askotan ez da justoa, eta ez da egiaren islada, bestelan galdetu Altsasuko gazteei edo Manadako biktimari, edo beste hainbateri.

Gaitz hunek ez dau ulertzen de famosos, de anonimos, ni de dirudunez edo pobreez. Garrantzitsua irudizen dozta, zelan expliketan dau kamara aurrean eta geuren, publikoaren aurrean, urteak eta urteak zelan azaldu bihar zabien beren aurpegi hoberenagaz eta beren bizitza zoragarria bazen modun, bainan barnean, barruan, zelan ari zen infernu bet pasetan. Eta zelan baldurra izan den beren bizitzaren ardatz.

Huni, alabaren partetik jasandako tratu txarrak gehitu bihar dakoz. Nerabezaroan matxake psikologiko handia emon zotzala kontatzen dau, eta alabanganeko banaketa etorri zen, alabak eragindako eraso fisiko betengattik. [kapitulo ein dot nigar exagerau. Neu enai eta supertxarto pasa dot ikusten zelan eiten zabien nigar beren seme-alabengattik. Neu enai ama, bainan bai alaba, eta ni por asomo tratatu dotaz holan inoiz be gurasoak, eta jarrera hori ulergaitza egiten dozta. Es mas, orain konziente nai gurasoak sufriarazi izan dotazela innecesariamente eta pilo damutzen nai]

Alabaren “salto a la pantallagaz” beren buruaz beste egiten ahalegindu zela. Eta hor be nigar pilo egin neban. Zelako gogorra, zelako desesparaziñoa eta zelako mina sentitu bihar den puntu hurretara iristeko.

SENITARTEKOAK: Pedro Carrascoren heriotzaren eta amaren gaixotasuna eta heriotzaren kapituloetan be zelako nigar saioak!!!! Pentsatzea bakarrik 29 urtegaz, guraso barik gelditu zela, zelako pena, eta neuk uste dot neskato huni junta dakola guztia bizitza huntan.

Aita hil, eta diruagattik, aitaren emazteagaz mobidak. Ama hil eta inguruko guztiegaz diruagatik mobidak; osaba, izeba, amaren senarra, neba eta ahizpa, lehengusinak…  Diru eta familiagaz arazo guzti hauek oso gainetik azaldu dauz, sartu barik detalleetan eta morboan, eta inorretaz txarto berba ein barik. [orain dokumentala amaitute, entzun dot bigarren zatia ari dela prestatzen eta gauza guzti hauek komentako dabizela. Halan bada, oso tristea iruditzen dozta]

KONKLUSION; 44 urteko neskato bet izateko, zelako bizitza gorra, zelako golpe pila eta zelako drama pilo. Prentsa arrosak eta telebistako fokoek, zelako iluntasuna ezkutatzen dabizen. Gaur egungo gaztetxo hauek gure dabizen fama, lujo eta edertasuna guzti hurren atzean, zelako situaziño gogorrak bizi diren jakiteko balio izan biharko luke.

Dokua ikusita pilo enpatizatu badot be Rociitogaz eta sentsaziñoa izan dot be ez dela bakarrik negozio hutsagatik izan, arrakasta ondorengo elkarrizketak, saio bet emongo dotzabela Rociitori eta  dokuak bigarren zatia izango dabiela jakiteak…apurtxu bet inozente izan naiela iruditzen dozta. Espektakuloak jarrai dezan.

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Mail: askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

JANARI KONTUAK

Kaixo!

Zelan?

Asteburuen lagunekaz test txorra horietako bet egin genuen, non jatekoen arabera zenuen adina esaten zotzun  (Tu edad segun lo que comes). 80 urteko nebazela urten zozten. Amuma bet einda nau jateko kontuetan eta bai egia da eta harro nago gainera !!!!

Badakizue Canal Cocinako Los Fogones Tradicionales saioa? Hori da neure Food Porn [eta tamalez ondiokan ikasi ez dotena]. Kutxarako platerak, plof-plof ordu piloz su baxuan : babarrun horiek beren sakramento guztiegaz, marmitako hori, haragi gixatua patategaz, lentejak beren txorixoagaz…. Uuuuummmmmmmm…….

#AneFernanTxef jarraituten dozuenak jakingo dozue jatea pilo gustetan doztala [sukaldean bainan enai ondiño oso trebea…] eta askotan dekot sentsaziñoa janariaren inguruan “tonteri”edo asko dauela. [Noski, bakotzak jaten dau gure dauena, neuk errespetatzen dot, bainan konziente nai dekodazela aurreiritzi pilo eta apurtxu bet talibana be banai neurri beten eta badakizu zein den neure idazteko modua…apurtxu bet exageratua, beraz, ez hartu txarto 🙂 ]

MITXELIN IZARRAK ETA ALTA COCINA EDO DERITZONA

Oso estimatuak izango diz, baina zer gura dozue esatea… ez da neure estiloa, ez dauz neurendako pentsata. Neuri ez eruan holango jatetxe betera. [Ondo jatera gonbidatu gure badoztazu, neuri erretegi on betera eruan mesedez, Algortako Portuko jatetxeetara adibidez]

Platerean jartzen dabiena ezin da identifika. Menuan alkatxofak jartzen dau, baina platera mahai gainean dekozunean ez dozu alkatxofarik ikusten! Plater handia, janaria kolokata, loreak apaingarrri eta gure dozun guztia bainan non dauz alkatxofak??? [eta barkatukoztazue, eta neuri alkatxofak pilo gustetan doztabe, bainan etxean astegunetan jaten dotaz. 200 eurotik gorako menu bet jatera banoia, alkatxofak bainan zerbait kutixiagoa jatea espero dot… Tuterakoak izango diz eta gure dozune, bainan neuk 200 eurazo pagatu bihar dotaz, marisko apurtxu bet, arrain preziatu bet, haragi on bet, edo 5 Jotaseko zerbait espero dot,… ez alkatxofak, loreak eta belarrak….]

Neuri amuma Paquitak irakatsi zozten platerean dauen guztia jan bihar dela, eta jatetxe hauetan ez da halan izaten, bestela galdetu gizon huni: [Albiste hau Menkanta!!!!]

 https://www.lavozdegalicia.es/noticia/sociedad/2018/01/11/marido-actriz-britanica-intenta-comerse-servilleta-pensar-era-comida-restaurante-martin-berasategui/00031515673222700289242.htm   

Jende askori entzun dotzat holango jatetxe batera ez zoiazela janariagattik, baizik eta experientzia bet bizitzeko, textura desberdinak probatzera, jaki barriak eta exotikoak ezagutzera… Azken honegaz ados, ulertu ahal dot, [neuk ez dekot nesezidaderik plaktona probetako, bainan beno. Kuela]. Experientzia bet bizitzeko puenting edo parakaidasen salteuko neban, neu jatetxe batera JATERA NOIA,. …eta texturak…barkatuko doztazue eta errespetu guztiagaz, baina jatetxe hauetan hagin barik jan leike! dena da estilo pure, krema, saltsa, edo emulsión, gure dozuen modun…edo ostantzean belar mota desbardinak, behi edo ardiek jaten dabizen textura bera.

Begiegaz jaten da. Hurregaz ados.

PEÑA HEALTHY MODERNOAK (ALIAS PEÑA KINOA)

[Kinoa jaten dozu? Bai. Pues ya me caes mal :)]

Kinoa, Chia, aguakatea [super antiekologikoa omen dena gainera], amapola semillak, sesamo, avena, rukula, espirulina [k me suena a espidifen con pitxumina], kale alga [kale hau ez da bale]….Ezin da osasutsu jan toda la vidako geure baratzetako letxuga, tomate, azelga, lekak, lentejak eta garbantzuak janez edo zer pasetan jatzue? Benetan eta serio, Kinoa? Avena? urak harrapatutako kartoi pasta ahoan izatea gustoko dozuela?

Eta gero dauz begetarianoak eta beganoak. Oso ondo iruditzen dozta egin dozuen hautua, bainan apurtxu bet Testigos de Jehova zazte haragijaleegaz, eta neure uste apalean hurrenbeste latagaz, kontrako jarrera lortzen dozue.

Ez dot oso ondo ulertuten haragijaleon jakieri begano abizena jartzea: gazta beganoa, hanburgesa beganoa, txorixo beganoa,…. Neuk ez dot xolomoa koloranteagaz orlegiz ipintzen eta esan txerri brokolia afaldu dotela….

Tofu. Barazki normal pilo dozuez, lengunbre guztiak dekozuez [babarrun edo lenteja goxoak azenarioagaz], fruitu lehorrak, tuberkuloak… patata…patatak pegatzen dau guztiagaz eta patatak bete eiten dau [alimenta] eta tofu jan bihar da? Serio? Atzean jandako haragi guzti horren ordezko penitentzia egitera bihartute zazte eta horregattik jan bihar dozue tofu?

INTERNAZIONALAK

Para tener mundo, CusCus eta Ramen eta holangoan izan bihar dozuz zeure eguneroko menuan, ostantzean garbantzuak txorixoagaz edo babarrunak azagaz jatea oso pueblerino basikoa da.

Situaziñoan ipintzeko. Lagun betek gonbidatzen dotzu afari-mereienda pikoteo beren etxean [badaki ez zazela ni begeta ni begano] eta neure 80 urteko señora tradizional senak imaginatzen dau, pues batiko janari normalak aurkituko dotazela: patata tortilla, txarkuteri apur bet [urdaia, txorixo, gazta…], foie, antxoillak eta mejilloiak, azeitunak, poltsako snack-ak, fruitu lehorrak, kroketak, kanapeak… bizitza osoan pikoteoa izan dena. Eta han noia emozionata!

Zoiaz beren etxera eta prestatu dauen mahaiari begirada botetan dotzazu, eta mahai hurrek las Naciones Unidas dirudi:  natxoak guakamoleagaz, Hummusa [garbantzu purea jateari urte 2gaz itxi notzan], barazki quichea [gaztagaz noski eta gazta eta neu ez gaz larregi ondo eruaten…]sushia, [arkadak emoten dozta arroz hotz hori eta alga puzka hori, dena hor bola einde ahoan….] eta plater izarra: identifikatzen ez dozun zerbait saltsan beten igeri, eta galdetzen dozu zer den eta izen super luze bet botetan dotzu sadisfakziño guztiagaz, eta bakarrik gelditzen zaz amaierako “reduccion de mango y pedro ximenez”

Eta AneFerri izerdi larria sartzen dako. 1- Etxetik meriendata urten bihar neban. 2- Kottauak arrastia sukaldean pasa dau. Kottaua!!!! [esfortzua eskertzekoa da, sukaldean emon dauen denbora eta prestatzeko izan dauen ilusiñoa]. 3- Zelan disimulatu zerbait jaten ari zazela [natxoak doritos moduan diz, benga Ane eta Hummusak ogi palitoak dekoz! Bien!!!!] 4- Ardaua eta birrak behintzat todalavida-koak diz, pentsatzen neban ya Mate aterako zozkula…

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Mail; askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

JAUNTXOAK ETA HERRI XUMEA

Kaixo!

Zelan zazte? Ondo espero dot.  Batzuk agian oporretan zazte ondiño, beraz disfruta. 

[Beste sarrera bet dekot amaitzeko, bainan gaur goizean umore onez esnatu nai bainan jaso dot watxapean bideo bet eta malaletxea jarri dozta golpera eta hainbat gauza zuokaz partekatzea gure dot, besterik ez badan be, neure barrenak hustutzeko].

Esan bihar dot, neuri futbolaren kontu guzti hunek, me la suda totalmente, bainan egunotan ikusi dotazen hanbait kontuegaz flipatu dot koloretan, eta zelan ez dizen bapez kritikatu, ezta aipatu bez. Normaltzat jo dizenak, eta neurendako, erdi aroan modun, gizarte klase desbardinen arteko pribiligioak azaleratzen dabizenak.

Goizean kuadrillako whatxapean kazetari biren bideoa jaso dot, TeleBilbao edo Radio Nervion edo ez dakit oso ondo nongoak, esanez, aurreko zapatuan, Kopako finala bainan arinagoko astean, Athleticeko jokalari bi, Madriden izan omen ziren diskoteka beten parrandan. Beraiek minduta euazen finala galdu zabizelako, jokalariak talla emon ez zabizelako eta de parranda por ahi ibili zirelako eta azkan koletilla modun, eta neurendako larriena dena “cuando no se puede ir a Madrid” eta hurrek sutu dozta. [eta “y que el club les meta un puro” Lasai asko, kalderilla modun, PURO hori arazo barik ordaindu ahal dabez eta hori ez da kastigoa. Beste edozein enpresan kaleratzea ekarriko luke]

Ez dakit jokalari horiena egia edo gizurra den [telebistan edo irratian esaten den guztia ez da egia, es mas, esango neban entzuten eta ikusten dogun guztiaren laurden bet be ez dela egi osoa] bainan bai da egia, GUZTIOK bete bihar doguzen arauak, hautsi izana dela gitxien inporta dauena. Athletic-ek irabazki bazabien, ez zebazen aipatu bez egingo. 

Sutzen doztana da erdi aroan modun, jauntxoak eta herritar xumeak gauzela. Jauntxoek gure dabizen guztia eiteko pribilegioagaz, eta gu geu, herritar xumeak bakarrik gauz arauak eta legeak betetzera bihartuta eta positibo datuek gora egiten badabez, errua geurea da. Ez jauntxoena.

ETBn ikusi neban Sevillako Realaren hoteleko irudiak eta zelan euazen “gonbidatuak” finala ikusten joateko. Direktiba zabala, jokalari ohiak, eta neska talde handi bet [izan ahal ziren Realeko nesken taldeko jokalariak…dentro de lo k kabe “enpresa bardineko langileak diz” baina ez! Jokalarien bikoteak ziren!!!!!!] Pentsetan dot Athletic-ek be antzerako gonbidatuak izango zabizela.

Pandemia beten gaz. Partido a pueta zerrada zen. Zaletuak ezin juan bainan jauntxoen ingurukoak bai. Partidua ez zen hemen, EAE barruan. Ez, Sevillan zen. MUGIKORTASUN  MUGATUA. Norendako? Jokalari ohia izateak baimena emoten dotzu Sevillara juateko? [Txo! Edonok dekogu eskubidea lankide ohiegaz alkartzeko? Ikasle garaitan Bartzelonako Burger Kingen egin neban bihar. Ezin nai juan lankide ohiak animetan? Esa Wopper como mola se merecer una ola!!!!!!! Uooooohhh]

Gehienez 4 pertsonetako taldeak egon ahal dizela, ez badiz konbibienteak. Pues hor hotelean talde majoa euan, bainan noski, jauntxoak ziren eta jauntxo horiek ez dozkue Sevillatik birusa zabaldute ekarriko. Jauntxoak imuneak diz eta ezin dabez birusa zabaltzen. Jokalari beten tronpeta gora eta behera aipatu da leku guztietan bainan ez dot inon irakurri ezkontza beten bainan jende gehiau euala hotel hurretan. [Kasu huntan Realak irabazi zabielako bainan Athleticek irabazi bazabien be, ez dekot zalantzarik egoera bardin bardina izango zela]

Los jugadores de la Real Sociedad festejan en el hotel su victoria en la Copa del Rey (abc.es)

[Bai, ABC-ko lotura da bainan topa dotena da]

Lezama, Zubieta, Donostiako alde zaharreko edota Pozaseko zaletuak bakarrik diz arauak hautsi dabizenak, irresponsableak eta txarto egin dabizenak. Errua herritarrena.

Joder Ane, bainan Kopako finala da! Ulertu, bizian behin gertatuko den zerbait. Ya. Gipuzkoako nonoren Nafarroan bizi den aitonak 90 urte bizitzan behin bakarrik egingo dauz. Bainan ezin da Nafarroara joan. Agian 10 egun barru hilko da. Eta ez dau agurtzeko aukerarik izango.

Herritar xumeek, norbanako modun eta indibidualki BAKARRIK mugitu ahal diz biharragattik. Jauntxoak ez. Jauntxoen bikoteek be de eskapada juan ahal diz lasai asko, eta gainera sare sozialetan zabaldu, eta komunikabideetan azaldu autoritateen oniritziagaz.

Eta hemen ez dotaz aipatuko bakarrik futbolarien bikoteek Sevillara egin dabizen asteburu pasa, ez, neure lagun Pedrotxek San Joseko zubian Gipuzkoan egin zabien zubi gastronomikoa aipatuko dot. Albisteak honela diño: ” Daviz Muñoz y Cristina Pedroche disfrutaron el viernes de la gastronomía oriotarra en uno de los templos del besugo… ….La visita obedecía a motivos profesionales, ya que el prestigioso chef participa en unas jornadas organizadas por el Basque Culinary Center.” Argi eta garbi: El Chef. Seguru nau asteburu hurtan gazte bet bainan gehiauri ipini zotzabela izuna covid arauak ez betetzeagattik. Nonor be seguru arrazoi bardinengattik atxilotuko ebazela. Ez dot inon irakurri Pedrocheri izuna jarri zotzabenik.

Gitxinez, Orio eta Donostia. Jauntxoen bihar baimenak nonai mugitzeko eta ibiltzeko balio dabez? Zeren EJ-tako baimenak OSO OSO ZEHATZAK eta MUGATUAK diz. Muga perimetrala badau, Bergara juateko baimena dekot biharrera, bainan Arrasateko Eroskin gelditu eta erosketak egiteko ez nau baimendute. De hecho, biharrera joateko HELBIDE BET ETA BAKARRA eskatzen dau.

Beste adibide bet. Honela diño hurrengo albisteak:  “la Conselleria de Justicia de la Generalitat Valenciana ha notificado una propuesta de sanción de 2.700 euros para el jugador del Real Madrid Marcelo y su familia por incumplir el cierre perimetral decretado en la Comunidad dentro de las restricciones contra el covid y por no llevar la mascarilla en un espacio público.En concreto, las multas propuestas, que tienen carácter individual, son de 700 euros para Marcelo, su esposa y el hijo mayor —600 por no respetar el cierre perimetral más 100 por no llevar mascarilla— y de 600 para el hijo menor, que no tiene obligación por edad de portar mascarilla, han explicado a Europa Press fuentes de la Administración valenciana. La suma total da el resultado de 2.700 euros.”

Eta hurrek mintzen dozta pilo. Txarto egiten dabez, badakie txarto dauzela egiten eta gainera harrokeriz sare sozialetan publikatzen dabez, aurpegi galantagaz, izan be badakie pribilegiatuak dizela eta inpunitatea daukiela edo harrapatzen badotzabe be 600 euro edo 1200€ edo 50.000 euroko isuna ipinita be lasai asko ordaindu ahal dabizela eta behin eta barriro egiteko ahalmena daukiela pentsetan dabez. [Jauntxo hauei arauak hausteagattik,  bai alan bai bete biharreko 6 hilabeteko gartzela zigorra ipiniz gero, agian espabilatuko ziren.]

Eta azkanik, Aste Santutan ikusi dotazen  Europear jauntxo festa aipatu gure dot. Jai egun hauetan Barrikako hondartzako aparkalekua Europar Batasuneko kongregaziñoa emoten zabien: Europa guztiko furgonetak: Frantsesak pilo bet, Belgikakoak, Dinamarkakoak, Holandesak, Finalandesak, Noruegoak eta Chekiarrak…. Flipatzen. 

Sopen ikusi nebazen munipak Peñoneko parkinean jendeari [Euskal Herritarrak edo behintzat Espainiar matrikuladun furgoneteroei] galdezka ea hor ziren lotan izan be, parkin hori ez zegoela baimendute egonaldia egiteko. 

Hori bai, atzerritik eratorriak ziren 20-30 furgonetei inok ez dotzabe galdetu ea baimena zabien muga zeharkatzeko edota PCR proba egina zuten edo ez. 

Guztiondako doia luze kontu guzti hau, guztiok gaz ya kantsata, guztiok dekogu gogoa urteteko, oporretara juateko, mugitzeko, lasai ibiltzeko, askatasuna izateko….bainan mesedez, ez egin barre aurpegira. Inozoa sentitzen nai, oso. 

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Mail: askogarafernandez@gmail.com

Twitter:@ninaizane

 

 

 

 

 

 

LOCTITE

Kuku! Zelan?

Beno, txiolandian aipatu neban istoriotxo hau… [enai gogoratzen zelan izan zen bainan gogoan dot Karobi euala tartean] eta gaur beren osotasunan azaldukotzuet zelan pegatu neban hatza begire. Gure badozu pasa eta irakurri. Ongi etorria zaz.

Ez dot oso ondo gogoan bainan 8 bet urte izango nebazen. Ohikoa zen lez, neba Ionen jostailuzko kotxe bet hartu neban beren baimen barik…eta jolasean nenbilela….apurtu zozten. Noski, Ionengana juan, gertatutakoa kontatu eta barkamena eskatzea ez zen aurreneko aukera, beraz, neure kabuz konpontzea erabaki neban, y aki no ha pasado nada.

Neure PRITT kolagaz ezingo neban gauza larregerik ein, beraz, Loctite hartu neban apurtutakoa pegatzeko. Momentu beten begian, parpadoan hazkurea sentitu, eta hatza begire eruan neban frotetako….eta segundu bet bainan arinau [pirrilera bainan bizkorragoa da Loctiteren efektua…badakizue txiste hori de….La diarrea es mas rapida k la luz….pues arinena Loctite da. Konprobata] hatza gelditu zozten pegata. Segunduan be konturatu nintzen: Ane! Zelako liada!

Eta bapatean han neuan aitagaz Kruceseko urgentziatan. Ez dakit dakizuen, bainan oso ohikoa da jendeak hatzak edo pegatzea loctitegaz, eta dau likido kimiko bet [azido moduko bet edo], loctitea kentzeko, enplan hazkazaletako esmaltea kentzeko erabiltzen den azetona hurren modukoa edo….super arin despegatzen dauena azaletik…bainan neure kasuan begia zen, justu betileak be tartean, begia zabaltzen den zatitxua…eta arriskua euan produktu kimiko hori begire sartzeko, eta zerbait larriagoa gertatu ahal izateko.

Beraz, aukera desbardinak aztertzeko asmoz, ospital erdia  pasa zen neure hazaña ikustera. Lehengo urgentzietako pare bet mediku eta beste pare bet erizain. Gero pedriatra eta residente bi. Ondoren oftalmologoa eta beren residenteak, zirugia generalekoak eta zirujia plastikokoak eta noski, hauen sekitoa.... [Enplan zirkua moduan: Pasen y vean hatza begire pegata dekon neskatoari. Ez dozu horrelakorik beste edonon ikusiko!!!!! titiroriro tititriti titititititi…..]

Denak ipintzen ziren aurrean eta “uffff.…esk vaya sitio mas malo.”..”ufffff.… pues no sé que soluccion tiene esto” ” Ufffffa o Quirofano o nada…”  ” Y si lo dejamos asi?, con el tiempo seguro k termina despegandose… igual lo mejor es anestesia general , buen pulso y bisturi….uffff” [Barkatu….baina begi betetik ez dot ikusten, bainan entzun dena entzuten dot!!!!!]

Haseran lasai neuan. Minik ez neban, beraz, lasai. Bainan denboragaz eta hurrenbeste ufffff-egaz, hurrebeste pertsona neuri begire, aitaren gero eta mala ostia aurpegi handiagoa, neu ya ikusten neuan neure burua batirako hatza begire pegata…eta ya urduri eta nigar beten neuan. [ondiño gogoratzen dot zelako txarto eta zelako apurua pasa neban ospitalean]. Denbora pasa eta pasa eta medikuak pasa eta pasa eta neuk bardin jarraitzen neban, hatza begian pegata eta gero eta baldur gehiaugaz. Urtenbide barik. Gogoratzen dot pentsatu nebala: hatza ebaiko doztabe eskua libretako, eta hatza izango dot begian pa tolaputa vida. [y ciega de un ojo!!!!]

Azkanean etorri zen erizain emakume super maja bet. 55-60 urte ingurukoa. Super maitasun pilogaz tratatu zoztena eta esaten den modun, etxada palante. Kamillan etzan, eta esan zozten ahalik eta geldien egon bihar nebala, uleko sekadore betegaz Loctitea bigundu, eta likido kimiko hurretan bustiteko orratz betegaz, apurke apurke hatza eta parpadoaren artean orratza sartu eta despegatzen hasi zen. Pazientzia pilo izan zabien. Ixa 3 ordu edo egon zen han, orratzagaz, apurke apurke, azala, betileak, eta hatza separetan. Eta lortu eban. Amaieran bota zozten irritxua ez dot sekulan be ahaztungo. 

Noski, egun hurretatik aurrera eta 18 urtean bete bitarte, edozein PEGAMENTO mota galarazita neban. #AneFer: la txika del zelo deitzen zoztaben. Aditu bet zelo mota guztietan: normala, potoloa, de doble cara, cinta americana, cinta aislante, cinta almacenero, …..

ERANTZUIDAZU, MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!

Mail: askogarafernanez@gmail.com

Twitter: @niniazane

JENDE HORI

Kuku!!!! Kaixo! Urte barri on, eh!!! Blogeko irakurleei ondiño esan barik neuan! Zelan hasi dozue urtea? Ondo espero dot.

Gaur apurtxu bet hater nator. Abisata zauzie!!!!! 

Guztiok dekoguz geure maniak, eta guztiori besteen hainbat kontutxu molestatzen dozkue… pues gaur horietako batzuen ingurun egingo dotzue berba.

1- IDATZI ETA OSPA EGITEN DAUEN JENDE HORI

Nonok idaztzen dotzu: – Kaixo Ane, Zelan? – eta jarraian erantzuten dotzazu: – Ondo ta zeu?  Zelan juan zen Ikerregaz zita?- eta kri kri kri….10 min pasa diz eta erantzun barik.

-Hor zaz?- galdetzen dozu eta kasu hoberenean, bapatean mezua bueltan jasotzen dozu – Okupata nau, ordain ezin dotzut idatzi.– Ta pentsetan dozu? Orduan zertarako idatzi doztazu? Kolgata ixteko? Okupata bazaz ez al da hobeto libre zauzenean idaztea????? Justu idatzi doztazu eta okupatu zaz????

Kasu gatxenean… hor geldituko zaz zain inongo erantzunik jaso barik, nonok laguna abduzitu ote dauen pentsetan, beste egun beten beren hurrengo ZELAN? bet jaso bitarte. 

Jende mota hunek be badeko beste aldagai bet. Oraingoan zeuk idazten dotzazu, bainan beren erantzunak 15 minutuko tarteagaz jasotzen dozuz. Ordu erdi eta 3 esaldi zoiazenean, esaten  dotzazu: –Txo! okupata bazaz beste momentu beten egingo dogu berba, lasai.- eta 20 min pasata erantzuten dotzu- Ez, ez lasai, hemen nau, ahal dot[Eta sekulako talo aupegia gelditzen jatzu. Hain txarto dabil internet edo zer????? ]

Haber, ezin badozu erantzun, ez idatzi. Ez da ezebez pasetan, txek bikoitza ikusi badot be. Ez itxi hor mugikorrari begira zain, eta zain eta zain. Ez dekot pazientziarik zain egoteko. Ados??????

2- “EZ DOTZUT IKUSI” AITZAKIA ERABILTZEN DAUEN JENDE HORI

Pertsona bakarra sartu ahal da estankoan. Nonor barruan dau eta zeu ate kanpoan zauz itxaroten bestea urteteko. Eta bapatean gerturatzen da nonor. Estanko barrure begiratzen dau, eta han doia beran be barrure.

Bat. Atean super handian ipintzen dau PERTSONA BAKARRA egon ahal dela barruan. [Nora koño zoiaz? Barruan dagoena Alien bet dela uste dozu, edo zer????] eta bi:   EEEEEEEOOOOOOOOOOO hemen nau!!!!!!! Ateari pegata! Holi holiiiiiiiiii….. 1,70 pasa neurtzen dot…. [Negua da, euria dau, 8 gradu, eta zer uste dozu, denbora pasa ipintzen naiela estankoaren ate alboan???. Ane, planik badekozu gaur arrastien? Bai, estankoko ate albora noia apurtxu bet hotza pasetan…]

Eta esaten dotzazu:

-Txo! Barkatu. Neu be zain nau sartzeko. Bainan pertsona bakarra egon ahal da barruan.[GILIPOLLAS!!!!!]

-Ayyyyyy Barkatu. Ez dotzut ikusi….enai konturatu….

[Ez doztazula ikusi?????????? sartzeko ixa aurretik eruan doztazu eta!!!! Kartelagaz ez zazela konturatu? Martxoa edo apiriletik DENDA GUZTIEK daukie aforo kartela!!!!! BZO!!!!!!]

Muturren aurrean koletako balorea bai, bainan aitortzeko aurpegia be izan biharko zabizen jende hunek: Bai, presaka nabil eta kolatzea intenta dot. Ala puta cara, ta txarto urten dozta. [Ez dotzut ikusi…ez dotzut ikusi…Maskarilla begietan dekozu edo zer?????]

Kotxean be bardina pasetan da. Rotonda beten azkan unean urtetzen dotzun gidariak, bozina jo ondoren eskuagaz egiten dotzun keñu hori: “Barkatu, ez dotzut ikusi” [Zelan ez!!!!! Rotondaren erdi-erdian nau eta neure kotxetik zeurera ez dau ezta metro bet be!!!! ], edota  kotxe bet urteko zain zauzenean aparkatzeko, eta atzetik el listillo de turno datorrenean berak aparkatzeko?  Bozina jo! Neu nau zain! esan , eta el putoAiba! ez dotzut ikusi”  [BARKATU??????? Intermitente naranja, frenoko argi gorriak eta martxa atraseko argi zuriak ipinita dekodaz!!!! Zenbat argi kolore gehiau bihar dozuz ikusteko????]

3- BIRTUALITATEAZ KEXATZEN DEN JENDE HORI

Ainxxx….Esk sare sozialetan dena da postureo, eta dena da faltsua, jendeak ez dau aurpegia emoten, ez da azaltzen den moduan… bla bla bla bla … eta gero berak dekoz sare sozial guztiak,  Kinielan modun, pleno al 15:  twitter, insta, linkedin, whatxap, telegram, tinder, tik tok, facebook [si hasta facebookeko mesengerra dekozu mugikorran jeitsita!!!!!] eta egun puta osoan zaz hor sartunde, batetik bestera, orduak eta orduak….

– Ez dakit nor hasi dozta jarraitzen facebooken

Twiterreko fulanito topatu dot Tinderren

Intsako mutiko betegaz hasi nai berbetan jatorra emoten dau eta telegrama emon dotzat

-Begira whatxapetik zer bidali doztaben

– Petronorren neure linkedin profila begiratu dabez…

-Egingo dogu tik token modan dauen koreografia? Zelan ez dakizue zein den????? Si mundu guztiak daki!!!!!

Eta noski, beren anti-birtualitate mezuak sare sozialen bidez zabaltzen dauz. Super logikoa dena. Beren sare sozialeko time line guztietan mezu pedante bardina: non gelditu da humanitatea, azalaren berotasuna sentitzearen plazerra?, alkarri begietara begiratzeko magia???? [Isildu hadi ya Txo!!!!!]  Urten kalea eta ohikukatu : “zuok, sare sozial erabiltzaileok, faltsuak zazte!!!! Errealitatearen terroristak zazte!!!!” 

Birtualitasunaren aurkako beren aldarriak, txio bidez, stories bidez [gainera 2 en 1, instan jarri eta facebookean publikatzen da] eta sare sozial guztietako DM edo mezu pribatuez baliatzen da nonok kasu apurtxu bet egiteko.... [Txo! Itxi zeure diskursitoa eta urten kalera, ea zenbat harreman zintzo eta leial eiten dozuzen bizitza errealean, jakin gureuko neban!!!! izan be, bizitza analogikoan mundu guztia maitagarria da, inork ez dau gizurrik esaten, denak doiaz aurretik, ez dau engañorik, …. hori online bakarrik pasetan da, ezta?...] 

4- KOLORETAKO BIHOTZAK BIDALTZEN DAUZEN JENDE HORI

Haber: Zein arazo dekozue bihotz gorriegaz?  Alergia dekozue? Ñoñoak dizela? Bihotz urdina ez da ñoñoa eta gorria bai? Zer esan gure dau bihotz gorri betek? Maite dotzut infinito eta batirako? Eta orduan, bihotz horiak zer esan gure dau, maite dotzut komo a un Minion?  Zenbat da hori????  Bihotz orlegia bainan gehiau edo gitxiau [horiak gehiau izan bihar dau, ze orlegiak izan bihar dau, te quiero komo un brokoli, osea, una puta mierda!]

Ulertu ahal dot bihotz moratu bet, nesken artean, enplan, ahizpen arteko maitasun adierazle modun, emakumeen koloreagaz. Mutil betek bihotz moratua bidaltzen badozta, zer da? Arreba modun maite dotzut? [bamos, k de etxar un kiki ahazten juan bihar dot, ezta????]

Zer uste dozue, bihotz gorri bet ikusten badogu geugaz super maitemindu zazela pentsako dogule? edo bihotz gorri bet bidaltzeak esan gure dau,  “ezkonduko gaz eta 7 seme alaba izango doguz ?”  Expliking mi, plis ze ez dot ulertuten!

Jarraitu irakurtzen

ZAUDE ZIUR EZIN IZANGO ZAITUDALA AHAZTU INOIZ

[Zin dagizuek 20 min daroazela sarrera hau zelan hasi ezin asmatu. Idatzi, borratu, idatzi, eta borratu. Zelan hasten da amaiera bet idazten?]

[eta bai, Drama Queen top mailan nau untxe momentun, Aitor, badakit ulertzen doztazule]

” A todos nos gusta que lo bueno dure siempre, pero luego dura lo que tiene que durar, normalmente mas de lo devido” Fancis. Doctor Deseo

Primeran pasa dot zuokaz. Barre pilo ein dot [nigar be ein dot bainan barreak gehiau izan diz]. Zuon egunerokoa jarraitu dot. Neure egunerokoa partekatu dot. Neure bizitzaren parte izan zazte 4 urte pasatxu hauetan. 

Oso arraroa badan be, inoiz be ukitu ez dotzueten eta pantallaren bestealdean zaudetenen partetik, estimatuta sentitu nai, [sentiarazi doztazue], ulertua, arazoak izan dotezenean babestua, zuen besarkadak eta musuak jaso eta eskertu dotaz, lagun talde beten kide sentitu nai.

Gozatu dot neure txorradatxuk lerro hauetan kontatzen, naien modun azaltzen, filtro barik, libre, aske, biluzik, baldur eta lotsa barik,  neure buruaz zuokaz barre eiten [ez dakit ondo azaldu naien: riendome con vosotros de mi misma] . Benetan be gozatu dotela.

Disfrutatu dotaz zuokaz elkarbanatutako GIF guztiak, #AneFernanTxef-en lorpenak eta porrotak, #txorradatxu guztiak, irakurri dotzueten burutaziño guztiak [benetan be zelako barreak eta zelako trebezia dekozuen!!!], partekatu doguzen abesti eta #IgoBolumena guztiak [argi itxi gure dot #-a ez dela neurea], musika ezbardin pilo ezagutu dot zuoi esker. Disfrutatu dotaz zuon txio ingeniosoak, memeak, muntaiak … zelako gaitasuna dekozuen umorea sortzeko! Benetan be, irribarre sortzaileak zazte!

Irribarre bet marraztu doztazue zuen berba atseginegaz, esan doztazuenean eguna alaitu dotzuetela, edo neugaz barre egin dozuela, edo zerbait ikusi eta neugaz gogoratu zaztenean, eta laguntza eskatu eta lagundu doztazuenean, eta zuok be laguntza eskatu doztazuenean  [egixa esan haseran apurtxu bet flipetan neban jendeak eskatuten zoztenean laguntza, enplan neure oihartzunaz baliatuz, zerbait jakiteko. Neu enkantada laguntzeko eta ahal doten guztian esku bet botatzeko superprest, bainan pentsetan neban, “si ni enai famosa edo infuencer, si ez nai ezer, enai inor”.  Bainan zuok, txiolandiako jendea, zuok handiak zazte, eta laguntza eskatu doten guztietan, lagundu doztazue. BATI. Cadena de favores bet sortu dogula pentseu gure dot].

Milesker txiolari, alkar jarraitu gazelako eta ezagutzeko aukera emon doztazulako. Eskerrak emon gure dotzuet, emon doztazuen guztiagattik. Jende pilo ezagutu dot, konpainia pilo ein doztazue, eta zuon kontutxuak atsegin handiz jarraitu dotaz.  Lagunak be ein dotaz. Ez ezagunak, baizik eta benetako lagunak. Trauma, baldur eta mierda pilo konpartitu dot zuokaz. [Milesker zuon alde intimoena neugaz konpartitu dozuelako be]. Isiltasunean eta ezkutuan maitatu dot, eta apurtxu bet gorrotatu be bai… Eta ilusionatu eta desilusionatu, eta egia esateko apurtu be egin nai behin bainan gehiautan. 

Milesker zeuri be, blog huntako irakurle. [pentsa izan dot bloga twitterreko jendeak bakarrik irakurtzen zabizela, bainan zuon mailei esker jakin dot badauela jendea irakurri doztana twitter izan barik] Badakit neure berba eiteko modue irakurtzea ez dela erraza, eta gainera errata pilogaz idazten dotela, bainan holan nai, inperfekta alde guztietatik.

Esker pilo be Gaztezulori aukera hau emon izanagattik. Badakit kritika pilo jaso dozuezela [duela ez asko azkana] eta halan ta be itxi doztazue tartetxu hau neure pedradak idazteko.

Amaitutzeko, barkamena eskatzea besterik ez dozta geldituten. Txarto esan eta egindakoak barkatuko doztazuelakoan nau.

Azkan biderrez: ERANTZUIDAZU, MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!

Mail: askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

TXIMELETAK ETA BRAGETAK

Kaixo! Zelan zazte? Zubia izan dozue egunotan?

Azkan egunak, zelan eguraldiak [eta olatu parteak] ez dauen larregi lagundu, lagunekaz egon nai etxien fiesta pijamas edo eiten… Lehen tarteka egiten genuen plana bazen be, azkan aldian plan nagusia bihurtu da, eta benetan be ondo pasetan dogule!   [pelikulak, kroketak, serieak, birrak, ardaua, belarra, txutxeak, vodka apurtxu bet, palomitak, pizza…eta berba jarioa. Berba jario pilo!!!] 

Eta zein da gehien gustetan dozkun gaia? Pues argi dau! Ligoteoa, bikoteak, beroaldiak, emoziñoak, …..

Tinderren aditua den lagunak komentatzen zeban, zelako ondo etorri dakon herritik ezin mugitzearen kontu hau, Tinderren romantizismoa topetako. Izan be, normalean, antza, Tinder folleteo topetako gune soila bihurtzen ari omen da, non oso-oso gatxa omen den nonogaz oheratzeaz haratago erlaziño bet topetzea.

Orain ezin dizenez zitak izan, zelan ari zen  hainbat mutilegaz berbetan, luze, lasai eta sakon. Alkarren zaletasunaz eta ohiko informazio partekatzeaz haratago [zer topetan zabiltz Tinderren, zeure lanbidea, azkan bikoteak, zelakuak gusetan jatzun mutilak/neskak…] elkarrizketa interesgarriak, pertsonalak eta intimoak izaten ari zela, eta zelan denboragaz, aspaldian entzun bariko berba polito zaparrada ari zen jasotzen ta zelan ari dizen “kurratzen” duela pare bet hileko Tinder ligeegaz konparata! [nonbait arinaugoko Tinder ligeegaz apurtxu bet berba egin ( 4-5 egun) eta ondoren zita. Eta zitan, molatzen badotzu komo mutxo 2-3 txortaldi eta ghosting edo zuzenean ez dau kimikarik, eta ghostin ezer barik]  Eta zeuala enkantada guztiegaz! Agasajada eta diva bet modun sentizten zela, mutiko haren zoragarri betez inguratute,  ezin aukerata! : Galdakaokoa super jatorra dela, Durangokoak bati ixten doztala irri tonto bategaz, Gernikerrak sekulako morbazoa emoten dotzala, Zornotzakoak aldiz super polito eiten dotzala berba, zelako labia dekon! eta flotatzen ixten dotzala… eta guztiegaz tximeletak dekozela beraiegaz berba eiten dauen aldiro, azkan hilabetean emoziño zoragarriak ari dela sentitzen ….[eta konziente da gehienetan palabreria dela eta berak eiten dauen modun, mutiko hori bardina eiten ari dela Tinderreko beste 5egaz, eta behin zita iritsita litekeena da ghostinga egotea, bainan bardin dau, nori ez dako gustetan entzutea zoragarria zazela? Super desiragarria sentitzea? ]

Duela 4-5 hilabete harreman super luze bet itxi dauen lagunak aldiz, komentatzen zeban, zelan ari den Facebooken bitartez mutiko bategaz berbetan. Otsailean, biharrien fundación tripartitaren bidez, SEO posizionamenduko klaseak emotera juandako irakaslea Facebooken topa ebala eta maiatzetik ari dizela tarteka berbetan [eta imaginatzen dozuen modun, le posiciona todo!!!!].

Momentuz elkarrizketek ez dabizela ezebez adierazi eta lagunak dizela. Ez dabizela elkarrizketa pikanterik izan, eztabe nuderik partekatu ez ezebez [oso kastoa dena]. Haserako elkarrizteak kasualitatez emon baziren be, denboragaz interesa piztu eta ugaritu egin zirela. Orain idazten dotzan bakotzean, tripan tximeletak sentitzen dauzela, eta berak argi eta garbi tonteatzen badau be…badeko zalantza mutikoak bardina egiten ari den edo ez…eta alde betetik, gurago dauela holan jarraitu.

Perfektamente duela ya denbora bet zita bet eskatu ahal zotzan, edo hurrenbeste denbora tarte eta gero, esan ahal zotzan: Txo! gustetan doztazu…Bainan ez… gurago dauela zalantza hori disfrutatu eta detaile txikiegaz emozionatu nerabe bet modun: “ Idatzi dozta!!! Neugaz gogorratu da eta meme bet bidali dozta!!! edo argazki bet ipini dot Facebooken eta zelako guapa nauen esan dozta! Muero de amor!!!!!!!!”

Lehen “maitasunera” berbizitzen ari badauen modun sentitzen dela. Beragaz pentsetan dauenean ez dauela zerbait karnala irudikatzen. Zerbait inozentea modun dela, 12 urtegaz desiratzen dozune: begiradak, eskua heltzea, paseatu, pelikula bet ikusten palomitak partekatzea…eta lehen musu hori noiz iritsiko delaren emoziñoa!!!!

Izan be, hurrenbeste urte bikote bardinagaz, eta azkan urtean harremana oso txarto egonda, denbora pilo ez zabizela tximeleta eta emoziño horiek sentitzen. Konkista jokua aspaldi euala hilde, eta orain, barriro bizirik sentitzen zela….Gainera, eroso euala tonteo hurretako mugak zeharkatu barik...izan be askotan pasetan den modun, izango ote delaren itxaropenaren magia galtzen da fakto bihurtzen denean. [ilusiñoa hetxo bihurtu ostean: eta orain zer???].

Eta kontrako extremoan, dau la bragetas. Denbora pilo txortan ein, eta bragetak bati morboa emon dadotzabe be, azkan aldian obsesiñoa bihurtu dizela. [badakizue zelan esaten den mutil heteroak dizela de culo o de tetas? Pues hau da de bragetas].

Edozein mutil ikusi eta bragetara doiazela beren begiak. Bardin dau, motza, ederra, gaztea edo zaharra den…. Normalean mutilengan gorrotatzen doguzen jarrera perbertido, baboso, bapez selektiboa y le da a todo lo ke se mueve beten bihurtu dela. 18 urteko mutiko bateri brageta begiratu zotzan egunean konturatu zen Torrentek poseitu dotzala.

Toki guztietan ikusten dauz brageta sexiak: whatxapean, instan, telebistan, pelikuletan…. leku guztietan bragetak eta bragetak eta brageta gehiau ikusten dauzela.

Nonok botatzen dau taldean argazki bet zapatilla barriak erakusteko, goitik beherako argazki horietako bet, eta hara! kasualitatez, argazkian brageta ere ikusten da…. [eta bapatean duela ia 30 urte ezagutzen dauen kuadrilakoak sekulako morboa emoten dotza eta Torrente modun, lagunaren argazkiagaz se hecha una pajilla edo instan sartzen da eta nonok liburu bet irakurtzen ari delaren argazkia igotzen dau: hankak, liburue eta brageta fantastiko bet… [OMG!!!!!! Zinturoia deko. 10 puntu. Bakeroak 10 punto. Botoiegaz dizen bakeroak. 10 punto. Bultoa.  Zelako bultoa!!!!!!…..Uffff ufffff ufffff uffff….eta otra pajillaedo telebista aurkezle bet taburete beten. Eskuetan notatxuak eta tartean…. bragetaaaaaaa [Uffaaaaa!!!!!  Taburete hori, uffaaaaaa …brageta hurren gainean jesarri eta ipurdia restregatu ……! eta beste pajilla bet ], 

Eta txarto sentitzen dela. Konziente dela mutilak brageta betera mugatzen ari dela eta porno bihurtu dauzela. Estimulo bisual hutsak. Retinan edo argazki galerian gorde eta morborako eta plazer hutserako ukitzeko tresna, karnaza. Kanpoko mundura urteteko deseatzen dauela, tximeletak sentitzeko ez badan be be bragetak ahaztutzeko!

Eta zuok? zer dekozue? Tximeletak alan bragetak?

ERANTZUIDAZU, MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

OLATU KONTUAK

Kuku!

Zeure baimenagaz irakurle, surfaren inguruan eingotzut berba gaurko lerro hauetan. [badakit agian kirol huntan ez dekozula interes larregirik, neuri futbolagaz pasetan doztan modun, bainan gogoa neban zeugaz kirol hunen inguruko gauzatxuak alkarbanatzeko].

Apurtxu bet mitoak apurtzera nator, ideia hori de hondartza, udako egun luzeak, taula eta rollito ona….ez da egia! EH-n behintzat, ez da oso udako kirola: Hasi barria edo ikasten hasteko pues bai, bainan normalean udan ez diz praktikatzeko kondiziño hoberenak emoten. Alde batetik udan olatu txikitxuak egoten dizelako eta bestetik, garairik masifikatuena delako: ehundaka surf ikastaro [bakotza gitxienez 10 lagunekaz], surfista udatiarrak [urteak daroazenak olatuak hartzen bainan udan bakarrik, normalean, barnealdeko vernaneanteak], sokorristek uretako kirolen banderatxua [gorria eta urdina] bati leku bardinean ipintzen dabez, olatuen kondiziñoak kontutan hartu barik, kon lo kual, litekeena olatu eskasenak dauzen lekuan sartu biharra, eta azkanik gehien gustetan doztena: zona akotatuan bañatzen dizen señorak [bañisten zonan txabaleria k salpika pilo dauela, ez dabiez ulea busti gure eta ur kirolen zonan bañatzen diz, nonok tablagaz aurretik eruateko].

Neguan bainan ez zazte izoztuten? Hotza pasetan da bai, bainan ez uretan. Normalean itsasoko ura kanpoko tenperatura bainan epelagoa da. Neguan ura 11-12 gradu ingurun egon ahal da hotzen, eta kanpoan pues 7-8 gradu. Gorputz osoa tapatute eruan ahal dozu: oinetan eskarpinak, esku larruak, txapela eta noski, trajea [traje on beten inbertitzea ez da dirua galtzea, osasuna irabaztea da]. Hotza bai pasetan dozu aldatzerakoan. Aldatzeko lokalik ez badekozu [eta dutxa bero bet], gogorra da eta gehien bet uretarik urten zazenean. Afiziño pilo izan bihar da, parkinean, euritan, ipar haizeagaz eta 7 graduten, kotxeko maleteroko portoiaren azpian busti bustite zauzela, trajea kendu eta ipurdia ateratzea!!!! [Landetako haize fin hori buahhhhhh….zelako hotza!!!!!!!]

Taula gainean bikini/tangagaz rematzen doian buenorra [garai beteko kulo Reef neska] ez dozu uretan aurkituko. Bat: lehenengo espuman galdu dau bikinia. Bi: parafinak eta taulak rozatu egiten dabe, uretan ordu ta piko pasa ondoren haragi bizitan urtengo zen. Hiru: hipotermia betek emongo zotzan [nahiz eta ura 23 gradutan egon, ordutebete pasa bazaz uretan hoztu egiten zaz] edo bigarren mailako erreduregaz urtengo eban [itsasoan eguzkiak bikoitza jotzen dau, eta gitxienez likra bet biharko zeban gorputzean anpolla barik urteteko]

Gorpurtz osoa marketan dauen traje sexyak, sekulako kiratsa izaten dau [huele a muerto podrido] Hezetasun konstantea izaten dau [eta hezetasunak usain supergatxa deko], lodia da eta lehortzea kostetan dako [ezin da eguztian lehortzen ipini: alde batetik estropeatzen delako, eta bestetik akartonatu egiten delako. Super gogorra ipintzen da eta gero ezin dozu sartu!!!] eta gauzak dizen modun: txisa egiten dogu trajean, eta nahiz eta gero salitrea kentzeko uretatik pasa, txisa usaina geldituten da hezetasun usainagaz, Ou de neopren, oh la la !!!![surfer trukotxu bet: tajea ipintzeko askotan plastikozko poltsa bet erabiltzen dogu irristatu dadin. Oinetan ipini poltsa eta trajea sartu]

Neguan eta olatu sasoietan, trajea dutxan bizi da. Hor ixten dozu lehortzen. Pertxa beten alkatxofako euskarririk zintzilik. [Oso barrergarria izaten da surfista ez den nonor etxean badekozu eta ilunpetan komunera doianean, dutxako manparatik pertsona beten itzala ikusi eta hartzen dauen sustoa latza izaten da !!!!]

Kirol pijoa da? Material ona garestia da, bainan asko erabiltzen dozun gauzak diz eta ondo zainduz gero denbora irauten dabez, gainera orain badau material merkeagoa eta kalitatezkoa. Tauletan bigarren eskukoak super aukera onak diz, eta gainera probatu ahal dozuz [taula barria erosten dozunean eta gero probatu eta eroso ez bazaz beragaz, ezin dozu itzuli].

60.000 eurotako furgonetak, Roxy- Quicksilver arropak eta Maldivaseko boat-trip-ak ez diz derrigorrezkoak. Pijoa bainon gehiau…neuk askotan pentsetan dot alferren kirola dela. Zelan da posible asteko edozein egunetan, edozein ordutan jende pilo urtetan egotea? Oporretan daz?, gaueko turnoan daz guztiak? Olatu onak dauz eta gaur jai eguna hartu dabez? Eta atzo? Eta bihar? Langabezian badaz holan topetan da biharra?

Oso surfer gitxi dauz PROak izanda dirua jasotzen dabizenak. Gehienei materiala eta txapelkendako bidaiak ordaintzen zaizkie, bainan ez soldata bet.

Rollotxu ona…Paz, amor, relax, zerbezita, porrotxuek eta surfing SUPER MITOA da. Kirol indibidualista, berekoia eta norberaren alde ilunena ateratzen dauen kirola da. Olatu onak eta jende pilo badau uretan, sekulako tentsiñoa egoten da. Imaginatu, olatu bet pertsona bet. 100 bazazte urtetan 99 olatu pasetan ikusi bihar dozuz zeurea toka bitarte. [eta ez pentsa ordu beten hurrenbesteko olatu egoten dizenik, izan be, hemen rollo tekniko gehio dauz: serie betek gitxi gora behera 7/10 olatu izan ahal dauz, serie arteko olatuak ez diz surfeableak edo kalitate gatxa daukie, depende zelako maiztasuna edo periodoa dauen serie eta serie artean,…. vamos pasa ahal dizela ia ordu bi y solo comerte los mokos…..] Eta hemen sartzen da lokalismoa. Lokalismoa da, neu olatu huntako bertokoa nai eta zeu kanpotik zatoz, beraz, neuk pribilegioak dekodaz, eta neuk ixten dotzuten olatuak bakarrik hartuko dozuz [bateren bet ixten badotzut].

Mila mobida ikusi dotaz lokalismo kontuagaz: olatuak saltatzea gitxienekoa da: burrukak, kotxeko 4 gurpilak zulatzea, aldatzeko motxila lapurtzea [bustite eta seguramente etxeko giltza barik bueltatzeko zeure herrire]...Eta gatxena da, lokalismo gehien dauzen herrietan, negozioa eiten dabizela surfagaz, gehienak hurtaz bizi diz. Turismo surferra sustatzen dabez.

Olatuendako fondoek deko garrantzi pilo. Behean arroka edo arrezifea badau, hurrek emoten dotza forma olatuari. Beraz, olatu konstateago da, azpiko fondoari esker. Itsasoaren tamaina edo indarra bakarrik bihar da, forma bati bardina delako. Bati izango da olatu ona eta bati apurtuko dau bardin. Hondarragaz aldiz, konplikatuagoa izaten da, izan be fondoa aldatzen doia: maretoiek hondarra eruan edo ekartzen dabez…eta fondoak aldatu eta ondorioz olatuaren forma be aldatzen da. Beraz, itsasoaren tamaina ez dozu bakarrik bihar, fondoak ondo egotea be bihar dozu.

Olatu markatu hurri piko deitzen dako edo spot. Secret spot asko erabiltzen da, hau da, nonon deskubritzen dozu olatu on bet eta sekretuan mantentzen dozu ez masifiketako. Olatu pila daz itsasotik bakarrik iritsi ahal zazela, hau da, ez dauz hondartza beten…agian amildegi betera pegata dauz, edo itsaso zabalean, Maldivasen eta modun…

Arrisku kirola da duda barik. Askotan arroketatik sartu bihar dozu, oso irristakorrak dizela, eta itsasoa, itsasoa oso gogorra da. Tamaina dauenean, ur masa hurrek sekulako meneoa emoten dotzu. Orillera dizen olatuetan, Landetan modun, zurrupatzen dotzu eta fondoaren kontra emoten dotzun golpea oso arriskutsua izan ahal da. Pla!!!! Lurraren kontra indar guztiagaz. Bardina arrezifeten edo arroketan eiten badotzu, zauria asegurata dekozu. Arrezifea kutxillak modun diz. Ebaitzen dabez….uffaaaaa….eta gainera bizia daukie, kon lo kual zauria infektatzen da kosa fina,…[neuk ikusi dot jendea lotite botatzen arrezife zaurian surfetazen jarraitu ahal izateko. Izan be, salitreagaz zauri irekian mina ezin da aguanta, eta zauria bustite ez da inoiz zerratuten…beraz, pastoi bet paga badozu Indonesian olatuak hartuteko, lolite bota eta aurrera!].

Beste arrisku handi bet inbentoa da. Taularen lokarria. Espumaren labadoran zauzela, gorputzean korapilatu ahal dotzu, eta momentu beten tiroia emongotzu. Lepoan harrapatzen badotzu, estrangulatu eiten dotzu. Zorte apur gehiaugaz oinean edo besoan korapiletan  bada, badekozu hil beterako moratoia. Espumaren labadora hurtan be ito ahal zaz, arnas barik gelditu. Taulagaz olatu espuma hori azpitik pasatzea pato egitea deitzen dako, bainan batzutan espuma da hain handia, taulagaz ezin dozula azpiraino sartu, beraz, taula itxi eta gorputzagaz bakarrik aguanta bihar dozu. Horri comer deitzen dotzagu. Askotan pasetan da serie on beteko olatuegaz. Imagina, 8 olatu potente….serieko lehen olatua hatzen badozu, 7 torpedo dekozuz atzetik, eta iada ez zauz pikoan [olatua eiten eta hartuten den posizioa], baizik eta olatua apurtute dauen espuma hurretan zauz…eta ikusten dozu datorrena zeure gainera….Hori bai adrenalina!!!!!

Eta gero dauz, noski, tiburoiak.…Leku pilo dauz olatu super onegaz, bainan marrazoak egoten dizenak…

Beste bitxikeri batzuk:

-Kotxeko giltza: Trajeak badeko poltsiko txikitxu bet giltza gordetzeko, adibidez, lokaleko giltza. Bainan kanpoan bazaz eta kotxean juan bazaz. Zer egiten dozu kotxeko giltza/mandoagaz? Ezin dozu urtetan sartu, uragaz apurtu eiten da…kotxea zabaltzeko giltza bet egin bihar dozu uretara sartu ahal izateko. Eta alokailuzkoa bada kotxea? Orduan nonon ezkutatu bihar dozu…

– Txankletak eta motxilak. Oinak lurrera oso einda izaten doguz, oin hutsik pilo ibiltzen gaz, bainan batzutan oinez apurtxu bet urrun egon ahal da, eta asfaltotik ibiltzeko, pues zoiaz taula, trajea jantzite eta txankletagaz. Hondartzan ixten dozuz buelta egiteko….bainan gehienetan desagertu eiten diz….[mila txankleta erosi bihar izan dotaz neure bizitzan].

Batzuten pues motxilagaz zoiaz…eta bardin. Hondartzan ixten dozu. Hau gehiau ikusten da, eta normalean ez dabez lapurtzen, baina…txakurra hondartzan paseatzen dozuen horiek…EZ ITXI TXISA EGITEN MOTXILAN!!!!!!! Gainera, badakizue zelan den: batek eiten dotzu txisa eta atzetik gainontzeko txakur guztiak bardina egitera!!!! Eta kakagaz bardin, jaso…mesedez!!! organikoa da eta itsasoak eruango dau, bainan mila kaka zapaldu dotaz oin hutsegaz. Ez dakizue zelako nazka emoten dauen!!!!!

Olatu barriak probatzea eta bidaiatzea surfer guztien ametsa da. Hawaiiko Pipeline olatua surfer guztion Meca da. Ingelesez pipeline tuberia da. Hortik olatu hurrek dekozen super tubazoak!!! [surfeatzerakoan lo max tubo bet eitea da, eta hemen EHn ez dauz tubo asko.] Pipelinek laba edo arroka deko azpian, horregattik da konstantea. [ez da olatu erraza surfeatzeko, normalean tamaina handia izaten dauelako. Maila pilo bihar dozu. Hara joatea, mobida pilo da. Diru asko, urrun dau, jende pilo pilo pilo olatu famatuenean, eta gainera, bazoiaz eta tamainaz pasata badau, ezin dozula sartu…pues alferrik egin dozu bidaia]

Lehen taulak hegazkinean doan fakturatzen ziren. Umeen kotxe karritoak modun, bainan masifikatu zenetik, eruatea kobratzen dabez [eta gainera supertxarto tratatzen dabez, eta oso oso delikatuak diz, izan be edozein tokegaz, ura sartzen dako eta ezin dozu ondo surfeatu]. 150 euro joan eta 150 euro buelta kobratu izan doztabe. Gogoratzen dot Fuerteventurara hegazkina 90 euro bidaiko paga nebazela. 180 joan etorria. Taula 300. Asiento bet bainan karuago! [Lapurrak!!!]

-Benetako surfer betek, ez deko moreno oso bet. Moreno agroman / igeltzero / kamionero izaten dau, hau da, lepoan eskuetan trajearen marka nabaritzen dako. Super petxamen morenazo luciendo tabla, pose totala da, ez da surfer autentikoa…

-Olatuak onak hartzeko, itsasoa aztertzen jakin bihar da. Ordu pilo sartu bihar diz begira, olatua zelan apurtzen dauen ikusteko, atzerago, aurrerago….

Uretatik urten eta ohikoa izaten da itsasoari begira jarraitutea [mierda! Orain urten dotela eguneko seriea dator?????]

Egoa super handia izaten dogu. Pilo gustetan dozku esatea beste surfer betek: buah!!!! zelako olatua hartu dozun! Edo aurrekoan ikusi notzun olatuak hartzen eta oso ondo emoten dotzazu. Beste nonok zeure surf eiteko modua goraipatzea, la ostia da. [noski, geure lehia hurtan ez pentsa bati entzuten dozunik] eta kamarak gustetan dozkue mas k un palo a un tonto: grabatua izatea, edo nonok zeuri olatuak hartzen argazkiak ateratzea…Korritzen gaz!

Zelako txapa sartu dotzueten!!! Barkatu!!!!! Olatuegaz berbetan hasi eta ezin isildu. Ondiokan mila kontu idatziko notzuen…bainan lasai. Isiltzen nai. Galderarik edo badekozue, lasai galdetu!

ERANTZUIDAZU, MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!

Mail: askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane