KONFINAMENDUA

Kaixo lagunak? Zelan? Zelan daroazue konfinamendua?

Sarrera hunek arrozoi bi dekoz: txiolari betek proposatu zozten konfinamenduaren ingurun zerbait idaztea, [domekan hasi nintzen zerbait idazten, baina apurtxu ploff neuan eta sarrera tristea urte zozten] eta bestetik, gaur inkesta bota dot eta emoten dauenez, ez dozue gure #AneFer en horas bajas irakurri gure, beraz sarrerari bueltatxu bet emon dotzat.

[astelehena da, arrastiko 20:30ak diz eta duela gitxi berbalaguna izan dot skype bidez. Orraztute, makillata, ondo jantzita eta takoiegaz nau, berak aurpegia bakarrik ikusten dozta, bainan neuk energia bihar neban, eta de punta en blanco nau. Gaur hasta lentillak jantzi dotaz]

Egun hauetan normalean eroso egoten nai etxean, bainan tarteka bai apaintzen naiela. Egia da presumida naiela eta indarrak hartzeko guapa ipintzen nai. Morala igotzen dozta.

Bakarrik bizi nai, eta ordu asko igarotzen ari nai neugaz bakarrik. Eta gogorra egiten ari dozta [egixa da tartean behin gurasoen etxera eskapa naiela eta Amaia be bisitan etorri doztala, gehien bet Konkis ikusteko]. Beraz, larregi neure pentsamenduetan ez murgiltzeko, gauzak ein dotaz. Gauza pilo. Neure konfinamenduak 3 denbora-pasa nagusi izaten ari da:

1- EGUNEAN JARRI

Haserako egunetan, etxeari sekulako errepasoa emon notzan: etxe guztian aspiradora eta fregona ondo pasa, hautsak ondo kendu [momentu hori non planteatzen zazen zertarako dekozuzen figurita eta katxibatxe guzti horiek, hautsa hartzeko bakarrik balio badabez eta!!] lehioak garbitu, zapateroa txukundu, arropa ere, CD eta liburuak ordenatu…. eta gehien bet sukaldeak bihar zabizen garbiketa sakona. Azulejoetatik hasita eta armaruietan amaitute [ asko eiten da berba armairuan dekozuzen eta jazten ez dozuzen arropen inguruan, bainan zer pasetan da sukaldeko fondo de armariogaz ???? : 2015ean kadukatu ziren infusioak, superrean oparitu zotzuen sardinilla lata erdoitua, eta biharreko gabonetako otarrean zetozen (eta inoiz jango ez dozuzen) melokoton en almibar poteak (6 !!! 6 melokotoi pote urte ziren!!! Ugaldu ote dira hor barruan?) ]

Pendiente nebazen serie eta pelikulak ikusi, eta eguraldi onak lagunduta be, biharra amaittu eta terrazara igotzen nintzen aspaldi itxita nebazen liburuegaz amets egitera.

Eta neure gorputzagaz egunean jarri eta masturbatu. Eta plazerra emon. Eta barriro masturbatu.

Pendiente nebazen kontu asko egunean ipini dotaz. Beraz, pozik.

2- YOUTUBE

Youtube bihurtu da neure konpainia hoberenetakoa [Grasias por ver este video y ya sabes, si te gusta dale dedito hasia arriba ( aitortukotzuet askotan métete el dedito….pentseu dotela…)].

Sukaldeko errezetak [zelako erraz eiten dabizen beraiek eta zelako emaitza fake totala urten doztan batzuten. Kafezko tarta hotz bet ein neban, oso osorik basuran amaitu zabiena….], ariketa fisikoak eta estiramientoak egiteko bideoak [inzentibo modun, tio buenorro bet gidatute… izerditan,… ummmmmmm…. Gauean kiki izerditu bet entrenatzaileagaz…badakizue, imaginaziñoan ez dau usainrik ], eta gehien bet, youtube erabili dot musika entzun eta makillaje eta orrazkera tutorialak ikusteko eta ikasteko.

Egin dot manikura superkukia, begiko marra urtena egiten ikasi dot super ondo, ezpainak karnoso eta bolumenagaz zelan pinta ikasi dot, zelan emon kolorete panpin bet emon barik, zelan emon rimela, ….vamos, divina de la muerte ipini naizela egunotan.

Eta noski, holango guapa ipinita, bakero eztuak, top bet, eta takoiak jantzi eta parrandatxua ein dot etxean. Taberna bihurtu dot egongela. Kaskoak , youtuben musika eta destorni eta piti pilo. Txo! Ta sekulako parranda bota dot imaginaziño apurtxu bategaz!!!!

Eta bere abantailak dekoz: dantzatu dot ero beten modun, lotsa barik, inork zer pentsatuko dauen preokupa barik, soilik neure gustoko musika pintxeu dot [trap eta reggetoia aguanta barik], DJ #AneFer on fire ! [zelan denbora apurtxu bet soberan badekoten, beste sarrera beten ipiniko dotaz, abesti zerrenda] eta mutil buenorro pilogaz tonteau dot [imaginaziñoan noski, ez dauz babosoak]

Azkanean, gaueko 22tan hasi eta ixa goizeko ordu biak bitarte, sekulako mandagagaz, eta dantza pilo einda, ohera gaueko ligeagaz! [satisfyer momentua]

3-HARREMANAK

Online harremanak. Aspaldiko lagunen KUKUak, eta modu berean be aspaldiko lagunen KUKU ezak, edo kuku azkarrak [egixa esan mila buelta emon dotzat izan be jende bet zein momentuten galdu doten enai konturatu]. Amaiaz bideo dei luzeak, lobiegaz online jolasak, amatxugaz mezu pilo eta argazki pilo, bideo pilo….

Eta beste bideo horiek. Aurpegian irrifar goxoa margotzen dabizen bideoak.  Eta bideo beroak. Eta izaera espezial eta berezia galdu dabizen bideoak.

Harreman barriak be. Publikoan zein pribatuan lehen harremanak, eta jende barria ezagutzeak sortzen dauen txispita hori eta pentsamenduak: Idatzikotzat? Idatziko dozta? Idazten badotzat pentsatu dau pesada bet nahiela? Zelatan idatzi dozta? Interesa izango dau neugan? Ez dozta galdetuko zer gure dauen esan beren emotiak? Bikotea daukien galdekotzat? Oso galdera zuzena da?

Gaur ez dot online ikusi. Like emon dozta! Eratzun ein dozta!!! Jatorra emoten dau. Guapotxue da…badeko bere puntua… edo zelakoa izango da? Zelako begirada izango du? Eta ahotsa? Eskuak? [izan be zuok ez dozue neure aurpegia ikusi, bainan neuk be ez dot zuotako askoren aurpegia ikusi ]… badakizue bizirik zauzela sentiarazten doztazun nerbitxo eta zalantza horiek. [eta bai, hemen be satisfyer momentuak izan dotaz. Aitortzen dot. Mea kulpa. Oso promiskua nabil….]

Eta txiolari maitagarriak. Zuok izan zazte neure egunotako konpañia handiena. Zuotako batzuk apurtxu bet gehiau ezagutzeko gogo pilo dekodaz, egunotan, zuokaz berba eiteko gogoak izan dotaz, pantailaren bestaldeak emoten dauen segurtasun eskudo horregaz, beste barik ratotxu atsegin bet pasa, berba egin eta gauza barriak konteu eta ezagutu.

Geure #BazkalOstekoTxorradatxuk eta zuokaz boatzen dotazen barreak, eta zuon txio ederrak eta partekatu doguzen argazkiak, eta abestiak, eta faltan botatzen dizen itsasoak gara-k, eta memeak, eta topak, eta Bitartean Mugikorrean guztiak, eta egun onak, eta gabon-ak eta azkan bariku desbardin hauek…Milesker benetan be!

[Zelako txapa sartu dotzuet ezta???? Aguanta biharko dozue, amairako txiste gatxa falta da!!!]

Laburbilduz: esan daieke neurea, altzarigintza konfinamendua izaten ari dela: armairuko urtenaldiak [salidas del armario], ate bet modun makilleta nabil [pintada como una puerta] eta mahai beten kantoia bainan urtenagoa [mas salida que la esquina de una mesa!].

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Mail: askogarafernandez2@gmail.com

Twiiter: @ninaizane

ZORIONAREN LOB(I)AK

Triste edo moralki apurtxu bet flojotxu nauenean [eta alaitu gure dotenean, izan be batzutan neure dramak berrelikatzea gustetan dozta] sekulan be fallatzen ez doztan erremedio bet dekot: lobiegaz egon.

Amodiozko desengainu bet izan eta enplan ”Inork ez dozta maite” banau, maitatua sentiarazten doztabe, lehen segundutik.  Ikusten doztabenean ipintzen dabiezen poz aurpegia eta IZEKO!!! efusibo hori ezin diz diruagaz ordaindu. Eta erreakziño zintzoa da, barne-barnetik urteten dakiena. Musu eta besardaka horiek arima sendatzen dabez!

Badauz egunak non dekozun sentsaziñoa desastre bet zazela, eta dena txarto egiten dozula, eta ez dozula ezebeztarako balio … pues beraiegaz mirestua sentitzen nai.  Beraiendako, superjakintsua nai. Guztia dakit, jakinduria osoa dekot. Galdera guztiendako erantzuna dekot [aitortu bihar dot batzutan KO ixten doztabela eta ez dakit zer erantzun, edo ez dakit beren gurasoei egokia irudiko dakien neure erantzuna! Beste batzutan, aitortzen dot, asmatzen dotazela!]

Behin, zaharrenak 4 urte edo zeukiezela galdetu zozten:

-Jirafek zergattik daukie lepoa hurren luzea, izeko?

-[Eiñ???? Horrela dizelako??? Erantzun bet bihar dau…] Pues zuhaitz handien hostoak jatea atsegin dabez, eta gora iristeko lepo luzea bihar dabez.

Batzutan hainbat gaiegaz, helduen kontuak edo zerbait arraroa sometan dabez, beren gurasoei galdetu biharrean neuri galdetzen doztabe [eta hunkitzen doztabe pilo, izan be horrek esan gure dau neugaz konfidatzen dabizela].

-Izeko… Amatxok esan dozta beren tripatik urten nintzela…bainan ez dot ulertzen zelan den posible! Neu enai amatxun tripan kabitzen!

– Laztana, hasteko, jaio zinenean oso txikitxua zinen eta ez zinen golpera urten….apuke-apurke egin zenuen…Lehenengo burua, gero sorbaldatxu bet, gero bestea, ondoren gorputza, …

– Piezaka? Puzle beten modun? Gero amatxok juntatu zozten?

-[Eiññññ????????] Ez laztana, osorik urten zinen. Gorputza ez da zatituten…

Helduen konturen bet jakiten dabizenean be, neuri esaten dozte. EnPlan, izeko neu ya nagusixa nai! –

-Izeko, neuk ya badakit zer den folla-folla.-

-[Eiññññññ????????] Ah bai? Eta zelan dakizu?-

-Mikelek esan dozta eta berari beren lehengusuak esan dotza, eta nagusixa da, 11 urte dekoz! [horrek esan gure dau benetan be egixa dela neure lobiandako, 11 urteko betek esan dau eta!!!!]

-Eta zer da ba?

-Pues aitatxok eta amatxok emoten dabizen musutxu bereziak diz, umeak izateko.

-Aja….

-Lasai izeko, badakit orain ez dozula egiten, bainan egun beten topeukozu aitatxu bet zeurendako eta egingo dozu folla-folla beragaz!! [Joder Ane! Benetan be! 6 urteko ume moko betek be badaki ez dozula folla-folla egiten…]

Kaka bet modun sentitzen zazenean be [como una mierda] boteretsua sentiarazten dotzue. Izan be beraiendako Trump bainan boteretsuagoa zaz: Txutxeak edo joslailuak erosteko dirua dekozu edozein momentutan, gure dozun orduan juan zaitezke ohera eta gure dozuna jan dezakezu [edo hobeto esanda, gure ez dozuna ez dekozu zertan jan bihar], ez dau heldurik agintzen dozunik [edo behintzat beraiek hori uste dabez],  bizikletan edozein lekura juan zaitezke inoren baimen barik, eta hobeagoa dena: Kotxea dekozu!!! [Si esk txollo bet nai!!!! Ez dakit zelan ez doten topetan aitatxu bet folla-folla eiteko!!!]

Mundu huntan ez dozula enkajetan pentsetan badozu, edo baztertuta sentitzen bazaz be, beraiek bati hartzen dotzue ondo. Bati dauz prest zeugaz jolasteko edo plan bet eiteko! Izeko moloia zaz beraiendako. Super ondo pasetan dabe, eta super ondo pasatu arazten dotzue: Gure dozue izekogaz zinemara joan? Bai!!!! Gure dozue izekogaz magdalenak egin? Bai!!!! Gure dozue hondartzan jolastu? Bai!!!!!….

Eta hoberena… bati ateratzen dotzue irri bet. Barre pilo eiten dot beraiegaz eta beraien burutazioegaz, eta beraien “salidegaz”. Duela gitxi, domeka beten, geure gurasoen etxean ginela, neure neba zaharrena loba txikitxunari [3 urte eta erdi dekoz] zapatiletako lokarria lotutzeko makurtu zen, eta buruan hasi dako apurtxu bet koronilla urteten:

– Osaba!!!! [super seria eta super preokupata] Burutik haragia urtetan hasi jatzu!!!!

Eta hori da neure loba-terapia!

ERANTZUIDAZU! MUNDU HONETAKOAN NAIZEN ALA EZ!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez2@gmail.com

SAN VALENTIN

Bariku huntan San Valentin izango da [bai, badakit kontsumismoari lotutako ospakizuna dela] , urteetan ospatzeko ezebez ez dot izan, eta egun hau, neure frakaso sentimentalegaz erlazionatzen dot.

31 urte hauetan (ixa 32) izandako zita, harreman eta frakaso sentimentaletatik abiatuta, bidean topa dotazen genero maskulinoaren tipologia zerrendatuko dotzuet jarraian. 

  • BARNEALDEKOA (de interior): Ez dau gure esan Arabarra edo Tuterakoa denik, Ondarrutara izan laike perfektamente. Sentimenduak barne-barnean, barru-barruan ezkutaten dauzen mutila da. [Neure lagun Amaiak be euskaldun peto-siku deitzen dotza] Inoiz ez dakizu pozik dauen edo ez, gustora, si le pones, zeugattik zerbait sentitzen dauen, gustetan ote dotzazun… [Apurtxu bet Urkullu modun, expresiño barikoa, Daniel Craig James Bond modun, harri bet: hotza, gogorra eta sentimentu barikoa].

Lehen zitara soineko super sexy bategaz azaldu zaz eta begiratzen dotzu beren amuma ikusten ari badan modun; Txortan zauzte eta aurpegi bardina deko momentu oro, ez dau ez gestikulatzen, ez soinurik edo berbarik eiten [exzitata dau? Ondo pasetan ari da? Laztan hau gustetan dako???] ; Sekulako haserrea dekozu beregaz, eta ez dauz ezebez esaten, bardin dako. 

Sentimenduak barnean gortetzen dauz. Zeure berba politei ez dotza inoiz be jarraituko.  Esaten dotzazu: “Pilo gustetan doztazu”. Erantzuna: Isiltasuna. “Azkan aldian neure buruan zauz”. Erantzunik ez. “Super gustora egoten nai zeugaz”. Kri-kri-kri…

  • XARMARGARRI LIMURTZAILEA (El engatusador encantador): Hunek bai, hunek berba eiten dau [eta zelan gainera !!] Emakume tipologietan masterra deko einda [emakume ehiztari profesionala da] eta badaki momentu bakotzean zer entzun gure dozun eta zer gure dozun. Adoragarria, maitagarria eta irresisteblea da [barkatu, bainan Elhuyarrek irresistible-ndako emon doztazen aukerak ez doztabe konbentzitu] Harremana irauten dauen bitartean [eta maitemintzen ez zazen bitartean] primerako momentuak pasakozuz beragaz [sabe mojar bragas como nadie !!!] . Argi izan bihar dozu, etorri den moduan juango dela [abisa barik], bere konkisten zerrendako bet gehiau besterik ez zazela, eta ziurrenik be, ez zaz bakarra izango, hau da, zeugaz dauen bitartean, beste nonogaz be harreman bardina izaten ari da.

  • BIKOTEDUNAK: Tipologia bi : jakinarazten dotzuenak bikotea deukiela, eta ez dotzuenak esaten [6. edo 7. zita bitarte seme-alabaren bet daukiela ezkutatzen dotzuten bananduak be talde huntan sartzen dotaz. Neuk ulertu ahal dot lehen zitetan (2-3), ez dakizunean zelan eruango zazten eta hurrengo zita bet egongo den, ez esatea beno,… bainan ikusita 4 zita eta zerbait sortzen ari dela….esan biharreko DATU OSO GARRANTZITSUA DA !!!]

Neuri nonor gustetan badozta, izenan atzerik egiten doten galdera da. “Bikotea dekozu?” Noski, adar jotzaile-jartzaile asko dau eta gizurra be esan ahal dotzue. Argi badekozu gau beteko pin pan pun toma lacasitos bet izango dela, ez dau arazorik, bainan zerbait gehiau gure badozu beragaz, KONTUZ! Bati izango zaz beren bigarren platera, eta beren bikotea ixten badau be, ziur egon, arinau edo beranduago beste nonogaz adarrak ipiniko dotzazula. [adar kontuetan behin bakarrik ez da existitzen] 

  • ROMANTIZISMOA HANKATARTEAN DEKONA: Gauza politak zakilagaz esaten dauz. “Gustetan doztazu” esan biharrien foto polla enpalmatua bidalzen dotzu, edo zuzenean esaten dotzazu “Zelako gogorra ipintzen doztazun”. “ Zeugaz gogoratu nai” edo “zeugaz pentsetan egon nai” video corrida bet da, eta hasarratuten bazazte, adiskidetzeko zakila ateratzen dau ezer esan barik, enplan “polvo de conciliación botako dogu o zer?”, edo dutxan dauela bideo bet bidaltzen dotzu , beren gorputz guztia enjabonaten, beren parte intimoetan inzidituz. [alde ona begiratu bihar dotzazu, gustetan dotzazula erakusten dotzu, hori bai, egunen beten  si ya no te la saca, preokupatu…ya ez dotzazu gustetan ! ]

  • ANTI-KONPROMISO MAN: Konprometitzeak urtikaria emoten dotza. Berandako BIKOTE berba, banpiroendako eguzkia modun da! [beren harreman ideala bikotedunak diz, bainan lasai, solterei ez dotzabe muzin egiten]

Berton be mota bi:

1) Berbaz ez dotzu esaten, bainan jarrera eta portaeragaz ez dau dudarik: Ez dotzu inoiz bez musu bihotzagaz daukien emotia bidaliko. Berandako, bihotz horrek esan gure dau “batirako maiteko dotzut eta 7 seme-alaba izan gure dotaz zeugaz”. Plan nagusia sexua da. Agian kanpoan afaldu bai bainan oheratzea da zita hurren helburu nagusia. Inoiz bez ez zazte domeka arrasti beten zinemara juango. Hori bikote-bikote-superbikoteak bakarrik eiten dabez.

2)  Berbaz adierazten dotzuna:. Seguruenez, ez dotzu lehen momentuan esango [ostantzean pasa liteke zeugaz txortan egiteko aukera galtzea, eta txortan egiteko aukerak ezin diz galdu !], litekeena da behin konkista ziurtatute dekola adieraztea. Eta ez pentsa zuzenean esango dotzunik, “zeugaz txortan egin gure dot bakarrik”. Ez. Modu poetiko bet topeuko dau esateko. Kutxu abenturero, aske, atormentatu, bihotza zabaltzeari uko egiten dotzanak : “ Sekulako neska zaz, bainan neure burua ezagutzen dot eta ez nai ona zeurendako, neuk bati amaitten dot min emoten”.

Abisatu dotzu. Gero ez juan azalpen eske. “Esan notzun”  eta “neu holan nai” . Eta egia da, esan zotzun. Arrazoia deko.[lagun-min betek  artikulo bet pasa zozten eta beron itxiko dotzuet. Neurendako artikulo hori da la biblia mutil hauen inguruan. Tituloak be dena esaten dau “Nena, no te enamores de mi”] 

https://haikita.blogspot.com/2017/08/nena-no-te-enamores-de-mi.html

[Esan bihar dot ezaugarri guztiak betetzen dauzen mutilen bet be ezagutu dotela. Pleno. Ane, oso ondo!]

Beno, zer, ausartzen zaz zitatxu betera ?

ERANTZUIDAZU MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez2@gmail.com

 

 

TERNUA ESKARMENTUA

Kaixo eta Urte Barri On irakurle !!! Zelan ? 

Gustetan doztan gabonetako gauza bet da, urtean zehar gitxi ikusten dozuzen lagunekaz elkartzen zazela [El amendro turroien abestiak zioen modun: vuelve a casa vuelveeeee…(bai, kantetan ari naiz..)] :atzerrian bizi den kuadrillakoa, orain Donostian bizi den gurasoen etxeko bizilagunen alaba, edota Amaiaren lehengusu nagusixa, 10 urteko haurra izanik, gusteu zozten lehen mutila [eta bihotza apurtu zozten lehenedabizikoa].

Eta holan planifika barik, gau beten elkatu gaz aspaldi elkarregaz egon barik 4 neska neure etxean. Janaria, ardoa eta belar apurtxu bet tarteko, lasai  eta gustura berbetan, umeetako eta gaztetxuaguak gineneko batallitak akordetan eta gaur egungo kontuak kontetan.

Donostian bizi den bizilagunak, konteu zozkun, zelan dabilen ezaututen mutil bet artista vanguardista eta zelan dabilen akordetan pilo, neure Ternua eskarmentuaz [duela urte pilo, oso komentatua izan zen neure lagunen artean Ternua eskarmentua]

Kontua da, neure bizilagunari gusteu dakola ezagun beten laguna. Jatorra, sinpatikoa, sensiblea, eta artistilla bohemio itsura oso erakargarri bategaz. [neure bizilaguna ez da bapez bohemia eta arte kontuetan be gitxi]

Mutila Donostiako Tabakalera arte gunean  [Bilboko Alohondegia moduko espazio bet] egoten zela berton proiekturen bet eiten [zerbait oso bohemio eta konzeptual] eta hor ibili da bizilaguna, arrastiek pasetan gora eta behera eraikinetik, jakin barik zer ari den ikusten, eta bertoko taberna super cool-ean, aguakate tostadak TeVerde bio-ekologiko solidarioan bustite meriendetan, mutil horregaz topetako.

Azkanik, bertora gerturatutako hirugarren egunean [eta azkena izango zela bere buruari prometituten] topau zabien:

– Aiba Eneko! Zelan? Zelako kasualitatea! Askotan etortzen zara, edo ? 

-Kaixo! Jo! Pues nau Co Work in Art Low  proiektuan sartunde eta ufaaaa! badakizu, azkan aldian hurrenbeste dago egiteko berton, proiektua bideratzeko, sorkuntza eta gizartearen arteko zubiarekin eraikuntzan…

-Jo! Zelako interesante!  Sorkuntza! Ze polita! [ulertu dauen edo retenitu ahal izan dauen berba bakarra izan da !!! ]

Eta horrela, 5 bet biderrez Tabakaleran topo ein ostean, mutilak antzerki bet ikustera juateko gonbidatu dau!!!! [esfortzuak merezi dau eta ZITA iritsi da !!!!!]

Super pozik lehen zita horregaz, sartzen diz aretora, eta hasten da antzerkia. Agertzen da tipo bet erdi biluzik, musika ozen abstrakto bategaz, eta pañuelo bi dekozela eskutan [bizilagunak diño, benetan be Leonardo Dantes izen bazen sikiera, ulergarriagoa izango zela], eta mugitzen dauz pañueloak, eta buila eiten dau, eta lurrera botetan da, eta musika arraro gehiau…eta sartzen da beste tipo bet, ta dauz noraezean bueltak emoten alde batetik bestera….Ordu bi holan. Ez akziñorik, ez dialogorik, ezbezez. Ordu bi. Berba ein barik. Hori ikusten. 

-Zelako obra ona! Zelako ondo transmititu dabien globalizazioaren erruz sortu dozkuen haurtzaroko traumak gure amarekiko menpekotasunagattik.

– Pasote!!!!! [Eiññññ??????? 10 tripi hartuta be ezin dako sentzurik hartu !!!!]

Pues 4 dokumental, 3 erakusketa, ez dakit zein artistaren obraren inguruko kolokio beten ondoren, eta  primerako 5 txortadien ondoren, neure bizilagunak ez daki zelan esan, ez dela moderna kultureta, eta gurago daulea txokolatea txurroekaz, aguakate tostatak TeVerdeagaz baino. 

Izan be,  bizilaguna ez da artistillagaz  argia izan, gizurretan ibili da, aktuetan, …eta txarto hartu ahal dau mutilak eta agur esan, edo kontrakoa, egindako esfortzua baloratu eta bera atsegitearren ein dabielaz jabetu.[egixa da, sekulako barreak bota doguzela laurok beren istorixa entzuten, totalmente identifikata, izan be guztiok egin dogu nonoiz holango zerbait gustetan dozkun pertsonari gustuteko, edo ligateko]

Kontua da, ligetako, zaletasunen inguruan gizurtxuak esatea, ez dela ideia ona izaten. Azkan finean, ligea aurrera badoia, zaletasunak planak diz, eta plan horiei aurre ein bihar dakie gero.

Ternua eskarmentua. 19-20 urte inguru izango nebazen. Durangoko Azoka. Look Ternua borrokilla bategaz ligetan [gaur egun, Look Ketxua bihurtu da, badakizue, globalizaziñoa…]. Jatorra, guapisiiiiiimo, eta oso ondo musuketan dau. Zelan ez, gaua amaitu orduko, AneFerrek igotzen dau Anboto urtean 20 bet bider, eskapetako eta deskonektatzeko lekurik hoberena Huesca da, Pirineotan, Uffff!!! Pasote! [zin dagizuet, Huescan enaiela egon en la puta vida]

Gelditu gaz beste hiru bider [joder!!! benetan be zelako ondo musuketan dauen !!!!!! Behekoa jaten be holango ona badan OMG!!!!….!] eta bapatean, hiru ziten ostean eta ehundaka mendi ibilbideen inguruan sekulako txapak entzun ostean, soltetan dau entzun gure ez neban galdera madarikatu hori: “eta  hurrengo zapatuan mendira juaten bagaz?”

Ya ez deko atzera bueltarik. Hurrengo zita mendia da. Aitzakiak ipintzen bazuz, ez dago zitarik. Ez badago zitarik, ez dauz musu zoragarri horiek, eta ez badau zita gehiau, hor behean zelan moldatuten den jakin barik geldituko zaz. ALTUS motxila erosi neban. 

Imagina dezakezue emaitza. [lagunek mila bider esan zoztaben esateko egixa eta ez juateko mendira. Ridikuloa eingo nebala. Hobe gizurra aitortzea, hanka biak apurtu baino] Lehen biderrean, pentsetan neban ez nintzala bizirik urtengo. Aldapan gora eta gora. Lurra bustite. Lokatza. Hankatako bolak mindute, super kantseta,  mal de alturagaz, ogixeno barik…[hori bai, egun hurtan ez nintzan jausi!!] Kotxean sartu orduko, izena be minberatuta neban. Bainan bazkal ondoren beheko musuak probatu nebazen! [zalantzarik ez zozten gelditu. Mendira juan biharko neban behin baino gehiautan. Benetan be, proba ondoren, merezi zeban. Noiz goiaz Huescara???]

Bi gehiautan juan ginan mendira. Bietan be, lurrean zutik bainan denbora gehiau pasa neba.  Moratoi bet izan neban ipurdian ia aste bi aguantau zabiena, belaunak eta eskuak urratute, sasi artera be jausi nintzan eta gorputzaren alde baten [ez dot gogoratuten ezkerra edo eskuma izan zen] milloi bet arantzak euki nebazen klabeta, eta ya azkan jaitsieran,  behi betek ataka ondoren [bai, behi betek ataka zozten] esan notzan : ” Txo, barkatu, bainan hau ya neurendako larregi da. Ez dozta mendia gustetan, ez dekot gaitasunik aldapan gora ta gora juateko, patosa bet nai, eta animali salbajeei ez dotzabez atsegin”. 

Berak bazekiela. Lehen momentutik, bainan oso graziosa nintzela, eta korrientea segitzea pentsa zabiela, eta ondo pasetan zabiela ikusten zelan ezinean nenbilen. 

Leziñoa ikasi neban. Mendizale bet ezagutu orduko, lehen gauza esaten dotena da, “neuri mendia ez dozta gustetan. Bapez.” 

Eta zeuk? Zer egin dozu ligetako?

Erantzuidazu! Mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez2@gmail.com

 

 

 

 

HOROSKOPO EROA 2020

Jakin gure dozu zelakoa izango den zeure 2020.urtea ? Pasa eta irakurri!

ARIES

Apirilaren 2an 14:00etan, Saturnok, ilargiak eta Jupiterren eraztunak bat egingo dabez konstelazio eztanda bet sortuz. Momentu hurtan bazkaldu barik bazauz, dohai arraro bet bereganatuko dozu: Zerbait galdetzen dotzutenean, abesti bategaz erantzungo dozu.

–Gezurretan ari zara?

-“Esan gezur bat mila aldiz errepikatu hitzetz hitz…”

TAURUS

Profesionalki zeure inguruko guztiek hobera eingo dabie (soldata igoera barne) baina zorigatxez biharrien ez da zeure urtea izango: kafe makina kenduko dabie otsailaren 10ean (astelehena) zeu biharrera iritsi bainan arinau, eta hortik aurrera, denak okerrera egingo dau. Hasi lagunei languntza eskatuten kurrikuluma barritzeko. 

GEMINI

Aurten ez dozu hurrenbeste Venusaren eragina jasango, eta masturbazioa izango da 2020ko zeure sexualitatearen ardatz. Halan ta be, zorte asko izango dozu Instagrameko-eko zozketetan (emon atsegin dut eta partekatu sarrera hau…): pelukeria bono bet, sudadera eta lau lagunendako afaria irabaziko zuz!

CANCER

Ingurugiroaz arduratute, eta ura aurrezteko asmoagaz, astean behin bakarrik dutxatzea erabakiko dozu. Naturak eskertukotzu, bainan zeure ingurukoek ez horrenbeste. Ez galdetu zergattik, bainan nahiko bakarrik ikusten dotzut 2020an. Gomendiotxu bet: juan euli-hilgarria erosten.

LEO

Erakargarritasun berezia izango dozu, pasatzean lepoko dislokaziño bet baine gehiau sortukozu, eta guztiek gureuko dabe zeugaz oheratu. Halan ta be, kontuz ibili eta dosifikatu txortaldiak, izan be, beten baine gehiautan lo geldituteko arriskua ikusten da argi eta garbi.

VIRGO

Inoiz baino sexiagoa sentituko zaz, eta ondorioz, zeure gorputza erakusteko biharra izango dozu eta etxetik biluzik urteteko biharra sentituko dozu . Arropa barrian gasteu biharreko dirua Frenadol-etan gastako dozu, eta kontuz ingurukoen mugikorragaz, Alex Sardui modun birala egiteko arriskua izan dezakezu eta!

LIBRA

Konspirazioak zeure kontra alor guztiegaz. Lankideek (edo ikaskideek) txikleak pegatuko dabez zeure eserlekuan, koadrilakoek beste whatssap talde bet sortuko dabez zeu kanpo itxita, eta okerrena, zeure bikotea zeure amatxugaz aliatuko da egunero txarto eiten dozun kontuak leporatzeko.

ESCORPIUS

Asko sentitzen dot, bainan urtezahar gauean herpes genital bet harrapatuko dozu eta zeugaz geldituko da 2020ko Durangoko Azoka bitarte, beraz, sexu harreman larregirik ez dozu izango. Halan ta be, ilargia Taurusetik oso gertu ibiliko da, eta horrek bizkotxo goxoak prestatzen lagundukotzu.

SAGITARIUS

Iraila bitarte urte paregabea izango dozu, bainan urrian Marte zeure ikurrean sartuko da eta eztabaidek eztanda eingo dabez, batik bet bizilagunen artean. Kaka mokordoak itxiko dotzuez felpudoan, basura botako dabie zeure tendederora, eta txisagaz bustikotzue postontzira gerturatzen zazen bakotzean.

CAPRICORNIUS

Uda iritsi bitarte, urtea gora-behera handi barik igaroko da, baina ekainean Mercurio zeure ikurrean posizionatuko da eta bekainetako ileak modu harrigarri eta deserosoan hasiko diz. Udako paga extra laserrean inbertitu biharko dozu.

AQUARIUS

Litxarreriengako dekozun dependentziak porrot ekonomikora eruango dotzue. Justiziagaz be arazoak izangozuz umeei Jumpers eta gomazko hatzak lapurtzeagattik. Hala ere, Haribokoek badakite zelako bezero ona zazen eta zeu galtzeak beren irabazietan sortu ahal daben hondamendia ikusita, abokatu onena ordaintukotzue. 

PISCIS

Taberna itxi eta gimnasioa izango da zeure bigarren etxea: korrika, pilates, spinning, muskulazio makinak… Tofu, kinoa eta brokolia izango dira zeure dietaren ardatz. Halan ta be, herriko festetan goizeko 6tan jango dozun Kebab-ak, bost izar mitxelin izango balitu modun gozatuko dozu!

ERANTZUIDAZU! MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez2@gmail.com

NEUK ERRE NEBAN

Bai, erretzailea nai, Berri Txarraken kontzertuan erre nuen eta bai tabakoaren legea hautsi dot askotan.

Zapatu goizean Aiora @probatxoa-ren txioa ikusi neban eta halan ta be, banekien erre egingo nuela.

Atzo gabean, bideoa ikusi neban.

Lehenik eta behin, argitu gure dot Aiorak arrazoi osoa daukiela [beno, neuk ez dakit Aiora zein tokitan kontzertuan, bainan gure kasuan, kea ez zen atzetik aurrera juaten, baizik eta aurretik atzera, beraz,  gure kasuean ez genituen aurrekoak molestatu, baizik eta atzekoak.] eta erretzea debekatute dauen toki beten, ez erretzaileak daukiela eskubidea.

Ez dot gure neure jarrera gatxa eta ilegala justifikatzea, txarto egin neban, banekien txarto eiten ari nintzela. Beste barik, erretzaile toxikomano baten ikuspuntua adierazi gure dot. Eta bai, drogadikto guztiek modun, izaki berekoiak eta indibidualistak gaz. [alkoholikoak barne, izan be, asko eiten da berba tabakoaz, bainan alkoholak dekon permisibidadeaz eta sortzen dauzen arazoegaz ez da berbarik eiten].

Neuk neure esperientzia azalduko dot. Ez dot berbarik eingo beste erretzaileen jarreraz, neuk neureaz eingo dot berba [izan be, erretzaile egoista eta indibidualista izanik ere, ez erretzaileak errepestatzen ahalegintzen nai. Neuk ez dot inoiz be kolillarik itxi ez hondartzan, ez kalean, ez erakin beten zoruan… Metalezko kajatxu bet eruaten dot, neure arrastoak neugaz eruateko]

Arrastiko 19tan sartu ginen aretora. Ateak ireki orduko. Sarreran galdetu genuen ea sartu, lekua erreserbatu eta barriro urtetzerik izango genuen. Ezetz esan zozkuen. Behin barruan ezingo gunuela urten [eta neurendako hor zegoen putada handiena erretzaileendako. Izan ere, arrastiko 19etatik gaueko 1:15etara 6 ordu pasa diz. Ia Paris-NY hegaldi betek irauten dauena. Eta 3 ordutako kontzertu bet ikusteko barruan beste 3 ordu itxointen egotea, koñazo bet da]

BTX-en kortzertuan BECen holan egin genuen. Iritsi, tokia erreserbatu eta kanpora urten lasai, geure tragoak hartuz eta zigarroak erretzen [eta zigarroak ez den beste zerbait erretzen be bai] inor molesta barik, izan ere, erretzaile drogadikto toxikomano batzuei ez jaku gustetan jendea molestatea, eta ulertzen dogu ez erretzaileek daukiela arrazoia, bainan asko eskatzea ez badan, geure erretzeko dependendia asetutzeko aukera bet edo batzuk ixtea eskertzen dogu.

Aiorak dioen modun, EZINEZKOA zen EZ IKUSTEA Navarra Arenan ezin zela erre. Mila kartel zeuden. Eta kartelik egon ez baziren bez, erretzaileok BADAKIGU holango tokitan ezin dela erre, metroan, hegazkinean edo ospitalean ezin dela erre dakigun modun.

Seguratari galdetu genion ea erre ahal izateko zonarik egokitute bazeuan. Baietz esan zozkun. [Eskerrak!!! ] Halan ta be, erretzea debekatute zagoela mila kartel bazeuden be, ERRETZAILEON GUNEA bazegoela adierazten zabizen KARTELIK EZ ZEUAN. [agian legea errespetatzea gure bada, komedi da iragartzea badagoela legea errespetatzeko aukera bet]

Neuk ulertzen dot gainera askotan formak dizela, eta Aiorari eta beren lagunei erretzen ari zirelaz gain, asko hasarratu zotzabela atzeko nesken jarrera prepotentea, eta gainera arrazoi barik izatea.

Harmaila lerroaren erdi-erdian jarri ginen. Kontzertua ikusteko ahalik eta toki hoberenean. Aukera desbardinak genituen, bainan aukeratu genuen atzean kristalera zabien lerro bet, bizkarrean inoren hankak ez aguantateko, eta justo atzean, kristaren atzeko lerroan erretzen ari zen kuadrila beten aurrean ipini ginen. Gure toxikomano klubekoak ziren, beraz, inor bez molesteko modun.

Gure lerroko eskailera alboko eserleku biak okupata zeuazen, bikote bet euan. Lerro ia osoa libre zeuan bainan beraiek erabaki zuten izkinan jartzea. Pasatzen itxi zozkuen. Txaketak itxi eta barriro urten ginen tragoen bila. Tragoak hartu, eta erretzaileendako gunea kanpoan zenez, barriro pasa ginen harmailetatik txaketa hartzera, eta barriro urten [geure asmoa zen ya denbora luzaroan erretzaile gunean egotea, ERRETZAILEAK HOTZA PASETAN OHITUTA GAUZ, edaten eta erretzen], bikotearen aurretik 4.aldia zen pasetan ginela, eta tipoak, nahiko modu gatxez esan zozten… JODER, COMO OS MOVEIS, NO? [ Zelan ?????? Zeuek aukeratu dozue tokia, eta gauzak esateko moduak eta moduak dauz, supertxarto sentatu zozten, eta pentsau neban, pues orain ez nai kanpoan geldituko, eta zigarro bet erre, barriro sartu eta hurrengoa erre gure dotenean barriro urtengo nai, eta barriro sartuko nai, 10 minuturo izan bihar badan be] ESK SOY FUMADORA erantzun notzan, asik voy a tener que salir y entras unas cuantas veces en tres horas hasta que empiece el concierto.[geure atzekoak ez bezala, legea errespetatuko genuen “posible” zen arte]

Izan ere, behin, BERRI TXARRAK hasita, erretzaile toxikomano egoista eta indibidualista modun, ez neban kanpora urteteko intentsiñorik, eta aspalditik kontzertu huntako erreserbata neban sativa erreko nuela kontzertuan bitarte. Bakarra. [con premeditación y alevosia]. Atzekoak erretzaileak ziren, beraz, arazorik ez eta albokoari galdetu notzan. Molestatzen? Eta ezetz esan zozten, es más, piztu orduko “zelako inbidia” esan zozten!

Argi dekot ezin zela erre, eta nonok nahiz eta modu gatxean esan bazozten molestatzen zotzala, itzali, barkamena eskatu eta ez nebala erreko be argi dekot. Toxikomana egoista eta indibidualista nai, bainan jendea errespetatzea gustetan dozta, eta gehiau, arrazoi eta eskubide osoa daukienean. Konziente nai egin ezin den zerbait egiten ari naiela, eta ahalegitzen nai, ahalik eta modu disimulatuan egiten, kea larregi zabaldu barik, eskua mugitu barik… eta kontzertuko kasuan, kalada bi emon, eta gorde, handik apur beteta, beste kaladatxu bi….eta ez osoa jarraian. [monoa kontrolatu eta belarraren subidoia gozatzeko tamainan. Argi dekot be bai, kontzertua aire librean bazen, gitxienez 2 sativa eta 3 zigarro jausiko zirela]

Egixa da, neuk ez dotela larregi erretzen. Neure erretzea plazerragaz dau lotute, txokolatea modun. Egun osoa txokolatea jaten pasetan ez doten modun, ez dot eguna erretzen pasetan. Dauz egunak ez dotela ezebez erretzen, de hetxo, etxetik kanpo gitxitan ateratzen dot zigarro paketea. Bainan, erretzen dotenean, disfrutatzea gustetan dozta, lasai erre, eta disfrutatu [inoren begirada gatx barik eta inoren repotxe barik. DISFRUTATU].

Neu saiatzen naien modun ez erretzaileak errespetatzen, askotan iruditzen dozta erretzaileekiko tolerantzia oso gitxi dauela. Eta bai, gauzak txarto eiten doguz, eta tabako legea hausten dogu, bainan, askotan baimendute dauzen lekuetan erretzeagattik, be aguantatu bihar dogu jendearen intolerantzia.

Neure kasuan, neure erretzeko eskubidea ahalik eta modu errespetagarrian egin ahal izateko, erretzaileendako egokitako lekuak aukeratzen dotaz. Adibidez, ez dot inoiz be kafe bet hartungo terrazarik ez daukien taberna beten, nonon bazkaltzeko, terrazaren aukera hobesten dot, eta oporretara noianean be hotelak aztertzen dotaz erretzeko aukeraren arabera.

Eta bai, terrazak diz leku konfliktiboak. Izan be, negu osoa pasetan doguz erretzaileok hotza eta euriaren hezetasuna terrazan pasetan, ez erretzaileak tabernak goxo eta epel dauzen bitartean, bainan 4 eguzki izpi urteten dizenean, ez erretzaileak ateratzen diz terrazetako ke bariko espazioa erreklamentan. Pues sentitzen dot, bainan terrazan baimendute dau erretzea. Molestaten batzu, sartu taberna barrura, neuk ezin dot eta barruan erre.

Hotel beteko gosaria. Komedore barruan 120 mahai ez erretzaileendako [eta buffeta eskura daukiena]. Terrazan 30 mahai. 30 mahaietatik 10 apartata dauz, kartel handi bategaz ESPACIO HABILITADO PARA FUMADORES, [zenizeroa mahaiaren erdian dauela] Terrazako beste 20 mahaietan, ez dau zenizorik eta garbi ipintzen dau PROHIBIDO fumar.

Noski, erretzaileendako 10 mahaiak diz solizitatuenak. Eta hor egoten gaz toxikomano egoista eta indibidualistak zutik zain, 10 mahai preziatuetatik bet libratzeko. Eta beti dau ez erretzaileren bet mahai preziatu horietako bet okupetan eta gainera txarto begiratzen dotzuna [eta zeuri esan beharrean “me molesta tu humo”, bere mahai kidegaz dauz komentetan marmarrean eta ozen, zeure jarrera egoista eta indibidualista]. Eta barkatu, 140 mahai dekozuz inoren kea ez tragetako, eta zauz aukera kentzen hor zutik gosatzeko zain dauz X toxikomano. Holangoetan aitortzen dot, normalean zigarro bakarra erreko banuen be, 4 segidan erretzen dotazela, eta ahal bada ke guztia kexatu den mahaira botaz.

Bardin gertatzen da piszinan. Hotel hori aukeratu dot erretzaileendako zona daukielako. Zona hori LOMAX kutre izaten da: depuradora alboan [beren zarata eta guzti] bista barik, urrun, eskutuan, eta ia hamaka barik. Pues bati aukitukozu ez erretzaile familiren bet [eta noski, umeegaz] erretzaileendako zonan. Ze koño egiten dozue hemen??????? Neuri umeen aurrean erretzea bai emoten dozta apuro pila. Kontzientziak ez dozta ixten lasai erretzen. Ezin dot. Piszina osoa libre dekozue umeegaz egoteko, eta berton zauzie geu toxikomano egoista indibidualistak izorretan.

Barriro diñot, kasu huntan Aiorak arrazoi osoa dabiela uste dot eta bere lekuan ipintzen nai, eta normala hasarre egotea, bainan neure ikuspuntua be azaldu gure neban, neuk be txarto ein nebalako.

Zigarrotxu bet?

ERANTZUIDAZU MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez2@gmail.com

DRAMA QUEEN

Bai, duda barik #DramaQueen bet nai eta harro nago! Eta DRAMAz ari naienean, ez nai ari [bakarrik] zorigaitzaz, antzerki munduko dramaz ari nai [arte dramatikoren  DRAMA hurtaz ari nai] izan be #AneFer tragi-komedia bet da osotasunean!

[Eskertuko dotzut irakurle, sarrera hau irakurtzean, modu DRAMAtikoan egitea. Imaginatu zeure burua, Lo Que el viento se llevo-ko  Scarlett O’Hara, modun, “A dios pongo por testigo (Bis) de que no lograran aplastarme, vivire por encima de todo esto, y cuando haya terminado, NUUUUNCA volveré a saber lo que es hambre…” eszena fantastiko horretako unean egongo bazinen modun. (Zenbat bider antzeztu doten eszena hori !!!! Menkanta!!! ) ]

Pentsetan badozue, gaur egun ezagutzen dozuen #AneFer-ek pedrada daukala, umetan ezagutu bihar zoztazuen. Imaginaziño piloa neban [irakasleek gurasoei esaten zotzaben “mundo interior muy desarollado” nabiela (eta neuk neure triparen barnean mapa-mundi bolatxu horietako bet imaginetan neban!!!!)] eta gainera, dantzatzea, kantatzea, eta antzeztea pilo gustetan zozten [zein baino zein gatxago egiten neban , DESASTRE !!!]

Edozein leku egokia zen neure aktuaziño baterako: ikastolako eskailerak jeisten nebazen hankak altxatute, vedette bet moduen eta ozen tarareatzen. Neure buruen eskailera eleganteak ikusten nezabazen, foko piloegaz, neu dozena bet dantzariz inguratute, mila lumegaz eta brilli-brilli pilogaz [noski, gehienetan 4. eskailerarako jausi eta lurrean amaituten neban].

Edota gurasoegaz jatetxe beten egon, eta postreen ondoren, jangelan erdian ipini eta abesten hasten nintzen a pleno pulmón Arriagako eszenatokian egongo banintz modun, tope desafinetan, tenedorea eskutan mikrofono modun hartunde. Imaginatu neure neba eta guraso kottauak, jendeak txarto begiratzen zozten [zozkun], eta beraiek irrifar handi bategaz begiratzen eta txalotzen zoztaben, nahiz eta biziko erridikuloa sentitu.

Feliziana bet nintzen [eta pentseu gure dot ondiño ere banaiela] bainan ez tonta, eta jabetzen nintzen jendeak txarto begiratzen zoztabela, eta gehien bet ikastolako “komidilla” izaten nintzen, burla gehienen diana [badakizu, gehiengoarengatik ezbardina izatea zen neure delitua], eta ia egunero, nigarrez eta triste jotzen neban amatxurengana  Little Drama Queen bet einda:

– Amatxu!!! Mikelek eta Eñautek burla ein doztabe, retrasada naiela eta keinuak ein doztabe eta uletik tira…

– Zeuk beraietaz zerbait gatxa esan dozu? Zerbait txarto ein dozu? Molestatu dozuz? [Bazekien erantzuna, eguneroko kontua zen, bainan bati galdetzen zozten]

– Ez ama! Neuk bakarrik” Ninja Dortoka gazteak” abestetu dot patioan [eszenografia guztiagaz noski: ahots tonua in crescendo eta amaierako “GUDARI AUSARTAK” ohiukatuz eskua altsata, “Eusko gudariak abesten baneuan modun!” ], eta etorri diz eta barrezka hasi diz burletan, eta retrasada naiela eta tontoen ikastolan egon biharko nebala, eta uletik heldu eta tira doztabe, eta … buahhhhh… buahhhhh …

– Lasai laztana. Haber 1etik 10era zenbat maite dozuz zuek beraiek?

– Ummmm… pues 5 ! [Benetan maite neban jendea, 10 ziren bati, eta besteak 5]

– Ba orduan 1etik 10era, 5eko neurrian ipini bihar zaz triste, eta neuk uste maila hurtara iritsi zazela. Asik yasta. Pasa da. Ez egin nigar gehiau, laztana. Haber, kantu neuri abesti hori [eta malkoak itxita, sukaldeko eszenatokian abesten neban abeslari profesional modun, amatxuk irri eta txalo eiten zozten bitartean]. Hortik tragi-komedia. Tragediatik komediara [eta alderantziz] pasetako segundu bi nahiko diz.

Izan be Drama Queen betek bizitza modu intensoan sentitzen dau. Nonok neugaz deitaile txikitxu bainan polit bet izaten badau munduko pertsonarik zoriontsuena sentitzen nai, eta alderantziz, nonok zerbait gatxa eiten badozta, bihotza hartu eta eskuagaz marruskatu [estrujar] bazozten modun sentituten nai. Sentimendu hauen intentsitatea be, pertsona horrekiko doten sentimenduen araberakoa da. Amatxuren rankin hori kontutan hartunde, 10 maite doztazen pertsonegaz, zoriontasuna  edo mina maximoa da, [TOP DRAMA], aldiz, 5 maite dotenegaz, erdi-mailako DRAMA izaten da.

Urteegaz ikasi dot 0-a be existitzen dela, eta badauzela pertsona batzuk, umetako Mikel modun, abusoiak dizenak, beren boterea besteon baldurrez eta minez elikatzen dabienak , eta ez dabineak merezi beraiengattik ezebez sentitzea [Drama Queen extremista modo ON, existituko ez balira modun tratatu: guztiz ignoratu]

Beraz, nonoiz SUPER DRAMA bet montetan badotzut, jakin, pilo inporta doztazulako dela. Eta bertotik eskatzen dotzut mesedez, DRAMA MOMENT hori errespetatzea. Izan be DRAMAk ez dotza inori kalterik eiten, Drama Queen beten expresiño modua bakarrik da!

Greba eskubidea modun, DRAMA eskubidea aldarrikatu gure dot [oinarrizko giza eskubidea izan biharko zeban!]. Zeure “Ez dot bihar kontzertu bet zeugaz gogoratzeko” bategaz, hilabetez irrifar tonto bet izateko eskubidea dekot [zeuri ez dotzut kalterik eiten] eta motibo barik txarto erantzuten edo berba eiten badoztazu, eskubidea dekot, minduta sentitzeko, bihotza apurtute izateko [“min hau neure neurea dudala badakit” eta ez zeurea]

Drama Queen beteri hasarretute edo minduta egoteak ez dotza arrazorik emoten. Noski ezetz. Drama Queen betek ez dau gure arrazoia izan, ez da arrazionala, Drama Queen betek beren poza eta mina adierazi gure dotzu beste barik. Alaitu dozu eta berak jakin arazi gure dotzu. Mindu dozu eta jakin arazi gure dotzu.

Laguntxu bet dekot esaten doztenak: “neure ekintza betek mintzen badotzu, ez da neure errua, zeurea da, zeu mindu zazelako”, eta bati Simpson-en eszena honegaz gogoraten nai:

Absurdoa, ezta? 

Bai, badakit gatxa dela Drama Queenak  ulertzea [eta aguantatzea], beste Drama Queen betek soilik deko gaitasun hori,  [sekta moduko bet gaz edo agian klub selekto bet, izan be, edonor ezin da Drama Queen izan!!!], Drama Queen betek beste baten poza eta mina elkarbanatzen dauz, babesten dau, eta DRAMA elikatzen dau!

Egia da be bai, oso pelikuleroak gazela. Montatu dotazen pelikulegaz, 1990etik, urtero, Oscarretako Fikziñozko gidoi onenaren sariandako nominata egon biharko neban. “Bizitzako gauza hoberenak ez dira diruagaz ordainduten, doan izaten diz, zeure modun”- esaldiagaz ordu ta erdiko pelikula romantiko super-pastelosoa monteu ahal dot, eta neurendako 10 den pertsona beten eratzun borde bategaz “La lista de Schindler” baine pelikula luzeagoa eta dramatikoagoa [dramoi guztien dramoia] sortu ahal dot.

Drama Queen beten DRAMAren epizentroa izatea ekiditu gure badozu, hoberena azalpenak emotea da. Drama Queen-ok ZERGATIK?-a jakin gure dogu, eta ez badakigu, imaginatu eingo dogu, eta imaginaziñoa ez da errealitatea [eta pelikulak eiten hasten gaz], beraz, ez badozu gure hondar ale bet, tontor bilakatzea, emon azalpenak [AZALPENAK eta ez aitzakiak].

Eta zeu? Drama Queen zaz?

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez2@gmail.com

GINEKOLOGOAN

Kaixo!

Zelan?

Gaurkoan, pasadizo oso intimoa konteukotzuet [again argi eta garbi aurpegia ez dot emon, bainan neure intimitate pilo konteu dotzuet !!]

“Frozenen barita majikoa”ren sortzailearen eskutik, istorio barri eta zoragarria, hau be “en hechos reales-en” oinarritute: “Ginekologoaren kontsultan ahaztundakoak”

Neure batiko ginekologoak agindute, froga berezi bet ein bihar zoztabela eta klinika pribatu bateko ginekologia zerbitzura juateko agindu zozten. [Bilboko zentruan dauen klinika batera]

Froga apurtxu bet desagradablea zela eta, neure ginekologoak, froga baine ordutebete arinau Valium bet hartuteko gomendatu zozten, erlajatuta joateko, eta badazpadan nonogaz lagundute juateko, batzuei Valiumak oso drogi ixten dotzabela eta [aitortu bihar dot Valiuma hartu ta ez nebala ezebez antzeman, eta ordu erdira, beste Valium erdi bet hartu nebala, eta orduan bai sekulako kolokoia hartu nebala]

Euria dau. Bilboko erdigunean trafiko pilo eta #AneFer iritsi da beren neba nagusixenagaz, erdi flotetan eta denboraz limitean. Harreran galdetu dau nere nerebak eta pasilloa jarraitu eta eskumatara hartzeko esan dozkue [berba eitean sometan dot mingaina pisutsu modun edo, eta sentsaziñoa dekot guztia, kamara lentan pasetan ari dela.]  

Iritsi gaz ginekologiara. Itxaron gela moduko bet dau 6 eserlekuegaz, eta justu parean ate bet [oso metro gitxira, pegata, super-super gertu]. Jesarrite dauz  60 urtetik gorako emakume bet eta neure adin inguruko neska bet [ama-alabak edo direla esango neban Begiratu dotaz, eta “perfekziñoa” ikusi dot. Isabel Preysler eta Tamara dirudite. 

“Arrasti on” bategaz agurtu dotaz [egixa da apurtxu bet mozkor tonue urten doztela, larregi bokalizatu barik], eta emakume biak goitik behera eta behetik gora begiratu doztabe, bainan ez da soinurik urten beren ahotik.

Atea zabaldu da eta erizaina urteten da: “Ane Fernandez ? ”

–Neu! [nebak begiratu dozten moduagattik, “Neu” hori apurtxu bet efusivo urten dozta]

– Puedes pasar [jesartzeko astirik be ez dozta emon, eta iritsi naien moduen sartu nai: poltsoa, aterkia, jaka… guztia neugaz hartunde. Neba itxaron gelan gelditu da señora biegaz ]

Gela aztertu dot segundu beten [Valiumaren superpoterea ote ??] Kamilla erraldoia gelaren erdian, mila aparatoz inguratute, atzean, kontsulatako mahaia [medikua jesarrite dauela] eta ate bet.

– Arrasti on [esan dotzat medikuari. Ez dau erantzun. Ordainagailuan dabil eta ez dau begirada altsatu. Heldua da. Oso. Gaur Egun bi gelditu bihar dakoz jubiletako. Ule zuria deko eta bigote zuri extrabagante bet. Aurpegi gogorra deko. Oso serio. Akojona ein nai. Hunek egin bihar dozta froga mingarria???]

– (Erizaina):  Pasa a esa puerta. Desvistete de cintura para abajo y ponte la bata que encontarás dentro. Las ataduras van en la espalda. Puedes dejar tus cosas dentro, tranquila.

Sartu nai gelatxuan, aulki bet dago, eta bertan itxi dotaz arropa, poltsoa eta txaketa. Aterkia bustite dau, eta aulkiaren atzean, lurrean itxi dot, beste gauzak ez bustiteko.

Kamillan etzan eta froga zelan izango den azaldu dozta erizainak, eta zelan den apurtxu bet deserosoa, eta “introduzioa” kostako doztala apurtxu bet, eta mina sentituko dotela….[entzuten dot, bainan egixa esan, etzan naienetik konturatu nai oso drogi nauela]

Ginekologoa altsatu da, eta nonor akatuteko aurpegiagaz, super serio. “Buenas tardes” esan dozta. “Empezamos” [super siku].

Etzanda, hankak zabaldute eta tripa inguruan ipini doztaben izaragaz, ez dot ikusten medikuaren aurpegia, eztabe zer egiten ari den. Erizaina gerturatu eta eskua heldu dozta. Bapatean zerbait handia edo potoloa sartuten somatu dot, eta …. BRAAAAAAAAAA! Puzker laburra bainan ozena atera da neure gorputzetik. [OMG!!!!!!!!!!!! Zelako lotsa!!! Drogi egongo nai, bainan apuro sentsaziñoa bai sentitzen dotela!!!! Gorri- gorri ipini nai]

Lo siento!!! De verdad, no me he dado cuenta que venía [medikuaren aurpegia ez dot ikusten, baine imaginetan dot. Zelako lotsa!!! Tierra trágame!!!! ]

Eta erizanak esaten dozta: Tranquila, no creas que eres la única a la que le pasa. No te apures, no pasa nada.

Ginekologoak ez dau berba bakar bet egin. 10 min beranduago “hemos terminado” esan dau dau, eta  barriro mahaian jesarri da.

Ondiño super gorri, lotsatute , drogi eta puzkerra buruen dekotela, jantzi eta konsultatik urten dot “Eskerrik asko” ahul bategaz.

Kontsultako atea zabaldu dozta erizainak eta atea itxi orduko, aurrean paragueroa ikusi dot. [Ostras !!!! Aterkia itxi dot kontsultan ]. Buelta emon dot, Tok- tok jo eta atea zabaldu dot, eta atetik bertatik: [neba eta emakume biek elkarrizketa osoa perfektamente entzuten zabizela]

  • Perdón, se me ha olvidado el PEDO dentro.
  • [eta medikuak superserio erantzuten dozta] Mira, como te ha dicho mi compañera no eres la primera a la que le ha pasado, pero la verdad es que hasta ahora ninguna había vuelto para recogerlo.

Eratzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Mail: askogarafernandez2@gmail.com

Twitter: @ninaizane

GARAPENA

Kaixo lagunak!

Zelan? Iraileko sarrera idazteko ideia barik neuan, eta txiolandian hainbat proposamen jaso ondoren, zuon gaiegaz popurri bet egitea erabaki dot, azken 15 urtetan izan diren aldaketegaz, edo gizarteak sartu dozkun garapen hurregaz izan doguzen aldaketen ingurun eingotzuet berba.

Moda kontuak aipatu ziren  eta kontutxo bi aipatu gureko nebazen: frakak eta martinsak:

Frakak: Duela 15 urte fraka bajuak eruaten ziren [praktrikamente ipurdi erditik behera hasten zen zinturilla] eta noski, bajoak kanpana ziren, superzabalak eta barrenak lurra ikutu bihar zabizen [fraka barrena arrastraka eruan bihar zen eta apurututa noski!!!]. Gaur egun, [neskendako behintzat] Julian Muñoz edo Steve Urkelen altueran eruaten diz, nahiko estu eta txorkilatik gora, mese!!!

Martinsak: Neuk ez nebazen larregi erabili, bainan neure nebek bai, pilo! Rollo punketa edo borrokilla zeukien. Gaur egun neskak doiaz martinsegaz eta bruja azazkal horiegaz, rollo txoni regetonera [eta bruja diñot eta ez sorgin. Ez dot ulertuten moda itsusi eta inkomodo hori! Sekulako dentera emoten dozta!!!]

Telefono fijoa: Gogoratzen dot gaztetan, zelan ibiltzen ginen telefonoagaz. Etxean telefono bi genituen. Bata egongelan, eta bestea goian aitaren bulegoan. Ligueren bet edo deitzen bazeban, bizkor ibili bihar zinen deia zeuk hartuteko  eta etxeko interrogatorioa ekiteko. [Nor da? galdetzen zabien etxean eta neuk Amaia!!!!] Noski egongolean ez zeuan intimitaterik, beraz eskailerak igo eta aitaren buleroga juaten ginen berbetan, bainan egongelako telefonoa kolgatu barik geldituten zen, eta elkarrizketa guztia entzuteko aukera zuen etxeko nonok. Inalanbrikoa iritsi zeneuan, iritsi zen intimitatea!!!!

Indentificacion de llamada ta holangorik ez euan, eta denborapasa polita be bazen, jendeari deitu bromak eiteko, tabernetara.. .[Bartek Mouren tabernara deitzen zauen modun] Beste telefonoa hartu nonor hizketan zeuala, eta beste telefonotik “tonto” edo holangoan be esaten genituen ! 

Urkok aipatu zabien gaur egunero 300 linea telefono fijoanak galtzen omen dizela. Neuk etxean badekot, bainan internet + telebista paketa izateko biharrezkoa zelako. Egixa esan, 5 uretan 10 bider baine gitxiau erabili dot deitzeko, eta gaur egun jotzen dauenean, ez dot hartuten, bati dei komertzialak dizelako [egixa esan, telefono zenbakixa be buruz ez dakit, mugikorran dekot apunteta, eta zenbakixa be, neure gurasoek uste dot bakarrik daukiela…]

Biharrien be gero ta gitxiau erabiltzen dogu. [orokorrean, ez dot uste mugikorrak desplazatu dauenik fijoa, baizik eta interneta dela ordezkatu dauena beren erabiliera] Berton be, dei gehianeak, komertzialak , inkestak…eta holangoak izaten diz. 

Aukeran, neuk gurago dot, bai hornitzaile eta bezeroegaz berbetako, maila erabiltzea, telefonoa baino, azken finean berba ein dizen kontuak idatzita gelditzen diz, gaizki ulertuak aklaratzeko, modurik onena, ostantzean esan zoztazuen, eta esan notzuen…ez dabiz ezertarako balio.

Oporrak eta hondartza kontuen inguruan be berbetako esan zoztazuen, eta hemen be neuk aldaketa somatu dot. Lehen oporrak uda garaian eta guztiak batera eiten ziren eta orain urte guztian zehar egiten diz. Bardin dau nora zoiazen edo noiz , bati egongo da nonor oporretan.

Nik fliketan dot orain urte osoan Barrikan Golfon zenbat furgonetero eta karabanero dauzen, eta ez jubilatak, eta ez asteburuetan. Guzti hauek ez dabie ikasten, edo bihar eiten, edo zer???

Ez dakit zuok, baine geu umetan ikastola garain ez ginen juaten oporretara. Gurasoek oporrak bazituzten, edo etxean gelditzen ziren, edota beraiek juaten ziren, bainan geu ikastola falta oporretara juateko, inoiz bez!!! [ni por el forro] eta gaur egun ikasturtean zehar ume pilo ikusi ahalko dozuz oporretan.

Eta hondartzagaz be antzeko parezido gertatzen da. Gaur egun hondartzan urte osoan zehar dabil jendea. Garai eta leku lasaiak iada ez dabez existitzen.

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter:@ninaizane

Mail: askogarafernandez2@gmail.com

ZELATARIAK

Kaixo!!!

Zelan? Zelan juan diz oporrak? Ondiño oporretan zauzie? hartu barik?

Udako arrasti hauetako beten hondartzan lagunegaz berbetan [eta noski kotilleoan sartunde] konturatu nintzen zelatari hutsa einde gauzela [eta nauela].

Neuk ez dekot Instagramik, bainan aitortzen dot nabigatzailearen bitartez perfil pilo [eta argazki pilo] kuxkuxeatu dotazela [seguruenik zuotako batzuk be arakatu dotazela sarean] 

Neu bainan maila profesionaleko zelatariak be badauz [eta flipatu neban izan be konturatu nai Insta dela topean dauen sarea eta zelako “trukoak” dauzen berton], izan be, istories-ak eta komentarioak ezin diz irakurri nabigatzaileagaz, beraz, instan zelarari ibiltzeko B kontu bet izatea komenigarria omen da. Arrazoi bi emon zoztaben:  istoriesak txibetan dau nork ikusi dauen, eta B kontu bategaz ez dau zeure arrastorik, eta bi, argazkiak handitzean edo kuxkuxean zabiltzala LIKE emotea gura barik oso faktiblea omen denez, hobe gura bariko LIKE hori B kontu batetik izatea. [nonbait oso txarto dau ikusita zure EX-aren duela 18 hilabeteko argazki bateti Like emotea….zelatan zabiltzala adierazi gure omen dau. Hain agerikoa badan, guztiok zelatan gabizelako izango da, ezta?]

Pertsonak googleatu dotaz; beren Facebook, Linkedin, Runedia, herri aldizkariko elkarrizketa hura eta hasta Beobian zein postutan gelditu zen ikusi dotaz ! Eta googleatu dotaz ezagutu barri doten jendea, garai batean neure bizitzan zeuen jendea, gustetan doztan jendea, gorroto dotan jendea…. eta googleatu dotaz argazkiak be bai [peligro bet nai!!!!]

Behin, Amaiak, lagun minak, komentatu eban Instagramen ez dauela argazkirik ikusi nonor nigarrez. [Zelan da posible? Ezin gaz bizi eguneo 24 orduz irrifar bategaz!] edota inork ez dauela ipintzen argazki bet non itsusi agertzen den, ezta brometan badan be [hori bai, Facebooken garaietan kuadrillako eder eta perfektuena oso itsusi agertzen bazen argazki beten, hori igo bihar zen bai ala bai eta herri osoa etiketatu, jendeak ikus zezan, pues orain Instan egiten da] 

Oporretan egon bazaz, geolokalizaziñoa aktibatu. Mitxelin izarretako jatetxe beten egon bazaz, be bai, eta argazkia atera guztiari, eta bidali eta zabaldu, komuneko paperari be bai. Ah!!!! eta #. Mesedez, # barik ez diz berbak ulertuten. 

Benetako lagunek eta senideak badakite ondo zauzen alan txarto, eta inporta dakie, beraz, postureo hori zelatan ibiltzen gazenondako da ? Ezagutzen ez doguzen edo inporta ez dotzagun pertsona horiendako betetzen doguz geure Insta?

-Aber hunek zenbat jarraitzaile dekozen?

-Buahhh!!! 500 bakarrik!

-eta zenbat jarraitzen dauz?

-Buahhh ! 900????  Zelako kutrea!!!

Zenbakitan neurtzen doguz porfilen balioa. Influencer edo nonor izateko, jarraitzaile pilo izan bihar dozuz eta jende gitxi jarraitu.

Ados, Beyonce bazaz eta 132 milloi jarraitzaile badekozuz pues agian ezin dozuz guztiak jarraitu, egun osoa pasa bihar dozu followak itzultzen, bainan barkatu, Barrikako #AneFer nai, neurendako follow hori itzultzea apurtxu bet edukaziño kontua da [apurtxu bet da uretan olatuta sartzen zazenean eta berton dauzenak ez dozuz inoiz be ikusi bainan agurtzen dozuz, eta noski, bueltan agurra itzultzen dozue, zelan ez ba?] 2000 pertsona jarraitzen bazuz be Twitterrek [eta pentsetan dot Instan be bai] timeline-an aukeraketa bet emoten dotzu, interaktuatzen dozuzen jendearen arabera, ez dotzu 2.000 pertsonen publikaziñoak erakusten.  Gainera behin follow einda, zelatan ibiltzea ez dau apurtxu bet justifikatuago?

ERANTZUIDAZU, MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ !!!

Twitter @ninaizane

Mail: askogarafernandez2@gmail.com

GORROTO DOTAZ…

Kaixo lagunak?

Zelan zauzie? Neu gaur apurtxu bet hater esnatu nai [normalean bizitza kolorez betetik ikusten badot be, momentu batzuetan grisa edo baltza ahaldundu egiten dozta] [Elhuyarren begiratu dot eta ez dakit ondo erabili doten… se apodera de mi esan gure neban], bainan lasai, zuokaz apurtxu bet hustuko nai eta derrepentean pasatuko dozta.

Gaurko huntan, soportetan  ez dotazen edo gorrotatzen dotazen hainbat  kontu aipatu gure dotaz:

  • Argiak eta zuzenak ez dizen pertsonak. Bertsino bi dekodaz identifikata: Aurpegi bi dekozabienak: aurpegi ona erakusten dabiezenak, bainan atzetik beste aurpegi bet erakusten dabizenak [taldeetan bati dau holango bet. Taldean zauzenean bati da dena guay, happy, super jatorra …bainan gero, taldeko beste nonogaz a parir ipintzen Txo! Izan argia eta zuzena! Neugaz arazoren bet badekozu, ipini obario bi eta esan aupegira, ez ibili atzetik  bla, bla, bla, bla… Gero bla, bla, bla horiek neure belarrietara iristen diz, eta ezin dot zuzena izan zeugaz, konteu doztanaren popa erakutsi barik!!!] eta marmol izaera dabienak = hotza eta gogorra [ envasados al vacio be deitzen dotzat neuk, hermetikoki itxita dauzelako. Itxitasun hurrek ez dotzabe ixten argiak izaten, bati daukie zerbait gordeta, ezkutuan]

  • Zeugaz online harremanetan ipintzen den jendea eta agurtu barik juaten dena. Aber, edukaziño apurtxu bet. Zeu kalean nonogaz topetan zaz, zeu hasten zaz berbetan eta agurtu barik gelditzen zaz? Berba ahoan dauela ixten dozu? Imagina, kaletik zoiaz eta nonori “ Sua badekozu?” galdetzen dotzazu “Bai” eta kiskeroa atera orduko buelta emoten dozu eta hor ixten dozu kiskeroa eskuan dauela?????? Ez, ezta? 

Edo lagun bategaz topetan zaz eta “hartuko dogu kafetxu bet?” esaten doztazu zeuk, eta tabernan zauztela kafeari tragotxu bet emon eta ezer esan barik juan egiten zaz???  Pues online be ez. Ezin baduzu momentu hurtan berbarik egin: 1- zegattik idazten doztazu ezin baduzu momentu hurtan idatzi? Eta 2- hurrenbeste kostetan da esatea: orain ezin dotzut idatzi??? Edo juan biharra dekot??? [benetan be oso gatxa da neurendako, hor mugikorrari begira gelditutea jakin barik zerbait gehiau esan bihar dozta, hor dau? Juan da??? Enai adivina!!!!]

  • y van y vienen”-tarrak: [gazteleraz ipini dot izan be lagun bategaz dekodan definiziño literala delako ] Guztiak dekogu holango lagun bet. X arrazoiengattik, zuere bizitzan sartu eta urteten da etengabe eta abisa barik. Neuk be CUCAL efektoa deitzen dotzat. Gogoratzen zazte umeetako iragarki horregaz? “las cucarachas vienen, mueren y desaparecen” edo holago zerbait, pues pertsona hauek bardina eiten dabie, ez dakizu zelan bainan DeLaNada iristen diz, zeure bizitzan sartzen diz, eta kontura barik, desagertu eiten dira, bainan lasai, zikloa barriro hasiko dabe: nonoiz barriro agertuko diz, holan juan ez balira modun, denpora pasa barik modun, eta ziur egon, barriro desagertuko dizela.

  • NI-NI-ak: Munduaren epizentroa sentitzen dizenak [neure lagun Aintzanek esaten dauen modun: “ barkatu laztana, bainan ez zaz desertuko azken Coca-Cola”], perfektuak dizela pentsatzen dabizenak [besteen akatsak azpimarratzen dabiez, bainan bereak ez dabiz ikusten], sare –sozialetetan influencerrak sentitzen dizenak [txo! 1500 followerrek ez dotzue inongo boterik emoten, ESPAÑA zaz, G20 taldean!!!] eta kritikatzeagatik kritikatzen dabizenak [ Iritziak emotearen aldekoa nai, bati ere zerbait aportatzen dabizenean, eta errespetuz eiten dizenean, bainan min emoteko eta antentzioa deitzeko  helburuagaz eiten dizen kritikak ez dotaz gustoko, eta kritikatzeak ez dotzu arrazoia emoten.]

  • Gaur egun, 2019.urtean, gure gizarte aurrekoi huntan, ondiño emakumeak [emakumeek gainera] kritikatzen doguz jazteko moduagattik edota daukien gorputzagattik. Uda da,beroa dau kanpoan eta ezin dotaz short txikitxu batzuk edota soinokotxu labur bet jantzi? Zein da arazoa? larregi erakusten dotela? Edo dekodan gorputza ezin dotela erakutsi? [izan be gorputz guztiak kritikatzen doguz: kilo batzuk gehiau badekozuz, txarto: zer egiten dau horrek mitxelin guztiak bistan? Eta gorputz polita badekozu be, kritikatzen dogu. Azkena entzun nabiena iragarki baten konture “esk horrelako gorputzak ez diz errealak, edo ez dabie errealitatea isladatzen”. Falta zoztena entzutea! Gorputz extralurtarra dekot! Eta enai gizarte hunen errealitatean parte. Horregattik aldatu neban twittereko perfila. Gorputz mota pilo dauz eta guztiak diz errealak] Antza, 2019 gizarte aurrerakoi huntan Burka bategaz ibili bihar gaz.

  • Geure amatxuk bati esaten zozkun, zerbait egin baine arinau galdetzeko geure buruari: zeuri gustauko zoztazun egitea? Erantzuna ezezkoa bazen, ez eiteko. Arau hau derrigorrezko legea izan biharko leuke. Gorroto dot arau hau betetzen ez dauen jendea! [adibide garbiak ipiniko dotaz, pribatutasun kontuegaz. Nonok argazki bet bidaltzen badotzu, argazki hori zeurendako da, ez da zure lagunen whatxapean botetako. Nonok zeugaz elkarrizketa bat badeko, zeugaz deko elkarrizketa hori, ez pantallazoak atera eta beste nonori bidaltzeko. Nonok, beren zerbait intimoa kontetan badotzu, zuri kontetan dotzu, ez dekozu eskubiderik beste nonogaz intimitate hori kontetako.]

  • Azkanik, neure barrua hustutzen amaituteko [egixa esan sarrera hau idatzi hasi naizenean bainan hobe sentitzen nai] Gorroto dotaz denbora luzez geldirik dauzen autobusak motorra piztuta izatea, ralentin edo deitzen dana. Barruan bazaz, emoten dau labadorako zentrifugatuan zauzela!! Eta kanpoan bazauz be motorra martxan duelaren zarata, ez dot soportetan!!! Autobusa bete bitarte, mesedez, ez piztu motorra!!!!

Eta zeuk? Zer gorrotatzen dozu?

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez2@gmail.com

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

CONKIS 2019 – KAP 24- FINALA

Kaixo!

Zelan Conkiszaleak?

Egixa esan finala ikusi eta sarrera idatzi barik gelditu nintzen, eta ezin! Artxibo guztia txukun izateko, finala idatzi bihar neban bai ala bai!!!

Ez dotzuet txapa larregi botako, aspaldi pasa delako, eta guztiok dakizue zer pasa den, bainan bai komenta gure dotaz, hainbat kontutxo:

  • Proban, haseran detalle / paja larregi emon zabien ( piraguan adibidez, ) eta gero beste frogak azkar-azkar emon zabizen, ia entera barik. Adibidez, yumasagaz Ianire, Luisto eta Krasy igotzen ez genituen ikusi [dudak dekodaz, ea igo zabizen edo ez]
  • Ez zokun ondo iruditu Jontxuri zuzenean proba ez iten ixtea. Soka ez zabien lortu, baina agian nonogaz negoziatzeko aukera zabien, edo nonok abandona eta berak hartu…[iaz Gotzoni itxi zotzaben jarraituten]
  • Lusito handia! Hirugarren. Krasyren aurretik. [Aupa Luisito!!!] Egixa da programan joku gehien emon dabuen pertsona izan dela. Barre pilo eon dogu, estratega izan da eta saltsa piztu dau, …. azken finenan gozada bet izan da publiko modun ikusteko. Milesker Luisito !
  • Ikusita zeuan Ikerrek irabaziko zabiela bainan ez neban espero Ibai izatea bigarrena. Gurendako Jontxu zen posibleetako bet.
  • Janire ez zozkun larregi gusta finalean…abandoneu zabien… ez da final batean holan joketako.
  • Publikoaren faboritoa: Asier. Egia da meritu asko ein zabiela, duelo askotara juanda eta hori… baina ostantzean apurtxu bet soso izan da….
  • Azkanik, aipatu gure dot zelako ondo eiten dauen Julianek beren biharra. Aupa Julian!!!!

Pues lagunak, beste barik hurrengo urteko ediziñoan egongop gaz barriro! Bitartean, ondo ondo segi!!!

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

BATALLITAK

Kaixo!!!!

Gaurko huntan “batalliten” inguruan berba eitea pentsatu dot. [dakizuen lez, apurtxu bet berezie nai, eta gauza bereziak gertatutzen doztabe , edo gertatu arazi eiten dotaz], beraz, batallita kopuru amaigabea dekot!!!  [berton bet baino gehiau kontau izan dotzuet]

Badauz ordea batallita batzuk amankomunak dizena, hau da, mundu guztiak deko zerbait kontetako gai hurren inguruan, pentsetan dot, bizitzako momentu “klabeak” izan dizelako edo, adibidez, erditzea modun, geure erditzea gurasoek kontatu dozkue mila bider, eta guraso zazenak ere seguru dekozuela zeun umeen jaiotzetan gertatutako zerbait kontetako, beraz, jaiotzen gazen momentutik dekoguz batalliak.

GALDU ZINEKO HURA

Haurrak izanik, guztiok galdu gaz noiz edo noiz [bai, neu behin baine gehiautan galdu nintzen, ta gaur egun be, kotxeagaz maiz galtzen jarraituten nai, eta tabernatan, be bai ?….].

Amugagaz egun batzuk pasetan juan ginen neba biak eta neu Ondarrura [ orain apurtxu bet pertson bainai, #LittleAneFer era una pertson total !!!] 6 bet urte izango nebazen. Nebek 11 eta 14 urte inguru beraz.

Ur-ertzean ari ginen gazteluak eta eitten, eta mutil batzuk agertu ziren nebei eskatuten beraiegaz futbolean jolastuteko. “Ane, zeu gelditu berton jolasean eta ez mugitu. Zerbait gure bazu, hor gauz”

Bainan sokorrista pasa zan albotik eta galdetu zoztan ea bakarrik neuan. Neuk baietz. “Etorri neugaz” eta eskua emon zozten. Gogoraten dot momentu hurtan munduko mutilik guapoena iruditu zoztela !! [#LittleAneFer ya apuntaba maneras]

Sokorristen lekura eruan eta galletak eta batidoTxokolate emon zoztan [definitivamente mutil hura izan bihar zeban el amor de mi vida! ] eta neure izena eta galdetzen hasi zozten [ benetan be, munduko irrifar politena zeukiela]. Berton zauzen beste sokorristak be neuri kasu eiten, “zenbat urte dekozuz? Ta nongoa zaz? Ta nogaz etorri zaz?…”

Supergustora neuala gogoratzen dot perfektamente.

Handik apurtxu betera, neure 6 urteko amor platonikoak esan zozten: “Ane, zeure amuma etorri da bila” [Zelan ????? Juan bihar dot??? Ezin dot zeugaz gehiau egon?????] eta amumari begiratu ostean [sekulako hasarre arpegia zabien ! Eta orain amuman bronks jaso bihar dot???] mutikoari begiratu notzan, ipini ahal notzan baldur aurpegi hobeenagaz: “Ez dakit nor den emakume hori, hori ez da neure amuma”. Imaginatu dezakezue amumaren erreakziñoa… Hurrengo egunean 3rak gauzen Barrikan bueltan.

 KOTXEKO KARNETA

Beste klasiko bet. Azterketan denori gertatu dozku zerbait. Neure kasun bigarrengoan atera neban. Lehen azterketan, ia amaieran iada [ia 20 min ziren gidatzen, aparkatu eta guzti, dena perfekto] bapatean Basurtoko ospital inguruan, semaforoa orlegia nebala, gizon trajedun bet urten zoztan zebra bidera .

Neuri erreakzionetako astirik edo emongo ez zoztala eta,  irakasleak frena bihar izan zozten. Irakaslearen frenuaren PIIIIIII gogorra entzun neban [mierda, mierda, mierda!!!!] eta jarraian PUMMMMMMMMM eta kotxe osoa mugitu zen. Atzeko kotxeak [geure autoeskolakoa be bai] jo zoztan. Konpleto!

Amorruan-amurruagaz, bozina 10 bet bider jo notzan gizonari eta GILIPOLLAS ozen bategaz lagundute. Hor amaittu zen neure azterketa. [ondoren irakasleak esan zozten, bozina jo ez baneban eta isilik gelditu izan banintz, seguramente aprobako nebala, izan be errua peatoiarena zen, eta frenuaren penalizaziñoa ulertuko zabiela…]

 

LEHEN TXORTALDIA

Seguru nau gehienondako desastre hutsa izan bazen be, ahaztutzeko horietakoa, denok gogoratzen gazela lehen txortaldiagaz.

Neurea udatiar bategaz izan zen. Udaz uda geurera etortzen zen kanpotar bet, neu baine 3 urte zaharrau. Andrés [alias, el que me pone de la cabeza a los pies]. Aurreko udan ibili ginan tonteatzen, morreotxuak, magreo apur bet… eta uda hurtan, erabakita neban beragaz galduko nebala birginidadea.

Baldur apur bet baneban be [ min emoten zabiela, odola urteten zela… ] Andresek esperientzia bazabiela [halan esan zoztan berak, bazirela urte batzuk beren lehen biderretik] eta pues esperientzia horregaz, neurendako errazagoa izango zela pentsetan neban

Noski, egoera guztiz idealiza neban, pelikuletan agertzen dozkun modun, super romantikoa eta perfektoa: hondartzan, udako gau zoragarri beten, ilargiaren argipean eta itsasoko olatuen soinuagaz [LoMax! izango zen] … eta erralitatean guztiz kontrakoa pasa zen: Ilargia ez da foko bet, hareak sekulako rozadurak sortzen dauz eta Andresen esperrientzia Partxisekoa zen [ me como una y cuento 20, beno, kasu huntan aurretik ez zabien bet bera be jan…]

Zeintzuk dira zeure batallitak

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez2@gmail.com

ERANTZUIDAZU, MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!

CONKIS 2019- KAP 23

Kaixo!!!!

Zelan zauzie Conkiszaleak? Finalerako prest?

Aste huntako kapituloa OSOOOOOOOOOOOO luze juan dau, baina amaierak merezi izan dau!!!

PROBA

Gusteu zozkun bikoteak zozketa bidez aukeratu izana. Duda barik bikote arraroena Maider eta Krasi. Halan ta be ondo moldatu ziren [egia da norabideagaz ez zebiela asmatu, baina orokorrean fin ibili ziren]. Jontxuk eta Ikerrek fenomeno ein zabien, eta besteak nahiko txarto.

Proban ikusi zen ondo Asierragaz batera lehiatzea ez dela erraza. Ez daki taldean lehiatzen.

NOMINAZIÑOAK

Duda barik, mutil orlegiak supertxarto portatu diz Maiderregaz, izan be berak orlegiegaz fidela izan da [proban Krasigaz adostu zabien elkar ez nomitzea] eta mutilek ez dabie beren berba bete. Krasigattik edozer espero genuen, bainan ez Ibairengattik. [Julianek ondo esan modun, Krasik ez dau Duelorik ein, Ibaik be bakarra ein dau…Ez dabie ezebez demostra eta finalean dauz…]

Luisito bolondres aurkeztu izana be ez genuen larregi ulertu….Asierren nominaziñoa aldiz, espero genuen.

DUELOA

Harritu zozkun barriro proba bardina ipintzea [egixa esan ikusle modun gurago genuen zerbait ezbardina].

Asier pisuagatik imagina genuen ez zabiela gauza larregirik eingo, kostata igoko zela lehen postera [geure irudipena izan da, alan oinak ipintzeko soka potoloagoa zen????] eta Maider espero genuen hobe ibiliko zela.

Luisitok primeran ein zabien [amaieran ataska zen, baina hasieran tximuñu beten modun ibili zen superondo!!! Zelako power!!!!], pentsetan dot aurretik probatu izanak, teknika hobetzera lagundu zotzala.

Haseran, Maider ez zozkun larregi gustetan, baina egixa da programa ona ein dauela eta atzo penutxi emon zozkun juan izana. [neuk uste dot bere garaian alkoholak jugada gatxa pasa zotzala]

Asierren oso aldekoak ez bagaz be, pentsatzen dogu gehiau merezi dabiela finalean egotea, Iker, Krasi, inkluso Janire baino. Pena juan dala.

Duda barik, Luisito irabazten ikustea eta finalista izatea gozada bet da. Geure modukoa den nonor finalean ikusteak ilusiño pilo eiten dau [ez da kirolari portentoa, ez da muskulitos, …] Milesker Luisito!!! Beyonce modun…

Nok uste dozue irabaziko dauela? Eta nor gure dozue irabaztea? Geurendako Ikerrek irabaziko dau,  bainan Luisitoren alde egingo dogu dura barik!!!!

Batiko modun, zerbait komenta gure badozue:

Mail: askogarafernandez2@gmail.com

Twitter: @ninaizane

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

CONKIS 2019- KAP 22

Zelan zauzie konkiszaleak?

Zelako harreman aldaketak ikusi doguzen aste huntako kapituloa. Hona hemen geuk atera doguzen konkluziñoak:

TALDEAK

1- Caballo eta Janire. Logikoa.

2- Iker eta Krasi: Logikoa

3– Jontxu eta Ibai: Bikoten bet osatu bihar denean bet sobran dau orlegien mutil txatxi taldean, eta oraingo huntan Ibai kolgeta geldituten zen. Logikoa izago zen Eskogaz eitea bikotea, bainan argi dau Jontxu Esko baine indartsuagua ikusten dauela, eta irabazteagattik, lagunak saltzen dizBardin jokatu dau Jontxuk Asierregaz, zela beren bikote logikoa, baina argi dau Asier agian  Dueloetan ona dela, baina jokuetan ez. Ez dau bet bera be irabazi, eta beragaz taldean aritzea ez da bapez erraza, beren puta bolara juaten delako. [Hurrengo aste kapituloaren aurrerapenean ikusten da be bai, hurengo astean Ibairegaz dauela, eta mobidak dekozela]

4- Maider eta Luisito: Logikoa

5– Asier eta Esko: baztertuak, beste erremediorik ez daukienak.

PROBA

Oso sosoa. Ez zozkun bapez gusteu, ta gitxiau bikoteka izatea…azken jokuak izaten ari diz…Ginkana edo pista amerikana bet edo holan izan biharko litzateke. Proba asko pasatzekoak, benetako finalistak dizela demostretako…

NOMINAZIÑOAK

Orlegiek gorrien kontra egin biharrien eta Asier bozkatu biharrien, Luisito nominatu dabie [Maider kendute, beren printzipioak jarraituz, eta hasera estrategia jarraituz. Argi esan zabien, beran fidela izaten ari da orlegiekiko, bainan orlegiak ez dabiez beren berba mantentzen ari]. Batzuk estratega dela leporatzen dotzabe [ denak diz estrategak altura hauetan] eta beste batzuek esaten dabie ahula dela eta ez dauela merezi finalean egotea [zelan???? ].

Hoberena Asier. Esaten dau gorriekiko baztertute daulea [gorri klaritoa dela] ez dauela inorregaz berbarik egin, ez dotzabela komentetan ezebez, eta gero nominaterakoan “ entzun dut Luiso nominatu bihar dabiela, beraz, Luisito [zertan gelditzen gaz? Enpanatzen zaz edo ez? Argi dau, tonto plantak simulatuak dizela. ]

Janireri be zelako azkar ahaztu dakon Luisitok bere garaian lagundu zotzala? Zelako puñalada, ez?

HANBURGUESAK

Buah!!! Zelako patatada eta hanburgesakada! Ibairi txarto ein zotzan eta ez dozta harrituten. Holangotan hobe haragia soilik eta patatak jan [patata frijutiak ez jatea ilegala izan bihar dau!!! ] Burgerren ogi bollo horrek bete eiten dau eta ez dau ezebez aportetan. Haragiak ordea energia emoten dotzu!

IRABAZLEEN NOMINAZIÑOAK

Orain arte duelorik ein ez badozu, ez dozu merezi finalean egotea. Ados. Aukera bi beraz: Esko eta Krasi. Baldurragattik eta kolegismoatik ez zabien potrorik Krasi nominateko. [eta aukera gatxena da, izan be finalean irabazi gure badozu, hobe finalean ahulak egotea, aukera gehiau izateko. Dena den, finalean probaren bat badau uragaz, Krasik ez deko zer eginik.]

DUELOA

Ezinezkoa egitea. Oso gatxa eta ikusteko mierda bet izan zen. Hoberena geure Luisito gelditu dela. [zelako gogoa besteen aurpegia ikusten iristen denean…]

Pentsetan dot hurrengo asteko proba azkena izango dela.

[Konturatu zazte El conkisekoak Panaman dauzela, eta Supervivientesekoak Hondurasen (iparralderago) eta azkenengoei eguzkia ederki emon dotzaben bitartean, gureak esne kolorea deukiela???]

Batiko modun, zerbait komenta gure badozue:

Twitter; @ninaizane

Mail: askogarafernandez2@gmail.com

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!