BAI … AITORTZEN DUT!!

Kaixo! ….

Aupa! …

Zelan? …

Badago norbait hor beste aldean?…. Eooo…. Eeooo….

Ane Fernandez blog 2    Ane Fernandez blog 2

Beno, ba hasteko…neure burue arkeztuko dizuet:

Ainhoa Fernandez naiz [Fernandez tilde barik, mesedez ­] , 1988ko apirilaren 2an iritsi nintzen mundu honetara [apirilaren 2an baina 11 urte lehenago Michael Fassbender aktorea jaio zen, ToooomaYa!!!!] eta barrikoztarra naiz (Barrikakue, alegia) eta telebistako lehiaketetan esaten den lez: Irabaztera nator! 🙂

Ane Fernandez - humor amarillo2

Enpresagintzan diplomatu nintzen [aitortu behar dut lizentziatura egin ez izanaz gerora askotan damutu naizela, baie nork daki, agian noizbait berriro ikasteari ekingo diot!!!] eta Debagoienako fabrikazio enpresa batean bihar egiten dut administrari bezala.

Eguneroko errutina horri aurre egiteko, orduak eta orduak pasatzen ditut interneten nabigatzen, irakurtzen, telebista ikusten…[kalera ere urteten naiz, e!!!  Lagunegaz egon, pote batzuk hartu, kontzerturen batean burue astindu…]

Aitortzen dut nahiko berritsua naizela [askotan pesada bat izatera ailega naiteke. Amumak beti esaten zidan ahotik ateratako berbek  ez zutela atzera bueltarik] Izugari gustatzen zait berba egitea! Egun batean nere ahotik ateratzen den hitz kopurua ezin da zenbatu! Inposibol! [Neure buruegaz be berba asko itten dot!! Raka raka raka egun guztixen!].

 

GAZTEZULO eta Ane Fernandez

Eta… zer egiten dut nik GAZTEZULOren blog batean? Ba neuk be oraindik ez dakit! Baina lasaaaaiiii! Nola ez!! Azalduko dizuet enbajada honetan nolatan sartu naizen!!

Duela 4 bat urte Durangoko Azokan egin nuen GAZTEZULOren harpidetza eta ordutik, gustura irakurtzen dut aldizkaria.

Uztailera arte, nere harremana GAZTEZULOrekin horretara mugatzen zen: aldizkaria jaso, irakurri eta kitto!

Baina uztailean GAZTEZULOren lehiaketa batean parte hartu eta sarrera batzuk irabazi nituen! ToooomaYa!!!!

Inoiz ezer ez zaidanez toketan, Amaia, nere ofizinako lankidearen txantxa bat zela pentsatu eta Digamelon?? batekin hasita, telefonoaren bestealdean zegoenari adarra jotzeko asmoz, atso zaharrarena egiten hasi nintzaion. Entzun nituen barre algarak historikoak izan ziren! [Potzierto, sarrerez gain, Txapelpunken disko bat ere atera nien GAZTEZULOkoei!! Jejeje].

Pare bat egun beranduago, Zuriñe, GAZTEZULOko zuzendaria ­–bizkaittarra neure lez– nigaz harremanetan jarri eta, blogari berriak bilatzen zebiltzala… eta grazia asko nuela … eta gai desberdinak jorratzen dituen perfil berezi baten bila zeudela… eta blog bat idaztea proposatu zidan!

Komorrrr??? Neuk? Si ni ez nai blogera, ez kazetari, eta inork ez nau ezaututen!  Eta zeren inguruan idatziko dut nik? [hitz jarioa ez zait falta, baina nori interesatuko zaizkio ba neure harrikadak? Gainera, ni ez naiz ‘euskal kulturaz’ larregi enpanatzen … ].

Blogaren kontu hau erronka bat bezala hartzeko proposatu zidan, eta azkenean, de bizkaittarra a bizkaittarra konbentzitu ninduen!

Blog pertsonala

Aviso a navegantes!!! Badakit blogerako aukeratu dudan argazkixe ikusi dozuela, baine hau ez da UnBlogDeSexo [ummm … sexo rico y bueno]  Blog pertsonal bat izango dela adostu nuen Zuriñerekin, eta askatasun osoa izango nuela nahi nituen gaiak jorratzeko. Gustura irakurtzen dut GAZTEZULO, baina  [ta orain kritika dator, sentitzen dot baie esan notzuen] adibidez, badakit  GAZTEZULOko Telesailak atalean ez dudala inoiz Anatomiaren (Anatomia de Grey) inguruan irakurriko, edota disko kritiketan ez dudala Amaralen disko berriaren iruzkinik topatuko.

Askotan neure gustuak edo zaletasunak ez doaz GAZTEZULOren ildo beretik, eta horiek jorratzeko askatasuna eskatu nuen ezinbesteko baldintza bezala [eta onartu zuten!! Jende honek ez daki nun sartu dan!!!].

 

Euskaldun heterodoxoa

Aitortzen dut batzuetan apur bet satelite naizela baina esango nuke nahiko gustu normalak ditudala. Kulturzale amorratua naiz, baina ez ‘intelektual selekto’ horietakoa, masbien, ‘kultura komertziala’ kontsumitzen dudala esango nuke [zuk ere bai, baina ez duzu aitortu nahi!! Benga, animo! Askatu barruan duzun hori, hobeto sentituko zara!  Zeren beldur zara ba? Bakarrik zaude orain pantaila aurrean, inork ez zaitu entzuten. Benga, esan altu: GranHermano ikusten dut, TamaraLaMalaren No Cambie abestiaren letra dakit eta txorixopanplona jamondeyorren bokata bat jatea faltan botatzen dut].

Euskalduna naiz [eta harro nago!!!] eta egunerokoan euskaraz egiten badut ere, ez naiz prezisamente Euskaltzaindiako kide. Blog honetan ahaleginduko naz ahalik eta zuzenen idazten, baie neureberbaittekomoduen idatzi gure dot.

Ez dela zuzena? Badakit, eta zer? Idatzitako guztia ziur ulertuko duzula! Eta hori da komunikazioaren ardatza, elkar ulertzea! [euskara ‘zuzen txit goren’ hori larregi artifiziala eiten jat, kaleko berbatik urrun eta arrotz].

Euskalduna izanda, aitortzen dut erdalduna ere banaizela, eta euskarazko produktuak gustuko ditudan arren, erdarazko asko ere kontsumitzen ditut, eta oso gustura gainera.

Ane Fernande blog 1

Askotan sentsaziñoa dut herri honetan ezkutuan kontsumitzen direla erdarazko gauzak, audientzia datuak hor daude baina euskal kulturan txarto ikusita dago esatea MHYV ikusten duzula bazkalostean. Beraz, bai, aitortzen dut Telecinco asko ikusten dudala, Formula TVri engantxauta nagoela, eta egunero esnatzen naizenean, Euskadi Irratiko goizeko albistegiak entzuten ditudan bitartean El Correoren webgunean sartzen naizela tabletean. [Uoooo El Correo irakurtzen du honek… sakrilegio!!!! Sutaraaaa!!!].

Telebista programa asko ikusten ditut. Menkanta telebista!!! Shore guztiak tragau ditut, eta ostiralero Salvame ikusten lokartzen naiz.

Nik pelikulak (eta ez filmak), serieak (eta ez telesailak)  eta programak (eta ez saioak) ikusten ditut eta españolez ez ahoskatzearren  /GEIM OF ZROUNS/ esaten dutenek, guay-pedante batzuk iruditzen zaizkit! [barkatu ‘aditu ortodoxo’ren bat minduta sentitzen bada, baina geu, kaleko herritar xumeok  JuegoDeTronos denajuntu esaten dugu].

Esloveniako zinema independientearen inguruan tutik ez dakit, Oscarrak irabazten dituzten pelikulak muermo batzuk iruditzen zaizkit eta aldiz, Martin Lawrence (DosPoliciasRebeldes, EstaAbuelaEsUnPeligro) eta Kevin Harten (VayaPatrulla eta DaleDuro) pelikulen fan amorratua naz!

Ikusten ditudan pelikula eta serie gehienak inglesezkoak dira eta ni ingleses ez naiz oso ondo moldatzen, beraz, bikoiztuta ikusten ditut [doblatute??? berriro sakrilegio!!!! Sutaraaaa!!!]  . Subtituloak ez ditut batere gustuko [irakurtzeko liburu bat hartzen dut, ez naiz pantaila baten aurrean plantaten!].

Liburuak ikaragarri gustatzen zaizkit, imaginazio handia dut eta liburuek amesten laguntzen didate.

Xabier Montoiaren Anfetaminak poesiara hurbildu ninduen,  Jon Arretxeren Ostegunak irakurtzeko ohituratik ez duteneei gomendatzen diet eta Irati Jimenezen liburuak atsegin ditut, Nora ez dakizun hori liburua kriston gustura irakurri neban.

Azken aldian, enkanbio aitortzen dut Chick-Lit edo deitzen diren liburuak deboratzen ditudala. Liburu mota hauek ez dira euskaraz, ez dute trama sakonik, litereta kulturetek literatura ezin zaiola deitu esango dute, eta feministek Chick-Lit egiten dituzten idazleak ziur sutara botako lituzketela, [garai batean sorginekin egiten zen bezala … baina zer nahi duzue esatea … batzutan kriston barrak botatzen ditut liburu hauekin eta oso ondo pasatzen dut! 400 orriko liburu hauetako bat bi egunetan irakurri dezaket!!! Aneeee … berriro be sakrilegio…]

Musika asko gustatzen zait, estilo desberdinetako kantuak entzuten ditut.  Neure mobileko playlistean Zea Mays eta Gatibu falta barik topatuko dituzu! [bizkaittarrak eta gainera Laostia dira!]. Dena den, aitortzen dut Amaral, Maná, Macaco, Alejandro Sanz, Beyoncé eta Rihanna ere sartuta ditudala.

Parrandarako, Shakira, Rafaella Carrá, Enrique Iglesias eta Los Manolos gustatzen zaizkit. Paulina Rubioren hitak faltan botatzen ditut eta bai, aitortzen dut KeLoHeDadoTodo Chenoaren Cuando tú vas, Malena Graciaren Loca eta  Monica Naranjoren Sobreviviré abestiekin. –[buscaré un hogaaaaaarrrr, entre los escombrossss de mi soledaddddd…]-

Ane Fernandez - chenoa txiki

Famoseoa eta kotilleoa atsegin ditut. Barkatu atrebentzia baie, esango nuke mundu guztiari txaskarrilloak gustatzen zaizkiola modu eta neurri batean edo bestean, baina hori ere ez dute aitortu nahi!  Ziur nago Belen Esteban Bilboko Iruñea tabernan pintxomoruno bat jaten ikusiko bazenu, adi-adi begiratuko zeniokeela, argazki bat ateratzeko tentatuta sentituko zinatekeela eta sekulako irrika sentituko zenukela [sabelean ia-ia tximeletak sentituz] norbaiti kontatzeko.

Nik aitortzen dut esango niokela: “Belén! ¡Una foto, porfiplis! … Y una cosa… una gran duda exixtentzial: ¿Andreiiiita se comió el pollo? “ 🙂

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude