CONKIS 2019- KAP 16

Kaixo Conkis lagunak!

Zelan?
Aste huntako kapituloa 4 lagunek ikusi dogu. Izan be, dau jende bet, unifikaziñoa iristean hasten dizela programa ikusten, finala gerturatzen den einean, ikusle gehiau egoten diz.

Hasteko, aurreko asteko Debatean geratutakoa aipatu gure neban: barriro Patxik parte hartzaile bateri berba kendu zotzalako eta ez zabielako itxi beren azalpenak emoten. Ziortzaz ari nai eta Secoren inguruan berba ein zabiena azaldu gure zabien.

PROBA
Egia da, Gorkak zioen modun, proba hori unifikaziñoko proba ze, ez taldean lehiatzeko, eta taldeetako azken proba izanik, pista amerikana betek edo beste proba bet politagoa izango zen, eta hurrengo astean datorrena txerriarena [eta bai, geurendako Luisito motibo barik bota zebazen, eta Asierri pilo barkatuten dotzie, ta bati-bati tranpetan dabil, ez da normala]

Duda barik, neskak asko demostrau dabie proba huntan.

Penutxi handiz agurtu doguz kapinatainak, gehien bet Patri eta Nagore. Oso ondo ein dozue neskak! [egixa be bada, Seleta ta Manu joateak ez doztala larregi afektatu]

NOMINAZIÑOAK ETA DUELOA

Argi zeuan, eta logikoa zen Leti San izango zela inmune, eta Gorka taldeekiden nominatua [ez dot ulertuten zelan Leti Sanek nominatu zabien, eso de ganarse enemigos no coló…, izan be inork bez ez zabien pentsatuko txarto] bainan Caballorena ez neban espero. Oso txarto kapitainen aldetik. Caballok iada duelo bet ein zabien, eta ekipo gorrian dauz asko duelorik ein barik, eta probetan be, ez dabizenak larregi demostratu: Jontxu eta Leire modun.

Gorkari be arrazoia emoten dotzagu Manu duelateko aukera ez zabielako euki. Zertarako zeuan ba kollare horia?

Dueloa, gogorra, polita eta klasiko bet, bainan azken dueloa izateko eta unifikaziñora iristeko aukera jokoan egonda, amaiera ez dozku justoa iruditu. Biek erabili zabizen hankak [neuk uste dot gure barik edo inkonzienteki eiten zabiela biek] eta egixa da Caballok tarte gehiau ein zabiela, bainan behin makilak galdute, eta dueloa jarraitu ezin zabienez, galdutzat emon bihar zotzaben, eta ez Gorkari esan gitxienez Caballok ein dabiena ein bihar dozu etxera ez juateko. Makilak galdu dozuz, beraz ezin dozu jarraitu. Beste batzutan holan izan da.

Zuoi zer iruditzen?
Erantzuidazu, mundo honetakoa naizen ala ez!
Twitter: @ninaizane
Mail: askogarafernandez2@gmail.com

Utzi erantzuna